2025/09/29ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAKO MERKATARITZA-INDIZEA. 2025EKO ABUZTUA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,4 murriztu dira 2025eko abuztuan


Aurreko hilabetearekin alderatuta, salmentak % 0,4 murriztu dira


Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,4 jaitsi dira aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak zuzendu ondoren. Aurreko hilabetearekin —2025eko uztaila— alderatuta, prezio konstanteetako salmentak, dagozkien urtaro-eraginak kenduta, % 0,4 jaitsi dira.




Salmentek urte batetik bestera izan duten bilakaera positiboa izan da Gainerako produktuak sektorean, % 0,7ko igoera izan baita. Hala ere, Elikadura sektorean salmentak % 0,9 murriztu dira 2024ko abuztuarekin alderatuta.


Hilabete arteko datuei dagokienez (2025eko abuztua eta 2025eko uztaila), bilakaera negatiboa izan da, bai Elikagaiak sektorean (% 0,6 jaitsi da), bai Gainerako produktuak sektorean (% 0,2 egin du atzera).



Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2025

Excel csv
  Prezio finkoak
  m / m-12 m / m-1 A (m) /A (m-12)
Indize orokorra lurralde historikoaren arabera      
Euskal AE -0,4 -0,4 0,6
Araba/Álava -0,3 0,5 -0,3
Bizkaia 0,1 -1,0 1,3
Gipuzkoa -1,1 0,1 -0,2
 
Indize orokorra sektorearen arabera      
Janariak -0,9 -0,6 0,4
Gainerako produktuak 0,7 -0,2 1,1
 
Enplegu-indizea      
Euskal AE 1,1 0,5 1,6

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2025eko Irailaren 29a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan


Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,1 igo dira Bizkaian 2025eko abuztuan, urte batetik bestera. Aitzitik, Araban eta Gipuzkoan salmentak % 0,3 eta % 1,1 jaitsi dira, hurrenez hurren.

Hil arteko datuei dagokienez, salmentak % 0,5 igo dira Araban eta % 0,1 Gipuzkoan. Bizkaian, aldiz, % 1,0 jaitsi dira.

Urteko lehen zortzi hilabeteetako metatuan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,6 igo dira 2024ko aldi metatu beraren aldean; hala, Bizkaian % 1,3ko igoera izan da. Araban, berriz, % 0,3ko jaitsiera izan da, eta Gipuzkoan % 0,2koa.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile okupatuen kopurua, azkenik, % 1,1 handitu da 2024ko abuztuarekin alderatuta. Hilabete arteko datuei dagokienez, langileen indizeak % 0,5 egin du gora. Abuztura arteko urteko metatuan % 1,6ko hazkundea izan da.


INFORMAZIO-OHARRA


Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.


Eustatek eskerrak ematen dizkie merkataritza-indizea egiten lagundu duten azalera handietako eta elikadura-kate handietako establezimendu guztiei. Hilabete honetako indizea 96,97ko estaldurarekin kalkulatu da.


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,4 murriztu dira 2025eko abuztuan

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/09/29
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0024988_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali