2025/03/07ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. 2024/IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko BPG % 2,2 hazi da 2024an eta 17.000 lanpostu baino gehiago sortu dira

Urteko laugarren hiruhilekoan, BPG % 2,1 hazi da aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean, eta % 0,6 aurreko hiruhilekoaren aldean

2024. urte osoan, Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundea % 2,2koa izan da eta enpleguarena % 1,8koa, Eustatek egindako estimazioen arabera. Lurralde historikoen arabera, BPGren urteko hazkundea % 2,0koa izango da Araban, % 2,2koa Bizkaian eta % 2,1ekoa Gipuzkoan.

2024ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPG % 2,1 hazi da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkunde zenbatetsia % 0,6 izan da.

Urteko azken hiruhilekoko BPGren hazkundearen zenbatespen horiek bi hamarren hobetu dituzte joan den 2025eko urtarrilaren 16ko hiruhilekoko kontuen aurrerapenean lortutakoak, bai urte artekoan, bai hiruhileko artekoan. Urte osoan BPGren hazkundearen estimazioa hamarren bat igo da.

2024ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEko ekonomiarako zenbatetsitako urte arteko hazkundea, Europar Batasunekoa eta Eurogunekoa baino nabarmen handiagoa, Estatu Batuetako ekonomiaren hazkundearen zenbatespen berriena baino 4 hamarren txikiagoa da, eta Espainiako ekonomiarako zenbatetsitakoa baino puntu bat txikiagoa (% 3,5).

Eskaintzaren ikuspegitik, sektore guztiek urte arteko hazkunde positiboak izan dituzte, bai urteko laugarren hiruhilekoan, bai 2024. urte osoan.

Lehen sektoreak balio erantsiaren % 2,2ko hazkundea izan du balio errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, hirugarren hiruhilekoaren aldean % 0,4 igo ondoren. Urte osoan, hazkunde-tasa % 3,1 izan da.

Industriaren balio erantsiak % 0,5eko urte arteko aldakuntza erakusten du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,3ko hazkundea. Urte osoan, balio erantsia % 1,0 igo da.

Manufaktura-industria erritmo txikiagoan hazi da urte arteko terminoetan urteko azken hiruhilekoan, % 0,1eko tasarekin, nahiz eta aurreko hiruhilekoaren aldean zenbatetsitako hazkundea ere % 0,3koa izan den. 2024. urte osoan, hazkundea industria osorako zenbatetsitakoaren azpitik kokatu da, % 0,6.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/IV

Excel csv
 2023202420232024
   IVIIIIIIIV
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza16,03,110,36,52,81,02,2
Industria eta energia1,81,02,01,71,00,80,5
Manufaktura-industria0,20,60,40,80,90,60,1
Eraikuntza2,61,61,82,21,00,92,2
Zerbitzuak3,02,62,32,62,52,52,7
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa1,11,80,11,21,42,02,6
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak0,92,91,53,03,13,12,4
-Gainerako zerbitzuak5,42,94,23,32,82,52,9
Balio erantsi gordina oinarrizko prezioetan2,82,12,32,42,12,02,1
-Produktuen gaineko zerga garbiak1,72,32,22,32,32,22,2
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan2,72,22,32,42,12,02,1

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2025eko Martxoaren 7a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Eraikuntzaren sektorearen portaera handiagoa izan da, 2024ko azken hiruhilekoan balio erantsia % 2,2 igo baita 2023ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 1,6 2024ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. 2024. urtean, eraikuntzaren sektorearen hazkundea % 1,6koa izan da.

Zerbitzuen sektorearen jarduera globala urteko azken hiruhilekoan % 2,7 hazi da urte artean eta % 0,6 hiruhileko artean.

Merkataritza, ostalaritza eta garraioa adarrak % 2,6ko hazkundea izan du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta % 0,7koa aurreko hiruhilekoaren aldean. Jarduera % 1,8 hazi da 2024an.

Administrazio publiko, hezkuntza, osasun eta gizarte-zerbitzuen adarrean, laugarren hiruhilekoan urte arteko hazkunde-tasa % 2,4 izanik, balio erantsiaren igoera % 0,2koa izan da aurreko hiruhilekoaren aldean. 2024. urte osoko batez besteko hazkundea % 2,9 izan da.

Azkenik, Gainerako zerbitzuen adarrean sartzen diren jarduerek – hala nola higiezin-, lanbide-, zientzia-, teknika-, finantza- eta aseguru-jarduerak –, oro har, % 2,9ko hazkundearekin itxi dute 2024. urtea, 2023. urtearen aldean. 2024ko laugarren hiruhilekoan, balio erantsiaren igoera % 2,9koa izan da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta % 0,7koa aurreko hiruhilekoaren aldean.

2024ko laugarren hiruhilekoko sektore-agregatuen portaerak Balio Erantsiaren bilakaera positiboa ekarri du, bai urte artean (% 2,1), bai hiruhileko artean (% 0,6). Urte osoan % 2,1eko hazkundea izan da.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/IV

Excel csv
 20232024
 IVIIIIIIIV
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza-0,81,20,70,00,4
Industria eta energia0,60,0-0,30,50,3
Manufaktura-industria0,80,1-0,50,40,3
Eraikuntza0,30,9-0,70,41,6
Zerbitzuak0,41,00,70,40,6
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa0,10,90,40,60,7
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak0,91,30,50,30,2
-Gainerako zerbitzuak0,40,80,90,40,7
Balio erantsi gordina oinarrizko prezioetan0,40,80,40,40,6
-Produktuen gaineko zerga garbiak0,40,50,70,60,4
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan0,40,70,40,50,6

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2025eko Martxoaren 7a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Eskariaren aldetik, Etxeetako azken kontsumoko gastua eta ISFLSH (Kontsumo pribatua) aurreko urteko hiruhileko berean zenbatetsitakoa baino % 2,5 handiagoa izan da, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,9 igo ondoren. Kontsumo pribatua 2024an 2023an baino % 2,4 handiagoa izan da.

Kontsumo publikoak (AAPen azken kontsumoko gastua) urteko azken hiruhilekoan % 2,3ko hazkundea izan du urte arteko terminoetan, hau da, % 0,5eko hazkundea aurreko hiruhilekoaren aldean. 2023. urtearen aldean, kontsumo publikoak % 2,3 egin du gora.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/IV

Excel csv
 2023202420232024
   IVIIIIIIIV
Gastua azken kontsumoan1,72,41,82,22,32,42,5
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua1,92,41,82,12,32,42,5
Herri administrazioen azken kontsumo gastua1,32,31,52,42,32,32,3
Kapitalaren osaketa gordina1,82,12,02,31,72,02,3
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan3,12,33,12,61,82,22,6
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina1,01,91,32,11,61,92,1
Barne-eskaria1,82,31,82,22,22,32,4
Ondasunen eta zerbitzuen esportazioak1,00,1-1,6-3,42,12,0-0,3
Ondasunen eta zerbitzuen inportazioak-0,20,3-2,1-3,52,22,40,2
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan2,72,22,32,42,12,02,1

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2025eko Martxoaren 7a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Familia-etxeetako azken kontsumoko gastuaren eta azken kontsumoko gastuaren bilakaera bateratuak Azken kontsumoko gastuaren urte arteko % 2,5eko hazkundea eragin du urteko azken hiruhilekoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, % 0,8ko hazkundea. 2024. urte osoan, azken kontsumoaren hazkundea % 2,4koa izan da.

Kapital eraketa gordinak (Inbertsioa) % 2,3ko urte arteko aldakuntza-tasa izan du laugarren hiruhileko honetan. Hiruhileko artean, inbertsioa % 1,0 hazi da, eta 2024 osoan, % 2,1.

Ekipo-ondasunetan egindako inbertsioaren bilakaera positiboa izan da azken hiruhilekoan, urte arteko % 2,6ko hazkunde-tasarekin eta hiruhileko arteko % 1,0ko tasarekin. Urte osoan, igoera % 2,3koa izan da.

Kapitalaren eraketa gordinaren gainerakoan, eraikuntzaren bilakaerari lotuago, urte arteko hazkundea % 2,1 izan da, hau da, hiruhileko arteko % 1,0ko hazkundea. Inbertsio mota hori 2024an 2023an baino % 1,9 handiagoa izan da.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/IV

Excel csv
 20232024
 IVIIIIIIIV
Gastua azken kontsumoan0,70,70,50,40,8
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua0,80,60,50,50,9
Herri administrazioen azken kontsumo gastua0,51,00,40,30,5
Kapitalaren osaketa gordina0,70,9-0,10,51,0
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan0,50,30,60,71,0
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina0,91,3-0,50,31,0
Ondasunen eta zerbitzuen esportazioak-1,1-1,35,1-0,5-3,3
Ondasunen eta zerbitzuen inportazioak-0,7-1,35,0-0,5-2,9
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan0,40,70,40,50,6

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2025eko Martxoaren 7a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Barne-eskariaren bilakaerak, BPGa baino hazkunde handiagoarekin, adierazten du kanpo-sektorearen ekarpena negatiboa izan dela 2024ko azken hiruhilekoan, baita urte osoan ere. Horrela, Esportazioak % 0,3 jaitsi dira urteko laugarren hiruhilekoan 2023ko azken hiruhilekoaren aldean, eta Inportazioak % 0,2 igo dira. Urte osoan, esportazioak % 0,1 igo dira eta inportazioak % 0,3.

Enpleguari dagokionez (Lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta), urte arteko terminoetan % 1,6ko aldakuntza positiboa zenbatetsi da. Urte arteko tasa hori % 0,4 hazi da, 2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. 2024. urtean zehar, lanpostuen kopuruak % 1,8 egin du gora, hau da, aurreko urtean baino 17.136 lanpostu garbi gehiago.

Enpleguaren urte arteko bilakaera positiboa izan da adar guztietan. Igoerak, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 0,2 izan dira Lehen sektorean, % 0,7 Industrian, % 0,6 Eraikuntzan eta % 1,9 Zerbitzuetan. Lanaldi osoko lanpostu baliokideen kopuruak ere gora egin du, oro har, aurreko hiruhilekoaren aldean: % 1,7 lehen sektorean, % 0,2 industrian, % 0,4 eraikuntzan eta % 0,5 zerbitzuetan.

BPGk lurralde historikoetan duen bilakaerari dagokionez, Arabak urte arteko % 2,1eko tasa du urteko laugarren hiruhilekoan, Bizkaiak % 2,3koa eta Gipuzkoak % 1,9koa. Aurreko hiruhilekoaren aldean, BPGren aurrerapenak % 0,4 izan dira Araban eta Gipuzkoan, eta % 0,7 Bizkaian. 2024. urte osoan, BPG % 2,0 igo da Araban, % 2,1 Gipuzkoan eta, azkenik, % 2,2 Bizkaian.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG % 2,2 hazi da 2024an eta 17.000 lanpostu baino gehiago sortu dira

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2025/03/07
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/03
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali