2026/01/08ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2025EKO AZAROA
Euskal AEko industria-jarduera % 0,8 hazi da 2025eko azaroan
Aurreko hilaren —2025eko urria— aldean, industria-produkzioa % 1,0 murriztu da
Eustaten datuen arabera, 2025eko azaroan Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 0,8 handiagoa izan da, lan-egutegi homogeneoari dagokionez.
Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, Euskal AEko industria-jarduera % 1,0 murriztu da azken hilabetean, urtaroen eragina zuzendu ondoren.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunetan produkzioak urte arteko portaera negatiboa izan du 2025eko azaroan, eta produkzioa % 1,5 murriztu da sektore osoa kontuan hartuta. Murrizketa hori, batez ere, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen portaerak eragin du —horien produkzioa % 3,4 murriztu da—, eta hori, neurri batean, Kontsumo iraunkorreko ondasunekin konpentsatu da —horien produkzioa % 6,7 handitu da 2024ko azaroarekin alderatuta—.Kontsumo iraunkorreko ondasunen artean, besteak beste, altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa sartzen da. Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen artean, bestalde, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketa- eta higiene-produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta janzteko arropen produkzioa agertzen dira.
Ekipamenduko ondasunen produkzioa (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautikaren edo itsasontzien eraikuntza barne hartzen dira) % 3,7 handitu da aurreko urteko azaroaren aldean.
Bitarteko ondasunetan (metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne hartzen dira) produkzioa % 1,1 murriztu da urte artean.
Azkenik, Energiaren produkzioa % 2,2 handitu da 2025eko azaroan, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren produkzioa eta hornidura eta petrolioa fintzea.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2025
| |
Egutegi eraginak zuzendutako datuak |
Datu desestazionalizatuak |
| |
m / m-12 |
Am / A(m-12) |
m / m-1 |
| Indize orokorra |
|
|
|
| Euskal AE |
0,8 |
-0,5 |
-1,0 |
| Araba/Álava |
-7,9 |
-4,7 |
-2,1 |
| Bizkaia |
4,0 |
0,7 |
-0,5 |
| Gipuzkoa |
2,4 |
0,6 |
-0,9 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK |
|
|
|
| Kontsumo-ondasunak |
-1,5 |
1,0 |
-1,5 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak |
6,7 |
1,6 |
0,1 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak |
-3,4 |
0,8 |
-1,9 |
| Ekipo-ondasunak |
3,7 |
1,2 |
-1,5 |
| Bitarteko ondasunak |
-1,1 |
-1,7 |
-0,2 |
| Energia |
2,2 |
-3,1 |
-4,6 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2026ko Urtarrilaren 8a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2025eko azaroan, Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da Araban (–% 7,9), batez ere ekipo-ondasunen (–% 15,5) eta bitarteko ondasunen (–% 4,1) jaitsieragatik. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, produkzioak urte artean % 4,0 eta % 2,4 egin du gora, hurrenez hurren.
Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2025eko azaroan, urte artean, produkzioaren igoera handiena hauek izan dute: Makineria eta ekipoa (% 3,1), Garraio-materiala (% 2,7) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 0,6). Beste muturrean, Zura, papera eta arte grafikoak sektoreak urte arteko % 4,2ko murrizketa izan du eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna sektoreak % 2,9koa.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Azaroa 2025
| |
m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa |
-0,9 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak |
-4,2 |
| Kautxua eta plastikoak |
0,1 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak |
0,6 |
| Materiala eta tresna elektrikoak |
-0,3 |
| Makineria eta tresneria |
3,1 |
| Garraio-materiala |
2,7 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna |
-2,9 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2026ko Urtarrilaren 8a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2025eko AZAROKO BALANTZE METATUA
Urteko lehen hamaika hilabeteetako balantze metatuan, Industria-produkzioaren indizea % 0,5 jaitsi da. Energia sektorean produkzio metatua % 3,1 jaitsi da azarora arte, eta Tarteko ondasunak sektorean % 1,7. Kontsumo-ondasunak sektorean eta Ekipamenduko ondasunak sektorean, aldiz, produkzioa % 1,0 eta % 1,2 igo da, hurrenez hurren, aurreko urteko aldi metatu berarekin alderatuta.
Lurralde historikoen arabera, 2025eko lehenengo hamaika hilabeteetako balantze metatua balantze positiboarekin itxi da Bizkaian eta Gipuzkoan, produkzioa % 0,7 eta % 0,6 igo baita hurrenez hurren. Araban, aldiz, produkzioa % 4,7 jaitsi da, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 79,70eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62