Metodologia-fitxa: Industria-produkzioaren indizea (Kod. 112312)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori 2009ko ekainaren 23ko Batzordearen Gomendioak, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei buruzkoak , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

28/06/2024

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

28/06/2024

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Industria-produkzioaren indizea (aurrerantzean, IPI) izeneko eragiketak aukera ematen du koiuntura-adierazle bat lortzeko; Euskal AEn industriako balio erantsi gordinaren bolumenak, faktoreen kostuari dagokionez, zer bilakaera izan duen neurtu nahi du adierazle horrek. Ekoitzitako kantitateek, hala orokorrean nola sektorialki, zer bilakaera koiunturala duten ezagutzeko aukera ematen du IEIak.

3.2. Sailkapen-sistemak

Eragiketan erabilitako sailkapen-sistema nagusiak honako hauek dira:

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009)

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapena. Industria-sektore handiak (ISH)

Sailkapen sektorialak (A3, A4, A10, A21, A38, A64, A86)

3.3. Estaldura sektoreka

IPIak JESN-2009an jasotako 5-36 dibisioak hartzen ditu barnean. Sailkapen horretan –dibisio horietan– honako lau atal hauek sartzen dira:
B atala: Erauzketa-industriak.
C atala: Manufaktura-industria.
D atala: Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura. E atala: Ur-hornidura, saneamendu-jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskutsatzea.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Oinarrizko estatistika-unitatea industria-establezimendua da, hau da, Euskal AEn industria-ondasunak ekoizten dituen unitatea, eta bertan jarduera bat edo gehiago egiten dituena, esklusiboki edo nagusiki.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Jarduera nagusia JESN-2009n jasotako 5-36 dibisioetan deskribatuta duten industria-establezimenduak.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal AEko geografia-eremuan dauden estatistika unitateak.

3.8. Denborazko estaldura

Lehenengo datuak 1988an hasi ziren argitaratzen, 1985ean hasitako datu-serieekin. Orduz geroztik, hainbat aldaketa egin dira metodologian eta oinarrian. Azken aldaketa esanguratsuenak 2015eko oinarri-urte berriarekin izan ziren, aurreko oinarrietan jasota ez zegoen «Ura hartzea, araztea eta banatzea» sektorea gehitu baitzen (JESN-2009ko 36. dibisioa).

3.9. Oinarri-aldia

Indizearen oinarri- edo erreferentzia-aldia 2015 da.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Ekoizpenak hainbat neurri-unitatetan biltzen dira, tipologiaren arabera (kilogramoak, litroak, metro koadroak, kWh, pareak, unitateak, etab.). Ekoitzitako kopuruez gain, ekoizpen horien balioa ere eskatzen da, eurotan adierazita. Jarduera batzuk, beren ekoizpenen berezitasunengatik eta/edo ezaugarriengatik, lan egindako orduen arabera ikertzen dira, edo haiek ordezkatzeko hautatutako artikuluak ekoizteko balioa erabiliz bakarrik.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Erreferentzia-aldia uneko urteko hil naturala da.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

IPIak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 20ko 1893/2006 Erregelamendua (EB) bete behar du, zeinaren bidez xedatzen baita koiunturari buruzko estatistika guztiak NACE 2. berrik.aren arabera egin behar direla. Azken horretaz geroztik, 4775/2007 Errege Dekretuak, 2007ko apirilaren 13koak, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala 2009 (JESN-2009) onartu zuen, eta progresiboki gehitu da hori Eustatek egindako koiunturari buruzko indize guztietara.

Gainera, IPIa koiunturazko estatistikei buruzko Kontseiluaren 1998ko maiatzaren 19ko 1165/98 (EE) Erregelamenduari lotuta dago. Erregelamendu hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko uztailaren 6ko 1158/2005 (EE) Erregelamenduak aldatu zuen, eta ziklo ekonomikoaren koiuntura-bilakaerari buruzko Erkidegoko estatistikak ekoizteko esparru komuna ezarri zuen.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1893/2006 (EE) Erregelamendua, 2006ko abenduaren 20koa

Koiunturazko estatistikei buruzko Kontseiluaren 1165/98 (EE) Erregelamendua,1998ko maiatzaren 19koa

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1158/2005 (EE) Erregelamendua, 2005eko uztailaren 6koa

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.

Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Informatzaile bakarrak emandako eta taldekatu ezin diren datuen kasuan, sekretu estatistikorako eskubideari uko egiteari buruzko protokolora joko da.

Inkesta sekretu estatistikoaren mende dago, orobat. Babes horrek bermatzen du emandako erantzunak ezin izango direla inoiz erabili estatistika-eragiketaz bestelako helburuetarako.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak hilean behin zabaltzen dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, Euskal AEko industriaren ikuspegiari buruzko txostenak, grafikoak eta bistaratzeak jasotzen dituzte, baita honako taula estatistiko hauek ere:
    Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpenaren indizea, hil eta urte bakoitzeko, lurralde historikoaren arabera. Datu gordinak.
    Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpenaren indizea. Laburpen-taula: egutegiaren eragina zuzendutako datuak eta datu desestazionalizatuak.
    Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpenaren indizea, hil eta urte bakoitzeko, ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Datu gordinak.
    Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpenaren indizea, hil eta urte bakoitzeko, lurralde historikoaren arabera: egutegiaren eragina zuzendutako datuak eta datu desestazionalizatuak.
    Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpenaren indizea. Laburpen-taula. Datu gordinak.
    Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpenaren indizea, hil eta urte bakoitzeko, ondasunen helburu ekonomikoaren arabera: egutegiaren eragina zuzendutako datuak eta datu desestazionalizatuak.
- Metadatuak:
  - Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu:
      Eustaten Industria-produkzioaren indizeari eta denbora-serieak tratatzeko Eustaten estandarrari buruzko ohar metodologikoak.
      Metodologia-fitxa.
      Kalitate-fitxa.
  - Definizioak
  - Kodeak eta nomenklaturak
  - Galdetegiak

Industria-produkzioaren indizea (IPI)

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
IPI (Oinarria 2015 JESN-09)
Hileko datuak
Euskal AEko industria-produkzioaren indizea, lurralde historikoaren, serie-motaren, indizearen eta hilabetearen arabera. 2005-01 - 2024-042024/06/05Download
Euskal AEko industria-produkzioaren indizea, lurralde historikoaren, sektorearen (A21), serie motaren, indizearen eta hilabetearen arabera. 2005-01 - 2024-042024/06/05Download
Euskal AEkoIndustria-produkzioaren indizea, sektorearen (A38), serie-motaren, indizearen eta hilabetearen arabera. 2005-01 - 2024-042024/06/05Download
Euskal AEko industria-produkzioaren indizea, lurralde historikoaren, ondasunen xede ekonomikoaren, serie-motaren, indizearen eta hilabetearen arabera. 2005-01 - 2024-042024/06/05Download
Separador
Euskal AEko industri produkzio-indize orokorra, lurralde historikoaren, indizearen eta urtearen arabera (Oinarria 2015 JESN-09). 2005 - 20232024/06/05Download
Euskal AEko industri produkzio-indizea, lurralde historikoaren, sektorearen (A21), indizearen eta urtearen arabera (Oinarria 2015 JESN-09). 2005 - 20232024/06/05Download
Euskal AEko industri produkzio-indizea, sektorearen (A38), indizearen eta urtearen arabera (Oinarria 2015 JESN-09). 2005 - 20232024/06/05Download
Euskal AEko industri produkzio-indizea, lurralde historikoa, ondasunen helburu ekonomikoaren, indizearen eta urtearen arabera (Oinarria 2015 JESN-09) . 2005 - 20232024/06/05Download
IPI (Oinarria 2005 JESN-93)
Datu gordinak
Euskal AEko industri produkzio-indize orokorra, lurralde historikoaren, indizearen eta hilaren arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Euskal AEko industri produkzio-indizea, lurralde historikoaren, sektorearen (A17), indizearen eta hilaren arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Euskal AEko industri produkzio-indizea, sektorearen (A31), indizearen eta hilaren arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Euskal AEko industri produkzio-indizea, ondasunen helburu ekonomikoaren, indizearen eta hilaren arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Euskal AEko industri produkzio-indize orokorra, lurraldearen, indizearen eta urtearen arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Euskal AEko industri produkzio-indizea, lurralde historikoaren, sektorearen (A17), indizearen eta urtearen arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Euskal AEko industri produkzio-indizea, sektorearen (A31), indizearen eta urtearen arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Euskal AEko industri produkzio-indizea, ondasunen helburu ekonomikoaren, indizearen eta urtearen arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Data finkoak
Euskal AEko industri produkzio-indize orokor zuzendua, lurralde historikoaren, indizearen eta hilaren arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Euskal AEko industri produkzio-indize zuzendua, lurralde historikoaren, sektorearen (A17), indizearen eta hilaren arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Euskal AEko industri produkzio-indize zuzendua, sektorearen (A31), indizearen eta hilaren arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Euskal AEko industri produkzio-indize zuzendua, ondasunen helburu ekonomikoaren, indizearen eta hilaren arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Datu desestazionalizatuak
Euskal AEko industri produkzio-indize orokor zuzendua, lurralde historikoaren, indizearen eta hilaren arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Euskal AEko industri produkzio-indizea desestazionalizatua, lurralde historikoaren, sektorearen (A17), indizearen eta hilaren arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Euskal AEko industri produkzio-indizea desestazionalizatua, sektorearen (A31), indizearen eta hilaren arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download
Euskal AEko industri produkzio-indize desestazionalizatua, ondasunen helburu ekonomiko, indize eta hilaren arabera (Oinarria 2005 JESN-93). 1995 - 20102011/07/01Download

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen du herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarrei neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik duten estatistika-informazioaren premien ondorioz.



Estatistika-informazioko "neurrira egindako" eskaerak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

IPIan honako helburu espezifiko hauek ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, alderagarritasuna, aukera eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, eta kostua.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Hauek dira IPIa erabiltzen duten erakunde nagusiak:
- Foru Aldundiak.
- Eusko Jaurlaritzako sailak.
- Merkataritza Ganberak.
- Lan Harremanen Kontseilu Arautzailea.
- Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea (SPRI).
- Unibertsitateak.
- Enpresaburuen elkarteak.
- Enpresak eta erakunde pribatuak.

Honako erakunde hauek (hedabideak) IPIa erabiltzen dute, halaber:
- Informazio-agentziak.
- Egunkariak eta aldizkariak.
- Autonomia- eta toki-mailako irratia eta telebista.
2021 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 5 -koa izan da. 2022 urtean, Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 4 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2021 urtean, gogobetetze-indizea 4,14 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,35. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Horrela bada, IPIaren emaitzen lurralde-desagregazio handiena lurralde historikoa da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Akuratutasun-adierazle kuantitatibo bat ezartzen da, eta horren ondorioz laginaren % 80tik gorako erantzun- edo estaldura-tasa lortzen da, hau da, egozpena % 20ra murrizten da.

Estalduraren % 80 lortu ezean, sektoreko enpresa adierazgarrienei buruzko informazioa biltzen ahalegintzen da, aurreko aldietan izandako merkatu-kuota eta langileak aintzat hartuta.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

IPI ez da laginketa bidezko inkesta bat, eta, beraz, ez da aplikagarria laginketa-errore kontzeptu hori. Lagina cut-off metodoan oinarrituta dago, eta metodo hori da egokiena estatistika honen ezaugarriak direla eta.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak



Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2022 aldian:

Erantzunen tasa (Urtekoa): % 91,01

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2022 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 35 egunetan kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna



Eragiketaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2022 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa




2022 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna

2015. urtea oinarritzat duten serie berriak 2010eko oinarridunekin lotu dira; horrela, 2005eko urtarriletik aurrera eta inolako etenik gabe egin daiteke indizearen hileroko zenbatespenen jarraipena. Serie horiek lotzean 2005eko eta 2010eko oinarridun serieen urtetik urterako aldakuntza-tasak errespetatu dira.

Horrela bada, konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2022 urtean 18 urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

IPIren emaitzak koherenteak dira Industriaren Inkestan eta INEren eragiketa baliokidean lortutako emaitzen bilakaerarekin.

Euskal industriaren ikuspegia. 2021

15.4. Barne-koherentzia

Estatistika-eragiketaren prozedura guztietan bermatzen da IPIaren datuen arteko koherentzia. Datuak biltzeko fasean eskuz arazten dira.

Datuak elkarren artean koherenteak direla egiaztatzen da, batez ere honako alderdi hauen bidez:
 - Identifikazioari, jarduerari eta enpleguari buruzko datuak alderatzea.
 - Gutxieneko datuak betetzea.
 - Galdetegiaren barne-koherentzia.
 - Datuak ohiko moduan baliozkotzea grabazio-fasean

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 165600 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Serieen indizeak eta indize agregatuak behin-behinekoak dira uneko urtean. Urtea itxita enpresen ekoizpenari buruzko datu berriak lortzen direnean, behin betiko bilakatuko dira datu horiek.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

IPI lagin-inkesta bat da, datuak zuzenean biltzen dituena.

IPIren lagina ez da ausazko prozesu baten bidez hautatzen, baizik eta azpipopulazioak hautatzen dira honako agregazio-maila hauetako bakoitzean: enpresak, produktuak, azpitaldeak eta taldeak (JESN-2009). Aipatutako mailetan aukeratzeko irizpide bakarra hartu da kontuan, goragoko agregazio-maila beteko dela bermatzea, alegia (% 80tik gora). Informazio hori Eustaten Industriaren Inkestatik (IE) lortzen da.

Ikertutako unitateak gutxi gorabehera 682 industria-enpresak osatzen dute; enpresa horiek hilero ematen dute aldi horretan lortutako produkzio-mailari buruzko informazioa.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Hilekoa

18.3. Datu-bilketa

Datuak lortzeko, oinarri-aldaketako urtean (5 urtean behin) «Ezarpen-galdetegia» izeneko galdetegi espezifiko bat erabiltzen da, bai eta estatistika-unitatera bideratutako hileko galdetegi batzuk ere. Panela lortzeko eta oinarri-aldaketetan zabaltzeko erabiltzen dira Ezarpen-galdetegiak. Hileko galdetegietan ekoizpenari buruzko informazioa eskatzen da, erreferentziako hileko kantitateari eta balioari dagokienez.

Galdesortak hilero bidaltzen dira posta arruntez eta/edo elektronikoz, eta inkesta web bidez egiteko aukera ematen dute. Telefono bidezko laguntza izaten da beti, galdetegia betetzeari buruzko zalantzak eta argibideak argitzeko.

18.4. Datuen baliozkotzea

Lehenengo arazketa egiten da, hala nola identifikazio- eta jarduera-datuak kontrastatzea, gutxieneko datuak betetzea, galdetegiaren barne-koherentzia eta datuen ohiko baliozkotzea.

Grabazio-fasean, funsgabetasunak agertzea ez da nahitaez akatsa, kasu guztietan egiaztatzen den jokabide atipikoa baizik. Informazioa biltzeko ardura duten langileek berrikusi eta berretsi egiten dituzte baimendutako mailetatik kanpoko datuak.

Informazio guztia bildu ondoren, informazioaren estalduraren kontrola egiten da, grabatutako datuen osotasuna bermatzeko, bai eta bikoiztuak eta estaldura-erroreak, erantzunik eza eta abarrak detektatzeko ere.

18.5. Datuen bilketa

Egozpen-fasean, galdetegiak behar bezala beteta itzultzen ez dituzten enpresen ekoizpen-datuak zenbatesten dira. Indizea kalkulatzeko beharrezkoak diren datuak bakarrik egozten dira, hau da, produktu bakoitzean indizearen kalkuluan parte hartzen duen datua bakarrik egozten da.

Erantzun-datuak falta zaizkien produktuetan egozpenak kalkulatzeko metodoa ezarritako algoritmo batzuen arabera egiten da, egotzi beharreko enpresaren bilakaera historikoan eta erantzun duten eta produktu-serie berekoak diren gainerako enpresetan oinarrituta.

Ustiapen-faseari dagokionez, jatorrizko indizeak kalkulatzen dira. Hau da, zuzenean lortutakoak, ondorengo eraldaketarik egin gabe; datu gordinak esaten zaie horIPI. Datu gordinak lortu ondoren, datuak zuzendu eta desestazionalizatzen dira. Horrela, egutegiaren eragina zuzendutako datuak eta datu desestazionalizatuak lortzen dira.

Indizeak ustiatzeko prozesua zehatz-mehatz kontsulta daiteke Eustatek argitaratutako dokumentu honetan: Industria-produkzioaren indizea (IPI). Ohar metodologikoa.

18.6. Doikuntza

IPIari egutegiaren eta urtaroen eragina zuzentzen zaio. Egutegiaren eragina zuzendutako IPIak urtetik urtera konparatzeko moduko datuak eskaintzen ditu; hilen arteko konparazioak egiteko, berriz, IPI desestazionalizatua erabiltzen da. Zuzentzeko prozesua zehatz-mehatz kontsulta daiteke jarraian eskaintzen den estekan.

Denborazko serieak tratatzeko Eustaten estandarra. (Ohar metodologikoa).

Eustaten estandarra denborazko serieak tratatzeko. (Ohar metodologikoa)

Industria Produkzioaren Indizea (IPI). Ohar metodologikoa

19. Oharrak

19.1. Oharrak

Nazio Batuen Estatistika Dibisioak egindako dokumentua, industria-ekoizpenaren indizea kalkulatzeko gomendioak jasotzen dituena.

International Recommendations for the Index of Industrial Production 2010

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus