Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn ezkutuko ekonomia, 2022an, BPGren % 10,7 izan zela kalkulatzen da

Merkataritza, ostalaritza eta garraioa eta Eraikuntza dira ezkutuko balio erantsiaren ehuneko handienak dituzten sektoreak

Ezkutuko ekonomiak eragindako Balio Erantsi Gordina (BEGd), 2022an, Euskal AEn, 9.318 milioi eurokoa izan dela balioetsi da; alegia, urte horretako BPGren % 10,7, Eustatek egindako kalkuluen arabera. 2020. urtearekin alderatuta, 1.803 milioiko igoera nominala dakar, eta 4 hamarrenekoa BPGren terminoetan, 2020ko % 10,3tik 2022ko % 10,7ra igaro baita. Azpimarratu behar da 2020ko datuak berrikusi egin direla Kontu Ekonomikoen sisteman egindako oinarri-aldaketaren ondorioz (2022. oinarria), Eurostatek ezarritako ezohiko berrikuspen-politikei jarraituz.

Ezkutuko jarduerak dira agintari publikoei zergak edo gizarte-segurantzarekiko kotizazioak ez ordaintzeko, oro har, nahita —zati batean edo erabat— ezkutatzen diren legezko ekoizpen-jarduerak. Datu hori —Eustatek bere Urteko Kontu Ekonomikoetan egiten duen kontabilitate-sisteman jasotakoa— Eurostaten metodologiaren arabera eta Kontu Nazionalen Sistemarekin (Nazio Batuak, 2008) bat etorriz osatu da. Ezkutuko jarduerak Behatu gabeko ekonomiaren (BGE) zati diren arloetako bat eratzen dute, legez kontrakoekin, ekoizpen informalarekin eta azken erabilera propiorako etxeen ekoizpenarekin batera.

Sektoreka, ezkutuko ekonomia-bolumen handiena duen sektorea Merkataritza (ibilgailuen konponketa barne hartuta), garraio eta ostalaritzarena da; hartan kalkulatu da jardueraren % 25 izan dela 2022an. Horren atzetik daude Eraikuntza —bertako ezkutuko jarduerak % 23,5 ekarri zuen—, eta higiezinen jarduerak —bertako ezkutuko jarduerak sektoreak sortutako BEGd-aren % 16,6 ekarri zuen—.

Jarduera artistikoei, aisialdikoei eta denbora-pasakoei dagokienez, bertan sortutako aberastasunaren % 14,8 ezkutuan dagoela kalkulatzen da; Beste jarduera profesional eta zerbitzu osagarri batzuk atalean, berriz, sektorearen aberastasunaren % 10,9 ezkutuan dagoela kalkulatzen da.

Gainerako sektoreetan, ezkutuko jarduerak askoz ere txikiagoak dira. Informazioaren eta komunikazioen sektorean ezkutuko aberastasuna % 7koa da, eta industrian, % 6,3koa. Lehen sektorean % 3 da, eta merkatuko Hezkuntzako, osasuneko eta gizarte-zerbitzuetako sektoreetan % 1,6.

graf0023609_01_e.png

Ezkutuko ekonomiaren balio osoari dagokionez, Zerbitzuen sektorea da ekarpen handiena egiten duena, % 75ekoa.  Aldi berean, Zerbitzuen sektorearen barruan, Merkataritza, ostalaritza eta garraioa nabarmentzen da (% 44,5), eta, ondoren, Higiezinen jarduerak, baina nahiko urrun (% 13,6). Jarduera profesionalak ezkutuko jardueren balio osoaren % 9,1 dira, eta Bestelako zerbitzu-jarduerak —azken horiek barne hartzen dituzte aisialdi- eta kultura-zerbitzuak, ordenagailuak eta beste artikulu batzuk konpontzeko jarduerak eta garbitegiko eta garbiketako, ileapaindegietako eta beste edertasun-tratamendu batzuekin zerikusia duten jarduerak— % 4,8.

Hezkuntzako, osasuneko eta gizarte-zerbitzuetako jarduera pribatuek (% 2,3), Informazio eta komunikazioen sektoreak (% 1,6) eta Finantza-jarduerek eta aseguruek (% 0,3) osatzen dute sektorearen guztizkoa.


Aldiak

Gainerako sektore garrantzitsuei dagokienez, Industria eta energia (ezkutuko ekonomia osoaren % 12,8) eta Eraikuntza (ezkutuko ekonomia osoaren % 10,8) nabarmentzen dira. Azkenik, % 1etik behera, Lehen Sektorea dago, % 0,2rekin.

Metodologiari buruzko oharra:

2020ko datuak berriz kalkulatu dira, Kontu Ekonomikoen sisteman egindako oinarri-aldaketaren ondorioz (2022ko oinarria), Eurostatek ezarritako ezohiko berrikuspenen Europako politikari jarraituz; politika horrek mugarri hau markatzen du 2024rako aurreikusitako Kontabilitate Nazionalaren hedapen guztietarako. Berrikuspen horrek datuak berriz kalkulatzea dakar, argitaratutako urte guztietarako, kasu honetan 2020rako.

Kontuen Sistema Europarraren (KSE-2010) Metodologiak ezartzen duenez, BPGren neurketak, batetik, “behatutako ekonomia” (BE) jaso behar du —hura da estatistikek zentsu ekonomikoen eta/edo urteko inkesten bidez zuzenean emandako ekoizpen-espazioa—, eta, bestetik, “behatu gabeko ekonomia” (BGE) —hura da iturri ekonomiko-estatistiko tradizionalek zuzenean atzematen ez duten ekoizpen-espazioa, hala nola aurretik deskribatutakoak, eta, termino praktikoetan, doikuntzak egitea eskatuko duena—.

Eurostatek zehaztutako taula-formako ikuspegiari jarraikiz, Behatu Gabeko Ekonomiak zazpi osagai bereiz ditzake (N1etik N7ra), eta osagai horiek, oro har, honako hauei erreferentzia egiten dieten lau kategoriatan sailka daitezke:

a) Erregistratu gabeko ekoizleak:

N1 – Nahita erregistratzen ez diren ekoizleak – Ezkutuko jarduerak

N2 – Nahita erregistratzen ez diren ekoizleak – Legez kontrako jarduerak

N3 – Erregistratzeko beharrik ez duten ekoizleak – Jarduera informalak eta Autokontsumoa

b)  Inkestarik egin ez duten ekoizleak:

N4 – Inkestarik egin ez duten pertsona juridikoak – Hutsak bilketan

N5 – Inkestarik egin ez duten enpresaburu erregistratuak – Hutsak bilketan

c) Informazioaren jakinarazpen desegokia:

N6 – Informazioa nahita gaizki ematen duten ekoizleak – Hutsak bilketan eta Ezkutuko jarduerak

d) Beste huts batzuk:

N7– Beste huts estatistiko batzuk

Eustatek, gaur, “ezkutuko ekonomia” delakoa zabaldu du; Eurostaten taula-formako ikuspegiko N1 eta N6 kategoriak jasotzen ditu, Europako Batzordeak zentzu ekonomikoan ekoizpen-jarduera gisa definitzen dituenak (tokiko estandar eta arauketen arabera), baina agintari publikoei nahita ezkutatzen zaizkienak.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn ezkutuko ekonomia, 2022an, BPGren % 10,7 izan zela kalkulatzen da

Eragiketa : 
Behatu gabeko ekonomiaren neurketa
Eragiketa kodea : 
179901
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2020-2022
Eguneratze data : 
2025/03/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali