Metodologia-fitxa: Behatu gabeko ekonomiaren neurketa (Kod. 179901)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
18/06/2024
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
18/06/2024
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Behatu gabeko Ekonomiaren (BGE) neurketaren helburua da balioespen bat eskaintzea estatistika-erakundeetan eskuragarri dagoen informaziotik zuzenean behatu ezin diren jarduera ekonomiko guztientzat, Kontabilitate Nazionalean zenbatetsitako datuekin bat etorriz, Kontuen Europar Sistemaren (SEC 2010) esparruan.
Zehazki, BGEk ezkutuko jarduerak aipatzen ditu, hau da, agintaritza publikoei nahita ezkutatzen zaizkien legezko produkzio-jarduerak; legez kanpoko jarduerak, jarduera informalak eta familia-etxeek beren azken erabilerarako egiten dituztenak; baita estatistika-gabeziengatik ikusten ez direnak ere.
Eragiketa honek ezkutuko jardueren Balio Erantsi Gordina kalkulatzen du.
3.2. Sailkapen-sistemak
BGEn erabilitako sailkapenak eskuliburu hauetan daude jasota:
Handbook on the compilation of statistics on illegal economic activities in national accounts and balance of payments (Eurostat, 2018)
Manual sobre medición de la economía no observada (ELGA, 2002)
Economía no observada en las cuentas nacionales (Nazio Batuak, 2008)
Sistema Europeo de Cuentas Nacionales y Regionales de la Unión Europea (SEC 2010)
A3, A4, A10, A21, A38, A64 eta A86 sektore-agregazioak (JESN-2009, A86 adarreko korrespondentzia)
Eurostat, 2018
ELGA, 2002
Nazio Batuak, 2008
SEC 2010
JESN-2009, A86 adarreko korrespondentzia
3.3. Estaldura sektoreka
BGEk BPGren guztizkoaren BEGa hartzen du, eskaintzaren, eskariaren eta errenten ikuspegitik behatu ez den ekonomiari dagokiona, baita jarduera-sektoreen arabera bereizita ere.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Estatistika-unitatea bat dator kontuen europar sistemaren arabera (SEC 2010) jarduera-adarren arabera bereizten diren jarduera-unitateekin.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Estatistika-biztanleria eragile ekonomikoek beren lurraldean egiten duten jarduerak osatzen du. Jarduera hori Kontuen Europar Sistemaren (SEC 2010) metodologiaren arabera definitzen da.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal AE.
3.8. Denborazko estaldura
Eskura dauden lehen datuak 2020. urtekoak dira.
3.9. Oinarri-aldia
Oinarri-aldia 2015. urtea da
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
BGEren BEGa milaka eurotan (prezio arruntak) eta ehunekotan neurtzen da.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Erreferentzia-aldia urte naturala da.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN 2009) aldaketa Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 20ko 1893/2006 (EE) Erregelamenduan oinarritzen da. Horren arabera, estatistika ekonomiko guztiak NACE 2. berrikuspenaren arabera egin behar dira.
SEC 2010ak sartutako aldaketa metodologikoaren erreferentzia-esparrua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 549/2013 (EB) Erregelamendua da, Europar Batasuneko Nazio eta Eskualde Kontuen Europar Sistemari buruzkoa.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 20ko 1893/2006 (EE) Erregelamendua
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 549/2013 (EB) Erregelamendua
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Litekeena da eragiketa hori erakunde edo organismoren batekin egindako Lankidetza-hitzarmenaren bidez egitea, dauden iturriak urriak baitira.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Emaitzak bi urtean behin zabaltzen dira.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten web-orrian argitalpen hauek daude eskura:
- Datuak: Prentsa-oharra eta estatistika-taula hauek hartzen dituzte:
- Taulak:
Euskal AEko ezkutuko ekonomiaren Balio Erantsi Gordina (BEG) eta BPGren eta sektoreko BEGaren gaineko ehunekoa, A10 jarduera-sektorearen arabera (p). 2020
Euskal AEko ezkutuko ekonomiaren Balio Erantsi Gordina (BEG) eta BPGren gaineko ehunekoa, A10 jarduera-sektorearen arabera (p). 2020
Euskal AEko ezkutuko ekonomiaren Balio Erantsi Gordina (BEG) eta guztizkoaren gaineko ehunekoa, A10 jarduera-sektorearen arabera (p). 2020
- Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: Dokumentazio hau hartzen du:
Kalitate-fitxa
Fitxa metodologikoa
Euskal AEn behatu ez den ekonomiaren neurketa (Ohar metodologikoa)
- Definizioak
- Kode eta izendegiak
A3, A4, A10, A21, A38, A64 eta A86 sektore-agregazioak
Behatu gabeko ekonomiaren neurketa (BGE)
10.3. On-line datu-baseak
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Hasiera batean, estatistika-eragiketa honetarako, Eustatek EZ du aukera ematen neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko.
Informazio-Zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Aurreikusita dago BGEk EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzea: egokitasuna, aukera eta puntualtasuna (badago jasota), irisgarritasuna eta argitasuna, kostua (badago jasota) eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Hauek dira BGEren erabiltzaile eta interesdun nagusiak:
- Eusko Legebiltzarra
- Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila
- Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuk
- Foru-ogasunak
- Unibertsitateak
- Ikerketa-institutuak
Erabiltzaileen beharrak neurtzeko, eragiketaren emaitzek datozen aldietan lortuko dituzten hedabideetako inpaktu kopurua eta webguneko bisita kopurua hartuko dira kontuan.
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
Gogobetetzea eta garrantzi-maila Eustaten hurrengo gogobetetze-inkestan neurtuko dira.
12.3. Zehaztasuna
BGEk Estatuan eta nazioartean konpara daitekeen informazio-multzo bat ematen du, EUROSTATen ikuspegi tabularrera egokitzen baita. Bereziki, Manual sobre medición de la economía no observada (ELGA, 2002) delako gidaliburuan eta Economía no observada en las Cuentas Nacionales (Nazio Batuak, 2008) delakoan jasotako metodologia.
Bestalde, hedatutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren plan eta programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Ildo horretan, BGEren tauletako emaitzen lurraldekako desagregazioa Euskal AE da.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Ez dagokio.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Ez dagokio.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Eragiketaren behin betiko emaitzak behin lortuta, BGEren behin-behineko zenbatespenaren eta behin betiko zenbatespenaren desbideratzearen bidez neurtuko da.
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
Desfasearen benetako balioa, erreferentzia-aldia amaitzen denetik emaitzak argitaratzen diren egunera arte igarotako denbora neurtzen duena, 27 hilabetekoa izan da.
14.2. Puntualtasuna
Eragiketaren emaitzak Eustaten argitalpen-egutegiaren arabera argitaratzen dira.
Estatistiken egutegia. Eskuragarritasuna. 2023
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
BGE kontabilitate-esparru konparagarria da nazioartean, Manual sobre medición de la economía no observada (ELGA, 2002) delako gidaliburuan eta Economía no observada en las Cuentas Nacionales (Nazio Batuak, 2008) delakoan jasotako metodologian oinarrituta egiten baita.
Gainera, Kontuen Europar Sisteman (SEC 2010) oinarrituta dago. Sistema horrek zehazten du jarduera ekonomikoaren neurketan behatutako jarduerak eta behatu gabekoak sartu behar direla, herrialdeen arteko alderaketa errazteko eta kontu nazionalak egitean zehaztasuna hobetzeko.
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Ez dagokio
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Ez dagokio.
15.4. Barne-koherentzia
BGEren datu guztiak erabat koherenteak dira elkarren artean, SEC 2010 sisteman ezarritako kontabilitate-metodologia komuna erabiltzen baita.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 105600 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
2020. urteari buruz argitaratutako datuak behin-behinekoak dira, eta 2024. urteko laugarren hiruhilekoan argitalpena izan arte egongo dira indarrean. Bertan, 2022. urteko datuak eta 2020. urteko behin betiko datuak emango dira.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
BGEk, batez ere, Eustaten egiten diren egiturazko inkestetatik jasotzen du informazioa, bai eta hainbat iturritatik ere, administrazio-jatorrikoak zein beste erakunde eskudun batzuek egindako beste estatistika-emaitza batzuetatik datozen adierazle ekonomikoetatik.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Bi urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Besteak beste, honako estatistika-iturri hauetatik biltzen dira datuak:
Eustaten egiturazko inkesta ekonomikoetatik eta beste estatistika-iturri batzuetatik datorren informazioa:-
- Egiturazko inkesta ekonomikoetatik eta Eustaten beste estatistika-iturri batzuetatik datorren informazioa:
- Industriaren inkesta
- Eraikuntzaren inkesta
- Zerbitzuen inkesta
- Kanpo-merkataritzaren estatistika
- Enpresa ez-finantzarioen ondare-kontuak
- Familia-gastuaren inkesta
- Turismoaren kontu satelitea
- Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (JED)
- Koiunturazko adierazle ekonomikoak
- Administrazio publikoen kontuak
- Irakaskuntza pribatuaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika
- Irakaskuntza publikoaren gastu eta finantzaketaren estatistika
- Administrazio publikoen direktorioa
- Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Beste estatistika-erakunde eta administrazio-iturri batzuetatik datorren informazioa:
- Nekazaritza Sektorearen Kontu Ekonomikoak (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila)
- Foru-aldundien ustiapen espezifikoak
- Lan Harremanen Kontseilua
- Euskal Administrazioen Kontuak (Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila)
- Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren estatistika (Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila)
- Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Aurrekontu-likidazioa (Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila)
- Gizarte Segurantzako afiliatuen eta kotizazio-kontuen fitxategia
- Enpresen memoriak (publikoak eta pribatuak)
- Askotariko txosten sektorialak
- INEren (Estatistikako Institutu Nazionala) estatistika-emaitzak
- Espainiako Bankuaren Estatistika Buletina
18.4. Datuen baliozkotzea
Ez dagokio.
18.5. Datuen bilketa
Aldagai desberdinetarako zenbatespenak urteko egiturazko estatistiketatik eta beste administrazio-iturri batzuetatik datorren informazioa du, baita Foru-ogasunek emandako BEZaren edo PFEZaren datuak ere. Kalkulu-metodoak aldatu egiten dira aztertzen ari diren aldagaien arabera, eta eskura dauden adierazleen sendotasuna bilatzen da.
18.6. Doikuntza
Ez dagokio.
19. Oharrak
19.1. Oharrak
Hurrengo oinarri-aldaketari begira (2022ko oinarria), informazio-iturrien eta zenbatespen-metodoen berrikuspen sakona egingo da, eta iturri berriak gehituko dira Euskal AEko behatu gabeko ekonomiaren neurketaren lehen edizio honetako zenbatespenak hobetzen laguntzeko.