2025/10/24ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZA-KOSTUEN INDIZEA. 2025EKO IRAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,5 handitu dira 2025eko irailean
2024ko irailaren aldean, eraikuntzaren kostuak % 3,0 igo dira
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,5 igo da 2025eko irailean aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. 2024ko hil beraren aldean, kostuak % 3,0 igo dira.
Sektoreka, hilabete arteko terminoetan, eraikuntzako kostuak % 0,4 aldatu dira, eta ingeniaritza zibilekoak, % 0,6. 2024ko irailaren aldean, kostuak % 3,0 igo dira Eraikuntzan eta % 2,9 Ingeniaritza zibilean.
Lehengaiei dagokienez, kostuak % 0,6 igo dira aurreko hilaren aldean, eta eskulanaren kostuak, berriz, ez dira aldatu. Urte arteko terminoetan, lehengaien kostua % 4,0 igo da eta eskulanarena % 0,4.
Lehengaien kostuak Eraikuntzan % 0,6 igo dira 2025eko irailean, 2025eko abuztuaren aldean, eta % 0,8 Ingeniaritza zibilean. Urte arteko bilakaeran, ordea, lehengaien kostuak % 4,0 igo dira Eraikuntzan eta % 3,8 Ingeniaritza zibilean.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Iraila 2025
| |
Indizea |
Aldakuntza (%) |
| |
|
m/m-1 |
m/m-12 |
| Guztira |
122,3 |
0,5 |
3,0 |
| Eraikinak |
122,1 |
0,4 |
3,0 |
| Ingeniería civil |
123,4 |
0,6 |
2,9 |
| |
| Lehengaiak |
124,3 |
0,6 |
4,0 |
| Eraikinak |
124,0 |
0,6 |
4,0 |
| Ingeniería civil |
125,6 |
0,8 |
3,8 |
| |
| Laneskua |
116,9 |
0,0 |
0,4 |
Oinarria 2021=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Urriaren 24a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
2025eko irailean, eraikuntza-sektoreak kontsumitutako lehengaien kostuak gora egin du oro har. Aurreko urteko hil beraren aldean, igoerarik handienak Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioan izan dira (% 9,4ko igoera), eta, ondoren, Metalezko produktuen fabrikazioan — makineria eta ekipoa izan ezik— eta Erauzketa-industrietan (% 2,0ko urte arteko igoera). Kostuetan emandako igoerak txikiagoak izan dira Metalezkoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioan (% 1,6ko igoera) eta Koke-lantegiak eta petrolio-fintzean (% 1,7koa).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Iraila 2025
| |
m / m-12 |
| Ateratze-industriak |
2,0 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen |
1,7 |
| Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa |
1,6 |
| Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu |
2,0 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa |
9,4 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2025eko Urriaren 24a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62