2025/02/19ko prentsa-oharra

MERKATARITZAREN ETA KONPONKETAREN INKESTA. 2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023an, supermerkatu, hipermerkatu eta antzeko establezimenduetako merkataritzak Euskal AEko merkataritza osoaren % 11,8 fakturatu zuen

Txikizkako merkataritzaren dibisioak sektoreko enpleguaren % 59,1 eta establezimenduen % 62,7 hartu zituen, eta guztizkoaren % 34,9 fakturatu zuen

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko merkataritza-sektoreko negozio-zifra osoaren % 11,8 jaso zuen Elikagaien, edarien eta tabakoaren sektoreko establezimendu ez-espezializatuetako txikizkako merkataritzak, eta, beraz, sektoreko jarduerarik garrantzitsuena izan zen 2023an. Aurreko urtearen aldean (2022), % 5eko hazkundea izan zuen.

Oro har, 22.105 pertsona enplegatu zituen 1.841 establezimendutan. Hau da, 2022an baino % 3,1 establezimendu gutxiago, baina enplegua, oro har, mantendu egin zen (-%0,3). Jarduera hori lehen postuan egon zen enpleguan ere (% 17,3) sektore osoan, eta establezimendu guztien % 5,4 hartu zuen. 2010. urtearekin alderatuta, 110 establezimendu eta 6.841 enplegu gehiago izan ziren; beraz, establezimendu bakoitzeko batez besteko enplegua establezimendu bakoitzeko 8,8tik 12ra igo zen.

Establezimendu mota horien adibide dira supermerkatuak, hipermerkatuak, elikadura-dendak edo autozerbitzuak, besteak beste.

Euskal AEko merkataritza- eta konponketa-sektoreko aldagai nagusiak, jarduera-taldearen arabera. 2023

Excel csv
 EstablezimenduakLandun-kopuruaNegozio-zifra (milaka euro)Pertsonako itxurazko lan-produktibitatea (mila euro)Merkataritzamarjina salmenten aldean %
Txikizkako merkataritza espezializatu gabeko establezimenduetan, elikagaiak, edariak eta tabako produktuak nagusi izanez1.84122.1054.957.72939,423,5
Janzkien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan2.7598.3421.340.75842,044,6
Motordun ibilgailuak iraunarazi eta konpontzea2.0856.432962.68944,635,0
Beste makineria eta ekipo batzuen handizkako merkataritza6565.3622.144.81291,529,9
Botiken txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan8754.103900.13166,527,8
Ogi eta okindegi, gozo-denda eta gozotegietako produktuen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan1.6853.922322.88625,043,1
Automobilen eta ibilgailu motordun arinen salmenta5523.2301.818.55458,910,3
Altzarien, argiztatzeko gailuen eta etxean erabiltzeko beste artikulu batzuen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan1.1553.245565.28242,139,6
Txikizkako beste salerosketa batzuk espezializatu gabeko establezimenduetan7263.175532.91236,132,4
Produktu ezberdinen merkataritzako bitartekariak2.2292.972340.97455,92,0

Data 2025eko Otsailaren 19a

Iturria: Eustat. Merkataritzaren eta konponketaren inkesta

Enpleguari dagokionez, bigarren jarduera garrantzitsuena honako hau izan zen: Jantzien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan. Izan ere, 8.342 lanpostu sortu zituen, 2.759 establezimendutan banatuta. Negozio-zifrari egin zion ekarpena proportzionalki txikiagoa izan zen, erkidego osoaren % 3,2 baino ez baitzen izan (zortzigarrena jarduera guztietan). Enpleguari eutsi zion (% 0,3) eta establezimenduen kopurua % 3,7 murriztu zen, baina salmentetan hazkunde nabarmena izan zuen aurreko urtearen aldean, % 17,5ekoa. 2010. urtearekin alderatuta, ia bi mila pertsona gutxiago izan ziren, baina batez besteko langileak establezimendu bakoitzeko 3 pertsona baino gehiago izan ziren, 2010ean 2,5 pertsona baitziren.

Motordun ibilgailuen mantentze- eta konponketa-lanek % 1,4ko hazkundea izan zuten 2023an, aurreko urtearen aldean. Guztira 6.432 pertsona izan ziren, hau da, merkataritzako enplegu guztiaren % 5,0. Jarduera horren bilakaera nahiko egonkorra izan zen 2010etik, 2.085 establezimendurekin, eta sektorearen bolumenean hirugarrena izan zen. Salmentek % 13,7ko hobekuntza nabarmena izan zuten aurreko urtearen aldean; hala eta guztiz ere, negozio-zifrari egindako ekarpena askoz txikiagoa izan zen enpleguan izan zuen pisuarekin alderatuta, sektorearen guztizkoaren % 2,3 izan baitzen.

Negozio-zifrari erreparatuz gero, eta mila enpleguko atalasea gainditzen dutenak soilik kontuan hartuta, aipatutako Txikizkako merkataritza elikagaietan, edarietan eta tabakoan nagusi diren establezimendu ez-espezializatuetan izan zen nagusi: 4.958 milioi euro eta guztizkoaren % 11,8. Azken hori ez ezik, honako hauek izango lirateke jarduera aipagarrienak: Metalen eta mineral metalikoen handizkako merkataritza – 2.367 milioi eta % 5,6 – Beste makineria eta ekipo batzuen handizkako merkataritza – 2.145 milioi eta % 5,1 – eta Txatarraren eta hondakin-produktuen handizkako merkataritza – 1.959 milioi eta % 4,6 –. Lau jardueren artean, ibilgailuen merkataritzaren eta konponketaren negozio-zifraren ia % 30 hartu zuten (% 27,1).

Euskal AEko negozioen zifrarako jardueren rankinga, pertsonako itxurazko lan-ekoizpena eta salmenten gaineko merkataritza-marjina (mila enplegu baino gehiagoko jarduerak). 2023

Excel csv
 Negozio-zifra (milaka euro)
Txikizkako merkataritza espezializatu gabeko establezimenduetan, elikagaiak, edariak eta tabako produktuak nagusi izanez4.957.729
Metalen eta mineral metalikoen handizkako merkataritza2.367.250
Beste makineria eta ekipo batzuen handizkako merkataritza2.144.812
Txatarra eta hondakin produktuen handizkako merkataritza1.958.554
 Pertsonako itxurazko lan-produktibitatea (mila euro)
Ekipo elektronikoen eta telekomunikaziokoen eta haien osagaien handizkako merkataritza140,1
Botiken handizkako merkataritza116,1
Metalen eta mineral metalikoen handizkako merkataritza115,8
Txatarra eta hondakin produktuen handizkako merkataritza110,6
 Merkataritzamarjina salmenten aldean %
Gai berrien bestelako txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan54,5
Janzkien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan44,6
Ogi eta okindegi, gozo-denda eta gozotegietako produktuen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan43,1
Ehunen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan41,8

Data 2025eko Otsailaren 19a

Iturria: Eustat. Merkataritzaren eta konponketaren inkesta

Salmenten gaineko merkataritza-marjinari erreparatuz gero, berriz saltzeko salgaien salmenta garbien balioaren gaineko merkataritza-marjina gordinaren proportzioa, eta enplegu-atalase berarekin berriro ere, % 40tik gorakoa izan zen honako jarduera hauetan: Produktu berrien txikizkako beste merkataritza establezimendu espezializatuetan (% 54,5), Jantzien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan (% 44,6), Ogiaren eta okintzako, konfiteriako eta pastelgintzako produktuen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan (% 43,1) eta Ehunen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan (% 41,8).

Aldiz, fokua pertsonako produktibitatean jarriz gero, handizkako merkataritzarekin (HM) lotutako lau jarduerek ehun mila euro gainditu zituzten: Ekipo elektronikoen eta telekomunikaziokoen eta horien osagaien HM, 140,1 mila euro, Farmazia-produktuen HM, 116,1 mila euro, Metalen eta metalezko mineralen HM, 115,8 mila euro eta Txatarraren eta hondakin-produktuen HM, 110,6 mila euro.

Azterketa orokorra

Merkataritza eta ibilgailuen konponketa sektoreak 42.141 milioi euro fakturatu zituen, 2022an baino 1.214 milioi gehiago, hau da, % 3ko igoera.

Merkataritza-sektoreak barne hartzen ditu handizkako merkataritzarekin, txikizkako merkataritzarekin eta ibilgailuen salmenta eta konponketarekin lotutako jarduerak.

33.884 establezimenduk jardun zuten sektore horretan, aurreko urtean (2022) baino % 2,6 gutxiago. Landunen kopuruak pixka bat behera egin zuen, eta 2023an 127.611 izan ziren enplegatuak, 2022an baino % 0,4 gutxiago. Joera motela baina jarraitua izan zen; horrela, 2010. urtearekin alderatuta, enpleguan % 7ko beherakada metatu zen.

Bestalde, langileen kostuak % 5,4 igo zen, eta zenbatekoa 4.210 milioi eurokoa izan zen, balio nominalean, 2023rako, ezagutzen den serie historikoaren maximoa.

Salmenten gaineko merkataritza-marjina – merkataritza-marjina gordinak birsaltzeko salgaien salmenta garbien balioarekiko duen proportzioa – sektore osoak lortua, % 23,5ekoa izan zen, hau da, ehuneko 1,4 puntu handiagoa 2022koa baino.

Euskal AEko merkataritza- eta ibilgailuen konponketa-sektoreko aldagai nagusiak, lurralde historikoaren arabera (mila euro). 2023

Excel csv
 Euskal AEGehikuntza % 2023-2022Araba/ÁlavaGehikuntza % 2023-2022BizkaiaGehikuntza % 2023-2022GipuzkoaGehikuntza % 2023-2022
Landunkopurua NU127.611-0,419.145-0,767.1200,141.346-1,2
Negozio zifraren zenbatekoa guztira42.141.3193,07.406.7092,521.831.0523,912.903.5581,7
Hornidurak31.879.6251,45.700.3751,616.466.0372,09.713.2130,4
Pertsonal gastuak4.210.1835,4647.0305,82.179.2615,91.383.8924,6
Ekitaldiaren emaitza2.021.28420,5458.6733,4995.81632,9566.79517,0
Merkataritzamarjina salmenten aldean % (*)23,56,522,75,323,77,923,84,9

(*)Aldea portzentajezko puntutan

Data 2025eko Otsailaren 19a

Iturria: Eustat. Merkataritzaren eta konponketaren inkesta

Lurralde Historikoa

Lurraldeka, Bizkaiak izan zuen portaera onena adierazleen multzoan, baina ez dago alde handirik. Lurralde horretan salmentek % 3,9 egin zuten gora, eta enpleguak ere pixka bat gora egin zuen (% 0,1). Bestalde, Araban negozio-zifra % 2,5 igo zen, eta enpleguan eragin negatiboa izan zuen (%-0,7); Gipuzkoan, berriz, % 1,7 igo zen fakturazioan, baina langileetan % 1,2 jaitsi zen.

2023an, Bizkaiak 21.831 milioi euro fakturatu zituen, guztizkoaren % 51,8, Gipuzkoak 12.904 milioi, % 30,6, eta 7.407 milioi Arabak, Euskal AEren % 17,6.

Aldi berean, langile-gastuak % 5,9 igo ziren Bizkaian, % 5,8 Araban eta % 4,6 Gipuzkoan.

Salmenten gaineko merkataritza-marjina ehuneko 7,9 puntu igo zen Bizkaian, ehuneko 5,3 puntu Araban eta 4,9 puntu Gipuzkoan.

Dibisioak

Txikizkako merkataritza izan zen ugariena, bai langileei dagokienez, sektoreko enpleguaren % 59,1 hartu baitzuen, bai eta establezimenduei dagokienez ere (sektorearen % 62,7), guztizkoaren % 34,9 fakturatu zuen. Negozio-zifra % 5 igo zen, baina enpleguak pixka bat behera egin zuen (% 0,5).

Euskal AEko merkataritza- eta konponketa-sektoreko aldagai nagusiak, jarduera-taldearen arabera (milaka euro). 2023

Excel csv
 Landun-kopuruaFakturazioaMerkataritza marjina
 Balioaguztizkoaren gaineko %Gehikuntza % 2023-2022Balioaguztizkoaren gaineko %Gehikuntza % 2023-2022Balioa
MERKATARITZA ETA KONPONKETA127.611100,0-0,442.141.319100,03,023,5
        
Ibilgailuen salmenta eta konponketa11.8719,30,83.710.1308,816,019,8
Ibilgailuak saltzea3.64430,7-2,62.073.28855,914,611,5
Motordun ibilgailuak iraunarazi eta konpontzea6.43254,21,4962.68925,913,7.
Ibilgailu motordunen ordezko piezen eta osagarrien merkataritza1.59513,47,8626.89116,925,425,8
Motozikleten salmenta, mantentze-lana eta konponketa2001,7-6,547.2621,36,325,1
        
Handizkako merkataritza eta bitartekariak40.32431,6-0,723.717.26956,30,021,6
Merkataritzako bitartekariak4.54711,3-0,7585.4112,59,8.
Nekazaritzako lehengaien eta animalia bizien handizkako merkataritza4671,2-1,3404.0091,70,311,8
Elikagaien, edarien eta tabakoaren handizkako merkataritza9.34423,2-0,35.169.38021,89,320,4
Etxean erabiltzeko artikuluen handizkako merkataritza6.03315,0-1,63.214.23413,62,428,5
Informazioaren teknologietarako eta komunikazioetarako ekipoen handizkako merkataritza1.3443,3-3,71.146.5774,813,520,2
Beste makineria, ekipo eta hornidura batzuen handizkako merkataritza7.81819,40,83.056.36412,97,729,4
Espezializatutako handizkako beste salerosketa batzuk9.79524,3-1,19.653.79740,7-8,818,3
Espezializatu gabeko handizkako merkataritza9762,4-0,6487.4972,10,427,2
        
Txikizkako merkataritza75.41659,1-0,514.713.92034,95,027,6
Saltoki ez-espezializatuetako t.m25.28033,50,05.490.64137,35,924,3
Elikagaien, edarien eta tabakoaren handizkako merkataritza12.06216,0-3,51.951.74113,35,522,8
Ibilgailu industriarako erregaien txikizkako merkataritza2.1292,82,41.581.89710,8-2,96,6
Informazioaren teknologietarako eta komunikazioetarako ekipoen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan1.8562,5-3,1248.5041,7-8,125,6
Etxean erabiltzeko beste artikulu batzuen txikizkako merkataritza7.68510,2-1,11.330.6899,02,336,4
Kulturarako eta aisialdirako artikuluen txikizkako merkataritza3.6434,80,4524.5493,65,531,8
Beste artikulu batzuen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan20.45327,10,63.274.59622,39,639,9
Txikizkako merkataritza salmenta postuetan eta azoka txikietan7211,0-10,055.2130,4-6,035,8
Establezimenduetaneta azoka txikietan egiten ez den txikizkako merkataritza1.5872,17,4256.0901,713,647,2

Data 2025eko Otsailaren 19a

Iturria: Eustat. Merkataritzaren eta konponketaren inkesta

Handizkako merkataritza eta bitartekariak negozio-zifraren bilakaera txarrena erakutsi zuen dibisioa da: sektoreko salmenten % 56,3 eta enpleguaren % 31,6 izan zuen, 9.598 establezimendutan banatuta. Areago, 23.717 milioi eurorekin geratu zen, aurreko ekitaldian bezala; eta sektoreko langile okupatuak % 0,7 jaitsi ziren, 40.324 pertsonaraino.

Ibilgailuen salmenta eta konponketak adierazten du negozio-zifra nabarmen hazi zela (% 16), eta langileen kopurua pixka bat igo zela (% 0,8). Atal horrek enpleguaren % 9,3 bildu zuen 2023an, 3.033 establezimendutan, eta merkataritza osoaren % 8,8 fakturatu zuen.

Salmenten gaineko merkataritza-marjina aztertuz gero, Txikizkako merkataritzak % 27,6ko portzentajea izan zuen, 2022an baino ehuneko 1,0 puntu gutxiago. Handizkako merkataritzan % 21,6koa izan zen, 1,9 puntu gehiago; Ibilgailuen salmenta eta konponketa dibisioaren marjina, berriz, % 19,8koa izan zen, aurreko ekitaldian baino ehuneko 0,4 puntu gutxiago.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023an, supermerkatu, hipermerkatu eta antzeko establezimenduetako merkataritzak Euskal AEko merkataritza osoaren % 11,8 fakturatu zuen

Eragiketa : 
Merkataritzaren eta konponketaren inkesta
Eragiketa kodea : 
142511
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2025/02/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali