2025/10/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2025eko iraila

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

2025eko irailean Euskal AEko landetxeetan igarotako ostatu-gauak % 6,2 igo dira, eta apartamentu turistikoetan % 20,4


Udako hiru hilabeteetan, landetxeetako ostatu-gauak % 4,0 igo dira eta apartamentu turistikoetakoak % 15,2


2025eko irailean, Euskal AEko landetxeetan sarreren kopurua % 11,2 igo da aurreko urteko hil beraren aldean, eta ostatu-gauena % 6,2, Eustatek landutako datuen arabera. Urte batetik bestera izandako aldaketa horiekin, sarreren kopurua 19.651 izatera iritsi da irailean, eta ostatu-gauen kopurua 47.340 izan da guztira.


Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Iraila 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-mailak (%)
    plazen arabera gelaka
  2025/09 m/m-12 (%) 2025/09 m/m-12 (%) 2025/09 2024/09 2025/09 p.p. * 2025/09 p.p. *
EUSKAL AE 19.651 11,2 47.340 6,2 2,41 2,52 35,1 2,0 42,2 1,9
Estatukoak 13.285 17,6 32.069 8,7 2,41 2,61 - - - -
Atzerritarrak 6.366 -0,1 15.271 1,5 2,40 2,36 - - - -
 
Araba/Álava 3.530 27,0 7.933 28,2 2,25 2,23 25,1 5,9 29,3 4,2
Estatukoak 2.728 41,2 6.293 50,1 2,31 2,17 - - - -
Atzerritarrak 802 -5,4 1.640 -17,8 2,04 2,35 - - - -
 
Bizkaia 7.025 18,2 16.110 17,0 2,29 2,32 40,5 6,2 47,1 7,2
Estatukoak 4.245 11,2 10.282 8,7 2,42 2,48 - - - -
Atzerritarrak 2.780 30,9 5.828 35,3 2,10 2,03 - - - -
 
Gipuzkoa 9.096 1,7 23.297 -5,3 2,56 2,75 36,7 -2,9 45,3 -2,9
Estatukoak 6.312 13,8 15.494 -2,3 2,45 2,86 - - - -
Atzerritarrak 2.784 -18,1 7.803 -10,8 2,80 2,57 - - - -

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Urriaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


Aurreko urteko irailarekin alderatuta % 0,1eko jaitsiera izan ondoren, 2025eko irailean atzerriko bisitarien sarrerak Euskal AEko landetxeetan izandako sarrera guztien % 32,4 izan dira. Ostatu-gauen kasuan, bestalde, atzerritar jatorrikoenak guztizkoaren % 32,3 izan dira, eta 2024ko irailarekin alderatuta % 1,5 igo dira, beraz.


Lurralde historikoen arabera, sarrerak % 27,0 igo dira Araban eta % 18,2 Bizkaian, eta Gipuzkoan, berriz, igoera moderatuagoa izan da, % 1,7koa, alegia. Ostatu-gauei dagokienez, Araban % 28,2 igo dira eta Bizkaian % 17,0; Gipuzkoaren kasuan, berriz, % 5,3 jaitsi dira urtetik urterako datuen arabera.


Euskal AEko mota horretako establezimenduetan batez besteko egonaldia 2,41 egunekoa izan da 2025eko irailean, aurreko urteko hil berean izandako 2,52 eguneko batez besteko egonaldia baino laburragoa(1).


Plazen araberako okupazio-maila ehuneko 2,0 igo da 2024ko irailekoarekin alderatuta, eta % 35,1ekoa izan da. Logelen araberako okupazioa, bestalde ehuneko 1,9 puntu igo da urte batetik besterako datuen arabera, eta azken hilabetean % 42,2koa izan da.


Apartamentu turistikoei dagokienez, 2025eko irailean 26.526 sarrera izan dira, eta ostatu-gauak 79.474 izan dira. Datu horiek aurreko urteko irailekoekin alderatuz gero, sarreren kasuan igoera % 35,0ekoa izan da eta ostatu-gauen kasuan % 20,4koa.


Apartamentu turistiko(2) esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten ardurapean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari.


Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Iraila 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-mailak (%)
    plazen arabera apartamenduka
  2025/09 m/m-12 (%) 2025/09 m/m-12 (%) 2025/09 2024/09 2025/09 p.p. * 2025/09 p.p. *
EUSKAL AE 26.526 35,0 79.474 20,4 3,00 3,36 43,8 1,9 79,6 6,7
Estatukoak 13.782 20,0 42.477 10,5 3,08 3,35 - - - -
Atzerritarrak 12.744 56,0 36.997 34,3 2,90 3,37 - - - -
 
Araba/Álava 756 -32,5 11.083 19,7 14,67 8,27 33,3 3,8 73,8 -4,6
Estatukoak 579 -39,3 7.466 15,0 12,90 6,81 - - - -
Atzerritarrak 177 5,8 3.617 30,9 20,46 16,54 - - - -
 
Bizkaia 19.140 42,2 40.527 29,3 2,12 2,33 45,1 0,8 79,7 18,0
Estatukoak 9.719 25,9 19.828 16,4 2,04 2,21 - - - -
Atzerritarrak 9.421 64,2 20.700 44,7 2,20 2,49 - - - -
 
Gipuzkoa 6.630 30,7 27.864 9,7 4,20 5,01 47,5 2,0 81,8 -0,8
Estatukoak 3.484 24,0 15.184 1,8 4,36 5,31 - - - -
Atzerritarrak 3.147 39,1 12.681 21,0 4,03 4,63 - - - -

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Urriaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta



Euskal AEko apartamentu turistikoetan izandako sarrera guztien % 48,0 eta ostatu-gau guztien % 46,6 atzerritar jatorriko bisitariei dagozkie, 2025eko irailean urte arteko % 56,0ko eta % 34,3ko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.


Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,00 egunekoa izan da 2025eko irailean, 2024ko irailean Euskal AE osoan izandako 3,36 egunekoaren azpitik. Mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 14,67 egunekoa izan da Araban, 4,20 egunekoa Gipuzkoan eta 2,12 egunekoa Bizkaian.


Irailean, plazen okupazio-maila % 43,8koa izan da Euskal AEn, 2024ko irailarekin alderatuta ehuneko 1,9 puntu igo ondoren. Apartamentu bakoitzeko okupazio-mailak, berriz, ehuneko 6,7 puntu egin du gora, eta % 79,6ra iritsi da.


2025eko irailean, Euskal AEko aterpetxe turistikoek urte batetik bestera % 5,8ko igoera izan dute sarreretan, eta guztira 26.346 sarrera izan dira eta 46.780 ostatu-gau, aurreko urteko irailean baino % 13,3 gehiago. Bizkaian 15.584 sarrera izan dira mota horretako establezimenduetan, Gipuzkoan 9.637 eta, azkenik, Araban 1.125.


Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Iraila 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-maila plazaka (%)
  2025/09 m/m-12 (%) 2025/09 m/m-12 (%) 2025/09 2024/09 2025/09 p.p.
EUSKAL AE 26.346 5,8 46.780 13,3 1,78 1,66 43,1 4,0
Estatukoak 9.458 9,3 17.889 23,8 1,89 1,67 - -
Atzerritarrak 16.888 4,0 28.891 7,6 1,71 1,65 - -
 
Araba/Álava 1.125 328,9 1.658 256,0 1,47 1,77 32,3 23,0
Estatukoak 942 288,3 1.431 220,9 1,52 1,84 - -
Atzerritarrak 183 828,1 227 1.051,3 1,24 1,00 - -
 
Bizkaia 15.584 26,3 29.133 44,6 1,87 1,63 51,7 14,6
Estatukoak 5.596 20,4 11.330 54,0 2,02 1,58 - -
Atzerritarrak 9.988 29,8 17.802 39,1 1,78 1,66 - -
 
Gipuzkoa 9.637 -21,6 15.989 -22,7 1,66 1,68 34,0 -10,8
Estatukoak 2.920 -22,3 5.127 -22,9 1,76 1,77 - -
Atzerritarrak 6.717 -21,2 10.862 -22,6 1,62 1,65 - -

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Urriaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


2025eko irailean, aterpetxe turistikoetako egonaldien batez besteko iraupena 1,78 egunekoa izan da Euskal AE osoan, eta plazen okupazio-maila, urte batetik bestera ehuneko 4,0 puntu igo ondoren, % 43,1era iritsi da.


Datu metatuak (2025eko urtarrila-iraila)


2025ean, orain arte, Euskal AEko landetxeetan 144.190 sarrera erregistratu dira eta 388.802 ostatu-gau egin dira, 2024ko aldi betean metatutakoak baino % 5,0 eta % 5,3 gehiago. Batez besteko egonaldia 2,70 egunekoa izan da, hau da, aurreko urtekoaren antzekoa, 2,69 egunekoa izan baitzen. Okupazio-mailari dagokionez, plazen arabera neurtuta, % 34,5era iritsi da, eta 2024ko aldi metatu berean, berriz, % 32,3ra iritsi zen. Gelen arabera neurtuta ere 2024ko aldi metatu berekoa baino handiagoa izan da, kasu horretan % 37,1ekoa izan baitzen eta 2025eko bederatzi hilabete hauetan % 39,7koa izan baita.


Apartamentu turistikoei dagokienez, irailera arte metatutako aldian 220.342 sarrera izan dira eta 643.449 ostatu-gau; horrek adierazten du 2024ko aldi berarekin alderatuta sarrerek % 32,6 egin dutela gora eta ostatu-gauek % 16,8. 2025eko bederatzi hilabete hauetan batez besteko egonaldia 2,92 egunekoa izan da, eta 2024ko aldi berean, berriz, 3,32 egunekoa izan zen. Plazen araberako okupazio-maila % 41,2koa izan da, 2024ko aldi berekoa baino hamarren bat baxuagoa. Apartamentuen okupazio-maila % 72,2koa izan da, hau da, 2024ko aldi baliokideko okupazio-maila baino % 5,6 puntu handiagoa.


Aterpetxe turistikoei dagokienez, 2025eko bederatzi hilabete hauetan 212.710 sarrera eta 384.347 ostatu-gau izan dira, 2024ko hilabete berberekin alderatuta sarrerek % 3 eta ostatu-gauek % 2 gora egin ondoren. Batez besteko egonaldia 1,81 egunekoa izan da, aurreko urteko 1,82 egunekoaren azpitik. Azkenik, plazen okupazio-maila % 42,1ekoa izan da, 2024ko aldi metatu berean izandakoa baino % 0,1 txikiagoa.


2025eko udako balantzea


Udako hiru hilabetetan (2025eko uztailean, abuztuan eta irailean) Euskal AEko landetxeetako ostatu-gauak % 4,0 igo dira aurreko urteko udarekin alderatuta, eta sarrerak ere % 2,3 igo dira.


Lurralde historikoen arabera banatuta, ostatu-gauak % 0,8 igo dira Gipuzkoan, % 2,6 Bizkaian eta % 18,7 Araban. Bestalde, aurtengo udan sarrerek % 13,9 egin dute gora Araban eta % 4,9 Bizkaian, eta Gipuzkoan, aldiz, % 3,0 egin dute behera 2024ko udako hilabeteetakoekin alderatuta.


Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Uda(*). 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-mailak (%)
    plazen arabera gelaka
  2025 2025/2024 (%) 2025 2025/2024 (%) 2025 2024 2025 p.p. 2025 p.p.
EUSKAL AE 68.757 2,3 220.937 4,0 3,21 3,16 52,0 2,1 58,0 2,2
Estatukoak 46.520 0,1 153.837 -0,5 3,31 3,33 - - - -
Atzerritarrak 22.237 7,5 67.100 16,0 3,02 2,80 - - - -
 
Araba/Álava 12.867 13,9 36.675 18,7 2,85 2,74 38,1 7,1 43,5 6,3
Estatukoak 9.299 11,5 27.273 19,2 2,93 2,74 - - - -
Atzerritarrak 3.568 20,7 9.402 17,2 2,64 2,71 - - - -
 
Bizkaia 22.475 4,9 66.884 2,6 2,98 3,04 54,1 1,9 59,3 1,3
Estatukoak 14.349 -2,6 45.981 -2,3 3,20 3,19 - - - -
Atzerritarrak 8.126 21,2 20.903 15,0 2,57 2,71 - - - -
 
Gipuzkoa 33.415 -3,0 117.378 0,8 3,51 3,38 57,3 -0,5 64,1 0,7
Estatukoak 22.872 -2,4 80.583 -4,9 3,52 3,62 - - - -
Atzerritarrak 10.543 -4,4 36.795 16,2 3,49 2,87 - - - -

(*)Uztaila, abuztua eta iraila

e.p. = aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan

Data 2025eko Urriaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


Batez besteko egonaldia 3,21 egunekoa izan da, 2024ko udako 3,16 eguneko batez besteko egonaldia zertxobait gaindituz. Nabarmentzen da Gipuzkoako batez besteko 3,51 eguneko egonaldia, eta Bizkaian 2,98 egunekoa izan da eta Araban 2,85 egunekoa.


Mota horretako ostatuetako plazen araberako okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 52,0koa izan da, eta gelen araberakoa % 58,0koa. Horrek adierazten du plazen kasuan ehuneko 2,1 egin duela onera eta gelen kasuan, berriz, 2,2.


Euskal AEko apartamentu turistikoei dagokienez, 2025eko udan 98.494 sarrera izan dira, aurreko udarekin alderatuta % 26,2ko igoera izan ondoren. Bestalde, ostatu-gauak 279.588 izan dira, 2024ko udan baino % 15,2 gehiago.


Lurralde historikoen mailan, Bizkaian sarreretan izandako % 33,8ko igoera eta ostatu-gauetan izandako % 20,4koa nabarmentzen da. Gipuzkoan % 18,6ko eta % 11,9ko igoerak izan dira aldaera horietan, eta, azkenik, Araban sarrerak % 19,0 jaitsi dira eta ostatu-gauak, berriz, % 5,9 igo dira.


Euskal AEkoapartamentu turistikoetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Uda(*). 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-mailak (%)
    plazen arabera gelaka
  2025 2025/2024 (%) 2025 2025/2024 (%) 2025 2024 2025 p.p. 2025 p.p.
EUSKAL AE 98.494 26,2 279.588 15,2 2,84 3,11 50,1 -1,2 82,2 10,8
Estatukoak 49.403 18,2 146.993 9,1 2,98 3,22 - - - -
Atzerritarrak 49.090 35,5 132.595 22,8 2,70 2,98 - - - -
 
Araba/Álava 3.172 -19,0 34.010 5,9 10,72 8,20 32,9 -0,7 74,2 -8,6
Estatukoak 2.418 -20,5 24.244 4,7 10,03 7,61 - - - -
Atzerritarrak 754 -13,5 9.767 8,9 12,95 10,29 - - - -
 
Bizkaia 65.574 33,8 141.531 20,4 2,16 2,40 51,6 -4,5 81,9 14,8
Estatukoak 32.275 23,6 69.062 10,9 2,14 2,38 - - - -
Atzerritarrak 33.300 45,4 72.470 31,1 2,18 2,41 - - - -
 
Gipuzkoa 29.747 18,6 104.046 11,9 3,50 3,71 57,7 2,2 85,7 14,3
Estatukoak 14.711 16,5 53.687 9,0 3,65 3,90 - - - -
Atzerritarrak 15.036 20,8 50.358 15,2 3,35 3,51 - - - -

(*)Uztaila, abuztua eta iraila

e.p. = aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan

Data 2025eko Urriaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta


Batez besteko egonaldia 2,84 egunekoa izan da 2025eko udako hiru hilabeteak kontuan hartuta, eta 2024ko aldi berean 3,11 egunekoa izan zen.


2025eko udan, Euskal AE osoko plazen okupazio-maila % 50,1ekoa izan da, 2024koarekin alderatuta ehuneko 1,2 puntuko jaitsiera izan ondoren; eta apartamentuen kasuan % 82,2koa izan da, eta urte arteko datuetan ehuneko 10,8ko igoera izan da, beraz.


2025eko udako hilabeteetan, Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak 99.842 izan dira guztira, eta ostatu-gauak 185.211. Aurreko urteko udako datuekin alderatuz gero, sarreren kasuan igoera % 3,4koa izan da eta ostatu-gauen kasuan % 6,0koa.


Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Uda*. 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-mailak (%)
    plazen arabera
  2025 2025/2024 (%) 2025 2025/2024 (%) 2025 2024 2025 p.p.
EUSKAL AE 99.842 3,4 185.211 6,0 1,86 1,81 55,8 1,8
Estatukoak 36.202 8,1 76.256 22,2 2,11 1,86 - -
Atzerritarrak 63.640 1,0 108.954 -3,0 1,71 1,78 - -
 
Araba/Álava 4.797 236,9 7.533 156,1 1,57 2,07 47,9 28,5
Estatukoak 3.387 155,7 5.842 110,9 1,72 2,09 - -
Atzerritarrak 1.410 1.321,9 1.691 885,7 1,20 1,73 - -
 
Bizkaia 54.640 2,9 105.450 11,6 1,93 1,78 61,5 4,9
Estatukoak 20.457 4,2 44.962 34,6 2,20 1,70 - -
Atzerritarrak 34.184 2,1 60.489 -0,9 1,77 1,82 - -
 
Gipuzkoa 40.405 -3,8 72.227 -6,6 1,79 1,84 49,9 -4,9
Estatukoak 12.359 -1,4 25.453 -3,0 2,06 2,09 - -
Atzerritarrak 28.046 -4,8 46.775 -8,5 1,67 1,74 - -

(*)Uztaila, abuztua eta iraila

e.p. = aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan

Data 2025eko Urriaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta



Informazio-oharra


ETHren inguruan emandako erantzunen tasa hilabete honetan % 89,4koa izan da landetxeetan, % 89,1ekoa apartamentu turistikoetan eta % 86,8koa turismo-aterpetxeetan. Eustatek egindako ahalegina eskertu die inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.


(1) Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun-kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.


(2) Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.




Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2025eko irailean Euskal AEko landetxeetan igarotako ostatu-gauak % 6,2 igo dira, eta apartamentu turistikoetan % 20,4

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/10/21
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/20
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali