2025/10/28ko prentsa-oharra
INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA. FAMILIAK. 2025
Euskal AEn 15 urte eta gehiago dituzten biztanleen % 89,7 Internetera konektatu da 2025ean
15 eta 54 urte bitarteko ia biztanle guztiek erabiltzen dute Internet, eta 65 urte eta gehiagokoen % 66,5ek
Eustaten datuen arabera, Euskal AEn Internet erabiltzen duten 15 urte eta gehiago dituzten pertsonak, hau da, azken hiru hilabeteetan Internetera konektatu direnak —etxean, lantokian edo beste leku batean—, 1.735.500 izan dira 2025eko bigarren hiruhilekoan, hots, adin horretako euskal biztanleria osoaren % 89,7. 2024ko aldi berarekin alderatuta, ehuneko hori 0,2 puntu murriztu da.
Aurreko urteetan bezala, 65 urte eta gehiagoko biztanleen artean hazi da gehien Interneteko erabiltzaileen kopurua 2025ean (ehuneko +1,5 puntu), % 66,5era iritsi arte. Hala eta guztiz ere, kopuru horiek oso urrun daude 55-64 urtekoen taldetik (% 97,3) eta, bereziki, 54 urtetik beherakoen taldetik; azken talde horretan ia biztanle guztiek erabiltzen baitute Internet.
Gizonen % 90,6k erabiltzen du Internet, eta emakumeen % 88,8k. Generoen arteko arrakala deritzona ehuneko 1,8 puntutan dago 2025ean —datua 2024koa baino 0,4 puntu txikiagoa da—. Nabarmentzekoa da 14.000 internauta berri daudela 65 urte eta gehiagokoen adin-tartean.
Araba da erabiltzaileen ehuneko handiena duen lurralde historikoa (% 91,2), ehuneko 1,2 puntu igo eta gero 2024aren aldean; ondoren Bizkaia dator, % 89,5ekin —ehuneko 0,4 puntu jaitsi da—, eta, azkenik, Gipuzkoa, % 89,3rekin —ehuneko puntu erdi jaitsi da—.
Euskal AEko hiru hiriburuei dagokienez, egoera aurrekoaren oso antzekoa da. Gasteiz da Interneteko erabiltzaileen proportziorik handiena duen hiriburua (% 91), Bilbokoa ( % 89,3) baino ehuneko 1,7 puntu handiagoa eta Donostiakoa (% 88,6) baino ehuneko 2,4 puntu handiagoa. Eskualde mailan, ehuneko 3,2 puntuko aldea dago erabiltzaile gehien dituen eskualdearen (Gorbeia Inguruak, % 92,1) eta ehuneko txikiena dutenen (Markina-Ondarroa, Debagoiena eta Debabarrena, % 88,9) artean.
Interneten erabilerak gora egin du landunen artean
Jarduerari dagokionez, ikusten da Interneten erabilera orokortua dagoela ikasleen eta landunen artean; izan ere, bi kasuetan % 99,5era iristen da. Bestalde, biztanleria ez-aktiboak eta langabetuak osatutako kolektiboak gutxiago erabiltzen du Internet (guztien % 74,3). Talde horrek, gainera, beherakada handiena izan du 2024arekin alderatuta, ehuneko puntu 1 jaitsi ondoren.
Interneten nabigatzeko erabilitako hizkuntza nagusia gaztelania da (% 97,1), ondoren datoz euskara (% 21) eta ingelesa (% 16,9). Interneteko ia erabiltzaile guztiak (% 98,6) etxebizitza partikularretik sartzen dira.
Internet beste pertsona batzuekin komunikatzeko eta informazioa bilatzeko erabiltzen da gehien
Internet erabiltzen duten ia biztanle guztiek erabiltzen dituzte zerbitzuak komunikatzeko eta informazioa eskuratzeko (% 99,8). WhatsApp bezalako berehalako mezularitzako aplikazioak dira Interneteko erabiltzaileek gehien erabiltzen dituztenak (% 97,5). Mota horretako tresnak gehien erabiltzen dira, % 95 baino gehiago, adina, sexua edo lan-egoera edozein dela ere. 65 urte eta gehiago dituzten pertsonak dira aplikazio horiek gutxien erabiltzen dituztenak, adin-talde horretako Interneten erabiltzaileen % 95ek erabiltzen baititu. Ehuneko hori 65 urtetik gorako biztanle guztien % 63,1 da, hau da, aurreko urtean baino ehuneko 0,8 puntu gehiago.
Komunikazio- eta sarbide-zerbitzu horien artean nabarmentzekoak dira, halaber, ondasunei eta zerbitzuei buruzko informazioa bilatzea (% 84,9), mezu elektronikoak jasotzea edo bidaltzea (% 83,80) eta albisteak, egunkariak edo gaurkotasuneko aldizkariak irakurtzea (% 80).
Entretenimendurako eta sormenerako zerbitzuak erabiltzaileen % 87,4k erabiltzen ditu, batez ere gazteenek: 25 eta 34 urte bitarteko ia biztanle guztiek (% 98,7k) erabiltzen dituzte horrelako zerbitzuak, eta ondoren 15 eta 24 urte bitartekoek (% 98,4) —hauetan bereziki nabarmentzen dira zerbitzu horiek musika entzuteko erabiltzen dituztenak (% 91,4)—. Zerbitzu horien artean hazkunderik handiena Internet bidezko telebista-programak ikustean eman da, 2024an baino ehuneko 3,8 puntu gehiago. Aitzitik, gehien murriztu den zerbitzua eskariaren araberako filmak edo bideoak ikustea da, erabiltzaileen % 58,3k egiten du hori (-4,6 puntu).
Sare sozialen erabilera zabalduta dago Euskal AEko 15 urteko edo gehiagoko Interneteko erabiltzaileen artean ( % 95,3), eta oso ezarpen handia du 15-64 urteko biztanlerian ( % 97,8), baina 65 urteko eta gehiagoko taldean % 85,8ra jaisten da. Hala ere, sareen erabiltzaileen artean adinaren arabera dauden aldeak ikusten dira. Whatsappez gain (adin-talde guztietan gehien erabiltzen dena, % 97 baino gehiago), Instagram nabarmentzen da gazteenen artean ( % 87,7), baina erabilera izugarri jaisten da 65 urtetik gorakoen artean ( % 12,3). Facebook ezagunagoa da tarteko adinetan ( % 33,4 eta % 34,7), eta garrantzia galtzen du gazteen eta adinekoen artean. TikTok argi eta garbi gaztea da ( % 58,8 15-24 urteko adin-tartean) eta ia ez du presentziarik adinekoetan. Youtubek presentzia garrantzitsua du talde guztietan, baina jaitsi egiten da adinarekin.
Internet erabiltzen duten biztanleen % 61,7k administrazio elektronikora jo du, eta administrazioek emandako zerbitzuen artean, informazioa eskuratzea da ohikoena (% 57,9). Kalkuluen arabera, 1.301.100 pertsonak erabili dute banku elektronikoa (erabiltzaileen % 75ek, +0,9 puntu), 2024an baino 24.700 pertsona inguruk gehiago.
976.400 pertsona baino gehiagok erosi dituzte ondasunak eta zerbitzuak Internet bidez azken hiru hilabeteetan, hau da, 15 urte eta gehiagoko euskal biztanleen % 50,5ek (2024an baino ehuneko 0,5 puntu gutxiago) eta Internet erabiltzen dutenen % 56,3k. Internet bidez kontsumitzen duten ia pertsona guztiek erosi dute produktu fisikoren bat (% 94,4), hala nola arropa, oinetakoak edo osagarriak (% 70,6) edo etxerako ondasunak (% 34,9). Erdiak baino gehiagok (% 56,9) zerbitzuren bat erosi du, hala nola ostatuak (% 35,4), kultura-ekitaldietarako sarrerak (% 33,4) edo garraio-zerbitzuak (% 29). Bai formatu fisikoan, bai deskargatzeko moduan, Internet bidez kontsumitzen duen biztanleriaren % 18,8k liburuak, aldizkariak edo egunkariak erosi ditu.
Aldeak daude Sarean gizonek eta emakumeek erabiltzen dituzten zerbitzuetan
Internetek eskaintzen dituen zerbitzuen artean, emakumeen % 70,6k osasunarekin lotutako zerbitzuak erabiltzen ditu, hala nola osasunari buruzko informazioa bilatzea (Internet erabiltzen duten gizonek baino ehuneko 12,7 puntu gehiago); gainera, emakumeen % 59,9k sare sozialetan parte hartzen du (gizonek baino 4 puntu gehiago) eta emakumeen % 56,5ek bidaiekin eta ostatuarekin lotutako zerbitzuak erabiltzen ditu (+3,3 puntu gehiago). Gizonen artean, berriz, % 82,6k albisteak, egunkariak edo gaurkotasuneko aldizkariak irakurtzen ditu (emakumeek baino ehuneko 5,1 puntu gehiago), % 70,6k partekatzeko bideo-edukiak ikusten ditu (emakume erabiltzaileek baino +7,1 puntu gehiago) eta gizonen % 35ek jokoak jokatzen edo deskargatzen ditu (+6,7 puntu gehiago).
Merkataritza elektronikoan ere aldeak daude sexuaren arabera: emakumeen % 78,3k arropa, oinetakoak eta osagarriak erosten ditu (gizonek baino ehuneko 15,8 puntu gehiago), emakumeen % 38,2k norberaren zaintzarako eta higienerako produktuak erosten ditu (ehuneko 13,9 puntu gehiago) eta % 36,3k kultura-ekitaldietarako sarrerak erosten ditu (+5,8 puntu). Gizonen artean, berriz, kirol-materiala erosten dute (arropa eta oinetakoak izan ezik) gizonen % 26,4k (+9,9 puntu), % 19,8k ekipamendu elektronikoa erosten du (emakumeek baino 12,1 puntu gehiago) eta ibilgailuak eta ordezko piezak erosten ditu gizonen % 14k (+10,9 puntu).
Azken hiru hilabeteetan ordenagailua erabiltzeari dagokionez, biztanlerian proportzioa % 69,3 da. Alde horretatik, gizonen % 72,2k erabiltzen du ordenagailua, eta emakumeen % 66,7k. Beraz, generoen arteko aldea ehuneko 5,4 puntukoa da, hau da, ehuneko 0,1 puntu handiagoa 2024an baino.
Familien ezaugarriek eragina dute etxeetako IKT ekipamenduetan
2025eko bigarren hiruhilekoan, etxebizitzen % 92,1ek du Interneterako sarbidea etxean bertan, 2024an baino ehuneko 0,9 puntu gehiago. Biztanleriari dagokionez, 15 urte eta gehiagoko pertsonen %95,3k (1.844.700 pertsona) etxean erabil dezake Sarea.
Bestalde, Euskal AEko etxeen % 76,1ek ordenagailua du, hau da, biztanleen % 82,8k ordenagailua du etxean (-1,1 puntu 2024rekin alderatuta). Etxeen % 98,8an telefono mugikorra dago, eta, beraz, 15 urtetik gorako herritarren % 99,4k telefono bat eskuragarri du (2024an baino 0,3 puntu gehiago).
Etxeetako ikus-entzunezko ekipamenduari dagokionez, nabarmentzekoa da % 62,1ek ordainpeko telebista duela, iaz baino ehuneko 3,1 puntu gehiago, hau da, 31.800 familia gehiagok. Biztanleriari dagokionez, herritarren % 68,5ek (86.500 pertsona gehiago) du zerbitzu hori etxean.
Etxeko ekipamenduari dagokionez —familia moten arabera—, aldeak handiak dira oraindik ere, eta alderik handienak seme-alabak dituzten familien eta gainerako familien artean daude, batez ere bakarrik bizi diren familiekin alderatuta. Hala, seme-alabak dituzten familien % 99,5ek Interneterako sarbidea dute etxean, bakarrik bizi diren pertsonek baino ehuneko 17 puntu gehiago (% 82,5).
Bestalde, seme-alabak dituzten familien % 92,9k ordenagailuren bat du etxean; ordenagailu bat duten pertsona bakarreko familiekin (% 58,1) alderatuta, 34,8 puntuko aldea dago. Azkenik, telefono mugikorra zabalduagoa dago eta alde txikiagoak daude; seme-alabak dituzten ia familia guztietan dago (% 99,9), bakarrik bizi diren bikoteen % 99,5ek du eta bakarrik bizi diren pertsonen % 96,8k.
Euskal AEko biztanleriaren IKT ekipamenduak eta Interneten erabiltzaileak. 2025
| |
2025 urtea |
2024. urteari buruzko aldakuntza |
| |
Mila |
% |
Mila |
*P.P. |
| ETXEEN HORNIKUNTZAK |
|
|
|
|
| FAMILIAK |
927,2 |
100,0 |
5,1 |
|
| Ordenagailu pertsonala |
705,6 |
76,1 |
-5,8 |
-1,0 |
| Telefono mugikorra |
915,9 |
98,8 |
10,2 |
0,6 |
| Internet |
853,7 |
92,1 |
12,4 |
0,9 |
| Semeekin/alabekin |
406,8 |
99,5 |
0,3 |
-0,1 |
| Bikote bakarrekoak |
188,3 |
91,9 |
2,2 |
2,6 |
| Bakarrik bizi diren pertsonak |
258,5 |
82,5 |
9,8 |
1,1 |
| 15 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLEAK |
1.935,3 |
100,0 |
19,4 |
|
| Ordenagailu pertsonala |
1.602,4 |
82,8 |
-5,7 |
-1,1 |
| Internet |
1.844,7 |
95,3 |
30,7 |
0,6 |
| Ordainpeko telebista |
1.325,5 |
68,5 |
86,5 |
3,8 |
| DVD |
380,2 |
19,6 |
76,2 |
3,7 |
| Telefono mugikorra |
1.923,2 |
99,4 |
24,1 |
0,3 |
| INTERNET ERABILTZEN DUTEN BIZTANLEAK |
1.735,5 |
89,7 |
13,7 |
-0,2 |
| Gizonak |
842,5 |
90,6 |
4,6 |
-0,4 |
| Emakumeak |
893,0 |
88,8 |
9,1 |
0,0 |
| |
| Araba / Álava |
262,5 |
91,2 |
5,8 |
1,2 |
| Bizkaia |
907,9 |
89,5 |
5,1 |
-0,4 |
| Gipuzkoa |
565,1 |
89,3 |
2,8 |
-0,5 |
| |
| 15-24 urte |
235,8 |
98,8 |
15,5 |
-1,1 |
| 25-34 urte |
209,1 |
99,4 |
-0,3 |
-0,5 |
| 35-44 urte |
262,3 |
99,4 |
-10,6 |
-0,2 |
| 45-54 urte |
346,7 |
99,0 |
-6,5 |
-0,3 |
| 55-64 urte |
321,0 |
97,3 |
-4,3 |
-0,6 |
| 65 urte eta gehiago |
360,5 |
66,5 |
19,8 |
1,5 |
| |
| Ikasten |
231,0 |
99,5 |
0,4 |
-0,4 |
| Lanean |
945,5 |
99,5 |
21,0 |
0,3 |
| Langabezian edo jarduera-ezean |
559,0 |
74,3 |
-7,7 |
-1,0 |
| |
| Etxetik sartzen dira |
1.712,0 |
98,6 |
11,9 |
-0,1 |
| Lantokitik sartzen dira |
772,6 |
44,5 |
94,7 |
5,1 |
| Ikastetxetik sartzen dira |
208,6 |
12,0 |
-0,9 |
-0,2 |
| |
| Euskaraz nabigatzen dute |
364,9 |
21,0 |
29,6 |
1,5 |
| Gastelaniaz nabigatzen dute |
1.684,6 |
97,1 |
8,2 |
-0,3 |
| Ingeleseraz nabigatzen dute |
292,7 |
16,9 |
-26,7 |
-1,6 |
| |
| Internet bidez erosi duzu |
976,4 |
56,3 |
-1,1 |
-0,5 |
p.p = Aldea portzentajezko puntutan
Data 2025eko Urriaren 28a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62