2025/10/23ko prentsa-oharra
Euskal AEko ondasunen esportazioek % 29,0 egin zuten behera 2025eko abuztuan
2025eko lehenengo zortzi hilabeteetako metatuan, esportazioek % 3 egin dute atzera, produktu energetikoek eraginda, horien kanpoko salmentak % 47,1 jaitsi baitziren, eta produktu ez-energetikoak, aldiz, % 0,5 igo dira
2025eko abuztuan, Euskal AEko ondasunen esportazioek % 29,0 egin dute behera urte arteko tasari erreparatuta, Eustaten datuen arabera. Zenbatekoa 1.508,7 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hilabete bereko 2.123,6 milioi euroen aldean. Produktu energetikoen esportazioek % 77,6 egin zuten behera eta ez-energetikoen esportazioek % 22,5. Hil honetan merkataritza-saldoa negatiboa da, 175 milioi euro ingurukoa, eta estaldura-tasa % 89,6koa.
Esportazioek Bizkaian izan dute jaitsierarik handiena (-% 36,3), bai produktu ez-energetikoen esportazioek behera egin dutelako (-% 22,6) bai, batez ere, energetikoen esportazioek behera egin dutelako, -% 78,4. Araban esportazioek, osotasunean, % 32,7 egin dute behera eta Gipuzkoan % 16,3.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Abuztua 2025
| |
ESPORTAZIOAK |
INPORTAZIOAK |
| |
Abuztua |
Abuztua |
| |
2024 |
2025 |
Gehikuntza (%) |
2024 |
2025 |
Gehikuntza (%) |
| EUSKAL AE |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
2.123.586 |
1.508.716 |
-29,0 |
1.971.091 |
1.683.731 |
-14,6 |
| ENERGIAZKO GAIAK |
247.731 |
55.461 |
-77,6 |
581.980 |
399.988 |
-31,3 |
| ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK |
1.875.856 |
1.453.254 |
-22,5 |
1.389.112 |
1.283.742 |
-7,6 |
| URTEKO METATUA |
20.499.911 |
19.879.710 |
-3,0 |
18.058.059 |
17.694.528 |
-2,0 |
| ENERGIAZKO GAIAK |
1.503.817 |
795.373 |
-47,1 |
4.924.809 |
3.729.620 |
-24,3 |
| ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK |
18.996.095 |
19.084.338 |
0,5 |
13.133.249 |
13.964.908 |
6,3 |
| |
| ARABA / ÁLAVA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
416.879 |
280.501 |
-32,7 |
361.036 |
308.619 |
-14,5 |
| URTEKO METATUA |
5.769.925 |
6.085.252 |
5,5 |
3.894.813 |
4.500.424 |
15,5 |
| |
| BIZKAIA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
1.001.494 |
638.239 |
-36,3 |
1.218.654 |
1.013.919 |
-16,8 |
| URTEKO METATUA |
8.133.555 |
7.041.110 |
-13,4 |
10.606.918 |
9.478.257 |
-10,6 |
| |
| GIPUZKOA |
|
|
|
|
|
|
| HILABETEA, GUZTIRA |
705.213 |
589.976 |
-16,3 |
391.402 |
361.193 |
-7,7 |
| URTEKO METATUA |
6.596.431 |
6.753.348 |
2,4 |
3.556.327 |
3.715.847 |
4,5 |
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Data 2025eko Urriaren 23a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Euskal AEko ondasunen inportazioek % 14,6ko jaitsiera izan zuten, eta 1.683,7 milioi eurora iritsi ziren. Inportazio energetikoek % 31,3 egin zuten behera eta ez-energetikoek % 7,6. Jaitsierak orokorrak dira lurralde guztietan: Bizkaian % 16,8koa, Araban % 14,5ekoa eta Gipuzkoan % 7,7koa.
Produktuen araberako analisia (muga-zergen partidak)
Xehetasunetan arreta jarriz, 969 partida esportatzaileetako bost partida nagusiak hauek dira: "Automobilentzako zatiak eta osagarriak" (122,7 milioi esportatu dira eta % 31,4ko jaitsiera izan du aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta); "Petrolio-olio finduak" (48,8 milioi esportatu dira, % 44,7 gutxiago); "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (45,5 milioi eta % 26,9ko jaitsiera); "Burdinurtuzko, burdinazko eta altzairuzko xafla, barra, profil, hodi eta antzekoez egindako eraikuntzak" (36,7 milioi eta % 3,8ko igoera); eta, bosgarren lekuan, "Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobinak" (35,7 milioi eta, kasu honetan, % 32,9ko igoera). Bost partida horiek, abuztuan, merkaturatutako guztizkoaren % 19,2 izan dira, eta 289,5 milioi euroko balioa dute.
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abuztua 2025
| | 2024 | 2025 | 2025 (%) | 2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 2.123.586 | 1.508.716 | 100,0 | -29,0 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak | 178.958 | 122.691 | 8,1 | -31,4 |
| Petrolioaren olio finduak | 88.174 | 48.770 | 3,2 | -44,7 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 62.298 | 45.523 | 3,0 | -26,9 |
| Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 35.417 | 36.764 | 2,4 | 3,8 |
| Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 26.877 | 35.732 | 2,4 | 32,9 |
| Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 41.114 | 35.272 | 2,3 | -14,2 |
| Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 31.506 | 31.779 | 2,1 | 0,9 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak | 69.518 | 31.748 | 2,1 | -54,3 |
| Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 20.554 | 24.516 | 1,6 | 19,3 |
| Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 30.662 | 23.994 | 1,6 | -21,7 |
| Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 26.865 | 23.481 | 1,6 | -12,6 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 14.821 | 19.432 | 1,3 | 31,1 |
| Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak | 105.804 | 19.261 | 1,3 | -81,8 |
| 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 17.279 | 18.407 | 1,2 | 6,5 |
| Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak | 15.278 | 18.234 | 1,2 | 19,4 |
| Berotan ijetzitako produktu lauak, aleatu gabeko eta txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm | 7.360 | 17.963 | 1,2 | 144,1 |
| Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin | 4.748 | 17.915 | 1,2 | 277,3 |
| Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 36.528 | 17.910 | 1,2 | -51,0 |
| Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak | 21.167 | 16.920 | 1,1 | -20,1 |
| Soja-olioa | 5.897 | 16.026 | 1,1 | 171,8 |
| Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 28.721 | 14.752 | 1,0 | -48,6 |
| Ardoa, mahats freskoarena | 13.247 | 14.417 | 1,0 | 8,8 |
| Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 15.625 | 14.326 | 0,9 | -8,3 |
| Pizte motorren atalak txinparta pizteko edo konprimitzeko | 10.592 | 13.405 | 0,9 | 26,6 |
| Zirkuitu elektrikoetako konektoreak, larakoak, entxufeak, lanpara-euskarriak... > o = 1.000 V tentsio baterako eta zuntz optikoen konektoreetarako | 11.741 | 13.349 | 0,9 | 13,7 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Urriaren 23a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
25 partida garrantzitsuenen artean, honako hauen urte arteko igoerak nabarmentzen dira: "Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu gabeko eta xaflatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm" (% 144,1), "Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bolumioso oliorik gabe eta pisuan % 70etik beherako edukiarekin" (% 277,3) eta "Soja-olioa" (% 171,8).
Azpimarratzekoa da, halaber, baina kontrako norabidean, "Kautxuzko pneumatiko berrien" jaitsiera handia, 31,7 milioi esportatuta eta aurreko urtean baino 37,8 milioi gutxiagorekin, murrizketa % 54,3koa izanik; eta "Kobre findu gabea eta fintze elektrolitikorako kobre anodoak", 2024ko abuztuko 105,8 milioitik aurtengo hilabete bereko 19,3 milioira jaitsi baita, eta alde negatiboa % 81,8koa da.
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abuztua 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
416.879 |
280.501 |
100,0 |
-32,7 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
53.405 |
26.363 |
9,4 |
-50,6 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
58.792 |
19.651 |
7,0 |
-66,6 |
| Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
28.293 |
14.218 |
5,1 |
-49,7 |
| Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
27.960 |
12.484 |
4,5 |
-55,3 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
44.867 |
12.413 |
4,4 |
-72,3 |
| Ardoa, mahats freskoarena |
11.829 |
12.170 |
4,3 |
2,9 |
| Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak |
8.492 |
9.990 |
3,6 |
17,6 |
| Hodiak eta hodien osagarriak [adibidez: loturak (erragailuak), ukondoak, zorroak], nikelezkoak |
3.026 |
8.319 |
3,0 |
174,9 |
| Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak |
6.765 |
6.592 |
2,3 |
-2,6 |
| Burdinazko edo altzairuzko hodiak, soldaduak, errematxatuak... sekzio zirkularrekoak, kanpo-diametroa > 406,4 mm-koak |
4.075 |
5.144 |
1,8 |
26,2 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Urriaren 23a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Araban, bost partida esportatzaile nagusiek urte arteko % 49tik gorako jaitsierak izan dituzte, eta nabarmentzen dira "Kautxuzko pneumatiko berriak" (-% 72,3) eta "Ibilgailu automobilen osagarriak" (-% 66,6). Automobilgintzaren sektorean biltzen diren partidak, aurreko urteko abuztuarekin alderatuta, 112,8 milioi jaitsi dira, 185,4tik 72,6 milioira.
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abuztua 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
1.001.494 |
638.239 |
100,0 |
-36,3 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
58.094 |
49.019 |
7,7 |
-15,6 |
| Petrolioaren olio finduak |
85.316 |
46.369 |
7,3 |
-45,7 |
| Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
30.971 |
31.674 |
5,0 |
2,3 |
| Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak |
105.804 |
19.261 |
3,0 |
-81,8 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak |
23.892 |
18.836 |
3,0 |
-21,2 |
| Berotan ijetzitako produktu lauak, aleatu gabeko eta txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm |
7.360 |
17.939 |
2,8 |
143,7 |
| Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral bituminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin |
4.748 |
17.915 |
2,8 |
277,3 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
8.024 |
17.393 |
2,7 |
116,8 |
| Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk |
9.980 |
16.681 |
2,6 |
67,1 |
| Soja-olioa |
5.897 |
16.026 |
2,5 |
171,8 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Urriaren 23a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Bizkaian, hamar partida nagusien artean, nabarmentzen dira "Petrolio-olio finduen" esportazioak (46,4 milioi esportatuta eta aurreko urtean baino 38,9 milioi gutxiago, % 45,7ko murrizketa izanik) eta "Kobre findu gabea, fintze elektrolitikorako kobre anodoak", 19,3 milioi esportatuta eta % 81,8 gutxiago.
Nabarmentzekoak dira honako hauetan izandako igoerak: "Berotan ijetzitako produktu lauak, aleatu gabeko eta txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm" (17,9 milioi esportatuta eta aurreko urtean baino 10,6 milioi gehiago, eta igoera, beraz, % 143,7koa da); "Biodiesela eta bere nahasketak, petrolio edo mineral boluminoso oliorik gabe edo pisuan % 70etik beherako edukiarekin" (17,9 milioi esportatuta, % 277,3 gehiago); "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (% 116,8 gehiago); eta "Soja-olioa" (% 171,8 gehiago).
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abuztua 2025
| |
2024 |
2025 |
2025 (%) |
2025/2024 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
705.213 |
589.976 |
100,0 |
-16,3 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak |
62.072 |
54.021 |
9,2 |
-13,0 |
| Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko |
13.555 |
27.484 |
4,7 |
102,8 |
| Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
28.553 |
23.474 |
4,0 |
-17,8 |
| Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
29.619 |
23.232 |
3,9 |
-21,6 |
| Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
5.537 |
21.063 |
3,6 |
280,4 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
13.506 |
18.016 |
3,1 |
33,4 |
| Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak |
14.444 |
17.222 |
2,9 |
19,2 |
| Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak |
14.171 |
13.513 |
2,3 |
-4,6 |
| Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak |
15.014 |
11.419 |
1,9 |
-23,9 |
| Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak |
11.450 |
11.380 |
1,9 |
-0,6 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Urriaren 23a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Gipuzkoan, behera egin dute salmentak "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" atalean (2024ko abuztuan baino 8,0 milioi euro gutxiago, -% 13) eta "Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak" atalean (6,4 milioi, % 21,6 gutxiago). Aitzitik, nabarmentzekoak dira "Burdinurtuzko, burdinazko eta altzairuzko xafla, barra, profil, hodi eta antzekoez egindako eraikuntzak" partidan izandako hobekuntza (% 102,8koa, 27,5 milioi esportatuta) eta "Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobinak" partidakoa (% 280,4, eta 21,1 milioi esportatuta).
2025eko abuztuan, "Industria kimikoko eta lotutako beste prestakin eta produktu batzuk" ataleko inportazioek % 33,5 egin dute gora, eta "Olio gordinen" inportazioek % 29,8 behera
Inportazioak muga-zergen partiden arabera aztertuz gero, ikus daiteke garrantzitsuenak, "Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak", guztizkoaren % 16,3 izanik, % 29,8ko jaitsiera izan duela. Halaber, nabarmen egin du behera (-% 53,6) "Petrolio-gasa eta gainerako hidrokarburo gaseosoak" partidak, eta 72,3 milioitik 33,6ra jaitsi da, bai eta "Petrolioaren olio finduak" partidak ere (-% 19,2). Aitzitik, hazkunde esanguratsua izan dute honako hauen inportazioek: "Industria kimikoko eta lotutako beste prestakin eta produktu batzuk" (% 33,5), eta 35,6 milioitik 47,6 milioira igo dira; "Elikagai eta edarien industrietan erabilitako gai usaintsuen nahasketak" (% 37,6), eta 29,6 milioitik 40,7 milioira igo dira; "Ekilore-olioak" (% 240,0), 4,9 milioitik 16,7 milioira; eta "Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak" (% 162,2, 4,1 milioitik 10,8 milioira).
Jatorri-helmuga herrialdeak, 2025eko abuztua
Hilabete honetan, ranking esportatzailearen lehen postuetan honako herrialde hauek daude:
-Frantzia: gure erkidegotik 228,5 milioiko balioa duten produktuak jaso ditu, eta estaldura-tasa % 189,8koa da.
-Alemania: 196,9 milioi euroko ondasunak esportatu dira herrialde horretara, eta estaldura-tasa % 94,2koa da.
-Italia: 103,2 milioi euroko ondasunak esportatu dira herrialde horretara, eta estaldura-tasa % 155,8koa da.
-Erresuma Batua: gure esportazioetatik 94,5 milioi hartu ditu, eta % 216,5eko estaldura-tasa lortu da.
-Estatu Batuak: herrialde horretara 84,7 milioi euroko salmentak egin dira, eta estaldura-tasa % 51,1ekoa izan da.
Bost herrialde horiek esportazioen guztizkoaren % 46,9 hartzen dute, eta horietako hiru EB27koak dira, eta bertan biltzen da esportazioen % 63,4.
Hilabete honetan, inportazio gehienak honako herrialde hauetatik etorri dira, eta hurrenkera honetan: Alemania 209 milioi, Estatu Batuak 165,8 milioi, Txina 140,7 milioi, Frantzia 120,4 milioi eta Mexiko 116,7 milioi.
2025eko lehen zortzi hilabeteetako metatuan, esportazioek % 3,0, 620,2 milioi euro, egin dute atzera, 2024ko aldi berarekin alderatuta
Lehenengo zortzi hilabeteetan, Euskal AEko esportazioek % 3,0 egin dute atzera aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, eta 620,2 milioi gutxiago izan dira. Esportazioen zenbatekoa, aldi honetan, 19.880 milioikoa izan da. Bizkaiko esportazioak izan dira Euskal AEko handienak, guztira 7.041,1 milioi; Gipuzkoak 6.753 milioi esportatu ditu eta Arabak 6.085,3 milioi. Bizkaiko esportazioak % 13,4 jaitsi dira, eta Arabako eta Gipuzkoako esportazioek aurreko urtekoak gainditu dituzte, % 5,5 eta % 2,4, hurrenez hurren.
Produktu-mota kontuan hartuta, Autonomia Erkidego osoan "Produktu ez-energetikoak" izan ziren esportazioen buruan, 19.084.3 milioi eurorekin, 2024ko lehenengo zortzi hilabeteetan baino % 0,5 gehiago. Igoera txiki hori ez da homogeneoa izan: Bizkaiko esportazio ez-energetikoek % 5,8 egin dute behera, eta Arabakoek eta Gipuzkoakoek, aldiz, iazkoak gainditu dituzte, % 5,4 eta % 2,4, hurrenez hurren. Aitzitik, "Produktu energetikoen" esportazioek % 47,1 egin dute atzera urte arteko konparazioan.
"10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" partida dago esportazioen buruan, 2.083,8 milioi merkaturatuta, eta % 36,3ko igoera izan du. 25 partida nagusien artean, esportazioetan hazkunderik handienak izan dituztenak dira "Trenbideetarako eta antzekoetarako ibilgailuen parteak" (339,2 milioi esportatuta eta % 86,9ko aldea); "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-, bagaje- eta posta-autoak" (281,6 milioi esportatuta eta % 96,9 gehiago) eta "Soja-olioa" (155,6 milioi esportatuta eta aurreko urteko aldi berean baino 95.2 milioi gehiago).
Aitzitik, hiru partida nagusik behera egin dute: "Petrolio-olio finduak" (-% 35,1 eta 365,2 milioi gutxiago), "Kautxuzko pneumatiko berriak (-% 31,4 eta 225 milioi gutxiago) eta "Ibilgailu automobilen parteak eta osagarriak" (-% 14,2 eta 220,5 miloi gutxiago).
Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Abuztua 2025
| |
Kodea |
Izendapena |
Mila euro |
| |
|
ESPORTAZIOAK GUZTIRA |
19.879.710 |
| 1 |
8703 |
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak |
2.083.806 |
| 2 |
8708 |
Automobilentzako zati eta osagarriak |
1.335.215 |
| 3 |
8704 |
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak |
943.479 |
| 4 |
2710 |
Petrolioaren olio finduak |
675.000 |
| 5 |
4011 |
Kautxuzko pneumatiko berriak |
490.481 |
| 6 |
8481 |
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako |
390.749 |
| 7 |
7216 |
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak |
385.922 |
| 8 |
7304 |
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak |
348.822 |
| 9 |
8607 |
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak |
339.176 |
| 10 |
8411 |
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne |
311.942 |
| 11 |
8605 |
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak |
281.650 |
| 12 |
8504 |
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina |
258.200 |
| 13 |
7606 |
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak |
257.328 |
| 14 |
7326 |
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak |
245.626 |
| 15 |
8537 |
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak |
223.335 |
| 16 |
9990 |
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak |
203.364 |
| 17 |
8428 |
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. |
186.535 |
| 18 |
7325 |
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk |
171.124 |
| 19 |
8702 |
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak |
169.838 |
| 20 |
7308 |
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko |
168.767 |
| 21 |
7222 |
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak |
162.608 |
| 22 |
8501 |
Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) |
160.540 |
| 23 |
8483 |
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. |
157.651 |
| 24 |
1507 |
Soja-olioa |
155.598 |
| 25 |
8301 |
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak |
154.906 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Urriaren 23a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2025eko lehenengo zortzi hilabete hauetako rankingaren arabera, Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 15,0ekin, eta guztira 2.972.8 milioi eurorekin. Herrialde horretatik oso gertu dago Frantzia, 2.929,7 milioirekin (guztizkoaren % 14,7). Jarraian daude Erresuma Batua (1.297,7 milioi, % 6,5), Estatu Batuak (1.191,5 milioi, % 6,0) eta Italia (1.189,5 milioi, % 6,0). Bost herrialde horien artean Euskadiko esportazioen % 48,2 biltzen dute.
Euskal AEko inportazioen metatuta 17.694,5 milioi euro ingurukoa da. Urte arteko konparazioa eginda, 363,5 milioi dira, aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino % 2 gutxiago. Jaitsiera horren arrazoia da Bizkaian erositakoa (9.478,3 milioi) % 10,6 gutxiago dela (1.128.7 milioi). Bestalde, gora egin dute inportazioek Araban, 605,6 milioi gehiago eta guztira 4.500,4 milioi; bai eta Gipuzkoan ere, 159,5 milioi gehiago, eta guztira 3.715,8 milioi.
"Produktu ez-energetikoen" inportazioek % 6,3 egin dute gora, baina "Produktu energetikoen" inportazioek % 24,3 egin dute behera.
2025eko urtarriletik uztailera bitartean, Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 2.185.2 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta estaldura-tasa % 112,3koa izan da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62