2025/12/30eko prentsa-oharra

ETXEKO LANAREN KONTU SATELITEA. 2023

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Ordaindu gabeko etxeko lanaren balioa Euskal AEko BPGren % 28,8 izan zen 2023an


Emakumeek etxeko lan gehienak beren gain hartzen jarraitzen dute, baina gizonen parte-hartzeak gora egin du azken hamarkadetan


Eustaten datuen arabera, Euskal AEko etxeko produkzioaren balioa 26.856 milioi eurokoa izan zen 2023an, hau da, urte horretako Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 28,8. Datu horrek agerian uzten du etxean egindako jardueren garrantzia. Jarduera horietako gehienak ez dira BPGn zenbatzen, baina funtsezkoak dira ongizate kolektiborako.


Etxeko Lanaren Kontu Satelitearen zazpigarren edizioaren helburua da etxeek egindako produkzio-jardueren irudi integrala ematea eta haien balio ekonomikoa kalkulatzea. Aztertutako jarduera nagusien artean honako hauek daude: ostatua ematea, zaintza eta heziketa ematea, elikagaiak prestatzea, arroparekin lotutako zereginak egitea eta aparteko jarduerak gauzatzea, hala nola konponketak eta mantentze-lanak.




Euskal AEko ordaindu gabeko etxeko lanaren balioaren eta BPGren arteko erlazioa (mila euro). 1993-2023

Excel csv
  1993 1998 2003 2008 2013 2018 2023
1.- Ordaindu gabeko etxeko lanak 11.579.946 13.200.006 15.369.164 20.001.264 21.342.098 21.296.076 26.856.490
2.- BPG merkatu-prezioan 25.462.667 36.590.384 50.450.411 69.791.290 65.826.224 77.614.139 93.242.571
3.-Etxeko produkzioa/BPG (%) 45,5 36,1 30,5 28,7 32,4 27,4 28,8

Oinarria 2022

Data 2025eko Abenduaren 30a

Oinarria: Eustat. Etxeko lanaren kontu satelitea




Azken 30 urteetan, ordaindu gabeko etxeko produkzioaren pisuak BPGn behera egin duela ikus daiteke



Azken hogeita hamar urteotako bilakaerak etxeko produkzioaren izaera zikloaren aurka ematen ari dela islatzen du; krisi-garaietan baliabideak transferitzen dira merkatuko ekonomiatik ordaindu gabeko etxeko lanetara, eta hedapen-faseetan, berriz, jarduera horietako batzuk kanpora ateratzeko joera dago. 1993an, ordaindu gabeko etxeko lanak BPGn zuen pisua % 45,5ekoa izan zen, eta 2023an, berriz, % 28,8koa, aurreko edizioaren antzeko mailetan mantenduz (% 27,4koa 2018an). Aldi horretan, BPGn zuen pisuak behera egin zuen etengabe, 2013an izan ezik —krisi ekonomiko-finantzario betean—, orduan % 32,4ra iritsi baitzen.


Funtzioen araberako banaketa: lehentasunak mantentzen dira, baina haien pisua aldatu egiten da 2023an


2023an, etxeko lanaren funtzioen araberako banaketak 2018ko lehentasun berak erakusten ditu, nahiz eta desberdintasun batzuk egon. "Ostatua ematea" funtzioak % 29,6ko pisua izan zuen, duela bost urte bezala. Aitzitik, beste funtzio batzuek garrantzia areagotu dute: "Jaten ematea" % 43,4ra handitu zen (2018an baino hiru puntu gehiago) eta "Arropa eta bestelako jarduerak ematea" % 8,1era igo zen (puntu erdi gehiago). Aitzitik, "Zaintzea eta heziketa ematea" funtzioa % 18,9ra jaitsi zen, 2018an baino hiru puntu eta erdi gutxiago.



Etxeko lanen % 63,5 emakumeek egiten dute, gizonen erantzunkidetasunak gora egin duen arren


Ordaindu gabeko etxeko lanaren balioaren banaketari —sexuaren arabera— dagokionez, genero-arrakala esanguratsua dago oraindik: 2023an, % 63,5 emakumeek egiten dute (2018an % 67,2). Hala eta guztiz ere, gizonen inplikazioa ehuneko 15,8 puntu igo da hogeita hamar urtetan, 1993ko datuekin alderatuta.



Gizonen inplikazio handiagoa ez da berdina izan zeregin guztietan. Gizonen parte-hartzea nabarmenagoa den eta, gainera, hazi egin den funtzioen artean, honako hauek daude: "Ostatua ematea" —2023an gizonek % 42,5eko partaidetza izan zuten (2018an baino ehuneko 4,5 puntu gehiago)—, eta "Jaten ematea" —% 37,4ra iritsi ziren, hau da, ehuneko 6,5 puntuko igoera eman zen—.Aitzitik, "Zaintzea eta heziketa ematea" funtzioa emakumeei dagokie batez ere, lan horren % 69,3 beren gain hartzen baitute, 2018an baino ehuneko lau puntu gehiago.


BPGri dagokionez, emakumeek etxean egiten duten lana BPGren % 18,3 izango litzateke, eta gizonek egiten dutena, berriz, % 10,5.


Euskal AEko etxeko ekoizpenaren sexuaren araberako banaketa (%). 2018-2023

Excel csv
  2023 2018
  Gizonak Emakumeak Gizonak Emakumeak
Ostatua eskaintzea 42,5 57,5 38,0 62,0
-Arropa eskaintzea 37,4 62,6 30,9 69,1
Zainketak eta hezkuntza eskaintzea 30,7 69,3 34,7 65,3
Arropa eta bestelakoak ematea 23,1 76,9 17,4 82,6
Etxeko produkzioa guztira 36,5 63,5 32,8 67,2

Oinarria 2022

Data 2025eko Abenduaren 30a

Oinarria: Eustat. Etxeko lanaren kontu satelitea


Ordaindu gabeko etxeko lanaren balioaren araberako lurralde-banaketa bat dator biztanleriaren tamainarekin: Bizkaiak Euskal AEko etxeko produkzioaren % 55,2 biltzen du, Gipuzkoak % 30,3 eta Arabak % 14,5.


Sexuaren araberako parte-hartzeari dagokionez, Bizkaia nabarmentzen da gizonek etxeko lanen % 37,3 egiten dutelako; Gipuzkoan, berriz, gizonek % 35,5 egiten dute, eta Araban, % 36,1.




Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ordaindu gabeko etxeko lanaren balioa Euskal AEko BPGren % 28,8 izan zen 2023an

Eragiketa : 
Etxeko lanaren kontu satelitea
Eragiketa kodea : 
173302
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2025/12/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali