2025/10/20ko prentsa-oharra
PERTSONEN ETA FAMILIEN ERRENTAREN ESTATISTIKA. 2023
Euskal AEko biztanleen batez besteko errentak % 4,8 egin zuen gora 2023an
Guztizko errenta pertsonalaren % 58ren jatorria lan-errentak izan dira, % 29,6rena transferentziak edo gizarte-prestazioak, % 8,1ena kapital-errentak eta % 4,3rena jarduera ekonomikoen errentak
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEn bizi diren 18 urte edo gehiagoko biztanleek 26.271 euroko batez besteko errenta pertsonala lortu dute 2023an, hau da, aurreko urtekoa baino % 4,8 handiagoa (1.210 euro gehiago).
Lurralde-banaketari dagokionez, batez besteko errenta pertsonalik handiena Gipuzkoakoa da (27.545 euro), eta, haren atzetik Bizkaikoa, 25.867 eurorekin eta Arabakoa 24.921 eurorekin. 2022. urtearekin alderatuta, Bizkaian batez besteko errenta pertsonalak izan duen igoera (% 5,7) Araban eta Gipuzkoan izan duena baino handiagoa izan da (% 5,3koa eta % 3,4koa, hurrenez hurren).
Hiriburuen kasuan, lurraldeen arteko aldea areagotu egiten da; izan ere, Donostian bizi diren pertsonen batez besteko errenta (31.126 euro) Euskal AEko batezbestekoa baino 4.855 euro handiagoa da. Bilbon eta Gasteizen bizi diren pertsonen batez besteko errentak, berriz, Euskal AEko batezbestekotik hurbilago daude (26.598 euro eta 25.221 euro, hurrenez hurren).
Euskal AEn bizi diren pertsonen errenta erabilgarria (guztizko errentari errentaren gaineko zerga eta 18 urteko edo gehiagoko langileen konturako gizarte-kotizazioak kenduta kalkulatzen dena) 21.863 eurokoa izan da 2023an, hau da, guztizko errentaren % 83,2. Errenta erabilgarria 2022koa baino 1.008 euro (% 4,8) handiagoa izan da. Lurraldeen arabera, Gipuzkoako errenta erabilgarria (22.912), berriz ere, Bizkaikoa eta Arabakoa baino handiagoa izan da (21.508 euro eta 20.828 euro, hurrenez hurren).
Euskal AEn bizi diren pertsonek 2023ko ekitaldian jasotako guztizko errenta pertsonalaren osaerari dagokionez, errenta pertsonalaren % 58ren jatorria lana izan da, 15.227 euroko batez bestekoarekin (aurreko urtean baino 618 euro gehiago); eta, gainerakoan, % 29,6rena transferentziak edo gizarte-prestazioak (7.772 euro); % 8,1ena kapital-higigarriaren zein higiezinaren errentak (2.136 euro) eta % 4,3rena jarduera ekonomikoen errentak (1.136 euro).
2023. urtean, guztizko errentak % 4,8 egin du gora, errenta erabilgarriak bezala (% 4,8). Kapital-errentek ez beste osagai guztiek gora egin dute, eta kapital-errentak % 3,3 jaitsi dira. Horrela, transferentziek % 8,6ko igoera izan dute eta lan-errentek % 4,2koa.
Euskal AEko batez besteko errenta pertsonala, errenta motaren, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera (eurotan). 2023
| |
Euskal AE |
Araba/Álava |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
| |
Guztira |
Gizonak |
Emakumeak |
Guztira |
Gizonak |
Emakumeak |
Guztira |
Gizonak |
Emakumeak |
Guztira |
Gizonak |
Emakumeak |
| Errenta guztira |
26.271 |
31.641 |
21.322 |
24.921 |
29.886 |
20.238 |
25.867 |
31.217 |
21.012 |
27.545 |
33.125 |
22.325 |
| Lanaren errenta |
15.227 |
18.535 |
12.177 |
14.597 |
17.541 |
11.820 |
15.184 |
18.479 |
12.193 |
15.585 |
19.083 |
12.314 |
| Kapital-errenta |
2.136 |
2.519 |
1.783 |
1.824 |
2.217 |
1.453 |
2.070 |
2.386 |
1.782 |
2.387 |
2.868 |
1.937 |
| Jardueren errenta |
1.136 |
1.516 |
786 |
1.004 |
1.308 |
716 |
1.104 |
1.504 |
742 |
1.250 |
1.633 |
891 |
| Transferentziak |
7.772 |
9.071 |
6.575 |
7.496 |
8.819 |
6.248 |
7.509 |
8.848 |
6.295 |
8.323 |
9.542 |
7.184 |
| Errenta erabilgarria |
21.863 |
26.117 |
17.942 |
20.828 |
24.713 |
17.163 |
21.508 |
25.696 |
17.708 |
22.912 |
27.435 |
18.682 |
Data 2025eko Urriaren 20a
Iturria: Eustat. Pertsonen eta familien errentaren estatistika
Errentak biztanleen artean izan duen banaketari dagokionez, errenta-motaren bat jaso duten 18 urteko eta gehiagoko pertsonak 1,6 milioi dira, hau da, % 87,2; beraz, adin-talde horietako biztanleen % 12,8k ez dute inolako diru-sarrerarik izan 2023an. Gainera, pertsonen % 58,9k Euskal AEko batezbestekoa baino errenta txikiagoa izan dute –inolako errentarik jaso ez dutenak barnean hartuta–, eta % 9k batezbestekoaren bikoitza baino errenta handiagoa izan dute, hau da, 52.542 eurotik gorako errenta.
Mediana (hau da, biztanleria bi zati berdinetan banatzen duen errenta zein den ezartzen duen adierazlea) 21.577 eurokoa izan da. Beraz, 2023. urtean, Euskal AEko adin nagusiko biztanleen erdiek urteko 21.577 eurotik gorako batez besteko errenta pertsonala dute, eta gainerako erdiek, berriz, zenbateko hori baino errenta txikiagoa.
Sexuari dagokionez, batez besteko errenta pertsonala desberdina da adinaren eta generoaren arabera. Adinari dagokionez, errenta handiagoa da adinean gora egin ahala, 50-54 urtekoen taldera iritsi arte, eta hortik aurrera, behera egiten du biztanleria aktiboaren adin-tarteetatik urrundu ahala.
Gizonen eta emakumeen errentaren banaketan aldeak agertzen dira. Euskal AEko gizonek 31.641 euroko batez besteko errenta lortu dute, eta emakumeek, berriz, 21.322 eurokoa batez beste. Hau da, gizonen errenta pertsonala 10.319 euro handiagoa izan da. Alderik handiena 75-79 urtekoen adin-tartean erregistratu da. Kasu horretan, gizonen batez besteko errenta emakumeena baino 16.853 euro handiagoa izan da. Alde hori 2023an aurreko urtean baino 837 euro handiagoa da adin-tarte horretan.
18-24 urteko gazteen batez besteko errenta pertsonala 5.605 eurora iritsi da, eta % 10,7ko igoera izan du 2023an, aurreko urtekoarekin alderatuta. Adin-tarte horretan, gizonen batez besteko errenta 6.287 eurora iritsi da eta emakumeen batez besteko errenta 4.876 eurokoa izan da, eta, beraz, % 10,7ko igoera izan du. Era berean, 25-29 urteko gazteen batez besteko errenta pertsonala 17.930 eurora iritsi da, eta gora egin du 2022. urtearekin alderatuta, baina neurri txikiagoan (% 4,3ko igoera). Igoera hori txikiagoa izan da gizonen kasuan emakumeen kasuan baino (% 2,5 eta % 6,6 hurrenez hurren).
Euskal AEko familien erdiaren batez besteko familia-errenta 42.738 eurokoa izan da 2023. urtean
Euskal AEko batez besteko familia-errenta 52.923 eurokoa izan da 2023. urtean. Guztizko familia-errenta kalkulatzeko, familiako kideen errenta pertsonalak gehitu dira, adingabeenak barne. Euskal AEko familia guztien batez besteko diru-sarrerak batez besteko errenta pertsonala halako bi izan dira gutxi gorabehera. Batez besteko errenta erabilgarria (zergen eta transferentzien ondoren) 44.019 eurokoa izan da 2023. urtean (errenta osoaren % 83,2), eta % 5,1eko igoera izan du 2022. urtearekin alderatuta.
Kasu honetan ere, Gipuzkoa izan da familia-errentarik handieneko lurraldea, 55.619 eurorekin, eta haren atzetik Bizkaia kokatu da 52.310 eurorekin eta ondoren Araba 49.270 eurorekin. Hiriburuei dagokienez, Donostiak izan du familia-errentarik handiena (62.712 euro), eta haren atzetik Bilbo kokatu da 53.052 eurorekin eta ondoren Gasteiz 49.634 eurorekin.
Eskualdeen araberako banaketari dagokionez ere aldeak daude Euskal AE osatzen duten hogei eskualdeen artean. Batezbestekoa baino familia-errenta handiagoak izan dituzten eskualdeak zortzi izan dira, eta honako hauek nabarmendu dira: Plentzia-Mungia Bizkaian (63.051 euro), Gorbeialdea Araban (60.271 euro) eta Urola Kosta Gipuzkoan (59.020 euro). Gainerako hamabi eskualdeek, berriz, batezbestekoa baino familia-errenta txikiagoak izan dituzte, eta honako hauek izan dira errentarik txikikoenak: Bidasoa Beherea Gipuzkoan (51.702 euro), Enkarterri Bizkaian (46.191 euro) eta Arabako Errioxa Araban (38.723 euro). Hain zuzen ere, azken eskualde horrek izan du Euskal AEko familia-errentarik txikiena.
Bestalde, familia-errentetan aldeak agertu dira hartzaile nagusiaren sexuaren arabera. Hartzaile nagusia gizona den kasuan, familien batez besteko diru-sarrerak 58.314 eurora iritsi dira, eta gehienak errenta-maila ertain edo handietan kokatu dira. Hartzaile nagusia emakumea den kasuan, berriz, batez besteko familia-errenta 45.381 eurokoa izan da. Horrela, hartzaile nagusia emakumea duten familien % 6,2an, familia-errenta 15.001 eta 18.000 euro bitartekoa da.
Familien % 62,9 inguruk Euskal AEko batezbestekoa (52.923) baino errenta txikiagoa jasotzen dute, edo ez dute errentarik jasotzen. Hain zuzen ere, familien % 2,1ek ez dute diru-sarrerarik izan 2023an. Aitzitik, familien % 8,1ek batez besteko errentaren bikoitzaren inguruko errentak jaso dituzte (>105.846 euro).
Familia-errenta handiagoa da familia-etxean diru-sarrera ekarpenik handiena egiten duen pertsonaren adinean gora egin ahala, 55-59 urtekoen adin-tartera iritsi arte. Adin horretan lortzen da batez besteko errentarik handiena (65.071 eurokoa). Maximo hori gizonen kasuan eta emakumeen kasuan ikus daiteke (70.007 euro eta 57.369 euro). Euskal AEko batezbestekoa baino errenta handiagoa duten familietan, hartzaile nagusiak 40-69 urte ditu.
Metodologia-oharra:
Pertsonen eta familien errentaren estatistikan 2023. urtean 3 milioi euroko gehieneko muga ezartzen da zergadun bakoitzaren errenta osoan, lurralde-eremu txikiagoetako datuak babesteko eta, aldi berean, dauden distortsioak saihesteko. Errentak atalase hori gainditzen duenean, muga horretara egokitzen da, eta errenta osoa osatzen duten osagaiak proportzionalki aldatzen dira haien arteko koherentzia ziurtatzeko.
Errenta pertsonala eta familiarra: emaitza nagusiak Euskal AEn. 2023
| | 2023 urtea | 2022. urteari buruzko aldakuntza |
| | Euro | Guztizkoaren gainean ( %) | Euro | (%) ## |
| 18 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIAREN ERRENTA PERTSONALA | 26.271 | 100 | 1.210 | 4,8 |
| errenta-mota | | | | |
| Lan-errenta | 15.227 | 58,0 | 618 | 4,2 |
| Kapitalaren errenta | 2.136 | 8,1 | -72 | -3,3 |
| Jardueren errenta | 1.136 | 4,3 | 49 | 4,5 |
| Transferentziak | 7.772 | 29,6 | 614 | 8,6 |
| Errenta erabilgarria | 21.863 | 83,2 | 1.008 | 4,8 |
| Lurralde historikoa | | | | |
| Araba / Álava | 24.921 | 94,9 | 1.261 | 5,3 |
| Bizkaia | 25.867 | 98,5 | 1.386 | 5,7 |
| Gipuzkoa | 27.545 | 104,8 | 906 | 3,4 |
| Hiriburuak | | | | |
| Bilbao | 26.598 | 101,2 | 1.232 | 4,9 |
| Donostia / San Sebastian | 31.126 | 118,5 | 317 | 1,0 |
| Vitoria-Gasteiz | 25.221 | 96,0 | 1.221 | 5,1 |
| Sexua | | | | |
| Gizonak | 31.641 | 120,4 | 1.285 | 4,2 |
| Emakumeak | 21.322 | 81,2 | 1.142 | 5,7 |
| Adina | | | | |
| 18-34 urte | 14.271 | 54,3 | 624 | 4,6 |
| 35-49 urte | 30.037 | 114,3 | 1.365 | 4,8 |
| 50-64 urte | 32.708 | 124,5 | 1.446 | 4,6 |
| 65-79 urte | 26.663 | 101,5 | 1.517 | 6,0 |
| 80 urte eta gehiago | 21.914 | 83,4 | 1.422 | 6,9 |
| Pertzentilak | | | | |
| 25 | 8.690 | 33,1 | 910 | 11,7 |
| 50 | 21.577 | 82,1 | 1.534 | 7,7 |
| 75 | 37.121 | 141,3 | 1.998 | 5,7 |
| 95 | 64.154 | 244,2 | 2.718 | 4,4 |
| | | | | |
| FAMILI ERRENTA | 52.923 | 100,0 | 2.556 | 5,1 |
| Lurralde historikoa | | | | |
| Araba / Álava | 49.270 | 93,1 | 2.728 | 5,9 |
| Bizkaia | 52.310 | 98,8 | 2.872 | 5,8 |
| Gipuzkoa | 55.619 | 105,1 | 1.967 | 3,7 |
| Hiriburuak | | | | |
| Bilbao | 53.052 | 100,2 | 2.663 | 5,3 |
| Donostia / San Sebastian | 62.712 | 118,5 | 702 | 1,1 |
| Vitoria-Gasteiz | 49.634 | 93,8 | 2.728 | 5,8 |
| Hartzaile nagusiaren sexua | | | | |
| Gizonak | 58.314 | 110,2 | 2.968 | 5,4 |
| Emakumeak | 45.381 | 85,7 | 2.067 | 4,8 |
| Familia tamaina | | | | |
| pertsona 1 | 30.268 | 57,2 | 1.495 | 5,2 |
| 2 pertsona | 49.766 | 94,0 | 2.695 | 5,7 |
| 3-5 pertsona | 72.874 | 137,7 | 3.600 | 5,2 |
| 6-9 pertsona | 77.635 | 146,7 | 2.878 | 3,8 |
| 10 pertsona eta gehiago | 103.333 | 195,3 | 7.708 | 8,1 |
| Pertzentilak | | | | |
| 25 | 24.496 | 46,3 | 1.832 | 8,1 |
| 50 | 42.738 | 80,8 | 2.706 | 6,8 |
| 75 | 67.365 | 127,3 | 3.929 | 6,2 |
| 95 | 124.114 | 234,5 | 5.864 | 5,0 |
(*)p.p = Aldea portzentajezko puntutan
Data 2025eko Urriaren 20a
Iturria: Eustat. Pertsonen eta familien errentaren estatistika
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62