2025/12/12ko prentsa-oharra
KANPO-MERKATARITZAKO BALIO UNITARIOAREN INDIZEA-BUI. III/2025
2025eko hirugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 0,3 egin zuten gora aurreko hiruhilekoaren aldean Euskal AEn
Inportazioen prezioak % 2,0 igo ziren
2025eko hirugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 0,3 egin dute gora, aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustaten datuen arabera. Alderatzea 2024ko hiruhileko berarekin egiten badugu, prezioak % 0,8 igo dira.
Inportazioek hiruhileko arteko patroi bera jarraitzen dute, prezioak % 2,0 igo baitira 2025eko bigarren hiruhilekoaren aldean, baina % 5,0 jaitsi dira urte arteko konparazioan.
Esportazio "energetikoen" prezioek % 1,7 egin dute behera, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta "ez-energetikoenek" % 0,5 egin dute gora. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ondasun "energetikoen" prezioak % 5,5 jaitsi dira, baina "ez-energetikoenak" % 1,1 igo dira.
Inportazioen kasuan, produktu "energetikoen" prezioen indizea % 14,0 jaitsi da urte artean, baina aurreko hiruhilekoaren aldean % 4,3 hazi da. Ondasun "ez-energetikoek", halaber, % 1,5eko jaitsiera izan dute urte arteko tasan, eta % 1,9 igo dira aurreko hiruhilekoaren aldean.
Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2025/III
| |
ESPORTAZIOAK |
INPORTAZIOAK |
| |
t/t-1 |
t/t-4 |
t/t-1 |
t/t-4 |
| Indize orokorra |
0,3 |
0,8 |
2,0 |
-5,0 |
| |
| Energiazko gaiak |
-1,7 |
-5,5 |
4,3 |
-14,0 |
| Energiazkoak ez diren gaiak |
0,5 |
1,1 |
1,9 |
-1,5 |
| Kontsumo-ondasunak |
-0,1 |
3,4 |
2,2 |
-0,7 |
| Kapital-ondasunak |
0,7 |
1,0 |
4,1 |
-0,9 |
| Bitarteko ondasunak |
0,5 |
0,0 |
1,8 |
-5,8 |
(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean
(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean
Data 2025eko Abenduaren 12a
Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI
Helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, esportazioen prezioak, 2025eko bigarren hiruhilekoaren aldean, jaitsi egin dira Kontsumo-ondasunen (–% 0,1) kasuan, eta gora egin dute Kapital-ondasunen (% 0,7) eta Bitarteko ondasunen (% 0,5) kasuan. Aurreko urtearen aldean, Kontsumo-ondasunek (% 3,4) eta Kapital-ondasunek (% 1,0) goranzko joera izan dute, eta Bitarteko ondasunek ez dute aldaketarik izan.
Inportazioak aztertzean ikusten da urte arteko alderaketan prezioek behera egin dutela hiru ondasun mota handietan. Bitarteko ondasunek izan dute jaitsierarik handiena, % 5,8; ondoren Kapital-ondasunak (% 0,9) eta Kontsumo-ondasunak (% 0,7) agertzen dira. Hala ere, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, joera alderantzikatu egin da eta inportatutako ondasun mota guztien prezioetan hazkunde orokorra izan dela ikus daiteke. Kapital-ondasunek izan dute igoerarik handiena, % 4,1; Kontsumo-ondasunak, berriz, % 2,2 igo dira eta Bitarteko ondasunak % 1,8.
Esportazioak zer arlo ekonomikotara bideratzen diren kontuan hartuta, prezioek, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, behera egin dute eremu guztietan Munduko beste lekuetan izan ezik. Eurogunean % 1,5 egin dute atzera, EBn % 1,1 eta ELGAn % 0,3, baina Munduko beste lekuetan % 3,5 igo dira. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eurogunean izan ezik —non prezioak % 0,7 jaitsi diren—, gainerako eremuetan prezioak igo egin dira edo egonkor mantendu dira.
Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2025/III
| |
ESPORTAZIOAK |
INPORTAZIOAK |
| |
t/t-1 |
t/t-4 |
t/t-1 |
t/t-4 |
| Indize orokorra |
0,3 |
0,8 |
2,0 |
-5,0 |
| |
| Euro eremua |
-1,5 |
-0,7 |
1,4 |
-2,4 |
| EB-28 |
-1,1 |
0,0 |
2,1 |
-0,9 |
| ELGE |
-0,3 |
0,7 |
2,2 |
-2,7 |
| Munduko besteak |
3,5 |
1,9 |
1,9 |
-9,6 |
(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean
(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean
Data 2025eko Abenduaren 12a
Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI
Eremu geografiko guztietako inportazioen prezioek behera egin dute aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta nabarmentzekoa da Munduko beste lekuetan izandako jaitsiera (–% 9,6). Aurreko hiruhilekoaren aldean, tasak positiboak dira arlo ekonomiko guztietan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62