2025/06/27ko prentsa-oharra
KANPO-MERKATARITZAKO BALIO UNITARIOAREN INDIZEAK-BUI. 2025/I
2025eko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, esportazioen prezioek % 0,5 egin dute gora Euskal AEn
Inportazioen prezioek % 0,7 egin zuten gora
Eustaten datuen arabera, 2025eko lehen hiruhilekoan esportazioen prezioek % 0,5eko igoera izan dute aurreko hiruhilekoaren aldean. 2024ko hiruhileko berarekin alderatuz gero, prezioak % 1,3 igo dira.
Inportazioen prezioek hazkunde-eredu bati eusten diote: prezioak % 0,7 igo dira 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean eta % 0,5 urte artean.
Esportazio "energetikoen" prezioek % 2,3 egin dute behera aurreko hiruhilekoaren aldean, eta "ez-energetikoenek" % 0,6 egin dute gora. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ondasun "energetikoen" prezioek % 4,4 egin dute behera eta "ez-energetikoenek" % 1,5 egin dute gora.
Inportazioen kasuan, produktu "energetikoen" prezioen indizea % 4,4 jaitsi zen urte arteko tasan, baina aurreko hiruhilekoaren aldean, % 4,5 hazi zen. Ondasun "ez-energetikoek", aldiz, % 2,5eko igoera izan zuten urte arteko tasan eta % 1,2 jaitsi ziren hiruhileko arteko alderaketan.
Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, helburu ekonomikoaren arabera (%). 2025/I
|
ESPORTAZIOAK |
INPORTAZIOAK |
|
t/t-1 |
t/t-4 |
t/t-1 |
t/t-4 |
Indize orokorra |
0,5 |
1,3 |
0,7 |
0,5 |
|
Energiazko gaiak |
-2,3 |
-4,4 |
4,5 |
-4,4 |
Energiazkoak ez diren gaiak |
0,6 |
1,5 |
-1,2 |
2,5 |
Kontsumo-ondasunak |
3,6 |
3,8 |
-2,7 |
0,9 |
Kapital-ondasunak |
-2,5 |
0,3 |
-5,2 |
-0,9 |
Bitarteko ondasunak |
0,5 |
0,7 |
1,7 |
0,6 |
(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean
(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean
Data 2025eko Martxoaren 27a
Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Xede ekonomikoaren araberako sailkapenari dagokionez, esportazioen prezioek, 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean, beherakada izan zuten Kapital-ondasunetan (-% 2,5) eta igoera, berriz, Kontsumo-ondasunetan (% 3,6) eta Bitarteko ondasunetan (% 0,5). Aurreko urtearen aldean, joera goranzkoa izan da Kapital-ondasunetan (% 0,3), Bitarteko ondasunetan (% 0,7) eta Kontsumo-ondasunetan (% 3,8).
Inportazioen kasuan, Kontsumo-ondasunek (-% 2,7) eta Kapital-ondasunek (-% 5,2) atzera egin dute aurreko hiruhilekoaren aldean; Bitarteko ondasunek, ordea, % 1,7 egin dute gora. Urte artean, gora egin dute Kontsumo-ondasunek (% 0,9) eta Bitarteko ondasunek (% 0,6), baina moteldu egin dira Kapital-ondasunak (-% 0,9).
Esportazioak zer ekonomia-eremutara bideratzen diren kontuan hartuta, prezioek goranzko joera erakusten dute ELGAn (% 0,5) eta Munduko gainerako herrialdeetan (% 0,4) 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Kontrako joera dago, aldiz, EBn (-% 0,1) eta Eurogunean (-% 0,7).
Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezioen hazkundea orokorra izan da eta nabarmentzekoak dira EB (% 2,1) eta Eurogunea (% 1,8).
Euskal AEko kanpo-merkataritzako balio bateratuaren indizeak, arlo ekonomikoen arabera (%). 2025/I
|
ESPORTAZIOAK |
INPORTAZIOAK |
|
t/t-1 |
t/t-4 |
t/t-1 |
t/t-4 |
Indize orokorra |
0,5 |
1,3 |
0,7 |
0,5 |
|
Euro eremua |
-0,7 |
1,8 |
0,9 |
1,6 |
EB-28 |
-0,1 |
2,1 |
1,5 |
3,2 |
ELGE |
0,5 |
1,5 |
0,6 |
2,2 |
Munduko besteak |
0,4 |
0,3 |
1,3 |
-3,1 |
(t/t1) Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza-tasa aurreko hiruhilekoaren aldean
(t/t4) Behatutako azken hiruhilekoko urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren aldean
Data 2025eko Martxoaren 27a
Oinarria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak
Inportazioei dagokienez, ekonomia-eremu guztietan eta denborazko konparazio guztietan gora egin dute prezioek, Munduko gainerako herrialdeetan izan ezik. Kasu horretan prezioek % 3,1eko jaitsiera izan dute aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62