2024/07/05eko prentsa-oharra
FAMILIA-GASTUAREN INKESTA. 2023
Euskal AEko familien batez besteko gastua 36.331 eurokoa izan zen 2023an, 2022an baino % 4 handiagoa
Aurreko urtearen aldean igoera handiena Aisia eta kulturara bideratutako gastuan izan zen, % 21,6rekin
Eustaten datuen arabera, etxe bakoitzeko batez besteko gastua, termino arruntetan, 36.331 eurokoa izan zen 2023an, aurreko urtean baino % 4,0 handiagoa; gastuen artean Aisia eta kultura taldean egindakoa nabarmentzen da. Pertsonako batez besteko gastua % 4,5 hazi zen eta 15.570 eurokoa izan zen 2023an.
Gastu-taldeen arabera, etxe bakoitzeko batez besteko gastuen bilakaera goranzkoa izan da 12 taldeetatik 8tan. Etxe bakoitzeko batez besteko gastuak Aisia eta kultura taldean izan zuen igoerarik handiena 2023an, % 21,6ko hazkundearekin 2022ko datuen aldean; horrek esan nahi du etxe bakoitzeko batez besteko gastua 1.745 eurokoa izan zela urtean. Hazkunde hori, batez ere, Jolas-, kirol- eta kultura-ondasun eta -zerbitzuak taldean egindako gastuan oinarritzen da, talde horrek gastuaren % 62 hartzen baitu, Pakete turistikoak taldean egindako % 19ko gastuaren aldean; eta gainerako % 19a Ikus-entzunezko, argazkigintzako eta informazioa prozesatzeko ekipoetan, Prentsa eta liburuetan egin zen.
Euskal AEko etxeetako etxeko batez besteko gastua eta gastuaren egitura, gastu-taldearen arabera (ECOICOP/EGF, 2 digitu) . 2022-2023
| Sutentatzaile nagusiaren prestakuntza-maila | Gastuaren egitura (%) |
| 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) 2023/2022 | 2022 | 2023 |
GUZTIRA | 34.928 | 36.331 | 4,0 | 100,0 | 100,0 |
01 T Janari eta edari alkoholgabeak | 5.444 | 5.714 | 5,0 | 15,6 | 15,7 |
02 T Edari alkoholdunak eta tabakoa | 399 | 405 | 1,6 | 1,1 | 1,1 |
03 T Jantziak eta Oinetakoak | 1.397 | 1.402 | 0,3 | 4,0 | 3,9 |
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak | 12.297 | 12.849 | 4,5 | 35,2 | 35,4 |
05 T Altzariak, etxeko artikuluak eta etxearen mantentze normalarentzako artikuluak | 1.528 | 1.448 | -5,3 | 4,4 | 4,0 |
06 T Osasuna | 1.203 | 1.272 | 5,8 | 3,4 | 3,5 |
07 T Garraioa | 3.329 | 3.307 | -0,7 | 9,5 | 9,1 |
08 T Komunikazioak | 930 | 900 | -3,2 | 2,7 | 2,5 |
09 T Aisia eta kultura | 1.434 | 1.745 | 21,6 | 4,1 | 4,8 |
10 T Irakastuntza | 731 | 617 | -15,6 | 2,1 | 1,7 |
11 T Jatetxeak eta hotelak | 3.850 | 4.088 | 6,2 | 11,0 | 11,3 |
12 T Bestelako ondasun eta zerbitzuak | 2.385 | 2.584 | 8,4 | 6,8 | 7,1 |
Data 2024ko Uztailaren 5a
Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta
Aisia eta kultura taldean eta Jatetxeak eta hotelak taldean egindako gastuak pisu handiagoa du Euskadiko etxeen aurrekontuan
Hazkunderik handiena izan duen etxe bakoitzeko batez besteko gastuaren bigarren talde handiena Bestelako ondasunak eta zerbitzuak (% 8,4) izan da; ondoren datoz Jatetxeak eta hotelak (% 6,2) —urtean zehar etxe bakoitzean 4.088 euroko batez besteko gastuarekin—, Osasuna (% 5,8) —kontzeptu horretan Euskadiko etxeek urtean batez beste 1.272 euro gastatu zituzten—, Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 5,0) eta Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta bestelako erregaiak (% 4,5).
Aitzitik, aurreko urtearen aldean, etxeko batez besteko gastuak gutxitu egin ziren: Irakaskuntza taldean (-% 15,6), Altzariak, etxeko gaiak eta etxeko mantentze arrunterako gaiak taldean (-% 5,3) eta Komunikazioak taldean (-%3,2), aurreko urteetan izandako joerarekin jarraituz.
Kontsumoaren egiturari dagokionez, Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta bestelako erregaiak taldeko gastua da Euskal AEko etxeen gasturik handiena, gastuaren herena baino gehiago kontzeptu horretara bideratzen baitute (% 35,4), hau da, etxe bakoitzeko 12.849 euro urtean 2023an. Gainera, gastu-talde horrek etxeen guztizko gastu-aurrekontuan duen garrantzia ehuneko 0,2 puntu igo da 2022tik. Hala eta guztiz ere, nabarmentzekoa da 2023an etxe bakoitzeko batez besteko gastua % 8,8 jaitsi zela energia-fakturan; izan ere, elektrizitatearen gastua % 11,9 jaitsi zen 2022. urtearekin alderatuta, eta gasarena % 4,1; gastu horiek % 9,6 eta % 21,5 igo ziren 2022an, hurrenez hurren.
Etxeko batez besteko gastua Elikadura eta alkoholik gabeko edariak taldean hamarren bat igo da 2022an zuen pisuarekiko, eta gastuaren % 15,7 izan da 2023an, 5.714 euro etxe bakoitzeko. 2023an bi taldeen artean (etxebizitza, honi lotutako gastuak eta elikadura) etxe bakoitzaren batez besteko aurrekontuaren erdia (% 51,1) batu zuten, 2022an, berriz, % 50,8 izan zen.
Jatetxeak eta hotelak taldean egindako gastuaren garrantziak (4.088 euro urtean etxe bakoitzeko 2023an) ere gora egiten jarraitzen du, % 11,3ra iritsiz, 2022an baino 0,3 hamarren gehiago.
Euskal AEko etxeek kontsumoan egindako guztizko gastua % 5,0 hazi zen 2023an
Termino absolutuetan, Euskal AEko etxeek kontsumoan egindako guztizko gastua 34.272 milioi eurora iritsi zen 2023an, hau da, 2022an baino % 5,0 gehiago, bilakaera desberdinak erregistratuz gastu-taldeetan.
Euskal AEko etxeetako gastu osoa, gastu taldearen arabera (2 digitu ECOICOP/FGE). 2022-2023
| Guztizko gastua (mila euro) |
| 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) 2023/2022 |
GUZTIRA | 32.650.445 | 34.272.927 | 5,0 |
01 T Janari eta edari alkoholgabeak | 5.089.429 | 5.390.301 | 5,9 |
02 T Edari alkoholdunak eta tabakoa | 372.545 | 382.024 | 2,5 |
03 T Jantziak eta Oinetakoak | 1.306.254 | 1.322.730 | 1,3 |
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak | 11.495.230 | 12.121.196 | 5,4 |
05 T Altzariak, etxeko artikuluak eta etxearen mantentze normalarentzako artikuluak | 1.428.628 | 1.365.779 | -4,4 |
06 T Osasuna | 1.124.163 | 1.200.037 | 6,7 |
07 T Garraioa | 3.111.905 | 3.119.341 | 0,2 |
08 T Komunikazioak | 869.645 | 849.358 | -2,3 |
09 T Aisia eta kultura | 1.340.865 | 1.645.967 | 22,8 |
10 T Irakastuntza | 683.593 | 581.965 | -14,9 |
11 T Jatetxeak eta hotelak | 3.598.740 | 3.856.471 | 7,2 |
12 T Bestelako ondasun eta zerbitzuak | 2.229.447 | 2.437.758 | 9,3 |
Data 2024ko Uztailaren 5a
Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta
Hala, guztizko gastuaren bolumenean esanguratsuenak diren bi taldeak, Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta bestelako erregaiak taldearen gastua eta Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak taldearena, % 5,4 eta % 5,9 igo ziren 2022aren aldean, hurrenez hurren.
Ondoren, Euskal AEko etxeek Jatetxeak eta hotelak taldean egindako guztizko gastua 3.856 milioi euro baino handiagoa izan zen, % 7,2ko hazkundearekin 2022aren aldean.
Nabarmentzekoa da, ehunekotan, Aisia eta kultura taldean egindako gastu osoaren % 22,8ko urteko hazkundea, 1.646 milioi euro izatera iritsiz.
Guztizko gastua, aldiz, murriztu egin zen Irakaskuntza (-% 14,9), Altzariak, etxeko artikuluak eta etxeko mantentze-lan arruntetarako artikuluak (-% 4,4) eta komunikazioak (-% 2,3) taldeetan.
Lurralde historikoen arabera, Euskal AEko kontsumoko gastu osoaren % 15,5 Arabako familiek egin zuten 2023an, Bizkaikoek gastuaren % 52,9 eta Gipuzkoakoek % 31,6.
Euskal AEko etxeetako guztizko gastua (milaka euro), gastu-taldearen arabera (2 digitu ECOICOP/EGF), lurralde historikoari jarraiki. 2023
| Euskal AE | Araba/Álava | Bizkaia | Gipuzkoa |
GUZTIRA | 34.272.927 | 5.313.103 | 18.134.882 | 10.824.943 |
01 T Janari eta edari alkoholgabeak | 5.390.301 | 844.237 | 2.795.019 | 1.751.045 |
02 T Edari alkoholdunak eta tabakoa | 382.024 | 52.251 | 211.501 | 118.272 |
03 T Jantziak eta Oinetakoak | 1.322.730 | 202.248 | 671.825 | 448.657 |
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak | 12.121.196 | 1.855.192 | 6.487.274 | 3.778.729 |
05 T Altzariak, etxeko artikuluak eta etxearen mantentze normalarentzako artikuluak | 1.365.779 | 193.318 | 798.605 | 373.856 |
06 T Osasuna | 1.200.037 | 177.495 | 625.045 | 397.498 |
07 T Garraioa | 3.119.341 | 560.500 | 1.588.787 | 970.054 |
08 T Komunikazioak | 849.358 | 123.961 | 438.758 | 286.639 |
09 T Aisia eta kultura | 1.645.967 | 252.744 | 924.548 | 468.675 |
10 T Irakastuntza | 581.965 | 64.668 | 326.645 | 190.652 |
11 T Jatetxeak eta hotelak | 3.856.471 | 600.576 | 1.950.663 | 1.305.233 |
12 T Bestelako ondasun eta zerbitzuak | 2.437.758 | 385.914 | 1.316.211 | 735.632 |
Data 2024ko Uztailaren 5a
Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta
Bizkaiko etxeetan igo zen gehien etxeko batez besteko gastua
Bizkaiko etxeak lehenengo lekuan daude 2023an hiru lurralde historikoetako etxe bakoitzean izandako batez besteko gastuan, 36.491 eurorekin, 2022an baino 2.602 euro gehiago etxe bakoitzeko (% 7,7); hiru lurraldeak hartuta hemen izan da hazkunderik handiena. Hazkunde hori, batez ere, Osasuna (% 23,0), Aisia eta kultura (% 26,1), Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 12,0) eta Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta bestelako erregaiak (% 7,4) multzoetan, besteak beste, izandako gastuen gorakadak eragin zuen. 2022. urtearen aldean, ondorengo talde hauetan gastuek behera egin zuten: Altzariak eta etxeko gaiak (-% 9,3), Irakaskuntza (-% 9,0) eta Komunikazioak (-% 1,5), hiru lurraldeetan jaitsi ondoren.
Euskal AEko etxeko batez besteko gastua (euroak), gastu-taldearen arabera, lurralde historikoari jarraiki (ECOICOP/EGF, 2 digitu). 2022-2023
| Araba/Álava | Bizkaia | Gipuzkoa |
| 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) 2023/2022 | 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) 2023/2022 | 2022 | 2023 | Gehikuntza (%) 2023/2022 |
GUZTIRA | 35.181 | 36.330 | 3,3 | 33.889 | 36.491 | 7,7 | 36.577 | 36.066 | -1,4 |
01 T Janari eta edari alkoholgabeak | 5.767 | 5.773 | 0,1 | 5.024 | 5.624 | 12,0 | 6.008 | 5.834 | -2,9 |
02 T Edari alkoholdunak eta tabakoa | 361 | 357 | -1,1 | 409 | 426 | 3,9 | 398 | 394 | -0,9 |
03 T Jantziak eta Oinetakoak | 1.418 | 1.383 | -2,5 | 1.346 | 1.352 | 0,4 | 1.475 | 1.495 | 1,4 |
04 T Etxebizitza, ura, elektriz., gasa eta beste erregaiak | 12.507 | 12.686 | 1,4 | 12.159 | 13.054 | 7,4 | 12.433 | 12.590 | 1,3 |
05 T Altzariak, etxeko artikuluak eta etxearen mantentze normalarentzako artikuluak | 1.186 | 1.322 | 11,4 | 1.772 | 1.607 | -9,3 | 1.274 | 1.246 | -2,2 |
06 T Osasuna | 1.342 | 1.214 | -9,6 | 1.023 | 1.258 | 23,0 | 1.443 | 1.324 | -8,2 |
07 T Garraioa | 4.138 | 3.833 | -7,4 | 2.847 | 3.197 | 12,3 | 3.768 | 3.232 | -14,2 |
08 T Komunikazioak | 920 | 848 | -7,9 | 896 | 883 | -1,5 | 993 | 955 | -3,8 |
09 T Aisia eta kultura | 1.506 | 1.728 | 14,7 | 1.475 | 1.860 | 26,1 | 1.331 | 1.562 | 17,3 |
10 T Irakastuntza | 628 | 442 | -29,6 | 722 | 657 | -9,0 | 796 | 635 | -20,2 |
11 T Jatetxeak eta hotelak | 3.161 | 4.107 | 29,9 | 3.805 | 3.925 | 3,2 | 4.251 | 4.349 | 2,3 |
12 T Bestelako ondasun eta zerbitzuak | 2.246 | 2.639 | 17,5 | 2.410 | 2.648 | 9,9 | 2.408 | 2.451 | 1,8 |
Data 2024ko Uztailaren 5a
Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta
Araban, etxe bakoitzeko batez besteko gastua 36.330 eurokoa izan zen, 2022an baino % 3,3 handiagoa, hau da, etxe bakoitzeko batez besteko gastua 1.150 euro igo zen urtean. Gastu-hazkunderik handiena Jatetxeak eta hotelak taldean izan zen, % 29,9ko hazkundearekin aurreko urtearen aldean; talde horretan etxe bakoitzeko batez besteko gastua 946 euro igo zen urtean. Aisia eta kultura taldeari dagokionez, Arabako familien batez besteko gastuak ere igoera nabarmena izan zuen 2022ko datuen aldean (% 14,7), baita Altzariak eta etxeko gaiak multzoko gastuak ere (% 11,4). Aitzitik, 2022an baino gastu txikiagoa izan zuten Irakaskuntzan (-% 29,6), Osasunean (-% 9,6), Komunikazioetan (-% 7,9) eta Garraioetan (-% 7,4).
Gipuzkoako etxeen batez besteko gastua % 1,4 jaitsi zen aurreko urtearekin alderatuta, urteko 36.066 euroko batez besteko gastuarekin etxe bakoitzeko. Aisia eta kultura (% 17,3), Jatetxeak eta hotelak (% 2,3), Jantziak eta oinetakoak (% 1,4) eta Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta bestelako erregaiak (% 1,3) taldeetan batez besteko gastuak handitu egin dira. Aldiz, Irakaskuntzan (-% 20,2), Garraioan (-% 14,2) eta Osasunean (-% 8,2) izandako jaitsierak nabarmentzen dira.
Kontsumoko gastua etxeen ezaugarrien arabera
Euskal AEko etxeen gastua aztertuz, etxearen eta bertako kideen sailkapen-aldagaien arabera, datuen ikuspegi sozioekonomikoa lortzen dugu
Etxearen tamainari dagokionez, kide 1 duten etxeek pertsona bakoitzeko 24.409 euroko batez besteko gastua egin zuten 2023an, Euskal AEko batez besteko gastua (15.570 euro) baino % 56,8 handiagoa Aurreko urtearekin alderatuta, kide 1 duten etxeen gastua urtean 1.485 euro igo da, batez beste, pertsonako. 2 kideko etxeak, pertsona bakoitzeko batez besteko gastua 18.462 eurokoa izanik, batez bestekoaren % 18,6 gainetik egon ziren. Aitzitik, 3 kide (14.024 euro) eta 4 kide eta gehiago (11.223 euro) zituzten etxeak batez bestekoaren azpitik kokatu ziren, % 9,9 eta % 27,9, hurrenez hurren.
Euskal AEko guztizko gastua eta batez besteko gastuak, etxeko tamainaren arabera. 2023
| Guztizko gastua (mila euro) | Etxeko batez besteko gastua (euro) | Pertsonako batez besteko gastua (euro) |
GUZTIRA | 34.272.927 | 36.331 | 15.570 |
kide bat | 7.138.818 | 24.409 | 24.409 |
2 kide | 10.814.767 | 36.923 | 18.462 |
3 kide | 7.371.543 | 42.069 | 14.023 |
4 eta gehiago | 8.947.799 | 48.961 | 11.223 |
Data 2024ko Uztailaren 5a
Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta
Etxeko diru-sarreren iturri nagusiari dagokionez, diru-sarrera iturri nagusia norberaren konturako lana eta jabetzaren eta kapitalaren errentak zituzten etxeak izan ziren 2023an etxeko batez besteko gasturik handiena izan zutenak, urtean 45.245 eurorekin; Euskal AEko batez bestekoarekiko % 24,4 gainetik kokatu zen, eta batez besteko gastua % 11,4 igo zen 2022. urtearekin alderatuta. Horrek esan nahi du etxeko batez besteko gastua 4.639 euro igo zela urtean. Ondoren, diru-sarreren iturri nagusia besteren konturako lana izan zuten etxeak etorri ziren, batez beste 38.555 euroko gastuarekin etxe bakoitzeko; 2022an baino % 0,5 handiagoa. Azkenik, etxeko batez besteko gastua 32.441 eurokoa izan zen —aurreko urtean baino % 0,5 handiagoa eta Euskal AEko batez bestekoaren % 10,8 azpitik— pentsioak, subsidioak eta bestelako prestazio eta diru-sarrera erregularrak diru-sarreren iturri nagusi izan zituzten etxeetan.
Euskal AEko guztizko gastua eta batez besteko gastuak, etxeko diru-sarreren iturri nagusiaren arabera. 2023
| Guztizko gastua (mila euro) | Etxeko batez besteko gastua (euro) | Pertsonako batez besteko gastua (euro) |
GUZTIRA | 33.851.024 | 36.369 | 15.601 |
Norberaren konturako lana eta jabetza- eta kapital-errentak | 3.335.397 | 45.245 | 15.649 |
Besteren konturako lana | 17.102.203 | 38.555 | 14.459 |
Pentsioak, sorospenak eta bestelako prestazio eta diru-sarrera erregularrak | 13.413.425 | 32.441 | 17.332 |
Data 2024ko Uztailaren 5a
Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta
Etxeen gastuari dagokionez, sostengatzaile nagusiaren jardueraren ondoriozko egoeraren arabera, 2023an sostengatzaile nagusia aktibo zegoen etxeen batez besteko gastua 37.516 eurokoa izan zen, Euskal AEko batez bestekoa baino % 3,3 handiagoa eta 2022an baino % 2,2 handiagoa. Aitzitik, sostengatzaile nagusia ez-aktibo zegoen etxeetan, batez besteko gastua 34.515 eurokoa izan zen, batez bestekoaren % 5 azpitik, baina % 7,4ko igoerarekin aurreko urtearekin alderatuta.
Euskal AEko guztizko gastua eta batez besteko gastuak, sostengatzaile nagusiaren jardueraren egoeraren arabera. 2023
| Guztizko gastua (mila euro) | Etxeko batez besteko gastua (euro) | Pertsonako batez besteko gastua (euro) |
GUZTIRA | 34.272.927 | 36.331 | 15.570 |
Aktiboak | 21.416.815 | 37.516 | 14.167 |
Ez-aktiboak | 12.856.112 | 34.515 | 18.648 |
Data 2024ko Uztailaren 5a
Iturria: Eustat. Familia-gastuaren inkesta
Oharra:
Familia-gastuaren inkesta Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) lankidetzan egiten da Euskal Autonomia Erkidegoan.
Gaur 2022 eta 2023 urteetarako argitaratutako datuek datu horiek berrikusi eta eguneratzen dituzte 2021eko erroldatik eratorritako biztanleria-zifrekin, biztanleriari, adinaren araberako egiturari eta etxeen osaerari buruzko informazio eguneratua barne hartuz.
Lehenengo fasean, 2022 eta 2023 urteetarako biztanleriak eguneratu dira. Beraz, eguneratze horrek eten egiten ditu orain arte argitaratutako datu-serieak, eta, ondorioz, ezin da konparazio homogeneorik egin.
Hori dela eta, 2022a baino lehen argitaratutako datuak berrikusi eta berriro kalkulatu behar dira, 2021eko Erroldatik eratorritako biztanleria-zenbatespen berriak kontuan hartuta. Berrikuspen hori bigarren fase batean egingo da, eta bertan erabiltzaileen eskura jarriko dira datuen serie homogeneoak.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 – 01010 Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62