HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Merkatu-zerbitzuen sektoreko...

2023/11/16ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA-INDIZEA. BESTE MERKATU-ZERBITZU BATZUK. 2023/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Merkatu-zerbitzuen sektoreko salmentak % 5,4 igo dira Euskal AEn 2023ko hirugarren hiruhilekoan

2023ko lehen hiru hiruhilekoetako metatuan, salmentak % 7,3 igo dira

Eustaten datuen arabera, 2023ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko Beste merkatu-zerbitzu batzuen sektoreko salmentek % 5,4ko igoera izan dute aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, prezio konstanteetan eta egutegi-eraginak kendu ondoren. Sektore horretan, Garraioa, Ostalaritza, Informazioa eta komunikazioak eta Enpresentzako zerbitzu-jarduerak sektoreek eskainitako zerbitzuak kontabilizatzen dira.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio konstanteetan eta urtaro-eraginak kendu ondoren, salmenten igoera % 0,1era iritsi da 2023ko hirugarren hiruhilekoan.

Beste merkatu-zerbitzu batzuk sektorearen barruan, salmenta errealen urtetik urterako bilakaera positiboa (prezio konstanteetan) honako sektore hauetan gertatu da: Garraioa eta biltegiratzea (% 13,9ko igoera), Informazioa eta komunikazioak (% 5,5eko igoera) eta Ostalaritza (% 1,8ko igoera). Administrazio-jarduerak eta zerbitzu osagarriak eta Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak sektoreetan, berriz, salmentek behera egin dute (% 4,5 eta % 1,1, hurrenez hurren).

2023ko hirugarren hiruhilekoa urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, salmentetan emaitza negatiboa izan duten sektoreak honako hauek izan dira: Ostalaritza (% 1,8ko jaitsiera), Administrazio-jarduerak eta zerbitzu osagarriak (% 1,2ko jaitsiera), eta Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak (% 0,4ko jaitsiera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta). Informazioa eta komunikazioak eta Garraioa eta biltegiratzea sektoreetan, berriz, salmentek gora egin dute (% 2,1 eta % 1,2, hurrenez hurren), prezio konstanteetan eta dagozkien urtaro-eraginak kendu ondoren.

Euskal AEko zerbitzuen koiuntura-indizea. Beste merkatu zerbitzu batzuk. Behin-behineko datuak. 2023/III

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-4At / A(t-4)
INDIZE OROKORRA5,40,17,3
Garraioa eta biltegiratzea13,91,216,5
Ostalaritza1,8-1,83,3
Informazioa eta komunikazioak5,52,14,3
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak-1,1-0,40,4
Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak-4,5-1,2-0,7
    
LURRALDE HISTORIKOAK   
Araba/Álava4,9-0,98,6
Bizkaia3,50,34,0
Gipuzkoa9,30,213,0
    
ENPLEGUA1,80,21,0

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

Data 2023ko Azaroaren 16a

Iturria: Eustat. Zerbitzuen kountura-indizea

Lurralde historikoak kontuan hartuta ikus daitekeenez, salmentek urtetik urterako % 9,3ko igoera izan dute Gipuzkoan, % 4,9koa Araban eta % 3,5ekoa Bizkaian.

Euskal AEn zerbitzu horietan guztietan enplegatutako langileen indizeak % 1,8ko aldakuntza positiboa izan du 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, igoera % 0,1ekoa izan da.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea % 94,7ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Merkatu-zerbitzuen sektoreko salmentak % 5,4 igo dira Euskal AEn 2023ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2023
Eguneratze data : 
2023/11/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali