2025/12/05eko prentsa-oharra
BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ERROLDA. BIZTANLERIAREN EGITURA. 2025/01/01
2025ean Euskal AEn bizi diren biztanleak 2.218.210 dira, duela urtebete baino 10.203 gehiago
Biztanleriaren batez besteko adina 46,1 urte da, 2005ean baino 4 urte gehiago
Eustaten datuen arabera, 2025eko urtarrilaren 1ean, 2.218.210 biztanle zituen Euskal Autonomia Erkidegoak; hau da, 2024an baino 10.203 gehiago, eta, termino erlatiboetan, % 0,5 gehiago. Hazkunde hori migrazio-saldoak (immigrazio eta emigrazioen artekoak) eragin du soilik, 20.870 pertsona gehiagorekin; saldo begetatiboa (jaiotza eta heriotza kopuruaren arteko aldea), berriz, negatiboa izan da, 9.455 pertsonatan.
Balio absolututan, biztanleria-hazkunderik handiena Bizkaian izan da, 2024an baino 5.696 biztanle gehiagorekin (+% 0,5), eta 1.155.733 biztanle izatera iritsiz; ondoren Araba dator, 337.680 biztanlerekin, hau da, aurreko urtean baino 2.534 pertsona gehiago (+% 0,8); eta azkenik, Gipuzkoa agertzen da, izan ere, bertan 1.973 biztanleko hazkundea izan da (+% 0,3), 724.797 biztanle izatera iritsiz.
Aldi zabalago bat hartuta egindako analisiak emaitza zertxobait desberdina erakusten du. 2005etik 2025era bitartean, Arabako biztanleria kopurua % 13,3 hazi zen, hau da, 39.514 biztanle gehiago izan ziren. Gipuzkoak izan zuen hazkunde handiena, 40.977 pertsona gehiagorekin; balio erlatiboetan % 6ko igoera izan zen. Bizkaiari dagokionez, aldi horretan 33.323 biztanle irabazi ditu, biztanleriaren % 3.
Biztanleriak gora egin du 150 udalerritan, horien artean, 3 hiriburuetan
Euskal AEko hiru hiriburuetan gora egin du biztanleriak 2024tik 2025era bitartean. Hazkunderik handiena Bilbon izan da, 2.525 biztanle gehiagorekin; ondoren Vitoria-Gasteiz azaltzen da, 1.982 biztanlerekin, eta azkenik Donostia, 496 biztanle gehiagorekin. 2005. urteko datuak kontuan hartuta, ikusiko dugu Bilboko biztanleria 763 pertsonatan soilik hazi dela azken 20 urteetan (+% 0,2), eta Donostiakoa 1.670 pertsonatan (+% 0,9). Vitoria-Gasteizko biztanleria, berriz, % 13,4 hazi da bi hamarkada hauetan, 223.953 biztanle izatetik 253.956 biztanle izatera pasatuz (30.003 biztanle gehiago).
Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako udalerriei dagokienez, nabarmentzekoa da azken urtean 150 udalerritan biztanle kopuruak gora egin duela eta 93tan behera. Biztanle kopuruari dagokionez, gehien hazi diren udalerriak, hurrenez hurren, Barakaldo (649 biztanle), Berango (638 biztanle) eta Urduliz (410 biztanle) izan dira. Termino absolutuetan beherakada handiena izan duen udalerria Getxo izan da, 291 biztanle galdu baititu; ondoren, Hondarribia dator, 145 biztanle galdu ondoren. Eskuernaga, Armiñon eta Elantxobe dira ehuneko jaitsiera handiena izan duten udalerriak, hiru kasuetan % 4tik gorakoa.
2005etik 2025era bitartean, Getxo, Galdakao, Portugalete, Basauri eta Sestao, Bilbo Handiko eskualdean, biztanle gehien galdu zituzten udalerriak izan ziren, guztira 18.213 biztanle. Ondarroan —Bizkaia— ere 1.000 biztanletik gora murriztu zen populazioa. Aitzitik, Barakaldok, Leioak eta Etxebarrik 4.000 biztanle baino gehiagotan gehitu zuten populazioa aldi horretan.
Eskualdeak kontuan hartuz gero, Bilbo Handia izan da azken urtean biztanle-hazkunderik handiena izan duena, 4.299 biztanle gehiagorekin; ondoren, Arabako Lautada (2.148) eta Donostialdea (889 gehiago) agertzen dira. Gainerako lekuetan, aipatu behar da 20 eskualdeetatik 3tan biztanleria galdu dela, eta horietako bitan 10 eta 13 pertsona gutxiago baino ez daudela.
2005eko datuak hartzen baditugu, Arabako Lautadan izan da hazkunderik handiena (34.187 biztanle gehiago); ondoren, Donostialdean (15.482 biztanle gehiago) eta Plentzia-Mungian (12.646 biztanle gehiago). 20 urte hauetan biztanleak galdu dituen eskualde bakarra dago: Markina-Ondarroa, 516 biztanle gutxiagorekin.
Biztanleriaren batez besteko adina 46,1 urte da, 2005ean baino 4 urte gehiago
Euskal AEko biztanleen batez besteko adina 46,1 urtekoa da 2025ean, Espainia osoan baino 2 urte gehiago. 2005arekin alderatuta, batez besteko adina 4 urte igo da. Sexuen arteko aldea, berriz, 3 urtekoa da; izan ere, gizonek batez beste 44,6 urte dituzte, eta emakumeek 47,6, adin aurreratuetan emakumeen kopurua handiagoa delako. Lurraldeetako batez besteko adinak haien adin-egitura adierazten du: Arabak batez besteko adina erkidegoko batez bestekoa (45,3 urte) baino ia urtebete txikiagoa du; Gipuzkoa batez besteko horretara hurbiltzen da, baina azpitik dago (45,7), eta Bizkaiak adin hori gainditzen du, 46,6 urtera iristen baita.
2025ean, Euskal AEn, 65 urte eta gehiagoko pertsonen proportzioa % 24,3koa da, aurreko urtean baino 0,3 puntu gehiago, eta Espainian baino 3,6 puntu gehiago (% 20,7). 4 autonomia-erkidegok bakarrik gainditzen dute portzentaje hori: Asturiasko Printzerriak (% 28,4), Gaztela eta Leonek (% 27,3), Galiziak (%26,9) eta Kantabriak (% 24,5). Sexuari erreparatuz gero, 65 urte edo gehiagoko emakumeen proportzioa % 26,9koa da, eta gizonena, berriz, % 21,6koa.
Euskal AEko batez besteko ehunekoa 86 udalerrik gainditzen dute, eta 166k balio bera edo txikiagoa dute; lehenengoen artean daude Bilbo, Donostia, Barakaldo eta Getxo, non Euskal AEko biztanleria osoaren % 31,8 bizi den.
2005ean, 65 urte eta gehiagoko biztanleen ehunekoa % 18,3koa zen, eta batezbestekoa baino ehuneko handiagoa zuten udalerriak 148 ziren. Gainera, 2005 eta 2025 artean 59 udalerritan jaitsi egin da 65 urtetik gorako pertsonen proportzioa, nahiz eta udalerri horietan biztanleria osoaren % 2,2 bakarrik bizi den.
Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen, adin-talde handien arabera. 2025/01/01
| |
Guztira |
0 - 19 |
20 -64 |
≥ 65 |
| |
|
Kopurua |
% |
Kopurua |
% |
Kopurua |
% |
| Guztira |
2.218.210 |
383.111 |
17,3 |
1.295.330 |
58,4 |
539.769 |
24,3 |
| Lurralde historikoak |
|
|
|
|
|
|
|
| Araba/Álava |
337.680 |
61.996 |
18,4 |
197.915 |
58,6 |
77.769 |
23,0 |
| Bizkaia |
1.155.733 |
191.199 |
16,5 |
677.986 |
58,7 |
286.548 |
24,8 |
| Gipuzkoa |
724.797 |
129.916 |
17,9 |
419.429 |
57,9 |
175.452 |
24,2 |
| Hiriburuak |
|
|
|
|
|
|
|
| Bilbao |
346.933 |
52.676 |
15,2 |
206.157 |
59,4 |
88.100 |
25,4 |
| Donostia / San Sebastian |
183.388 |
29.172 |
15,9 |
105.384 |
57,5 |
48.832 |
26,6 |
| Vitoria-Gasteiz |
253.956 |
46.589 |
18,3 |
148.523 |
58,5 |
58.844 |
23,2 |
| Eskualdeak |
|
|
|
|
|
|
|
| Añana |
6.468 |
998 |
15,4 |
3.963 |
61,3 |
1.507 |
23,3 |
| Arabako Errioxa / Rioja Alavesa |
11.935 |
2.311 |
19,4 |
7.043 |
59,0 |
2.581 |
21,6 |
| Arabako Kantaurialdea / Cantábrica Alavesa |
34.610 |
6.246 |
18,0 |
19.684 |
56,9 |
8.680 |
25,1 |
| Arabako Lautada / Llanada Alavesa |
272.119 |
50.274 |
18,5 |
159.682 |
58,7 |
62.163 |
22,8 |
| Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa |
3.258 |
487 |
14,9 |
1.924 |
59,1 |
847 |
26,0 |
| Arratia-Nerbioi / Arratia-Nervión |
24.402 |
4.594 |
18,8 |
14.271 |
58,5 |
5.537 |
22,7 |
| Bidasoa Behea / Bajo Bidasoa |
77.625 |
13.364 |
17,2 |
45.175 |
58,2 |
19.086 |
24,6 |
| Bilbo Handia / Gran Bilbao |
865.092 |
138.502 |
16,0 |
507.183 |
58,6 |
219.407 |
25,4 |
| Debagoiena / Alto Deba |
55.238 |
10.227 |
18,5 |
31.053 |
56,2 |
13.958 |
25,3 |
| Debarrena / Bajo Deba |
63.287 |
11.593 |
18,3 |
35.815 |
56,6 |
15.879 |
25,1 |
| Donostialdea |
332.007 |
55.653 |
16,8 |
193.780 |
58,4 |
82.574 |
24,9 |
| Durangaldea / Duranguesado |
99.913 |
18.286 |
18,3 |
58.669 |
58,7 |
22.958 |
23,0 |
| Enkartazioak / Encartaciones |
32.422 |
5.569 |
17,2 |
19.030 |
58,7 |
7.823 |
24,1 |
| Gernika-Bermeo |
46.668 |
8.153 |
17,5 |
26.710 |
57,2 |
11.805 |
25,3 |
| Goierri |
68.887 |
13.732 |
19,9 |
39.256 |
57,0 |
15.899 |
23,1 |
| Gorbeialdea / Estribaciones. del Gorbea |
9.290 |
1.680 |
18,1 |
5.619 |
60,5 |
1.991 |
21,4 |
| Markina-Ondarroa |
25.608 |
4.287 |
16,7 |
14.648 |
57,2 |
6.673 |
26,1 |
| Plentzia-Mungia |
61.628 |
11.808 |
19,2 |
37.475 |
60,8 |
12.345 |
20,0 |
| Tolosaldea |
50.099 |
9.897 |
19,8 |
29.033 |
58,0 |
11.169 |
22,3 |
| Urola Kosta |
77.654 |
15.450 |
19,9 |
45.317 |
58,4 |
16.887 |
21,7 |
Data 2025eko Abenduaren 5a
Iturria: Eustat. Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura
Biztanleen adinari dagokionez, aldea dago EAEko udalerrien artean, eta, zehazki, 65 urte edo gehiagoko pertsonen ehunekoari dagokionez: Baliarraingo % 10,1en eta Lagrango % 37,4ren artean kokatzen da.
Lehenengo horretaz gain, beste 5 udalerrik % 14 baino gutxiago dute. Irurak, Armiñonek, Arakaldok, Alegria-Dulantzik eta Astigarragak. Guztira, 13.239 biztanle bizi dira 6 udalerri horietan. Bestalde, Lagranez gain, 9 udalerri dira % 30etik gorako portzentajea dutenak: Morga, Añana, Mundaka, Ea, Gaubea, Sukarrieta, Elantxobe, Ereño eta Harana. Hamar udalerri horietan 5.838 pertsona bizi dira.
Eskualde-mailan, zazpi eskualdetan 65 urtetik gorako biztanleria guztizkoaren % 25etik gorakoa da: Markina-Ondarroa (% 26,1), Arabako Mendialdea (% 26), Bilbo Handia (% 25,4), Gernika-Bermeo eta Debabarrena (% 25,3 bietan), Debagoiena eta Kantauri Arabarra (% 25,1 bietan). Ehuneko txikiena duen eskualdea, berriz, Plentzia-Mungia da, % 20koa.
Adin aurreratuenei erreparatuz gero, ikus dezakegu 85 urte eta gehiagoko pertsonak 2005ean % 1,9 izatetik 2025ean % 4 izatera igaro direla, baina ehuneko hori oso modu desberdinean banatzen da gizonen eta emakumeen artean: Euskal Autonomia Erkidegoko gizonen % 2,6k 85 urte edo gehiago ditu, eta emakumeen artean, berriz, proportzio hori % 5,2ra igotzen da. 100 urte eta gehiagoko biztanlerian hazkunde-prozesua biziagoa izan da: 2005ean adin hori zuten 299 pertsona izatetik, hogei urte geroago 960 pertsona izatera igaro da, guztien % 86,4 emakumeak izanik.
Euskal AEn 65 urte eta gehiagoko 1,85 pertsona daude 16 urtetik beherako bakoitzeko, Espainia osoko ratioa (1,5) gaindituz, baina Asturiasko Printzerrian ikusten den 2,7ko erlaziotik urrun oraindik.
Eskualdeen arabera, Arabako Mendialdea, Bilbo Handia, Añana eta Markina-Ondarroa dira proportziorik handiena dutenak, 16 urtetik beherako bakoitzeko 65 urtetik gorako 2 pertsona edo gehiago baitaude; Plentzia-Mungian, berriz, 1,3 daude.
Udalerri-mailan, 91 udalerrik dute batez bestekoaren balio bera edo handiagoa; muturreko kasuak ere badaude, hala nola Lagran eta Harana, 5 eta 1 arteko erlazioarekin. Baliarrainek, aldiz, 0 eta 15 urte bitarteko 2,6 gazte baino gehiago ditu 65 urte edo gehiagoko pertsona bakoitzeko, eta Orendainek 1,6, Irurak 1,5 eta Astigarragak 1,5, hurrenez hurren, baina gogoan izan behar da biztanle gutxiko udalerriak direla. Oro har, 22 udalerritan gutxienez 16 urtetik beherako adingabe bat dago 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62