2024/07/24ko prentsa-oharra
BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ERROLDA. JARDUERA. 2024-01-01
Atzerrian jaiotakoek jarduera-tasa handiagoak dituzte, baina baita langabezia handiagoa ere 2024ko urtarrilean Euskal AEn
Pertsona okupatuen erdiek eurak bizi diren Lurralde Historikoan dute lantokia, baina bizi direnaz bestelako udalerri batean
2024ko urtarrilaren 1eko datan, Euskal AEn bizi diren eta Espainiatik kanpo jaio diren pertsonek bertako biztanleek baino jarduera-tasa handiagoak dituzte, Eustatek landutako datuen arabera. Bestalde, langabezia-tasa ere handiagoa da atzerrian jaiotako biztanleen artean, eta alde handiak daude haien jatorrizko herrialdeak alderatuta. Langabezia-tasarik handiena Afrikan jaiotakoen artean dago (% 32,2), ondoren datoz Asian eta Ozeanian jaiotakoak (% 12,5) eta Europako gainerako herrialdeetan jaiotakoak (% 12,2). Espainian jaiotakoek dute langabezia-tasarik txikiena (% 6), eta hauen atzetik Amerikan jaiotakoak daude (% 8,6).
Sexuaren araberako aldeak nabarmentzekoak dira; eta alde horiek, bereziki, jaioterriaren arabera handiagoak dira. Afrikan jaiotako emakumeen kasua da deigarriena: emakumeen langabezia-tasa % 52,3koa da, jatorri bereko gizonena % 21,5ekoa den bitartean. Asiako eta Ozeaniako jatorria dutenen artean ere alde handia dago (emakumeen % 20,0 eta gizonen % 7,7).
2021etik 2024ra bitartean, oro har, langabezia-tasek hobera egin dute talde guztietan, jaioterriaren arabera; beherakadarik handiena Amerikan jaiotako pertsonen artean gertatu da, 2021ean % 16,5 izatetik 2024an % 8,6 izatera igaro baitira. Halaber, Espainian jaiotako herritarren tasak jaitsi egin dira (% 9,8tik % 6,0ra), baita Europako gainerako herrialdeetan jaiotakoenak ere (% 17,68tik % 12,15era). Afrikan jaiotakoek dute langabezia-tasarik handiena (% 32,3), hartutako erreferentzia-aldian ia ehuneko zortzi puntu jaitsi den arren. Kolektibo horren barruan, genero-arrakala ez da aldatu 2021az geroztik. Horrela, 2021etik 2024ra gizonezkoen langabezia-tasak behera egin duen bitartean, emakumezkoenak % 52,3koa izaten jarraitu du bi urteen artean. Gauza bera gertatzen da Asian eta Ozeanian jaiotakoen kasuan. Amerikan jaiotako biztanleen artean, berriz, emakumeen langabezia-tasa ehuneko sei puntu baino gehiago jaitsi da, % 16,7tik % 10,3ra pasatuz.
Jarduera-tasarik handienak Europan (% 63,2), Afrikan (% 62,8) eta Amerikan (% 61) jaiotakoen artean daude; guztiak Espainian jaiotakoen (% 55,6) gainetik.
Euskal AEko eskualde guztietan izan da langabezia-tasaren bilakaera positiboa, % 2,5 eta 6 arteko jaitsierekin 2021etik 2024ra bitartean
Lurraldeak kontuan hartuz, eta bilakaerari dagokionez, langabezia-tasak behera egin du oro har, eta Euskal AEko eskualde gehienetan. Arabako Errioxa eta Markina-Ondarroa izan dira 2021etik jaitsiera handienak izan dituztenak, ehuneko 6,3 eta 5,5 puntuko jaitsierekin, hurrenez hurren. Nabarmentzekoa da, halaber, Añanaren (-5 puntu) eta Bidasoa Beherearen (-4,8 puntu) bilakaera aldi horretan. Bestalde, beste eskualde batzuetan hobekuntza txikiagoak izan dira, hala nola Debabarrenan eta Arabako Mendialdean; izan ere, bi eskualde horietan 2,5 puntu jaitsi dira 2021etik 2024ra bitartean.
Euskal AEn bizi diren 16 urte eta gehiagoko biztanleen langabezia-tasaren bilakaera, eskualdeen arabera (%). 2020-2024
| |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
2024 |
Aldea 2024-2023 |
Aldea 2024-2021 |
| |
| Euskal AE |
10,1 |
11,4 |
9,7 |
8,5 |
7,4 |
-1,1 |
-4 |
| |
| Eskualdeak |
|
|
|
|
|
|
|
| Añana |
9,5 |
11,2 |
8,7 |
7,8 |
6,2 |
-1,6 |
-5 |
| Arabako Errioxa / Rioja Alavesa |
11,9 |
13,5 |
10 |
9,6 |
7,2 |
-2,4 |
-6,3 |
| Arabako Kantaurialdea / Cantábrica Alavesa |
10,8 |
12 |
9,5 |
8,4 |
8 |
-0,4 |
-4 |
| Arabako Lautada / Llanada Alavesa |
10,5 |
12 |
10 |
9 |
7,9 |
-1,1 |
-4,1 |
| Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa |
7 |
8,5 |
7 |
5,8 |
6 |
0,2 |
-2,5 |
| Arratia Nerbioi / Arratia-Nervión |
9,5 |
10,8 |
9,4 |
8,2 |
7,3 |
-0,9 |
-3,5 |
| Bidasoa Behea / Bajo Bidasoa |
10,7 |
11,8 |
10 |
8,8 |
7 |
-1,8 |
-4,8 |
| Bilbo Handia / Gran Bilbao |
11,6 |
12,9 |
11,5 |
9,9 |
8,8 |
-1,1 |
-4,1 |
| Debabarrena / Bajo Deba |
10,1 |
10,7 |
9,1 |
8,4 |
8,2 |
-0,2 |
-2,5 |
| Debagoiena / Alto Deba |
7,5 |
8,4 |
7 |
6,7 |
5,7 |
-1 |
-2,7 |
| Donostialdea / Donostia-San Sebastián |
8,2 |
9,5 |
7,8 |
7,1 |
5,6 |
-1,5 |
-3,9 |
| Durangaldea / Duranguesado |
9 |
10,1 |
8,4 |
6,9 |
5,7 |
-1,2 |
-4,4 |
| Enkartazioak / Encartaciones |
12,4 |
13,1 |
11,9 |
10,4 |
9,5 |
-0,9 |
-3,6 |
| Gernika-Bermeo |
11 |
11,6 |
9,6 |
8,2 |
6,9 |
-1,3 |
-4,7 |
| Goierri |
7,7 |
8,7 |
7,3 |
7 |
5,9 |
-1,1 |
-2,8 |
| Gorbeialdea / Estribaciones del Gorbea |
6,6 |
8,3 |
6,9 |
6,2 |
5 |
-1,2 |
-3,3 |
| Markina-Ondarroa |
9,9 |
11,1 |
8,2 |
7 |
5,6 |
-1,4 |
-5,5 |
| Plentzia-Mungia |
8,9 |
10,3 |
8,5 |
7,1 |
5,6 |
-1,5 |
-4,7 |
| Tolosaldea / Tolosa |
7,5 |
8,5 |
7,1 |
6,7 |
5,4 |
-1,3 |
-3,1 |
| Urola-Kostaldea / Urola Costa |
8 |
8,8 |
6,8 |
5,9 |
5 |
-0,9 |
-3,8 |
Data 2025eko Uztailaren 24a
Iturria: Eustat. Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Jarduera
Enkarterrin, azken hiru urteetan 3,6 puntu hobetu bada ere, eskualde-mailako langabezia-tasarik altuena du 2024an (% 9,5), Bilbo Handiarekin batera (% 8,8). Beste muturrean, Gorbeialdea eta Urola Kosta dira langabezia-tasa txikienak dituzten eskualdeak (% 5 bi kasuetan), Tolosaldearekin (% 5,4) eta Plentzia-Mungiarekin (% 5,6) batera 2024an.
Hiriburuei dagokienez, langabezia-tasa txikiena Donostiak du (% 5,3), aurreko urtean baino ehuneko 1,6 puntu azpitik. Zifra hori Gasteizen erregistratutakoa (% 8) baino askoz txikiagoa da, eta, bereziki, Bilbokoa (% 9,7) baino askoz ere txikiagoa, bi kasu hauetan % 1,1eko jaitsiera eman ondoren.
Hiriburuak alde batera utzita, udalerriaren tamaina handitu ahala langabezia-tasa handitu egiten da. Udalerri txikienek % 6ko langabezia-tasa dute, hau da, Euskal AEko batez bestekoa (% 7,4) baino ehuneko 1,4 puntu azpitik. Ondoren datoz 5.000 eta 10.000 biztanle arteko udalerriak eta 10.000 eta 40.000 arteko udalerriak, biak % 6,6ko tasarekin, hau da, batezbestekoa baino 0,8 puntu azpitik. 40.000 eta 100.000 biztanle bitarteko udalerriek, berriz, % 8,4ko tasa dute, batezbesteko hori baino ehuneko puntu bat gainetik.
Batez besteko langabezia-tasa baino txikiagoa dute 195 udalerrik, hau da, udalerri guztien % 77,4k. Muturretan, 17 udalerrik % 3tik beherako langabezia-tasa dute. Horien artean honako hauek nabarmentzen dira: Kripan, Garai, Abaltzisketa, Ajangiz, Gabiria, Mutiloa, Ereño, Lagran, Albiztur eta Hernialde. Horiek guztiak biztanle gutxien duten udalerrien taldean kokatuak daude, 5.000 biztanlera bitarteko udalerrien taldean alegia. Beste muturrean, 5 udalerrik langabezia-tasa % 11ren gainetik dute (tasa handienetik txikienera ordenatuta): Lanestosa, Sestao, Balmaseda, Alonsotegi eta Santurtzi. Udalerri horiek multzo diferentetan daude kokatuak tamainari dagokionez.
181 udalerritan okupazio-tasa batezbestekoa (% 52,4) baino handiagoa da, eta 3tan % 45etik behera dago
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 16 urte eta gehiagoko biztanleen okupazio-tasa —hau da, okupatutako pertsonen proportzioa 15 urtetik gorako biztanleria guztiarekiko— % 52,4koa izan zen 2024ko urtarrilaren 1ean. Horrek esan nahi du ehuneko 0,2 puntu igo dela aurreko urtearekin alderatuta. Eskualdeei dagokienez, 20 eskualdeetatik 14tan igo egin da okupazio-tasa, 2023ko datuekin alderatuta; beste 2tan ez da aldaketarik izan, eta 4 eskualdetan ehuneko 0,1 eta 0,6 puntu artean jaitsi da.
Plentzia-Mungia da okupazio-tasarik altuena duen eskualdea, % 57,5ekoa, hau da, 2023an baino ehuneko 0,6 puntu gainetik. Ondoren, Gorbeialdea dator, % 57,4ko tasarekin —0,7 puntuko igoera izan du aurreko urtearekin alderatuta—.Hirugarren lekuan Urola Kosta dago % 57,3ko tasarekin, hau da, 0,9 puntu igo da.
Udalerriaren tamainari dagokionez, 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriek batez besteko okupazio-tasa nahiko altua dute, % 55,2koa (batez bestekoa baino 2,8 puntu gainetik). Talde horren barruan, oso tasa altuak dituzten udalerriak nabarmentzen dira, hala nola Baliarrain (% 74,1), Orendain (% 69,9) eta Irura (% 67,5). Kontrako muturrean daude Lanestosa (% 41,4), Elantxobe (% 44,2) eta Trucios-Trutzioz (% 44,9).
Hurrengo taldean, 5.000 eta 10.000 biztanle arteko udalerriek batez beste % 54,5eko okupazio-tasa dute (2,2 puntu batez bestekoaren gainetik). Astigarraga (% 69) eta Urduliz (% 61,9) nabarmendu dira balio altuenekin, eta, aldiz, Balmaseda (% 47,4), Ondarroa (% 49,2) eta Ortuella (% 49,9), balio baxuenekin.
10.000 eta 40.000 biztanle bitarteko udalerriek % 53,6ko batez besteko okupazio-tasa dute (oraindik ere 1,2 puntu batez bestekoaren gainetik). Talde horren barruan, Etxebarri (% 62,3) eta Sopela (% 59,3) nabarmentzen dira. 40.000 eta 100.000 biztanle bitarteko udalerriei dagokien hurrengo mailan, batez besteko tasa % 49,4ra jaisten da (batez besteko okupazio-tasa baino ia 3 puntu azpitik). Irun agertzen da talde horren buruan, % 51,2ko okupazio-tasarekin, eta, ondoren, Barakaldo dator, % 51rekin.
Azkenik, Lurralde Historikoetako hiriburuen kasuan, Vitoria-Gasteizek du okupazio-tasarik altuena, % 52,8koa, eta oso gertutik jarraitzen dio Donostiak (% 52,6). Bilbok, berriz, % 49,8ko okupazio-tasa du.
Pertsona okupatuen erdiek eurak bizi diren Lurralde Historikoan dute lantokia, baina bizi direnaz bestelako udalerri batean
Euskal AEn biztanleria okupatuaren % 38,6k bizi den udalerri berean egiten du lan. Proportzio hori nabarmen handiagoa da Araban, % 71,3ra iristen baita, hau da, lanean ari diren hamar pertsonatik zazpi. Gipuzkoan, batez besteko autonomikoaren antzekoa da balioa, % 37,2koa, eta Bizkaian % 29,9ra arte murriztu da.
Bestalde, pertsona okupatuen % 53,7k bizi diren udalerritik kanpo lan egiten dute, nahiz eta lurralde historiko beraren barruan egon. Horrek ehuneko 2,4 puntuko igoera dakar 2023ko datuekin alderatuta. Banaketa nabarmen aldatzen da lurralde batetik bestera: Bizkaian proportzio hori % 62,6koa da, eta Gipuzkoan % 56,5ekoa. Araban, berriz, okupatuen % 17,1ek baino ez du lan egiten bizi den udalerritik kanpo, baina lurralde horren barruan.
Azkenik, okupatuen % 6,1ek beste lurralde historiko batean du lantokia, eta % 2,4k beste autonomia-erkidego batean edo atzerrian.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62