Metodologia-fitxa: Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Jarduera (Kod. 050407)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
23/01/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
23/01/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Aktibitatearen udal-estatistikak Euskal AEn bizi den biztanleriaren jarduerari buruzko urteko datuak eskaintzen ditu, udal-mailan xehaturik. Zehazki, biztanle okupatuei, langabeei eta ez-aktiboei buruzko eta lan-merkatuaren ezaugarriei buruzko informazioa ematen du (adibidez, jarduera-sektore ekonomikoari buruzkoa).
3.2. Sailkapen-sistemak
Hauek dira sailkapenerako aldagaiak:
-Lurralde historikoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa
-Eskualdea
-Udalerria
-Sexua
-Adin-taldeak: 16-24, 25-34. 35-44, 45-54. 55-64, 65 edo gehiago
-Atzerritarrak aztertzeko nazionalitate-edukitzailea
-Ekonomia-sektorea: nekazaritza, industria, eraikuntza eta zerbitzuak
-Lortutako prestakuntza-maila: Bigarren Hezkuntzako eta Behe Hezkuntzako lehen etapa; Bigarren Hezkuntzako eta Goi Mailako Bigarren Hezkuntzaren ondoko bigarren etapa eta Goi Mailako Hezkuntza
Jarduera Ekonomikoaren Sailkapen Nazionala (JESN-2009)
3.3. Estaldura sektoreka
Eragiketak JESN-2009ren ekonomia-sektore guztiak hartzen ditu.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Euskal AEn erroldatutako pertsona fisikoa.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Biztanleriak Euskal AEko pertsonen multzoa hartzen du.
3.7. Eremu geografikoa
Eragiketaren lurralde-eremua Euskal AE da.
3.8. Denborazko estaldura
2010, 2015, 2016, 2018-2022
3.9. Oinarri-aldia
Ez dagokio.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Datu argitaratuak balio absolututan (pertsonak) eta tasetan aurkezten dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Urtekoa. N urteko datuen erreferentziazko data N+1 urteko urtarrilaren 1a da.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Urtero zabaltzen da.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
Tasak
Euskal AEko biztanleriaren jarduera-tasa, lurralde-eremuen arabera, sexuari jarraiki (%).
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren okupazio-tasa, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera (%).
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren langabezia-tasa, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera (%).
Jarduerarekiko erlazioa
Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen eta jarduerarekiko harremanaren arabera.
Euskal AEko biztanleria, lurralde-eremuen eta jarduerarekiko harremanaren eta sexuaren arabera.
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria, lurralde-eremuen, jarduerarekiko erlazioaren eta adin-taldeen arabera.
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanle atzerritarrak, nazionalitate kontinentearen eta jardueraren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria, jaiotza-herrialdearen eta jarduerarekiko harremanaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, udalerriaren tamainaren eta jarduerarekiko harremanaren arabera, sexuari jarraiki.
Biztanleria Arabako biztanleria-entitateka, eskolatze-mailaren arabera.
Biztanleria Gipuzkoako biztanleria-entitateka, jarduerarekiko harremanaren arabera.
Biztanleria Bizkaiko biztanleria-entitateka, jarduerarekiko harremanaren arabera.
Euskal AEko biztanleak, 10.000 biztanle baino gehiagoko auzoen arabera, jarduerarekiko harremanari jarraiki.
Arabako biztanleria barrutien eta zentsu-sekzioen arabera, jarduerarekiko harremanari jarraiki.
Bizkaiko biztanleria barrutien eta zentsu-sekzioen arabera, jarduerarekiko harremanari jarraiki.
Gipuzkoako biztanleria barrutien eta zentsu-sekzioen arabera, jarduerarekiko harremanari jarraiki.
Biztanleria aktiboa
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria aktiboa, prestakuntza-mailaren eta adin-taldeen arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
Biztanleria langabea
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria langabea, adinaren eta lortutako prestakuntza-mailaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
Biztanleria landuna
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna, lurralde-eremuka ekonomi sektoree eta sexuaren arabera.
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna sektore ekonomikoen eta lortutako prestakuntza-mailaren arabera, sexuari jarraiki.
Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleria landuna, egoera profesionalaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna baldintza sozioekonomikoaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
Lan-mugikortasuna
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna, lan-probintziaren eta sektore ekonomikoen arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki.
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanle okupatuak lurralde arloen arabera, lan lekuari jarraiki.
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna, lurralde historiko eta adinaren arabera, lantoki eta sexuari jarraiki.
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna, lurralde historiko eta sektore ekonomikoaren arabera, lantoki eta sexuari jarraiki.
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna, lurralde historiko eta nazionalitatearen arabera, laneko probintzia eta sexuari jarraiki.
Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria okupatua eta ikaslea, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera, lantokiari jarraiki.
Metadatuak:
-Metodologia eta kalitatea: kalitate-fitxa eta fitxa metodologikoa
-Definizioak
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Jarduera
10.3. On-line datu-baseak
| Datu Bankua | Eguneratua | |
|---|
| Tasak |
| Euskal AEko biztanleriaren jarduera-tasak, lurralde eremuaren eta sexuaren arabera. 2010 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleriaren enplegu-tasa, lurralde eremuaren eta sexuaren arabera. 2010 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria langabearen langabezi tasak, lurralde eremuaren eta sexuaren arabera. 2010 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Biztanleria aktiboa |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria, lurralde eremu, jarduerarekiko erlazio , adina eta sexuaren arabera. 2010 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko biztanleria, lurralde eremu, jarduerarekiko erlazio eta sexuaren arabera. 2010 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko atzerriko biztanleria, naziotasun-kontinente eta jarduerarekiko erlazio, lurralde historiko eta sexuaren arabera. 2010 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, lurralde historikoaren, jaioterriaren, jarduerarekiko harremanaren eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria aktiboa, lurralde historiko, prestakuntza-maila, adina eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria aktiboa, eskualde, prestakuntza-maila, adina eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria aktiboa, udalerri (>40 000 biztanleria), prestakuntza-maila, adina eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria aktiboa, lurralde historiko, eskolatze-maila, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 2021 | 2022/10/28 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria aktiboa, eskualde, eskolatze-maila, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 2021 | 2022/10/28 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria aktiboa, udalerri (>40 000 biztanleria), eskolatze-maila, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 2021 | 2022/10/28 |  |
| Biztanleria ez-aktiboa |
| Euskal AEko biztanleria ez-aktiboa, lurralde eremu, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Biztanleria landuna |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria okupatua, lurralde historiko, sektore ekonomiko, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria okupatua, eskualde, sektore ekonomiko, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria okupatua, udalerri (>10.000 biztanleria), sektore ekonomiko, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna, lurralde historikoaren, lanbidearen, sektore ekonomikoaren eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna sektore ekonomikoen, lortutako prestakuntza-mailaren, lurralde historikoaren, sexuaren eta aldiaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria okupatua, lurralde historiko, prestakuntza-maila, adina eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria okupatua, eskualde, prestakuntza-maila, adina eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria okupatua, udalerri (>10.000 biztanleria), prestakuntza-maila, adina eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna, egoera sozioekonomikoaren eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna, lurralde historikoaren, lanbide-egoeraren eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna, lurralde historikoaren, sektore ekonomikoen arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanle okupatuak lurralde arloen eta lan lekuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna, lurralde historiko, adinaren, lantoki eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna, lurralde historiko, sektore ekonomiko, lantoki eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna, lurralde historiko, nazionalitatearen, laneko probintzia eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria landuna eta ikaslea, lurralde historiko, sexuaren eta laneko tokiaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria okupatua, lurralde historiko, eskolatze-maila, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 2021 | 2022/10/28 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria okupatua, eskualde, eskolatze-maila, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 2021 | 2022/10/28 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria okupatua, udalerri (>10.000 biztanleria), eskolatze-maila, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 2021 | 2022/10/28 |  |
| Biztanleria langabea |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria langabezi tasak, lurralde historiko, prestakuntza-maila, adina eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria langabezi tasak, eskualde, prestakuntza-maila, adina eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria langabezi tasak, udalerri (>10.000 biztanleria), prestakuntza-maila, adina eta sexuaren arabera. 2021 - 2023 | 2024/10/31 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria langabezi tasak, lurralde historiko, eskolatze-maila, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 2021 | 2022/10/28 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria langabezi tasak, eskualde, eskolatze-maila, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 2021 | 2022/10/28 |  |
| Euskal AEko >=16 urteko biztanleria langabezi tasak, udalerri (>10.000 biztanleria), eskolatze-maila, adina eta sexuaren arabera. 2010 - 2020 | 2022/10/28 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.
Informazio-zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Aktibitatearen udal-estatistikan, helburu espezifiko batzuk ezartzen dira, EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazle hauen balio bakoitzerako: egokitasuna; zehaztasuna eta fidagarritasuna; aukera eta puntualtasuna; irisgarritasuna eta argitasuna, eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Besteak beste, honako erakunde hauek daukate eragiketa honen gaineko interesa:
-Udalak
-Behatoki sektorialak
-Unibertsitatea
-Jaurlaritzako Sailak
-Ikertzaileak
-Espainiako Estatistika Institutua (INE)
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 2 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 3 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,15 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,49. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren plan eta programek aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Ildo horretan, estatistika-eragiketa honen emaitzen lurraldekako desagregazio-mailarik handiena udalerria da. Bestetik, aldagai garrantzitsuenetarako, auzoko, barrutiko, zentsu-sekzioko eta/edo biztanle-entitateko mailan ateratzen da informazioa, edota datuak babesteko araudi orokorra errespetatzen duen bestelako edozein lurralde-desagregaziotatik.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Estatistika hau egiteko, ez da informaziorik zuzenean biltzen: gehienbat, administrazio-informazioa tratatzen eta erabiltzen da. Biztanleria guztiari buruzko informazioa hartzean, zehaztasun- eta fidagarritasun-mailak altuak izatea bermatzen da.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Zentsu-eragiketa denez, ez dago laginketarik.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:
Egotzitako aldagaien ehunekoa: % 8
Gizarte Segurantzaren estaldura tasa: % 91
Iturri administrazio gutxiegizko estaldura tasa: % 15
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 22 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
Ez dagokio.
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 8 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Emaitzak bateragarriak dira Euskal AEko lan-merkatuaren bilakaera neurtzen duten beste inkesta eta estatistika batzuekin; adibidez, Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestarekin (Eustat) eta Lan Merkatuaren Erroldarekin (Lan eta Enplegu Sailaren Estatistika Atala).
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
15.4. Barne-koherentzia
Behar diren administrazio- eta estatistika-fitxategien tratamendurako, fase espezifiko bat abiatu behar da estatistikan ohikoak diren lanak egin aurretik; hau da, iturriak aztertu edo alderatzeko fase bat abiatu behar da, administrazio-fitxategien edukia egiaztatzeko eta, gero, informazioa datu-basean iraultzeko, behin baliozkotu, homogeneizatu eta, hala badagokio, araztu ondoren.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 52800 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Datuak, behin argitaratuta, behin betikotzat jotzen dira.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Estatistika hau egiteko, ez da informaziorik zuzenean biltzen: administrazio- edota estatistika-informazioa erabiltzen da.
Honako hauek dira aktibitatearen udal-estatistikari buruzko informazioa ematen duten barne-iturriak:
- Biztanleria-erregistroa: aribideko urteko biztanleria, azterlanaren unibertsoa.
- Biztanleria aktiboaren inkesta (BAI) eta Lan Merkatuaren Errolda (LME): datuak kontrastatu, osatu eta, hala badagokio, eguneratzeko.
- Unibertsitatearen estatistika: informazioa osatzeko.
- Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak eta/edo Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika, baita Aktibitatearen udal-estatistika bera ere: informazioa osatzeko.
- Jarduera ekonomikoen direktorioa – Informazioa osatu eta arazteko.
Honako hauek dira kanpoko informazio-iturriak:
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia (GSDN)
- Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala (GSIN)
- Estatuko Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitatea (MUFACE). Euskadiko mutualisten eta MUFACEren onuradunen fitxategia.
-Euskal Enplegu Zerbitzua (Lanbide). Enplegu-eskaeren hiru hilez behingo fitxategia eta Lanbiden banakako eta izendun datuekin erregistratutako kontratuen hiru hilez behingo fitxategia
-Estatuko Enplegu Zerbitzua (SEPE). Euskal AEko egoiliarren kontratu guztien informazioa, eskumena LANBIDERI transferitu aurrekoa
-Foru-aldundiak. Errenten hartzaileen fitxategia, 190 eredua.
-Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila. Eusko Jaurlaritzako langileen fitxategia, kotizazio-mutualitatearen arabera: MUFACE, MUGEJU (Mutualitate Orokor Judiziala) eta abar.
-Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila: Lan-merkatuaren eta eskaintzaren zentsuari buruzko estatistikaren fitxategia.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Informazioa barne-iturrietatik eskuratzeko, baimena eskatzen zaie estatistika-eragiketen eta/edo datu-baseen arduradunei, bai datuak begiratzeko, bai egokitzat jotzen diren estatistika-lanak egiteko.
Informazioa kanpo-iturrietatik eskuratzeko, eskaerak egiten dira, eta Eustaten jasotzen dira administrazio-fitxategiak; hala, Eustateko langileen zuzeneko erantzukizuna da datuok tratatzea. LANBIDEren enplegu-eskaeren eta kontratuen fitxategiak hiru hilez behin jasotzen dira; Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren kotizaziopeko pentsioen titularren fitxategia eta Gizarte Segurantzarako afiliazioaren fitxategia, berriz, hilero. Bidalketa horiek ofizioz egiten dira, EUSTATen eta dagokion erakundearen artean sinatutako hitzarmen espezifikoetan oinarrituta. Gainerako iturriekin, datuak urtero eskatzen dira, informazioa eskatzeko aurretik zehaztuta dauden ereduen bidez.
18.4. Datuen baliozkotzea
Kanpo-iturrietako informazioa arazteko eta baliozkotzeko tratamenduak iturri bakoitzaren homogeneizazio-tratamenduen barruan egin dira, eta, ahal den neurrian, ez-egiteak, kode okerrak, informazio-faltak eta funsgabetasunak detektatu eta zuzentzen dira.
18.5. Datuen bilketa
Informazioa inputatu eta ustiatzeko, inputazio-modulu espezifiko bat erabiltzen da, SAS estatistika-softwarearen laguntzarekin.
Inputazio-modulua Oracle taulekin lan egiteko dago diseinatuta, eta tratamenduak azpimoduluetan multzokatzen dira: homogeneizazioa, baliozkotzea, arazketa eta inputazioa. Inputazio-tratamenduaren barruan, prozedura deterministikoak, ausazko prozedurak eta Hot-Deck2 inputazioa (emaileetan oinarritutako inputazioa) biltzen dira.
Inputazio-prozesuan, eragiketaren aldagai espezifikoetarako aldez aurretik definituta dauden arau koherenteen bidez, balio bat esleitzen zaie eduki nulua duten erregistroei, iturri emaileen balio zuzenetatik abiatuta.
Arlo okerretako balioen ordez baliozkoak eta sendoak diren balio hobeak jartzea da helburua, baita informaziorik ez duten erregistroei balioak esleituko dizkieten arauak zehaztea ere. Informazio koherente eta osoa sortzea da asmoa, datuen kalitatea ona izan dadin eta, horrela, datuok ustiatu ahal izan daitezen.
18.6. Doikuntza
Ez zaie urtaro-doikuntzarik egiten argitaratutako serieei.
19. Oharrak