2025/11/24ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. IGI-Administrazioa. 2025

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko administrazio publikoetako zentroen % 73,4k zibersegurtasuneko jarduerak egiten ditu


Administrazio publikoko langileen % 6,1ek telelana egiten dute, eta enpresetako langileen % 11k


Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Administrazio publikoetan sare sozialen erabilera oso hedatuta dago, baita segurtasun digitaleko jarduerak egitea ere: zentroen % 85,6k sare sozialak erabiltzen dituzte eta % 73,4k zibersegurtasun-jardueretan parte hartzen dute..


Administrazio publikoen sektorearen eta enpresa guztien arteko azterketa konparatiboa, agerian geratzen da administrazioetan enpresetan baino hedatuago dagoela 4.0 industria. Izatez, administrazio publikoan, sare sozialen enpresa-helburuetarako erabilera % 85,6koa da establezimendu guztien osotasunerako, eta enpresen kasuan, berriz, % 53,8koa. Aldea are handiagoa da Gauzen Interneti erreparatuta (IoT). Administrazioaren establezimendu guztien % 45,8ra iristen da, eta enpresen sektorearen % 14,3ra; zibersegurtasun-jardueretan ere ehunekoak oso bestelakoak dira, administrazio publikoaren % 73,4tik enpresen % 24,8ra; eta Big Dataren erabileran % 41,6tik % 12,2ra. Bi sektoreen arteko aldeak ere agerikoak dira gutxien ezarritako teknologietan, hala nola adimen artifizialeko sistemen erabileran (% 29,5 administrazioan, % 8,7 enpresetan), 3D inprimagailuen erabileran (% 10,6 eta % 2,9, hurrenez hurren) eta robotikaren erabileran (% 9,7 eta % 2,6, hurrenez hurren).


10 langile edo gehiago dituzten establezimenduen azpimultzoan, nahiz eta bi sektoreek establezimenduen osotasunean baino maila handiagoak izan, administrazioan ezarpena nabarmen handiagoa izaten jarraitzen du


Euskal AEko administrazio publikoaren eta enpresa-sektorearen establezimenduetako 4.0 industriaren adierazleak, enplegu-geruzaren arabera (%). 2022-2025

Excel csv
  Herri-administrazioa Enpresa-sektorea
  2022 2023 2024 2025 2022 2023 2024 2025
Sare sozialen erabilera enpresa-helburuetarako 83,9 85,5 84,1 85,6 55,2 53,4 53,8 53,8
Zerbitzu informatikoen erabilera "hodeian" 46,0 58,4 61,9 64,0 26,6 31,0 31,7 32,4
Bezeroentzako aplikazio mugikorrak . 48,5 50,3 50,7 : 14,8 15,1 14,9
Gauzen interneten erabilera (IoT) 37,7 44,2 43,8 45,8 13,6 12,6 13,7 14,3
Zibersegurtasuneko jarduerak 59,5 66,4 70,9 73,4 20,8 22,7 25,4 24,8
Makrodatuen analisia (Big Data) 36,4 37,9 40,5 41,6 12,2 12,2 12,5 12,2
Adimen artifizialeko sistemen erabilera 17,8 17,1 29,1 29,5 4,9 5,9 7,4 8,7
3D inprimagailuen erabilera 9,7 10,4 10,4 10,6 2,6 2,4 2,9 2,9
Robotikaren erabilera 6,2 6,6 9,0 9,7 2,3 2,6 2,6 2,6

Data 2025eko Azaroaren 24a

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan


Batez beste, administrazio publikoko enplegatuen % 95,4k informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) sistemak erabiltzen dituzte, eta, egiaztatu denez, % 8,2 espezialistak dira IKT sistemetan. Era berean, enplegatu guztien herenek baino gehiagok (% 40,7k) urruneko konexioa dute erabilera profesionaleko gailu eramangarri baten bidez.


Bestalde, administrazioan, zentroen tamainak ez du alde adierazgarririk eragiten IKT teknologiak erabiltzen dituzten enplegatuen ehunekoan.


Langile horiek sexuaren arabera aztertuz gero, IKT sistemetako espezialistetan gizonen ehunekoa emakumeena baino handiagoa da: gizonen % 59,9 eta emakumeen % 40,1. Hala ere, bai IKTen erabilerari dagokionez, bai urruneko konexioari edo telelanari dagokionez, emakumeen ehunekoa % 60 ingurukoa da, eta gizonen kasuan, berriz, % 40 ingurukoa.


Langileak sexuaren arabera aztertzean, aditzera eman behar da IKT sistemetako espezialisten taldean soilik daudela emakume baino (% 40,6) gizon gehiago (% 59,4). Aldiz, IKTak gehiago erabiltzen dituzte emakumeek ( % 62,5) gizonek baino ( % 37,5). Urruneko konexioaren erabilerari eta telelanaren gozamenari dagokienez ere, emakumeak gehiengoa dira: % 60 inguru, gizonen % 40ren aldean.


Nolanahi ere, jarduera kontuan hartuta, alde handiagoak ikus daitezke. Adierazgarrienak aipatzearren, IKTen erabilera erabatekoa da osasun-jardueretan, eta oso handia bada ere, konparatiboki txikiagoa da gizarte, kultura eta bestelako jardueretan (% 84,8). Era berean, IKT sistemetako espezialistak askoz ohikoagoak dira administrazio publikoan eta defentsan (% 12,5) gainerako jardueretan baino, eta hezkuntza eta administrazioaren beste jarduera batzuk (% 10,7 biak) dira sailkapeneko bigarrenak. Hain zuzen, hezkuntzan agertzen da gehien urruneko konexioa enplegatuen artean (% 71,2). Azkenik, telelangileen proportziorik handienak administrazioaren beste jarduera batzuetan (% 19,0) eta administrazio publikoan eta defentsan (% 7,4) agertzen dira.


Administazio publikoaren Enplegatuak IKTei dagokienez, lurralde historikoaren eta jarduera-adarraren arabera (%). 2025

Excel csv
  IKT erabiltzaileak IKT espezialistak Enplegatuak urruneko konexioarekin Telelangileak
  Guztira Emakumeak Gizonak Guztira Emakumeak Gizonak Guztira Emakumeak Gizonak Guztira Emakumeak Gizonak
Euskal AE 95,4 62,5 37,5 8,2 40,6 59,4 40,7 60,6 39,4 6,1 60,9 39,1
Araba/Álava 91,0 62,7 37,3 5,4 40,8 59,2 35,8 62,2 37,8 5,0 67,3 32,7
Bizkaia 97,4 62,5 37,5 10,3 40,9 59,1 42,1 61,7 38,3 6,7 56,7 43,3
Gipuzkoa 95,1 62,4 37,6 6,8 40,0 60,0 41,9 57,8 42,2 5,8 62,0 38,0
Jarduera-adarra                        
Herri administrazioa eta defentsa 96,6 50,6 49,4 12,5 42,6 57,4 39,9 47,5 52,5 7,4 65,6 34,4
Hezkuntza 98,2 64,3 35,7 10,7 40,3 59,7 71,2 60,6 39,4 2,2 51,9 48,1
Osasun jarduera 100,0 79,9 20,1 1,4 44,1 55,9 15,3 79,6 20,4 0,2 60,4 39,6
Sozial, olgetazkoak, kulturalak eta bestelako jarduerak 84,8 69,1 30,9 7,3 40,3 59,7 25,4 62,9 37,1 5,2 73,0 27,0
Administrazioaren beste jarduera batzuk 87,8 45,6 54,4 10,7 31,4 68,6 53,8 46,0 54,0 19,0 52,5 47,5

Data 2025eko Azaroaren 24a

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan


Bestalde, administrazio publikoko zentro guztietan IKT sistemak erabiltzen dituzten langileak daude. Gainera, % 68,9k IKT sistemetako espezialistak dituzte, eta % 83,9k, berriz, lantokirako urruneko sarbidea duten langileak. Arestian adierazi denez, establezimenduen % 39,2k lanaldiaren erdia gutxienez telelanean diharduten langileak dituzte.


Enplegatu publikoen % 6,1ek telelana egiten dute 2025ean, ehuneko hori % 11,0ra igotzen da enpresen kasuan


Bestalde, 2025ean administrazio publikoko zentroen % 39,2k telelanean dituzte langile batzuk. Era berean, 2025ean, langile publikoen % 6,1ek bere lantokitik kanpo lan egiten dute erregulartasunez lanaldiaren erdia gutxienez, eta, horretarako, sare telematikoak erabiltzen dituzte IKT sistemekin konektatzeko; hori dela eta, telelangiletzat har daitezke. Enpresen kasuan, ehuneko hori bikoiztu egiten da, eta % 11raino.


Kopuru horiek, 2021ean pandemia betean lortutako maximoak baino pixka bat txikiagoak diren arren (zentroen % 44k telelana egiten zuten langileak zituzten eta langileen % 11,6k telelana egiten zuten), urte horren aurreko erregistroak baino askoz handiagoak dira, eta urte horretatik aurrera egonkor samar mantentzen dira.


Telelana Euskal AEko Administrazio Publikoan, jarduera-adarraren arabera ( %). 2018-2025

Excel csv
  2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025
  Zentroak Enplegua Zentroak Enplegua Zentroak Enplegua Zentroak Enplegua Zentroak Enplegua Zentroak Enplegua Zentroak Enplegua Zentroak Enplegua
Guztira 15,1 1,4 15,1 1,6 26,1 2,1 44,0 11,6 36,7 5,4 40,0 6,6 40,3 5,3 39,2 6,1
Herri administrazioa eta defentsa 24,5 1,2 20,3 1,6 33,6 2,7 63,1 16,5 51,9 7,4 63,1 12,0 56,7 7,4 57,0 7,4
Hezkuntza 10,2 1,7 8,8 1,4 16,0 2,1 17,7 5,4 12,9 2,9 13,3 3,4 16,7 2,7 15,7 2,2
Osasun jarduera 15,2 0,7 28,2 0,7 59,7 0,7 23,7 5,8 4,6 0,3 2,7 0,3 4,5 0,4 3,2 0,2
Sozial, olgetazkoak, kulturalak eta bestelako jarduerak 9,1 1,5 8,2 0,9 18,2 1,1 42,7 9,9 48,8 4,7 49,2 8,8 39,5 2,4 37,3 5,2
Administrazioaren beste jarduera batzuk 11,5 2,6 14,6 4,4 15,8 4,5 66,0 23,4 54,5 15,4 55,0 11,8 66,5 15,6 62,8 19,0

Data 2025eko Azaroaren 24a

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan



Euskal AEko enpresen % 97,7k tramite elektronikoak egiten dituzte administrazio publikoarekin


Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek egiten duten e-Administrazioaren erabilerari erreparatuta, enpresen % 97,7k tramite elektronikoak egin dituzte administrazio publikoarekin 2025. urtean, bai zuzenean, bai hirugarrenen bitartez (aholkularitza-bulegoak eta abar), bai bi prozedura horien bidez. Zehazki, enpresen % 62,1ek zuzenean egin dute tramiteren bat, eta % 80,5ek hirugarrenen bitartez.


10 enplegatu edo gehiagoko establezimenduen % 98,7k tramite elektronikoak egiten dituzte. Enpresa horiek tamaina handikoak izateagatik baliabide gehiago dituztenez gero, tramiteak batez ere zuzenean egiten dituzte (% 88,7k). Tramiteak hirugarrenen bitartez egiten dituzte % 66k.


Egiten dituzten tramite elektroniko nagusien helburuak honako hauek dira: askotariko informazioa lortzea (% 75,9), inprimakiak eta formularioak lortzea (% 72,1), betetako inprimakiak eta formularioak itzultzea (% 65,8) eta administrazio-prozedurak modu guztiz elektronikoan tramitatzea (% 61,3). Halaber, bide hori maiz erabiltzen da langileen gizarte-kotizazioak aitortzeko (% 66,2) eta zenbait zerga mota betetzeko: BEZa (% 82,0) eta Sozietateen gaineko Zerga (% 59,3) nagusiki.


Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek tramite elektroniko horiek zer administraziorekin egiten dituzten aztertuz gero, foru-aldundiak (% 89,3) eta Administrazio Zentrala (% 74,4) nabarmentzen dira. Ehuneko horietan, eragin handia dute bi administrazioek zerga nagusietan dituzten eskumenek. Haien atzetik, Eusko Jaurlaritza (% 66,5), tokiko erakundeak (% 41,0) eta Europar Batasuna eta beste batzuk (% 11,7) agertzen dira.


10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan, nabarmen txikiagoa da Eusko Jaurlaritzaren (% 85,3), foru-aldundien (% 90,5) eta administrazio zentralaren (% 89,4) arteko aldea. Halaber, gora egin du nabarmen tokiko erakundeekin (% 58,8) eta Europar Batasunarekin eta beste batzuekin (% 26,0) e-Administrazioa erabiltzen duten enpresen proportzioak.




Ekipamenduen eskuragarritasuna eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera handiagoak dira administrazioan enpresetan baino


2025. urtean, administrazio publikoko zentroen % 99,6k web-orria dute, propioa edo parte diren entitatearena. 10 enplegatu edo gehiagoko zentroetan % 100 dira. Enpresen sektorearen kasuan, ehunekoa % 57,1era mugatzen da establezimendu guztietarako, eta, hurbilago, % 92,9ra hamar langile edo gehiagoko enpresetarako.


Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko ia zentro guztiek erabiltzen dituzte oinarrizko IKT ekipamenduak 2025ean. Web-orriaz gain, zentro publiko guztiek ordenagailua eta Interneterako konexioa dute.


Enpresen sektorearekin alderatuta, informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) ezarpenaren ehunekoak handiagoak dira administrazio publikoen zentroetan. Web-orriari dagokionez, 42 portzentaje-puntuko aldea dago administrazioaren alde (% 57,1 enpresen sektorean).


2025. urtean, IKT ekipamenduak erabiltzen dituzten enplegatu publikoen proportzioa ere oso handia da. Zehazki, langile publikoen % 93,7k ordenagailua erabiltzen dute, eta % 92,2k Interneterako sarbidea dute. Enpresen sektorean, langileen ehunekoak txikiagoak dira: % 77,6 eta % 74,5, hurrenez hurren.


Aditzera eman behar da ekipamenduetan zein langileen erabileran agertutako ehuneko handi horiek enplegu-maila guztietan erregistratu direla. Hortaz, administrazio publikoan zentroen tamainak ia ez du eraginik.


Gainera, zentro gehienek (% 99,9k) segurtasun informatikoko neurriren bat hartu dute, hala nola softwarea eguneratzea (% 99,7), pasahitz seguruak ezartzea (% 99,5) eta kanpoko backup-ak erabiltzea (% 90,2).


IKT ekipamenduak eta erabilera maila Euskal AEko administrazio publikoaren establezimenduetan (%). 2025

Excel csv
  Ordenagailu pertsonala Internet Webgunea Datutruke elektronikoa (EDI)
  % establ. ald % enplegu. ald % establ. ald % enplegu. ald % establ. ald % establ. ald
Guztira 100,0 93,7 100,0 92,2 99,6 86,2
Herri administrazioa eta defentsa 100,0 93,6 100,0 93,6 99,6 95,7
Hezkuntza 100,0 97,8 100,0 97,6 100,0 63,2
Osasun jarduera 100,0 98,0 100,0 97,6 100,0 98,9
Sozial, olgetazkoak, kulturalak eta bestelako jarduerak 100,0 83,8 100,0 79,0 100,0 87,4
Administrazioaren beste jarduera batzuk 100,0 86,6 100,0 81,1 98,8 93,7

Data 2025eko Azaroaren 24a

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan


Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoak garrantzi handia ematen dio web-orriaren bidez Interneten presentzia izateari, zentroen % 99,6k baitute web-orria, propioa edo parte diren entitatearena. 10 enplegatu edo gehiagoko zentroen % 100ek dute. Enpresen sektorearen kasuan, establezimenduen % 57,1ek baino ez dute web-orria. 10 enplegatu edo gehiagoko enpresen kasuan, berriz, % 92,9k dute.


Web-orri horietan, erakundeari berari buruzko informazio orokorra aurki daiteke (web-orrien % 99,8tan). Horrez gain, % 84,8k datu konfidentzialen pribatutasun/babes-deklarazioa dute, % 76,0k enpresaren hedabide sozialetako (Facebook, Twitter...) profiletarako estekak dituzte, % 71,4k enplegu-eskaintzei buruzko informazioa dute, eta % 60,4k produktuen katalogoak edo prezioen zerrendak, besteak beste. Enpresen sektorearekin alderatuta, administrazioak garrantzi handiagoa ematen dio webgunean lan-eskaintzei buruzko informazioa agertzeari (% 71,4 eta enpresen webguneetan, berriz, % 28,5) eta desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunari (administrazioaren webguneetan % 49,3; enpresen webguneetan, berriz, % 21,2).

Euskal AEko administrazio publikoaren webgunea duten establezimenduetako hizkuntzak (%). 2025

Excel csv
  Webgunea Webguneko hizkuntza
    Euskara Gaztelania Ingelesa Besteak
Establezimenduak guztira 99,6 97,9 99,3 30,1 23,3
lurralde historikoa          
Araba/Álava 99,1 98,2 100,0 20,7 15,1
Bizkaia 99,8 96,6 99,5 28,0 17,5
Gipuzkoa 99,7 99,5 98,7 37,7 35,1
Jarduera-adarra          
Herri administrazioa eta defentsa 99,6 98,3 100,0 40,4 35,5
Hezkuntza 100,0 99,5 97,3 5,5 1,2
Osasun jarduera 100,0 99,8 100,0 1,6 3,8
Sozial, olgetazkoak, kulturalak eta bestelako jarduerak 100,0 97,6 100,0 21,3 13,6
Administrazioaren beste jarduera batzuk 98,8 94,6 99,9 66,6 50,1

Data 2025eko Azaroaren 24a

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan




Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastian, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es  Tfno. 945 01 75 62
 




Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko administrazio publikoetako zentroen % 73,4k zibersegurtasuneko jarduerak egiten ditu

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan
Eragiketa kodea : 
222141
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2025
Eguneratze data : 
2025/11/24
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali