2024/12/17ko prentsa-oharra

BIOTEKNOLOGIAKO I+Gren ESTATISTIKA. 2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko bioteknologiako I+G gastua 184,7 milioi eurokoa da, 2023an % 18,3 gehitu da eta

Bioteknologiako I+Gn emakumeen presentzia gehiengoa da, % 60,2

Eustaten datuen arabera, Euskal AEn bioteknologiarekin lotutako jardueretan egindako I+G barneko gastua 184,7 milioi eurokoa izan zen 2023an, 2022an baino % 18,3 gehiago, eta serie historikoko gasturik handiena izan zen.

2023an, bioteknologiako 184,7 milioi euro horiek 28,5 milioi euroko hazkundea ekarri dute 2022koen aldean. 2007an esleitutakoak (80,8 milioi euro) bikoiztu egin dituzte, eskuragarri dagoen serie historikoaren lehen urtekoak.

Bioteknologiako I+Gko gastua barneko I+Gko guztizko gastuaren % 9,2 izan zen 2023an, eta, neurriz bada ere, garrantzia hartzen joan da azken urteetan I+Gko gastu guztiekiko. Hala, 2015ean guztizkoaren % 6,7 ziren, % 7,9 2018an eta % 8,5 2020an.

Enplegatuak 3.337 izan ziren, dedikazio osoko baliokidetzan (DOB) 2.032. Bioteknologiako DOBko langile horiek % 16,8 gehitu dira aurreko urtearen aldean, eta I+Gn lan egiten duten DOBko langile guztien % 8,7 dira. Langile ikertzaile gisa, 1.461,3 pertsonak lan egin zuten DOBn, aurreko urtearen aldean % 15,0 gehiago.

Bioteknologiako barneko I+G: gastuaren eta langileen bilakaera (DOB) Euskal AEn. 2013-2023

Excel csv
 20132014201520162017201820192020202120222023
Barneko I+G           
Guztira (mila eurotan)92.04286.67785.69184.69093.221112.534123.354126.610142.198156.183184.713
Urteko gehikuntza (%)7,5-5,8-1,1-1,210,120,79,62,612,39,818,3
Langileak (DOB)           
Guztira1.182,91.183,71.255,51.234,81.345,51.442,11.472,71.521,51.666,51.739,52.032,1
Urteko gehikuntza (%)9,30,16,1-1,69,07,22,13,39,54,416,8
Ikertzaileak (DOB)           
Guztira903,3909,3977,0964,51.031,01.087,71.106,71.141,01.244,91.270,51.461,3
Urteko gehikuntza (%)11,50,77,4-1,36,95,51,73,19,12,115,0

DOB= Dedikazio Osoko Baliokidetza

Data 2024ko Abenduaren 17a

Iturria: Eustat. Bioteknologiako I+Gri buruzko estatistika

Gastuan bezala, azpimarratu behar da DOBko langileen datu horiek 2007an hasitako serie historikoko handienak direla, urte hartako 779 pertsonak aise bikoiztuz.

Era berean, eta aurreko urteetan bezala, aipatzekoa da I+Gko adar horretan emakumeen presentzia, 2023an bioteknologian lanaldi osoan lan egin zuten pertsona guztien % 60,2 baitira.

104 erakundek, horietatik 99 enpresak, bioteknologiako ikerketa-jarduerak egin zituzten 2023an. Gainera, 104 erakunde horietatik 78k barneko I+G gastuaren % 100 bioteknologiara bideratu zuten.

Bioteknologiako barneko I+G gastuaren % 68,9 Enpresen sektoreak egin zuen

Enpresen sektorean kontzentratu zen bioteknologiako barneko I+Gko jardueren guztizko gastuaren ehuneko handiena (% 68,9), 2022an islatutakoa baino zertxobait murritzagoa (% 69,3).

Gainerako sektoreek, Goi-mailako irakaskuntzak (% 23,4) eta Administrazio publikoak (% 7,7), gainerako gastuaren % 31,1 egikaritu zuten 2023an.

Administrazio publikoak bioteknologiako barneko I+Gren % 47,5 finantzatu zuen

Funtsen jatorriaren arabera, bioteknologiarekin lotutako barneko I+Gko jarduerak, 2023an, Administrazio publikoaren funtsekin finantzatu ziren nagusiki (% 47,5), eta Enpresen funtsekin (% 39,4). Gainerakoa Atzerritik (% 8,4), Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuetatik (% 2,9) eta Goi-mailako irakaskuntzatik (% 1,8) etorritako funtsen bidez finantzatu zen.

Giza osasuneko ikerketak bioteknologiako gastuaren hiru laurden hartzen ditu

Bioteknologiako ikerketan lortutako produktuen aplikazio-eremuei dagokienez, "Giza osasuna" nabarmentzen da, guztizko gastuaren % 77,0rekin. Hurrengo eremu guztiak urrun daude zifra horretatik: "Animalien osasuna eta akuikultura" (% 6,9), "Elikadura" (% 6,4) eta Gainerako arloak – "Nekazaritza eta baso-ekoizpena", "Ingurumena" eta "Industria" – (% 9,7 antzeko ehunekoetan).

graf0022780_01_e.png

Denbora/kostua eta Kapitala eskuratzea dira bioteknologiako barneko I+G jarduerak garatzeko oztopo nagusiak

Azkenik, bioteknologiako I+Gko jarduerek 2023an aurrera egitea zailtzen duten oztopo nagusien pertzepzioari dagokionez, Denbora/kostua erlazioa eta Kapitala eskuratzea (% 94 eta % 91, hurrenez hurren) nabarmentzen dira. Erregulazio-eskakizunak hirugarren postuan daude, % 88rekin.

OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten lagundu duten enpresa eta erakunde guztiei, egindako ahaleginagatik. Izan ere, informazioa 2024ko apiriletik urrira bitartean bildu da, eta haien laguntzarik gabe ez zen posible izango.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko bioteknologiako I+G gastua 184,7 milioi eurokoa da, 2023an % 18,3 gehitu da eta

Eragiketa : 
Bioteknologiako I+Gren estatistika
Eragiketa kodea : 
223205
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2024/12/17
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali