Metodologia-fitxa: Bioteknologiako I+Gren estatistika (Kod. 223205)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

24/01/2025

2.2. Metadatuen azken hedapena

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

24/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Bioteknologiako Ikerketa eta Garapenaren Estatistikak bioteknologiaren arloko ikerketa zientifikora bideratutako jarduerei buruzko informazioa biltzen du. Bertan, enpresek, unibertsitateek eta arlo horretan ikerketa-jarduerak egiten dituzten erakunde publikoen mendeko beste zentro batzuek horrelako jardueretan erabiltzen dituzten baliabideak zenbatzen dira; alegia, giza baliabideak eta baliabide materialak. Bioteknologiaren erabilera nagusiak, lortutako produktuen aplikazio-eremuak eta bioteknologiako I+G garatzeko oztopo nagusiak ere jasotzen ditu.

Hauek dira ikertutako aldagai nagusiak:
- I+Gko barne-gastua
- Gastuaren finantzaketa
- Langileak
- Ikerketa mota
- Garapenerako oztopoak
- Aplikazio-eremuak

3.2. Sailkapen-sistemak

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009)

3.3. Estaldura sektoreka

Bioteknologiaren arloan jardueraren bat egiten duten JESNko sektore guztiak estaltzen dira, enpresak, goi-mailako irakaskuntzako zentroak eta erakunde publikoen mendeko beste zentro batzuk barne.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Bioteknologiaren arloan ikerketa-jardueraren bat egiten duen enpresa, goi-mailako ikastetxea edo erakunde publikoa.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Bioteknologiaren arloan ikerketa-jardueraren bat egiten duten enpresen, goi-mailako irakaskuntzako zentroen eta erakunde publikoen multzoa.

3.7. Eremu geografikoa

Euskadiko AE.

3.8. Denborazko estaldura

Eragiketa horren emaitzak 2007tik daude eskuragarri.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-aldia 2007tik abiatzen da, ordutik ez baita aldaketa metodologiko esanguratsurik gertatu.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Emaitzak balio absolututan (gastua milaka eurotan) eta ehunekotan (adierazleak) argitaratzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Erreferentzia-aldia informazioa bildu aurreko urte naturaleko ekitaldi ekonomikoa da.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunde edo organismoren batekin lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.

Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Eragiketak sekretu estatistikoa bete behar du. Babes horrek emandako erantzunen tratamendu erabat anonimo eta agregatua bermatzen die inkestatuei, eta ezin izango dira inoiz izenarekin batera erabili, ez eta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Urtekoa.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten orrian argitalpen hauek daude eskuragarri:

Datuak: Azken prentsa-oharrak eta estatistika-taula hauek dituzte:
- I+G Bioteknologian. Euskal AEko I+Gko barne-gastua, aplikazio-eremuen arabera.
- I+G Bioteknologian. Euskal AEko I+Gko barne-gastua, egikaritze-sektorearen eta funtsen jatorriaren arabera (milaka euro).
- I+G Bioteknologian. Euskal AEko I+Gko barne-gastua, gastuaren izaeraren arabera (milaka euro).
- I+G Bioteknologian. Euskal AEko langile guztiak, okupazioaren eta sexuaren arabera.
- I+G Bioteknologian. Euskal AEko DOBko langileak, okupazioaren eta sexuaren arabera.
- Euskal AEko Bioteknologiako barneko I+G adierazleak. (Mila eurotan).
- Euskal AEko enpresen sektoreko bioteknologiako barneko I+G adierazleak.

Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: metodologia-fitxa eta kalitate-fitxa
- Definizioak
- Kodeak eta izendegiak
- Galdetegiak

Bioteknologiako I+Gren estatistika

10.3. On-line datu-baseak

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.

Informazio-Zerbitzua

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

Bioteknologiako I+Gri buruzko estatistikan helburu espezifiko batzuk ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, aukera eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, eta alderagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Eragiketa honen erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:

- Eusko Jaurlaritza:
       . Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila
       . Osasun Saila
- Foru-aldundiak
- Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Deustuko Unibertsitatea.
- Orkestra
- Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea.
- Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea (ISES).
- Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentzia.
- Ikerbasque - Basque Foundation for Science.
- Korporazio teknologikoak.
- Minsait. Indra taldea.

2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 2 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 1 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,21. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Zabaldutako informazio-egiturak bete egiten ditu estatistika-jarduketaren planetan eta programetan aurreikusitako kontzeptuzko, lurraldeko eta denborazko desagregazioen mailak. Ildo horretan, estatistika-eragiketa honen emaitzen lurralde-desagregazio handiena Euskal AEkoa da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Zentsu-inkesta bat da, eta zehaztasuna neurtzeko, xede dituen sektoreetako baten erantzun-tasa erabiliko da: enpresen sektorea.

Erantzun-tasak %90ekoak edo gehiagokoak izatea da helburua.

Kalitate-fitxa

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Zentsu-eragiketa bat denez, ez dago laginketarik.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Erantzunen tasa (Urtekoa): % 93,04
Estaldura tasa: % 100

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 12 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 16 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Estatistika hori egiteko erabilitako metodologiak ELGAk Frascati eskuliburuan emandako gomendioei jarraitzen die. Eskuliburuaren seigarren edizioa 2002an argitaratu zen. Eskuliburu hau ELGAk garatutako ekintzen zutabeetako bat da, zientziaren eta teknologiaren zeregina hobeto uler dadin. Gainera, nazioartean onartutako I+Gko definizioak eta sailkapenak ematen direnez, estatistika horretatik lortutako emaitzek betetzen dituzte nazioartean alderatzeko aukera ematen duten irizpideak. Horrela, estatuko zein nazioarteko beste estatistika batzuekiko konparagarritasuna eta koherentzia bermatzen da.

Horrez gain, eragiketa hau guztiz koherentea da ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistikarekin-I+G; izan ere, azken horren eranskin gisa sortu zen, Eustatek urte batzuk lehenago egina.

Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G

15.4. Barne-koherentzia

t urtean galdesorten barne-koherentziaren kontrola egiten da, baita t-1 urtean emandako informazioarena eta unitaterako eskuragarri dauden administrazio- eta zerga-iturrien informazioarena ere, halakorik balego.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 7800 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Datuak argitaratu ondoren, behin betikotzat joko dira.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Frascati eskuliburuan definitutako I+G jarduerak egiten dituzten sektoreetarako hiru galdetegi espezifikotan oinarrituta lortzen dira datuak (enpresak, goi-mailako irakaskuntzako zentroak eta erakunde publikoak).

Guztira, gutxi gorabehera 2.500 unitate ikertu dira.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Informatzaileek hainbat modu dituzte galdetegia betetzeko: web galdetegi bat edo paperezko galdetegi bat, posta elektronikoz, faxez, telefonoz edo posta arruntez jaso daitekeena.

Lehen fase honetan erantzun ez duten unitateak erreklamatu egiten dira, I+G gastu handiena dutenak lehenetsiz. Erakunde berriak direnean, lehentasuna jasotako diru-laguntzen zenbateko osoaren arabera ezartzen da.

Bilketa-aldian, elkarrizketatzaileek telefonoz eta/edo posta elektronikoz erreklamatzen dute informazioa. Era berean, aldizka mezu elektroniko pertsonalizatuak bidaltzen zaizkie erantzun ez duten unitateei, galdetegia betetzeko beharra eta derrigortasuna gogorarazteko. Ondoren, unitate horiek erantzun gabe jarraitzen badute edo paperean galdesorta erreklamatzen badute, posta bidez dagokion galdesorta bidaltzen da helmugan frankeoa duen gutun-azal batekin batera.

Landa-lanaren kontrola Ibilbide-orria aplikazioaren bidez egiten du landa-arduradunak.

18.4. Datuen baliozkotzea

Informatzaileek hainbat modu dituzte galdetegia betetzeko: web galdetegi bat edo paperezko galdetegi bat, posta elektronikoz, faxez, telefonoz edo posta arruntez jaso daitekeena.
Lehen fase honetan erantzun ez duten unitateak erreklamatu egiten dira, I+G gastu handiena dutenak lehenetsiz. Erakunde berriak direnean, lehentasuna jasotako diru-laguntzen zenbateko osoaren arabera ezartzen da.
Bilketa-aldian, elkarrizketatzaileek telefonoz eta/edo posta elektronikoz erreklamatzen dute informazioa. Era berean, aldizka mezu elektroniko pertsonalizatuak bidaltzen zaizkie erantzun ez duten unitateei, galdetegia betetzeko beharra eta derrigortasuna gogorarazteko. Ondoren, unitate horiek erantzun gabe jarraitzen badute edo paperean galdesorta erreklamatzen badute, posta bidez dagokion galdesorta bidaltzen da helmugan frankeoa duen gutun-azal batekin batera.
Landa-lanaren kontrola Ibilbide-orria aplikazioaren bidez egiten du landa-arduradunak.

18.5. Datuen bilketa

Enpresen sektorean gertatzen den ez-erantzun osoa tratatzeko, bi egozpen-metodo desberdin erabiltzen dira:

1. Aurreko urteko informazioa dagoenean, galdeketaren egozpena egiten da, enpresak berak eskaintzen dituen aurreikuspenak kontuan hartuta, honako hauei dagokienez:
- I+Gko barne-gastua
- Dedikazio osoko baliokidetzan dauden langileak

Oinarrizko datu horiek edukita, beharrezko eguneratzea egin daiteke barne-gastuari eta gastu pertsonalari buruzko informazio guztia betetzeko. Gainerako aldagaiak aurreko urtean erantzundakotik hartzen dira zuzenean, nahiko egonkorrak baitira.

2. Aurreko urteko informaziorik ez badago, emaileetan oinarritutako metodo bat erabiliko da egozteko. Emaile horiek aldagai iragarle ezagunak behaketa guztiak sailkatzeko erabiltzen dituzten aldagai eragile anitzeko sailkapen-zuhaitzen bidez hautatzen dira. Egotzi beharreko erregistroa zuhaitz horien barruan ere sailkatuko da, eta haren adar beretako emaileen artean falta diren balioak hartuko ditu.

18.6. Doikuntza

Ez da urtaroen araberako doikuntzarik egiten argitaratutako serieetan.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali