2024/11/15eko prentsa-oharra
IKERKETA ZIENTIFIKO ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREI BURUZKO ESTATISTIKA-I+G. 2023
Euskal AEko I+Gko gastua % 11,6 hazi da, eta 2.000 milioi eurotik gorakoa izan da lehen aldiz 2023an
Euskal Administrazio Autonomoak finantzatzen du gauzatutako I+G guztiaren % 25,4
Euskal AEko barneko I+G gastua (Ikerketa eta Garapen Teknologikoa) lehen aldiz 2.000 milioi eurotik gorakoa izan zen 2023an, zehazki 2.002 milioi, Eustaten datuen arabera. Zifra hori % 11,6ko hazkundearen ondotik gertatu da, eta aurreko urtean baino 208 milioi euro gehiagoko gastua ekarri du.
BPGari dagokionez, Euskal AEko barneko I+G gastua % 2,16ra iritsi da 2023an, eta aurreko urtean, 2022an, lortutako 2,07a gainditu du. Datu horiek Europar Batasuna 27ko (EB-27) eta Espainiako azken datu erabilgarriekin alderatzeko, 2022ko datuak erabili behar dira: EB-27n BPGren % 2,27 zen, eta Espainian % 1,44.
Lurraldeen xehetasunetara jaitsiz, ikusten da 2023an erkidegoko barneko I+G gastu osoaren % 45,5 Bizkaian egin zela, % 42,6 Gipuzkoan eta % 11,9 Araban. Lurralde bakoitzeko BPGari dagokionez, gastu hori Gipuzkoakoaren % 2,76 da, Bizkaikoaren % 1,94 eta Arabakoaren % 1,60.
Barneko I+Gak 23.300 pertsona enplegatu zituen Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB) 2023an, eta % 7,1 gehitu zen aurreko urtearen aldean. Era berean, ikertzaileak 16.305 izan ziren Dedikazio Osoko Baliokidetzan (DOB): hauek ere % 7,1eko hobekuntza izan zuten. Bi zifra horiek ere (DOBko pertsonen eta ikertzaileen guztizkoa), I+Gko gastua bezala, zifra errekorrak dira.
Euskal AEn egindako barneko I+G gastuaren % 77,2 enpresen sektoreak egin zuen
Barneko I+G gastuaren exekuzio-sektoreari dagokionez, gehienak, % 77,2 (1.545,7 milioi euro), Enpresek egin zituzten; % 16,4 (328,3 milioi), berriz, Goi-mailako irakaskuntzak, eta gainerako % 6,4a (128,5 milioi), berriz, Administrazioaren mendeko zenbait erakundek. Aurreko urtearen aldean, Enpresek % 11,6 gehitu zuten I+Gko gastua, % 10,9 Erakundeek eta % 11,5 Goi-mailako irakaskuntzak.
I+Gko barne-gastuak, egikaritze-sektoreen eta fondoen jatorriaren arabera (mila euro). 2023
| Guztira | Administrazioa | Goimailako irakaskuntza | Enpresak | IAGEP | Atzerria |
Guztira | 2.002.465 | 680.974 | 35.488 | 1.110.915 | 15.229 | 159.859 |
Enpresak eta IAGEP | 1.545.707 | 337.362 | 1.370 | 1.081.858 | 3.607 | 121.511 |
Herri-administrazioa | 128.479 | 114.592 | 194 | 7.230 | 1.683 | 4.779 |
Goi-mailako irakaskuntza | 328.279 | 229.020 | 33.924 | 21.827 | 9.939 | 33.569 |
I.P.S.F.L.=Instituciones IAGEP = irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak
Data 2024ko Azaroaren 15a
Iturria: Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Barneko I+G gastuaren finantzaketaren ikuspegitik, Enpresek 1.111 milioi euro bideratu zituzten ikerketara, 2022an baino % 10,7 gehiago. Zifra hori finantzaketa osoaren % 55,5 da, baina finantzatutako guztizkoan duen partaidetza ehuneko 0,4 puntu jaitsi da aurreko urtearen aldean. Hala ere, finantzaketa-iturri nagusia izaten jarraitzen du. Finantzaketa publikoak, bestalde, 681 milioi eman zituen, aurreko urtean baino % 11,9 gehiago, eta barneko I+G gastu osoaren % 34,0 da.
Funtsen gainerako jatorria Goi-mailako irakaskuntzan dago (35,5 milioi), Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuetan (15,2 milioi) eta Atzerrian (159,9 milioi). Hiru zenbateko horiek gastu osoaren gainerako % 10,5 dira.
Finantzaketa publikoaren jatorriari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ekarpena da nagusi (508,9 milioi). Ekarpen hori, aurreko urtearen aldean % 6,8 igo ondoren, administrazio publikoak 2023an finantzatutako guztizkoaren % 74,7 eta gure erkidegoan gauzatutako I+G guztiaren % 25,4 da.
Bestalde, Administrazio Zentralak (135,6 milioi) % 29,5 handitu du bere finantzaketa aurten, eta Administrazio Publikoek finantzatutako guztizkoaren % 19,9an kokatu du bere partaidetza. Azkenik, Aldundiek eta Toki-administrazioek (36,5 milioi) % 5,4rekin parte hartu dute, eta ekarpena ere % 34,7 handitu da aurreko urtearen aldean.
Dedikazio osoko I+Gko enplegatuak 23.300 izan ziren, % 7,1 hazi ondoren. Exekuzio-sektoreka: 16.452 pertsona Enpresetan (% 6,7ko hobekuntza eta guztizkoaren % 70,6); 5.345 Goi-mailako Irakaskuntzan (+% 7,4 eta guztizkoaren % 22,9); 1.502 Administrazio Publikoan (+ % 11,7 eta guztizkoaren % 6,4). Lanbide-kategoriari dagokionez, ikertzaileak 16.305 dira (+% 7,1); teknikariak 5.287 (+% 9,8); eta, azkenik, laguntzaileak 1.708 (+% 0,6).
I+Gko langileen % 37,3 emakumeak izan ziren 2023an
2023an, dedikazio osoko I+Gko langile guztien % 37,3 emakumeak ziren. 2022an I+Gn aritu ziren emakumeen kopurua baino % 8,2 gehiago dira, eta 2023an 8.688 dira guztira. Langile guztien artean duten pisua lau hamarren igo da aurreko % 36,9tik, eta, denbora-ikuspegi zabalago batetik, haien pisua 3,9 ehuneko-puntu igo da 2010. urtearekiko, eta 10,7 punturaino 2000. urtearekiko.
I+Gren exekuzio-sektorea kontuan hartuta, ikus daiteke Enpresen sektorean eta Goi-mailako Irakaskuntzan dagoela emakumeen presentzia nabarmenena kuantitatiboki: 5.116 eta 2.688 emakume, hurrenez hurren, eta 884 emakume Administrazio Publikoaren sektorean. Hala ere, termino erlatiboetan, Administrazio Publikoan emakumeak langile guztien % 58,8 dira, Goi Mailako Irakaskuntzan % 50,3 eta Enpresetan % 31,1.
I+Gko gastuaren eta langileen (DOB) bilakaera Euskal AEn. 2010-2023
| 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 |
I+Gko gastuak | | | | | | | | | | | | | | |
Guztira (milioi eurotan) | 1.360,3 | 1.366,2 | 1.372,9 | 1.316,8 | 1.289,8 | 1.273,2 | 1.290,9 | 1.363,2 | 1.423,4 | 1.481,4 | 1.490,0 | 1.646,9 | 1.794,7 | 2.002,5 |
Urteko gehikuntza (%) | 6,2 | 0,4 | 0,5 | -4,1 | -2,1 | -1,3 | 1,4 | 5,6 | 4,4 | 4,1 | 0,6 | 10,5 | 9,0 | 11,6 |
Langileak (DOB) | | | | | | | | | | | | | | |
Guztira | 17.532 | 17.879 | 18.682 | 18.280 | 18.535 | 18.217 | 17.898 | 18.577 | 19.274 | 19.619 | 19.511 | 20.804 | 21.746 | 23.300 |
Urteko gehikuntza | 5,0 | 2,0 | 4,5 | -2,2 | 1,4 | -1,7 | -1,8 | 3,8 | 3,8 | 1,8 | -0,5 | 6,6 | 4,5 | 7,1 |
Ikertzaileak (DOB) | | | | | | | | | | | | | | |
Guztira | 11.071 | 11.283 | 11.772 | 11.959 | 12.030 | 12.089 | 11.916 | 12.608 | 13.165 | 13.520 | 13.629 | 14.367 | 15.230 | 14.612 |
Urteko gehikuntza | 6,6 | 1,9 | 4,3 | 1,6 | 0,6 | 0,5 | -1,4 | 5,8 | 4,4 | 2,7 | 0,8 | 5,4 | 6,0 | 7,1 |
DOB= Dedikazio Osoko Baliokidetza
Data 2024ko Azaroaren 15a
Iturria: Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten lagundu duten enpresa eta erakunde guztiei. Informazio-bilketa 2024ko apiriletik urrira bitartean egin da, egindako ahaleginagatik. Horien laguntzarik gabe ez zen posible izango.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62