2026/01/21eko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2025EKO ABENDUA
Euskal AEko industria-prezioak. 2025eko abendua
Nabarmentzekoak
Hileko bilakaera: Euskal AEko industria-prezioek % 0,7 egin dute behera azaroarekin alderatuta.
Urte arteko bilakaera: urte arteko aldakuntza-tasa –% 0,6koa da.
Sektoreak: Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea % 8,4 jaitsi da hilabete batetik bestera; eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa % 10,6 igo da urte batetik bestera.
Industria-sektore handiak: Energia % 3,5 jaitsi da hilabete batetik besteara eta % 8,9 urte batetik bestera.
Azterketa estatistikoa
Eustatek bildutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioek % 0,7 egin dute behera 2025eko abenduan, aurreko hilaren aldean. Abenduko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 0,6 jaitsi da.
Azterketa xeheago batek agerian uzten du 2025eko abenduan Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 8,4) eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (% 4,0) sektoreek izan dituztela jaitsiera handienak prezioetan, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, prezioetan hiletik hilerako igoera handienak izan dituen sektorea Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 5,0) izan da.
Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, 2025eko azaroaren aldean Energiaren prezioak % 3,5 jaitsi dira. Kontsumo-ondasunek, bestalde, % 3,3ko jaitsiera izan dute, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen % 4,2ko jaitsieraren ondorioz; izan ere, Kontsumo iraunkorreko ondasunen prezioak ez dira aldatu. Ekipamenduko ondasunei dagokienez, prezioak % 0,3 igo dira hilabete batetik bestera, eta Bitarteko ondasunen kasuan % 0,4 egin dute gora.
Urte artean, 2025eko abendua 2024ko abenduarekin alderatuta, prezioen igoerarik handienak honako adar hauetan izan dira: Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 10,6) eta Farmazia-produktuen fabrikazioa (% 10,3). Aldiz, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna adarreko prezioek urte batetik bestera % 9,8ko jaitsiera izan dute, eta Koke-lantegiak eta petrolioa fintzea adarrekoek % 8,9koa.
Euskal AEko Industria prezioen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2025
| |
Indizea |
Aldearen % |
| |
|
m / m-1 |
m / m-12 |
| Indize orokorra |
112,3 |
-0,7 |
-0,6 |
| |
| SEKTORE-BANAKETA |
|
|
|
| Ateratze-industriak |
134,7 |
-2,0 |
4,0 |
| Manufaktura-industria |
115,0 |
-1,0 |
0,1 |
| Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria |
122,2 |
-4,0 |
-1,8 |
| Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza |
112,5 |
-0,1 |
1,7 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak |
123,5 |
0,8 |
0,8 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen |
107,3 |
-8,4 |
-8,9 |
| Industria kimikoa |
128,3 |
0,7 |
-1,1 |
| Botiken fabrikazioa |
119,2 |
0,0 |
10,3 |
| Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak |
115,9 |
-0,2 |
-1,4 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak |
111,1 |
0,4 |
1,7 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa |
122,8 |
-1,9 |
10,6 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa |
122,8 |
-0,0 |
9,4 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa |
115,6 |
0,1 |
1,3 |
| Garraiorako materialen fabrikazioa |
115,3 |
0,6 |
0,6 |
| Altzariak, beste manufaktura-ind., konponketa eta instalazioa |
117,2 |
0,3 |
0,8 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna |
81,1 |
5,0 |
-9,8 |
| Ura |
129,4 |
-1,1 |
2,9 |
| |
| INDUSTRIA-SEKTORE HANDIEN ARABERA |
|
|
|
| Kontsumo-ondasunak |
119,4 |
-3,3 |
-0,4 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak |
114,3 |
0,0 |
-0,7 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak |
120,8 |
-4,2 |
-0,4 |
| Ekipo-ondasunak |
116,3 |
0,3 |
2,1 |
| Bitarteko ondasunak |
115,1 |
0,4 |
1,0 |
| Energia |
96,3 |
-3,5 |
-8,9 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m / m-1: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12: Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2026ko Urtarrilaren 21a
Iturria: Eustat. Industria prezioen indizea
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde nagusien prezioen urte arteko aldakuntza negatiboa izan da Energian. Kasu horretan, % 8,9ko jaitsiera izan da eta Kontsumo-ondasunetan % 0,4koa, Kontsumo iraunkorreko ondasunen jaitsiera % 0,7koa izan delako eta Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunena % 0,4koa. Ekipamenduko ondasunen prezioak, aldiz, % 2,1 igo dira eta Bitarteko ondasunenak % 1,0.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei egin duten esfortzuagatik. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 85,34ko estaldurarekin kalkulatu da.