2025/02/02ko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. III/2025
Euskal AEko jaiotzak. 2025eko hirugarren hiruhilekoa
Nabarmentzekoak:
Urte arteko alderaketa: 3.292 jaiotza izan ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 0,1 gutxiago (4 jaiotza gutxiago).
Lurralde Historikoen arabera: Araban, 547 jaiotzarekin, % 3,2ko igoera izan zen 2024ko hiruhileko berarekin alderatuta. Bizkaian, 1.616 jaiotza izan ziren —% 4,7ko jaitsiera—, eta Gipuzkoan, berriz, 1.129 jaiotza —% 5,5eko igoera—.
Amen adina: Jaiotza gehien izan zituen taldea 30 eta 34 urte bitarteko emakumeen taldea izan zen (% 35), eta ondoren 35 eta 39 urte bitarteko emakumeek osatutako taldea (% 33). 25 eta 29 urte bitarte emakumeen taldea % 14,4 izan zen, eta 25 urtetik beherakoena % 7,4. Azkenik, 40 urte edo gehiagoko amen taldea % 10,2ra iritsi zen.
Jaiotza-tartea: 1.711 lehen seme-alabak izan ziren (% 52); 1.135 haur (% 34,5) beste seme-alaba bat zuten familietara iritsi ziren, eta jaiotako 446 haur hirugarren edo ondorengo seme-alabak izan ziren (% 13,5).
Beste datu azpimarragarri batzuk: Jaiotako haurren % 50,2 ezkondu gabeko amek izan zituzten, eta amen % 27,9 atzerritarrak ziren.
Azterketa estatistikoa
2025eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan 3.292 haur jaio ziren —aurreko urteko aldi berean baino % 0,1 gutxiago—, Eustaten datuen arabera. Urteko metatuan, ordea, % 1,6ko igoera ikusten da. Lurralde historikoen arabera, jaiotzak Bizkaian % 4,7 jaitsi ziren, eta Gipuzkoan eta Araban, berriz, % 5,5 eta % 3,2 igo ziren, hurrenez hurren. Kopuru absolutuetan, Bizkaian 1.616 haur jaio ziren, Gipuzkoan 1.129 eta Araban 547.
2025eko udako hilabeteetan, ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 50,2 izan ziren; 2024ko hiruhileko berean erregistratutako % 52ren azpitik. Bizkaian, ezkondu gabeko amen ehunekoa % 52,6koa izan zen, Araban % 52,3koa eta Gipuzkoan % 45,7koa;
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 1.711, lehenengo seme-alabak izan ziren 2025eko hirugarren hiruhilekoan; 1.135 haur (% 34,5) aurretik beste haur bat zegoen familietan jaio ziren; eta % 13,5 familia bateko hirugarren eta ondorengo seme-alabak izan ziren. 2024ko aldi berean, azken ehuneko hori % 12,4 izan zen.
Jaiotakoen amen % 10,2k 40 urtetik gora zituen
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzean, 30 eta 34 urte bitarteko taldea izan zen jaiotza gehien izan zituena (% 35), eta horren atzetik agertzen da 35 eta 39 urte bitarteko taldea (% 33); beraz, erditzeen % 68 hogeita hamar eta hogeita hemeretzi urte zituzten emakumeen artean eman zen. Ehuneko txikiagoak izan zituzten 25-29 urteko amen taldeak (% 14,4) eta 25 urtetik beherakoen taldeak (% 7,4); aldiz, 40 urte eta gehiagokoen amen taldeak haurren % 10,2 izan zuen. Nabarmentzekoa da ama ezkongabeen artean 25 urtetik beherakoen ehunekoa handiagoa izan zela (% 11,3).
Handitu egin da atzerriko nazionalitatea duten amen kopurua
2025eko uztailean, abuztuan eta irailean, Euskal AEn jaiotako haurren amen % 27,9k atzerriko nazionalitatea zuen. 2024ko aldi berean, ehuneko hori % 25,7 izan zen. Lurralde historikoen arabera, Araban % 34,4ra iritsi zen, Bizkaian % 26,9ra eta Gipuzkoan % 26,1era.
Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2025/III
| |
Oraingo hiruhilekoa (2025/III) |
Aurreko hiruhilekoa (2025-II) |
Aurreko urteko hiruhileko bera (2024/III) |
| |
KOP |
% |
KOP |
% |
Gehikuntza |
KOP |
% |
Gehikuntza |
| Euskal AE |
3.292 |
100,0 |
3.292 |
100,0 |
0,0 |
3.296 |
100,0 |
-0,1 |
| Araba / Álava |
547 |
16,6 |
514 |
15,6 |
6,4 |
530 |
16,1 |
3,2 |
| Bizkaia |
1.616 |
49,1 |
1.639 |
49,8 |
-1,4 |
1.696 |
51,5 |
-4,7 |
| Gipuzkoa |
1.129 |
34,3 |
1.139 |
34,6 |
-0,9 |
1.070 |
32,5 |
5,5 |
| |
| Sexua |
|
|
|
|
|
|
|
|
| Mutilak |
1.696 |
51,5 |
1.654 |
50,2 |
2,5 |
1.696 |
51,5 |
0,0 |
| Neskak |
1.596 |
48,5 |
1.638 |
49,8 |
-2,6 |
1.600 |
48,5 |
-0,3 |
| |
| AMAREN ADINA |
|
|
|
|
|
|
|
|
| ≤ 24 urte |
245 |
7,4 |
212 |
6,4 |
15,6 |
235 |
7,1 |
4,3 |
| 25 - 29 urte |
474 |
14,4 |
483 |
14,7 |
-1,9 |
445 |
13,5 |
6,5 |
| 30 - 34 urte |
1.152 |
35,0 |
1.108 |
33,7 |
4,0 |
1.163 |
35,3 |
-0,9 |
| 35 - 39 urte |
1.085 |
33,0 |
1.114 |
33,8 |
-2,6 |
1.101 |
33,4 |
-1,5 |
| ≥ 40 urte |
336 |
10,2 |
375 |
11,4 |
-10,4 |
352 |
10,7 |
-4,5 |
| |
| Amaren egoera zibila |
|
|
|
|
|
|
|
|
| Ezkondua |
1.640 |
49,8 |
1.646 |
50,0 |
-0,4 |
1.581 |
48,0 |
3,7 |
| Ezkon gabea |
1.652 |
50,2 |
1.646 |
50,0 |
0,4 |
1.715 |
52,0 |
-3,7 |
| |
| Amaren nazionalitatea |
|
|
|
|
|
|
|
|
| Espainiarra |
2.375 |
72,1 |
2.457 |
74,6 |
-3,3 |
2.449 |
74,3 |
-3,0 |
| Atzerrikoa |
917 |
27,9 |
835 |
25,4 |
9,8 |
847 |
25,7 |
8,3 |
| |
| Ama jaio zen herrialdea |
|
|
|
|
|
|
|
|
| Espainia |
2.098 |
63,7 |
2.168 |
65,9 |
-3,2 |
2.140 |
64,9 |
-2,0 |
| Bestelakoa |
1.194 |
36,3 |
1.124 |
34,1 |
6,2 |
1.156 |
35,1 |
3,3 |
| |
| Jaiotza-ordena |
|
|
|
|
|
|
|
|
| Lehenengoa |
1.711 |
52,0 |
1.669 |
50,7 |
2,5 |
1.709 |
51,9 |
0,1 |
| Bigarrena |
1.135 |
34,5 |
1.179 |
35,8 |
-3,7 |
1.177 |
35,7 |
-3,6 |
| Hirugarrena edo gehiago |
446 |
13,5 |
444 |
13,5 |
0,5 |
410 |
12,4 |
8,8 |
| |
| Jaiotza-hilabetea |
|
|
|
|
|
|
|
|
| Uztaila |
1.042 |
31,7 |
|
|
|
1.097 |
33,3 |
-5,0 |
| Abuztua |
1.130 |
34,3 |
|
|
|
1.084 |
32,9 |
4,2 |
| Iraila |
1.120 |
34,0 |
|
|
|
1.115 |
33,8 |
0,4 |
(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira
Data 2026ko Otsailaren 2a
Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika