Metodologia-fitxa: Jaiotzen estatistika (Kod. 010302)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori 2009ko ekainaren 23ko Batzordearen Gomendioak, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei buruzkoak , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística C/Donostia - San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

19/12/2022

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

19/12/2022

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Jaiotzen Estatistikak (aurrerantzean, JE) biztanleriaren bilakaerari buruzko informazioa eskaintzen du, Euskal Autonomia Erkidegoaren (Euskal AE) lurralde-eremuko biztanleei dagozkien jaiotzei dagokienez. JEari esker, Euskal AE barruko jaiotza-tasa ezagut daiteke, ezkontzen barrukoa eta horietatik kanpokoa.

Hauek dira JEak ikertutako aldagai nagusiak:
- Erditzea, jaioa: jaiolekua; asistentzia; heldutasuna (haurdunaldi-asteak); pisua; bizitza-orduak; eta sexua.
- Ama: jaiotze-urtea; bizilekua; egoera zibila; ezkontza-urtea; nazionalitatea; seme-alaben kopurua; aurreko seme-alabaren jaiotze-urtea.
- Aita: jaiotze-urtea; bizilekua; eta nazionalitatea.

3.2. Sailkapen-sistemak

Lanbidea kodetzeko, Lanbideen Sailkapen Nazionala (LSN-11) erabiltzen da, eta heriotzaren zergatia kodetzeko, Gaixotasunaren Nazioarteko Sailkapena-10. berrikuspena (GNS-10) erabiltzen da abortuen kasuan.

2011ko Lanbideen Sailkapen Nazionala (LSN-11)

Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena-10. berrikuspena (GNS-10)

3.3. Estaldura sektoreka

JEak Euskal AEn bizilekua duten ama guztien erditzetan jaio diren pertsona guztiak jasotzen ditu, lekua edozein dela ere.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Estatistikaren oinarrizko unitatea jaiotza da.

3.6. Biztanleria estatistikoa

JEaren populazio-eremua bizilekua Euskal AEn duten amengandik jaioak dira.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal AEn gertatzen diren jaiotzak jasotzen dira, hau da, Euskal AEko udalerrietako Erregistro Zibiletan edo Osasun Zentroetan inskribatu direnak, baita Euskal AEtik kanpo inskribatutako jaiotzak ere, baina Euskal AEko herritarrei dagozkienak.

3.8. Denborazko estaldura

JEaren jatorria honako estatistika-eragiketa hau da: Biztanleriaren mugimendu naturala. 1996. urtean, eragiketa horrek barne hartzen zituen 3 gertaera nagusiak (Jaiotzak, Ezkontzak eta Heriotzak) zein bere aldetik hartu ziren kontuan, eta banaka argitaratu, eta horrek JEa sortzea ekarri zuen. Hala ere,bizirik jaiotakoen datuen eta jaiotza-tasari buruzko datuei dagokienez, estalduraren hasiera 1975. urtekoa da.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-aldia bat dator denborazko estalduraren hasiera-urtearekin.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Datuak zenbaki absolututan eta tasetan neurtzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Datuak urte naturalekoak dira, datuak jaiotzak gertatu ziren hilabetearen arabera argitaratu zein ez.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana ekainaren 27ko 8/2019 LEGEAren bidez 2019-2022 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, ekainaren 27ko 8/2019 LEGEAren bidez onetsia

Ez dagokio.

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

JEa lankidetza teknikorako hitzarmenaren bidez egin da, Estatistikako Institutu Nazionalarekin (EIN) 2011ko urrian sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez. Hitzarmen horrek 1995eko abenduaren aurrekoa indargabetzen du. Osasun Sailarekiko akordioa ere mantentzen da 1986. urteaz geroztik, heriotzaren zergatia kodetzeko.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da. Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan

Estatistika sekretu estatistikoari lotua dago. Babes horrek datuen tratamendu erabat anonimo eta agregatua bermatzen du, erantzunok ezingo izango baitira inoiz izenarekin batera erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Datuak hiru hilean behin ezagutarazten dira, aurrerapen gisa (behin-behineko datuak), eta urtero, behin betiko datuekin.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, emaitzen analisiari buruzko txostenak, grafikoak eta bistaratzeak, mikrodatuak eta honako taula estatistiko hauek jasotzen dituzte:
  - Hileko datuei buruzko taula estatistikoak:
      Euskal AEn bizi diren amengandik izandako jaiotzak, hilabeteka, lurralde historikoaren eta jaioaren motaren arabera; eta hilabeteka, lurralde historikoaren eta amaren nazionalitatearen arabera.
      Euskal AEn bizi diren amengandik bizirik jaioak, hilabeteka, lurralde historikoaren eta jaiotza-hurrenkeraren arabera.
      Euskal AEn bizi diren amengandik bizirik jaioak, hilabeteka, ama bizi den udalerria kontuan hartuta (> 40.000 biztanle).
      Euskal AEn bizi diren amengandik bizirik jaioak, hilabeteka, amaren adinaren eta lurralde historikoaren arabera, eta amaren egoera zibilaren arabera.
      Euskal AEn bizi diren amengandik bizirik jaioak, hiruhilekoka, lurralde historikoaren arabera.
  - Urteko datuei buruzko taula estatistikoak:
      Bizirik jaioak eta jaiotza-tasa, 1.000 biztanleko, lurralde historikoaren arabera.
      Bizirik jaioak, jaioturtearen eta amaren adinaren arabera, lurralde historikoaren eta amaren nazionalitatearen arabera.
      Bizirik jaioak, jaioturteari eta amaren adinari jarraikiz, lurraldearen eta sexuaren arabera.
      Bizirik jaioak, bizilekuari jarraikiz, sexuaren, jaiotza-ordenaren eta amaren egoera zibilaren arabera.
      Bizirik jaioak, jaioturtearen eta amaren adinaren arabera, lurraldearen eta jaiotza-ordenaren arabera.
      Jaiotzak, jaioturtearen eta amaren adinaren arabera, lurraldearen eta bizitasunaren arabera.
      Bizirik jaioak, erditzearen lekuaren, lurralde historikoaren eta amaren nazionalitatearen arabera.
  - Jaioberrien izenei buruzko estatistika-taulak:
      Euskal AEn ohikoenak diren 100 neska- eta mutil-izenen zerrenda.
      Ohikoenak diren 25 neska- eta mutil-izenen zerrenda, Euskal AEko lurralde historikoaren arabera.
      Ohikoenak diren 25 neska- eta mutil-izenen zerrenda, Euskal AEko hiriburuetan.

- Metadatuak:
  - Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu: Kalitate-fitxa eta metodologia-fitxa.
  - Galdetegiak
- Definizioak
- Kodeak eta nomenklaturak

- Informazio osagarria: Egutegia

Jaiotzen estatistika

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Euskal AEko jaiotzak, eskualdearen eta amaren egoera zibilaren arabera. 1975 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko bizirik jaioak, lurralde historiko, amaren adina eta sexuaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko bizirik jaioak, lurralde historiko, amaren adina eta jaiotza-ordenaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko bizirik jaioak, lurralde historiko, amaren adina eta amaren egoera zibilaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko bizirik jaioak, lurralde historiko, amaren adina eta amaren nazionalitatearen arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko ezkontza barruan bizirik jaioak, lurralde historiko, amaren adina eta jaiotza-ordenaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko ezkontza barruan bizirik jaioak, lurralde historiko, amaren adin bete-tarte eta aitaren adin bete-tartearen arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko ezkontza barruan bizirik jaioak, lurralde historiko, ezkontza-iraupen eta ezkontza-ordenaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko lehen ezkontza barruan bizirik jaioak, lurralde historiko, ezkontza-iraupen eta jaiotza-ordenaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko ezkontza barruan bizirik jaioak, lurralde historiko, bitarte intergenesikoaren iraupen eta jaiotza-ordenaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko ezkontzaren barruko lehen bizirik jaioak, bitarte protogenesiko eta amaren jarduerarekiko erlazioaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko ezkontzaren barruan bizirik jaioak, amaren lanbide eta aitaren lanbidearen arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko ezkontzatik kanpoko bizirik jaioak, lurralde historiko, amaren adina eta jaiotza-ordenaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko bizirik jaioen batez besteko pisuaren (gramotan), lurralde historiko, anizkoiztasuna, haurdunaldi-astea eta sexuaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko jaiotzak, lurralde historiko, bizitasuna eta haurdunaldi-aste eta sexuaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko jaiotzak, lurralde historiko, bizitasuna, pisua (gramotan) eta sexuaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko jaiotzak, lurralde historiko, laguntza, heldutasuna, normaltasuna eta bizitasunaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko jaiotzak, bizitasuna, haurdunaldi-aste eta amaren adin-tartearen arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko jaiotzak, bizitasuna, pisua (gramotan) eta amaren adin-tartearen arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko erditzeak, lurralde historiko, anizkoiztasuna eta heldutasunaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Euskal AEko erditzeak, lurralde historiko, anizkoiztasuna eta normaltasunaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download
Bizilekua duen ama(ren)gandik bizirik jaioak, lurralde historikoaren , jaiotza-tartea, amaren jaiotza-urtea, betetako adina bete gabe. 1975 - 20222023/06/12Download
Bizilekua duen ama(ren)gandik bizirik jaioak, lurraldearen , jaiotza-tartea,amaren jaiotza-bosturtekoa eta aldia. 1976-1980 - 2016-20202023/06/12Download
Bizilekua duen ama(ren)gandik bizirik jaioakLurralde historikoaren, ezkontza-urtearen edo lotura egonkorraren, ezkontzaren edo lotura egonkorraren iraupenaren arabera. 1975 - 20222023/06/12Download
Bizilekua duen ama(ren)gandik bizirik jaioak lurralde historikoaren, jaiotza-mailaren, amaren adinaren eta kide den belaunaldiaren arabera. 1975 - 20222023/06/12Download
Bizilekua duen ama(ren)gandik bizirik jaioak lurralde historikoaren, jaiotza-hilabetearen eta sexuaren arabera.. 1975 - 20222023/06/12Download
Bizilekua duen ama(ren)gandik bizirik jaioak lurralde historikoaren, asteko egunaren eta sexuaren arabera. 1975 - 20222023/06/12Download
Bizilekua duen aita(ren)gandik bizirik jaioak lurralde historikoaren, aitaren jaiotza-urtearen eta bete gabeko adin betearen arabera. 1996 - 20222024/02/05Download
Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 20222023/06/12Download

10.4. Mikrodatuetarako sarbidea

Mikrodatuak
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2011 (zip, 0,7 MB)14/04/2015
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2010 (zip, 0,7 MB)10/04/2015
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2009 (zip, 0,7 MB)30/10/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2008 (zip, 0,7 MB)28/10/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2007 (zip, 0,7 MB)24/10/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2012 (zip, 0,7 MB)24/04/2015
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2006 (zip, 0,7 MB)23/10/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2005 (zip, 0,7 MB)17/10/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2004 (zip, 0,7 MB)16/10/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2003 (zip, 0,6 MB)14/10/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2002 (zip, 0,6 MB)16/09/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2001 (zip, 0,6 MB)15/09/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2000 (zip, 0,6 MB)12/09/2014
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 1999 (zip, 0,6 MB)23/09/2013
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 1998 (zip, 0,6 MB)20/09/2013
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 1997 (zip, 0,6 MB)19/09/2013
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 1996 (zip, 0,6 MB)12/09/2013
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2013 (zip, 0,6 MB)14/05/2015
Mikrodatu fitxategiak. Jaiotzen estatistika. 1996-2022 (zip, 13,7 MB)12/06/2023
Deskribapena fitxategia. Jaiotzen estatistika. 1996-2022 (pdf, 0,13 MB)12/06/2023
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2016 (zip, 0,6 MB)10/02/2017
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2017 (zip, 0,6 MB)12/09/2019
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2015 (zip, 0,6 MB)14/03/2016
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2014 (zip, 0,7 MB)18/05/2015
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2018 (zip, 0,6 MB)25/09/2019
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2022 (zip, 2,8 MB)12/06/2023
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2019 (zip, 1,8 MB)15/06/2021
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2020 (zip, 1,8 MB)16/06/2021
Deskribapena eta mikrodatu fitxategia. Jaiotzen estatistika. 2021 (zip, 2,9 MB)13/06/2022

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

JEan EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

JEaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:

- Estatistikako Institutu Nazionala (EIN)
- Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila
- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila
- Hedabideak
- Udalak
- Partikularrak

2021 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 4 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 5 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).

2021 urtean, gogobetetze-indizea 4,18 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,27. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Ildo horretan, JEaren emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena udalerria da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

% 100eko estaldura-tasari eusteko eta datu egotzien ehunekoa murrizteko, edo 0ra ere iristeko, helburua ezartzen da.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dago laginketa-errorerik, errolda-eragiketa bat baita.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak

Egotzitako datuen ehunekoaren adierazlea, zehazki JEarentzat, informazio-gabetasuna duen eremuren bat egotzi den buletinen ehunekoa neurtzen duena, 2021 aldian honako hau izan da kasu hauetan:

Aitaren datuei dagozkion egotzitako buletinak: % 2,52
Amaren datuei dagozkion egotzitako buletinak: % 0,21
Erditze eta jaioberriaren datuei dagozkion egotzitako buletinak: % 0,82
    

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera

2021 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 6 hilabetekoa izan da, bai hiruhilekoko datuetarako, bai urteko datuetarako.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna

Eragiketaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2021 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

2021 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna

Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2021 urtean 25 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Jaiotzen zifrak koherenteak dira INEren jaiotzen estatistikarekin.

15.4. Barne-koherentzia

Argitaratutako emaitzen koherentzia bermatzeko beharrezkoak diren kontrolak eta baliozkotzeak egiten dira.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2022ko urteko estatistika-programaren arabera, 177.000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Indarreko urteko hileko datuak behin-behinekoak dira. Datu hauek berrikusi egin behar dira eta, urtea itxita, behin betiko bilakatzen dira.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Datuak administrazio-izaerako informaziotik lortzen dira.

Ikertutako unitateak 15.000 erditze dira, gutxi gorabehera.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Etengabea

18.3. Datu-bilketa

Informazioa bi bidetatik biltzen da:
1. Erditzearen Estatistika Buletinaren autobetetzea (EINek diseinatua) Erregistro Zibilean, jaiotza bakoitza inskribatzeko unean.
2. Osasun Zentroak (ospitalea) inprimaki elektronikoa betetzen du, jaiotza deklaratzeko.

Hortaz, informazioa lortzeko metodoa administrazio-dokumentuen transkripzioa da.

18.4. Datuen baliozkotzea

Erditzeen estatistika-buletinetan 2 kontrol mota ezartzen dira:
A. Zuzendu beharreko erroreak:
   1. Hein-erroreak: ez dute ahalbidetzen hein jakin batetik kanpoko balioak sartzea.
   2. Koherentzia-erroreak: ez dira onartu behar inolaz ere.
   3. Beste errore mota batzuk hautematen dira sartzen den datua baimenduta ez dauden kodeen kanpo-zerrenda batean ageri delako. Sistema hori heriotzaren zergatia baliozkotzeko erabiltzen da, adinaren eta sexuaren arabera.
B. Kontuan hartu beharreko oharrak:
   1. Heinetik kanpoko balioak sartzea ahalbidetzen duten oharrak, baina beste bide batzuetatik egiaztatu behar direnak, datuari eutsiz, egiazkoa bada.
   2. Berretsi behar diren eta onar daitezkeen koherentzia-oharrak.

Modu gehigarrian, beste baliozkotze-prozesu independente bat egiten da, beste balizko errore batzuk kontrolatzen dituena eta errore-zerrendak sortzen dituena, ziurtatu, egiaztatu eta zuzendu daitezen, hala badagokie. Behin erroreen zerrendak egiaztatu direnean, beste baliozkotze bat egiten da beste programa baten bidez, egiaztatzeko dena ondo egin dela.

Azkenik, kalitate-kontroleko zerrenda batzuk sortzen dira. Horietan, gertaera bakoitzeko erregistro-ehuneko jakin bat (% 5) ateratzen da, grabazioa berrikuste aldera. Osasun-datuen errore- eta kalitate-zerrenda espezifikoak Osasun Sailak sortzen eta egiaztatzen ditu.

Behin erroreak zuzendutakoan eta erroreen zein kalitate-kontroleko zerrendak berrikusitakoan, hileko datuak behin betikotzat jotzen dira.

18.5. Datuen bilketa

Behin betiko hileko datuak informazioa osatzea ezinezkoa izan den kasuetan bakarrik egozten dira. Balioak ausaz egozten dira, aldagai bakoitzerako lortutako maiztasunak kontuan hartuta. Identifikazio-aldagaiak: udalerria, lurraldea, liburukia eta inskripzio-orria, gako direnez, ez dira egozten; hori dela eta, behar bezala beteta egon behar dute buletin bakoitzaren barruan.

Honako ustiapen hauek egiten dira:

- Hileroko ustiapena: Behin hileko sorta bateko datuak behin betikotzat emandakoan, aurreko hilabeteari dagokion sortako informazioaren ustiapena egiten da. Lurralde-mailako taula batzuk sortzen dira, datuen barne-kontrol gisa balio dutenak eta aurreko informazioan izandako aldaketak hautematea ahalbidetzen dutenak. Ez da hileko ustiapen hori ezagutarazten.

- Hiru hilean behingo ustiapena: Hiruhileko bati buruzko behin-behineko datuak jaso ondoren (3 hilabeteak + hurrengo hilabetea), hiruhileko ustiapena egiten da, Euskal AEtik kanpo gertatu diren baina bertako Euskal AEko herritarrei dagozkien jaiotzak barne. Informazio hori Eustaten webgunean argitaratuta dago.

- Urteko ustiapena: Urtero, EINi azken fitxategi bat bidaltzen zaio, urte guztiko jaiotzak egotzita dituena. Erreferentzia-urteko informazioa behin betikotzat eman ostean, Eustaten webgunean argitaratzen da.

18.6. Doikuntza

Urtaro-doikuntzak egiten dira jaiotzen serie nagusirako joera ateratzeko eta argitaratzeko.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus