2025/11/10eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA. II/2025


Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotzek % 2,1 egin zuten gora 2025eko bigarren hiruhilekoan


Jaiotzen % 11,4an amek 40 urte edo gehiago zituzten


2025eko bigarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan 3.286 jaiotza izan ziren, Eustaten datuen arabera. Aurreko urteko aldi beraren aldean, % 2,1eko igoera izan da (68 jaiotza gehiago). Urteko hazkunde metatua % 2,3koa izan da.


Lurraldeen arabera, Bizkaian % 6,2ko hazkundea izan da, eta Araban eta Gipuzkoan jaiotzen kopurua % 1,5 eta % 1,6 jaitsi da, hurrenez hurren. Zehazki, Bizkaian 1.637 haur jaio ziren, Gipuzkoan 1.136 eta Araban 513.


Hilen arabera, jaiotze kopururik handiena ekainean izan zen, 1.121 (% 34,1), gero maiatzean, 1.102 (% 33,5), eta, azkenik, apirilean 1.063 haur jaio ziren (% 32,4).


Amaren adinaren arabera, 35-39 urteko amen taldea dago lehen postuan, jaiotzen % 33,9rekin. Ondoren, 30-34 urteko amen taldea dago, jaiotzen % 33,7rekin. Nabarmendu behar da, hiruhileko honetan, 25 eta 29 urte bitarteko amek izan zituztela jaiotako haurren % 13,4 —40 urte edo gehiago zituzten amen % 11,4ren gainetik—.


25 urte baino gutxiagoko emakume ezkongabeak % 9,8 izan ziren


Ezkontzaz kanpoko jaiotzak jaiotza guztien % 50 izan ziren, 2024ko aldi berean erregistratutako % 50,1 baino zertxobait txikiagoa. Bizkaiak Euskal Autonomia Erkidegoak baino balio handiagoa izan zuen (% 51,7); Arabak eta Gipuzkoak, berriz, ehuneko txikiagoak izan zituzten, % 48,7 eta % 48,1, hurrenez hurren. Ama ezkongabeen artean, 25 urtetik beherako emakumeen proportzioa (% 9,8) ama guztiena baino handiagoa da.


Jaiotza-hurrenkerari erreparatuta, 2025eko bigarren hiruhilekoan jaiotako seme-alaben erdiak baino gehiago (1.667) lehenengo ondorengoak izan ziren —aurreko urtean baino ehuneko 1,3 puntu gehiago—. Bestalde, 1.175 jaiotza (% 35,8) bigarren seme-alabei dagozkie, eta 444 jaiotza hirugarren seme-alabei edo ondorengoei, guztien % 13,5.


Atzerriko nazionalitatea zuten amen jaiotzak % 25,3 izan ziren, 2024ko bigarren hiruhilekoan erregistratutako ehuneko bera


2025eko udaberriko hilabeteetan Euskal Autonomia Erkidegoan izandako jaiotzen % 25,3an amak atzerriko nazionalitatea zuen, 2024ko bigarren hiruhilekoan erregistratutako ehuneko bera. Lurralde historikoen arabera, ehuneko hori % 32,5ekoa izan zen Araban, % 24,4koa Bizkaian eta % 23,2koa Gipuzkoan.



Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2025/II

Excel csv
  Oraingo hiruhilekoa (2025/II) Aurreko hiruhilekoa (2025-I) Aurreko urteko hiruhileko bera (2024/II)
  KOP % KOP % Gehikuntza KOP % Gehikuntza
Euskal AE 3.286 100,0 3.264 100,0 0,7 3.218 100,0 2,1
Araba / Álava 513 15,6 534 16,4 -3,9 521 16,2 -1,5
Bizkaia 1.637 49,8 1.628 49,9 0,6 1.542 47,9 6,2
Gipuzkoa 1.136 34,6 1.102 33,8 3,1 1.155 35,9 -1,6
 
Sexua                
Mutilak 1.651 50,2 1.652 50,6 -0,1 1.643 51,1 0,5
Neskak 1.635 49,8 1.612 49,4 1,4 1.575 48,9 3,8
 
AMAREN ADINA                
≤ 24 urte 209 6,4 220 6,7 -5,0 247 7,7 -15,4
25 - 29 urte 482 14,7 446 13,7 8,1 444 13,8 8,6
30 - 34 urte 1.107 33,7 1.113 34,1 -0,5 1.112 34,6 -0,4
35 - 39 urte 1.113 33,9 1.108 33,9 0,5 1.073 33,3 3,7
≥ 40 urte 375 11,4 377 11,6 -0,5 342 10,6 9,6
 
Amaren egoera zibila                
Ezkondua 1.644 50,0 1.590 48,7 3,4 1.606 49,9 2,4
Ezkon gabea 1.642 50,0 1.674 51,3 -1,9 1.612 50,1 1,9
 
Amaren nazionalitatea                
Espainiarra 2.456 74,7 2.396 73,4 2,5 2.404 74,7 2,2
Atzerrikoa 830 25,3 868 26,6 -4,4 814 25,3 2,0
 
Ama jaio zen herrialdea                
Espainia 2.167 65,9 2.116 64,8 2,4 2.172 67,5 -0,2
Bestelakoa 1.119 34,1 1.148 35,2 -2,5 1.046 32,5 7,0
 
Jaiotza-ordena                
Lehenengoa 1.667 50,7 1.644 50,4 1,4 1.591 49,4 4,8
Bigarrena 1.175 35,8 1.153 35,3 1,9 1.190 37,0 -1,3
Hirugarrena edo gehiago 444 13,5 467 14,3 -4,9 437 13,6 1,6
 
Jaiotza-hilabetea                
Apirila 1.063 32,4       1.022 31,8 4,0
Maiatza 1.102 33,5       1.122 34,9 -1,8
Ekaina 1.121 34,1       1.074 33,4 4,4

(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira

Data 2025eko Azaroaren 10a

Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika






Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62
 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotzek % 2,1 egin zuten gora 2025eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2025/11/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali