2025/11/25eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. II/2025


Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEn 2.170 ezkontza izan ziren 2025eko bigarren hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 10,1 gutxiago


Urteko metatuan jaitsiera % 1,5ekoa izan da


Eustaten datuen arabera, 2025eko bigarren hiruhilekoan 2.170 ezkontza izan ziren Euskal AEn, hau da, aurreko urteko hiruhileko berean (2.413 ezkontza) baino % 10,1 gutxiago.


Ohikoa denez, bigarren hiruhilekoan nabarmen igo zen ezkontzen kopurua lehen hiruhilekoaren aldean (+% 72,2). Bestalde, ekainean egin ziren hiruhilekoko ezkontzen % 44,9.



Inskripzioaren lurralde historikoa kontuan hartuta, ezkontzen kopuruak behera egin zuen hiru lurraldeetan. Bizkaian 1.024 ezkontza izan ziren, % 10,9 gutxiago; Gipuzkoan 705 ezkontza, % 7,5 gutxiago; eta Araban 327 ezkontza, % 5,8 gutxiago. Bestalde, Euskal AEz kanpoko 114 ezkontza inskribatu ziren.


2025eko udaberriko hilabeteetan, ezkontzen % 92,6 ezkontza zibilak izan ziren, hau da, 2024ko hiruhileko berean baino ehuneko 0,3 puntu gehiago.


2025eko bigarren hiruhilekoko 2.170 ezkontzetan, Euskal AEn bizi diren 2.076 gizon eta 2.104 emakume ezkondu ziren. 1.769 senarrentzat (% 85,2) lehen ezkontza izan zen; bestalde, 17 gizonezko alargun eta 290 gizonezko dibortziatu berriro ezkondu ziren. Emakumeei dagokienez, 1.798 emakume ezkongabe (% 85,5), 11 alargun eta 295 dibortziatu ezkondu ziren.


Senarren % 90,8k eta emazteen % 85,5ek 30 urte edo gehiago zituzten


Ezkontideen adinaren araberako banaketari erreparatuta, senarren % 90,8k eta emazteen % 85,5ek 30 urte edo gehiago zituzten. 2024ko aldi berean, proportzioa % 91,9 izan zen gizonentzat eta % 87,1 emakumeentzat.


2025eko apiril, maiatz eta ekainean, gizonezko ezkonberrien % 9,2k eta emakumezko ezkonberrien % 10,4k atzerriko nazionalitatea zuten. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ehuneko hori ehuneko 0,5 puntu jaitsi da gizonen artean, eta 0,7 puntu igo emakumeen artean.


Ezkontza guztietatik 2.093 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan ziren (% 96,5) eta 77 sexu bereko pertsonen artekoak (% 3,5) —41 emakumeen artekoak eta 36 gizonen artekoak—.


Egoiliarren ezkontzak, inskripzio-lurraldearen, ezkontza-motaren, ospatzeko moduaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta ezkontza-hilabetearen arabera (1). 2025/II

Excel csv
  2025/II 2025/I 2024/II
  KOP % KOP % ?% KOP % ?%
Ezkontzak 2.170 100,0 1.260 100,0 72,2 2.413 100,0 -10,1
 
   Araba / Álava 327 15,1 171 13,6 91,2 347 14,4 -5,8
   Bizkaia 1.024 47,2 604 47,9 69,5 1.149 47,6 -10,9
   Gipuzkoa 705 32,5 441 35,0 59,9 762 31,6 -7,5
   Euskal AEtik kanpo 114 5,3 44 3,5 159,1 155 6,4 -26,5
Sexu desberdineko pertsonen artean 2.093 96,5 1.210 96,0 73,0 2.322 96,2 -9,9
   Kanonikoak 159 7,3 27 2,1 488,9 186 7,7 -14,5
   Zibilak 1.934 89,1 1.183 93,9 63,5 2.136 88,5 -9,5
Sexu bereko pertsonen artean 77 3,5 50 4,0 54,0 91 3,8 -15,4
      Gizon artean 36 1,7 29 2,3 24,1 42 1,7 -14,3
      Emakume artean 41 1,9 21 1,7 95,2 49 2,0 -16,3
 
Senar-emazteak 2.076 100,0 1.223 100,0 69,7 2.318 100,0 -10,4
   Ezkongabea 1.769 85,2 984 80,5 79,8 1.925 83,0 -8,1
   Alargunak 17 0,8 15 1,2 13,3 16 0,7 6,3
   Dibortzuatuak 290 14,0 224 18,3 29,5 377 16,3 -23,1
   < 30 urte 191 9,2 119 9,7 60,5 188 8,1 1,6
30 - 39 urte 882 42,5 464 37,9 90,1 942 40,6 -6,4
   ≥ 40 urte 1.003 48,3 640 52,3 56,7 1.188 51,3 -15,6
   Espainiarrak 1.884 90,8 1.032 84,4 82,6 2.094 90,3 -10,0
   Atzerriko nazionalitatea 192 9,2 191 15,6 0,5 224 9,7 -14,3
Jaiotza-herrialdea Espainia 1.755 84,5 939 76,8 86,9 1.982 85,5 -11,5
Jaiotza-herrialdea beste bat 321 15,5 284 23,2 13,0 336 14,5 -4,5
 
Emazteak 2.104 100,0 1.207 100,0 74,3 2.329 100,0 -9,7
   Ezkongabea 1.798 85,5 994 82,4 80,9 1.960 84,2 -8,3
   Alargunak 11 0,5 12 1,0 -8,3 11 0,5 0,0
   Dibortzuatuak 295 14,0 201 16,7 46,8 358 15,4 -17,6
   < 30 urte 304 14,4 176 14,6 72,7 302 13,0 0,7
30 - 39 urte 943 44,8 505 41,8 86,7 1.029 44,2 -8,4
   ≥ 40 urte 857 40,7 526 43,6 62,9 998 42,9 -14,1
Espainiarrak 1.886 89,6 1.004 83,2 87,8 2.104 90,3 -10,4
Atzerriko nazionalitatea 218 10,4 203 16,8 7,4 225 9,7 -3,1
Jaiotza-herrialdea Espainia 1.698 80,7 853 70,7 99,1 1.885 80,9 -9,9
Jaiotza-herrialdea beste bat 406 19,3 354 29,3 14,7 444 19,1 -8,6
 
Ezkontzaren hilabetea                
Apirila 376 17,3       533 22,1 -29,5
Maiatza 820 37,8       786 32,6 4,3
Ekaina 974 44,9       1.094 45,3 -11,0

(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira

Data 2025eko Azaroaren 25a

Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika






Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel: 945 01 75 62
 


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 2.170 ezkontza izan ziren 2025eko bigarren hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 10,1 gutxiago

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2025/11/25
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali