2025/11/21eko prentsa-oharra
MIGRAZIO-MUGIMENDUEN ESTATISTIKA. 2024
Euskal AEko migrazio-saldoa 20.870 pertsonatan positiboa izan zen 2024an
Immigranteen % 71,2k eta emigranteen % 51,2k atzerriko nazionalitatea zuten
Eustaten datuen arabera, 2024an migrazio-saldoak positiboa izaten jarraitzen du, 20.870 pertsonakoa, baina % 0,3 (20.928 pertsona) jaitsi da 2023aren aldean. 58.977 immigrazio izan ziren; 2023an, berriz, 58.568; hau da, % 0,7ko igoera izan zen. Bitartean, emigrazio kopurua % 1,2 igo da, 2023an 37.640 izatetik 2024an 38.107 izatera igaro baita.
Migrazio-saldoak goranzko joera izan du urtean zehar: urtarriletik ekainera 10.230 pertsonatan izan zen positiboa, eta urtearen bigarren erdian handiagoa izan zen, 10.640 pertsonatan.
Lurralde historikoen arabera, Bizkaiak du migrazio-saldorik altuena, 11.845 pertsonarekin, hau da, % 1,9 igo zen 2023aren aldean. Gipuzkoan ere migrazio-saldoa positiboa izan zen, 5.477 pertsonakoa, baina beherakada nabarmenenarekin (-% 10,2). Arabako saldoa 3.548 pertsonakoa izan zen; 2023ko datuekin alderatuta % 10,6 igo zen.
Hiriburuei dagokienez, saldo positiboak izan dituzte hirurek: 4.670 Bilbok, 1.533 Donostiak eta 2.767 Gasteizek.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainerako autonomia-erkidegoen arteko mugimenduei dagokienez, 2024an 1.708 pertsonako saldo positiboa zenbatu zen, baina 2023an erregistratutakoa (1.814 pertsona) baino txikiagoa (-% 5,8). Bestalde, atzerriko herrialdeekiko saldoa 19.162 pertsonakoa izan da —kasu honetan ere positiboa—, 2023an baino pixka bat handiagoa (+% 0,25).
Kanpoko edo erkidegotik kanpoko mugikortasun geografikoa —jatorria edo helmuga Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo duten bizileku-aldaketak— nahiko egonkor mantendu da: 1.000 biztanleko 43,8 izan ziren 2023an, eta 44, berriz, 2024an. Lurraldeka, Araban 1,2 puntu jaitsi da, ‰ 47,3ra pasatuz; Gipuzkoan, berriz, 0,3 puntu igo da, ‰ 41,4ra pasatuz, eta Bizkaian 0,5 igo da, ‰ 44,6ra pasatuz.
Andaluzian, Kantabrian, Gaztela eta Leonen, Katalunian eta Madrilen kontzentratu ziren beste autonomia-erkidego batzuekin izandako immigrazioak eta emigrazioak
Autonomia-erkidegoekiko migrazio-mugimenduak kontuan hartuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoak migrazio-saldo positiboa izan zuen: 13k migrazio-saldo positiboa izan zuten, eta beste 4k negatiboa.
Hauek izan ziren Euskal Autonomia Erkidegorako erakargarritasun handiena izan zuten autonomia-erkidegoak hurrenkera honetan: Gaztela eta Leon, Madril, Kantabria, Katalunia eta Andaluzia. Bost horiek beste erkidego batzuetara joateko gure autonomia-erkidegoa utzi zuten pertsonen % 57,3 jaso zuten. Beste autonomia-erkidego batzuetara egindako migrazioak 19.322 izan dira guztira.
Autonomia-erkidego berak izan ziren immigrante gehien ekarri zituztenak, beheranzko ordena honetan: Madril, Gaztela eta Leon, Andaluzia, Katalunia eta Kantabria. Bosten artean, Estatuko gainerako herrialdeetatik etorritako immigrante guztien % 58,4 ekarri zuten. Beste autonomia-erkidego batzuetatik etorrita izandako migrazioak, guztira, 21.030 izan dira.
Andaluzia da saldo positibo handiena duen autonomia-erkidegoa (673 pertsona), eta Gaztela eta Leon, negatibo handiena (234 pertsona).
Immigranteen batez besteko adina 33,3 urtekoa da eta emigranteena 37,4koa
Immigranteen batez besteko adinak gora egin du, 2023an 33,1 urte izatetik 2024an 33,3 izatera pasatuz, eta emigranteena ere igo egin da aldi berean, 37,1 urte izatetik 37,4 urte izatera pasatuz. 20tik 39 urtera bitarteko pertsonek immigrazioen % 50,9 eta emigrazioen % 47,2 egin zituzten. Adin-talde ohikoenak 25-29 urte bitartekoak (immigrazioen % 15,3 eta emigrazioen % 13,8) eta 30-34 urte bitartekoak (immigrazioen % 12,9 eta emigrazioen % 13,1) dira.
Sexuaren araberako aldeak zertxobait igo dira aurreko urtearen aldean: immigranteen % 53,1 gizonak dira, eta % 46,9 emakumeak; era berean, emigranteen % 54,1 gizonak dira, eta % 45,9 emakumeak.
Atzerriko nazionalitatea zuten pertsonen immigrazioak 42.003 izan ziren 2024an, hau da, immigrazio guztien % 71,2. Horietatik 34.345 zuzenean atzerriko herrialde batetik etorri ziren (% 81,8), eta gainerakoak, 7.658, beste autonomia-erkidego batetik (% 18,2), batez ere Madrildik, Kataluniatik eta Andaluziatik.
Atzerriko nazionalitatea zuten pertsonen emigrazioak 19.507 izan ziren, hau da, emigrazio guztien % 51,2. % 73k atzerriko herrialderen bat izan zuen helmuga. Ondorioz, atzerritarren migrazio-saldoa positiboa izan zen 2024an, 22.496 pertsonatan, 2023an 22.262 pertsona izan ziren bitartean, hau da, aurreko urtean baino % 1,1 handiagoa.
Euskal biztanleriaren bizileku-aldaketen % 60,3 Euskal AEn gertatzen da
Euskal AEko biztanleen % 11,1ek bizileku-aldaketaren bat egin zuen 2024an, eta aldaketa hori, kasuen % 60,3an, Euskal Autonomia Erkidegoko beste leku batera egindakoa izan zen; gainerako kasuetan, berriz, erkidegotik kanpora egindakoa izan zen.
Guztira, 244.809 ohiko bizileku-aldaketa zenbatu dira Euskal AEn. Horietatik 91.318k udalerri berean aldatu zuten bizilekua. Erkidego barruko mugikortasuna, hau da, jatorria eta helmuga Euskal AEko udalerrietan duena, 56.407 mugimendutara igo zen.
Era berean, kanpoko edo erkidegotik kanpoko 58.977 immigrazio erregistratu ziren, hau da, jatorria erkidegotik kanpo dutenak eta helmuga Euskal Autonomia Erkidegoa dutenak; horietatik 37.947 atzerritik etorri ziren —2023an baino % 2,3 gehiago—.
Azkenik, kanpoko edo erkidegotik kanpoko 38.107 emigrazio izan ziren, edo, bestela esanda, Euskal AEko udalerri batean bizi eta erkidegotik kanpora egindako egoitza-aldakuntzak; horien % 49,3 (18.785) atzerrira joan ziren.
Migrazio-mugimendu eta -saldoen bilakaera. Euskal AE. 1988-2024
| |
Inmigrazioak |
Emigrazioak |
Migrazio saldoa |
| |
Guztira |
Aldakuntza-indizea (1988 = 100) |
Guztira |
Aldakuntza-indizea (1988 = 100) |
Guztira |
| 1988 |
8.014 |
100 |
18.103 |
100 |
-10.089 |
| 1992 |
9.006 |
112 |
13.668 |
76 |
-4.662 |
| 1995 |
11.316 |
141 |
16.130 |
89 |
-4.814 |
| 1999 |
16.103 |
201 |
17.291 |
96 |
-1.188 |
| 2000 |
20.022 |
250 |
17.462 |
96 |
3.903 |
| 2001 |
25.775 |
322 |
18.696 |
103 |
7.861 |
| 2002 |
25.967 |
324 |
19.730 |
109 |
6.082 |
| 2003 |
28.467 |
355 |
22.216 |
123 |
4.864 |
| 2004 |
30.328 |
378 |
21.304 |
118 |
8.116 |
| 2005 |
33.993 |
424 |
20.672 |
114 |
12.256 |
| 2006 |
37.147 |
464 |
22.689 |
125 |
11.827 |
| 2007 |
41.361 |
516 |
23.669 |
131 |
16.835 |
| 2008 |
44.630 |
557 |
29.941 |
165 |
14.689 |
| 2009 |
38.368 |
479 |
31.815 |
176 |
6.553 |
| 2010 |
38.591 |
482 |
33.425 |
185 |
5.166 |
| 2011 |
41.011 |
512 |
32.819 |
181 |
8.192 |
| 2012 |
34.362 |
429 |
34.589 |
191 |
-227 |
| 2013 |
33.987 |
424 |
35.943 |
199 |
-1.956 |
| 2014 |
35.491 |
443 |
31.889 |
176 |
3.602 |
| 2015 |
35.917 |
448 |
32.555 |
180 |
3.362 |
| 2016 |
40.126 |
501 |
31.255 |
173 |
8.871 |
| 2017 |
41.861 |
522 |
31.136 |
172 |
10.725 |
| 2018 |
46.982 |
586 |
32.258 |
178 |
14.724 |
| 2019 |
52.306 |
653 |
32.838 |
181 |
19.468 |
| 2020 |
35.221 |
439 |
30.709 |
170 |
4.512 |
| 2021 |
39.427 |
492 |
35.839 |
198 |
3.588 |
| 2022 |
59.194 |
739 |
37.023 |
205 |
22.171 |
| 2023 |
58.568 |
731 |
37.640 |
208 |
20.928 |
| 2024(p) |
58.977 |
736 |
38.107 |
211 |
20.870 |
(p)behinbehineko datuak
Data 2025eko Azaroaren 21a
Iturria: Eustat. Migrazio Mugimenduen Estatistika
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Telf.: 945 01 75 62