2025/12/11ko prentsa-oharra

EZKONTZA-HAUSTEEN ESTATISTIKA. 2022-2023

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEn 3.213 ezkontza hautsi ziren 2023an, aurreko urtean baino % 8 gehiago

Ezkontza-hausten % 96,2 zuzeneko dibortzioak izan ziren, gehienak (% 76,4) adostasunez


2023an, 3.213 ezkontza-hauste izan ziren Euskal AEn, 2022an baino gehiago, noiz 2.975 hauste gertatu baitziren, Eustaten datuen arabera. Hauste horietatik, 508 Araban izapidetu ziren (% 15,8), 1.613 Bizkaian (% 50,2) eta 1.092 Gipuzkoan (% 34). Ezkontza-haustea ezkontza-aldiaren bukaera da, deuseztasun, banantze edo dibortzio zuzenengatik, aurretiko legezko banantzerik egon ez denean alegia.



Zuzeneko dibortzioak 3.090 izan ziren guztira 2023an; horietatik 2.360 adostasunekoak izan ziren (% 76,4) eta 730 adostasunik gabekoak (% 23,6). Banantzeak 121 izan ziren, 104 adostasunekoak (% 86) eta 17 adostasunik gabekoak (% 14). 2022ari dagokionez, adostasuneko dibortzioak 2.315 izan ziren, eta adostasunik gabekoak 564; adostasuneko banantzeak, berriz, 80 izan ziren eta adostasunik gabekoak 14.


Euskal AEko ezkontza-hausteak, sententzia-motaren arabera. 2021-2023

Excel csv
  2023 2022 2021
  Kopurua % Kopurua % Gehikuntza % (1) Kopurua % Gehikuntza % (1)
Guztira 3.213 100 2.975 100 8,0 3.343 100 -3,9
Sententzia mota                
Adostasun gabeko dibortzioa 730 22,7 564 18,9 29,4 669 20,0 9,1
Adostasun dibortzioa 2.360 73,5 2.315 77,8 1,9 2.541 76,0 -7,1
Deuseztasuna 2 0,1 2 0,1 0,0 1 0,0 100,0
Adostasun gabeko banaketak 17 0,5 14 0,5 21,4 24 0,7 -29,2
Adostasun banaketak 104 3,2 80 2,7 30,0 108 3,2 -3,7

(1)Aldaketak 2023ko datuekiko dira

Data 2025eko Abenduaren 11

Iturria: Eustat. Ezkontza-hausteen estatistika


Bi ezkontideek batera aurkeztu zuten demanda ezkontza-hausteen % 59,6tan; kasuen % 25,3tan, berriz, emazteak aurkeztu zuen eta % 10,7tan senarrak.


Ezkontzen iraupenari dagokionez, hausteen % 35,4 hamargarren urteurrena baino lehen gertatu ziren, eta % 25,8, berriz, 20 urteren ondoren. Dibortzioen kasuan, batez besteko iraupena 15,2 urtekoa da zuzeneko dibortzioetan, eta 23,9 urtekoa aldez aurretik legezko banantze bat dagoenean.


Desegindako ezkontzen % 35,4k ez zuten mendeko seme-alaba adingabe edo adin nagusikorik; % 52,5ek adingabeak bakarrik zituzten, % 2.6k ekonomikoki mendekoak ziren adin nagusikoak bakarrik, eta % 9,5ek bai mendeko adingabeak bai adin nagusikoak.


Seme-alabak ardurapean zituzten ezkontideen % 55ean, mantenu-pentsioa bi ezkontideei zegokien, % 37,6an aitari eta % 7,5ean amari.


Seme-alaba adingabeen zaintza kasuen % 56,1ean zaintza hori partekatu egin zen. Zaintza amari egokitu zitzaion kasuen % 36,2an, aitari kasuen % 7,2an, eta gainerako kasuetan (% 0,5) beste pertsona batzuei.



Dibortzioen guztizko kopurua 3.449 izan zen 2023an, aurreko urtean baino 273 gehiago


Dibortzioei dagokienez, 2023an 3.449 dibortzio izan ziren guztira; 359 kasutan aldez aurretik legezko banantze bat egon zen, eta 3.090 kasutan zuzeneko dibortzioak izan ziren. Horrek esan nahi du 2022an baino 273 gehiago izan zirela, orduan 3.176 izan baitziren (+% 8,6).


3.392 bikote dibortziatu ziren, sexu desberdinekoak, eta 57 sexu berekoak: emakumeek osatutako bikoteenak 32 eta gizonek osatutakoenak 25.


Sexu desberdineko bikoteen dibortzioei dagokienez, kopuru handiena 40-49 urte bitarteko adin-tartean izan zen, bai gizonen kasuan, bai emakumeenean, eta dibortziatutako pertsona guztien % 37,5 eta % 40 izan ziren, hurrenez hurren.  Dibortzioaren unean, emakumeen batez besteko adina 47 urtekoa izan zen, eta gizonena 49,5 urtekoa.


Dibortzio horietan ezkontideen nazionalitateari dagokionez, gizonen % 13,5 eta emakumeen % 12,2 atzerritarrak ziren.


Ezkontideen egoera zibilari dagokionez, ezkondu zirenean, emazte ezkongabeak % 81,7 ziren, senar ezkongabeak baino zertxobait gutxiago (% 86,6).


Ezkontide gehienak Euskal AEn bizi ziren dibortzioaren egunean, baina gizonen % 4,6k eta emakumeen % 2,2k Euskal AEtik kanpo zuten bizilekua.


2023an 121 banantze eta bi ezkontza-deuseztasun egon ziren


2023an izandako 121 banantzeetatik, % 86 bi aldeen adostasunez egin ziren, eta % 14 auzibidez ebatzi ziren. 2022an, 94 banantze gauzatu ziren, 80 elkarrekin adostuta eta 14 auzi bidez.


Banantze guztietatik, 120 sexu desberdineko bikoteen artekoak izan ziren. Banandutako gizonen batez besteko adina 52,4 urtekoa izan zen, eta emakumeena 49,5 urtekoa.



Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Prentsa-ohar gehiago ezkontza-hausteen estatistikaz
 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 3.213 ezkontza hautsi ziren 2023an, aurreko urtean baino % 8 gehiago

Eragiketa : 
Ezkontza-hausteen estatistika
Eragiketa kodea : 
010314
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2025/12/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali