2024/12/27ko prentsa-oharra

OSASUN-ARRETA PRIBATUAREN ESTATISTIKA. 2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Osasun-aseguruak % 4,1 hazi ziren aseguratutako pertsonetan eta % 8,7 primetan 2023an Euskal AEn

Aseguratutako pertsonen erdia baino gehiago emakumeak izan ziren (% 53)

Eustaten datuen arabera, 2023an, Euskal AEn establezimenduak zituzten aseguru-entitateek 525.435 pertsona zituzten osasun-aseguruarekin, hau da, % 4,1eko gehikuntza 2021eko ekitaldiarekin alderatuta. Halaber, prima gisa 398 milioi euro bildu ziren, hau da, % 8,7ko igoera.

Lurralde historikoka, eta aseguratutako pertsonen kopuruari dagokionez, % 67,1 Bizkaikoak izan ziren, % 20,6 Gipuzkoakoak eta % 12,3 Arabakoak; hala ere, 2021arekin alderatuta, Gipuzkoa izan zen gehien hazi zen lurraldea pertsona aseguratuetan (+%10,7), ondoren Araba (+%9,2) eta Bizkaia (+%1,4).

Aseguratutako pertsonen proportzioa biztanleria osoarekiko % 23,9koa izan zen Euskal AEn (% 23 2021ean). Lurralde historikoka, altuena Bizkaian izan zen (% 30,7), ondoren Araban (% 19,4) eta azkenik Gipuzkoan (% 15).

Kolektibo horren ezaugarriei dagokienez, emakumeek gizonek baino presentzia handiagoa izan zuten osasun-aseguruan (% 52,8 eta % 47,2, hurrenez hurren). 45-64 urte bitarteko adin-taldea izan zen aseguratutako pertsonen kopuru handiena bildu zuena, % 34,8rekin; ondoren, 25-44 urtekoen taldea (% 26,1); biak % 60,9 izan ziren. Gainera, adin pediatrikoan izan ezik, emakumeen kopurua gizonena baino handiagoa izan zen, eta alde hori nabarmenagoa izan zen 25-44 urtekoen taldean.

graf0022832_01_e.png

Traumatologia, oftalmologia eta obstetrizia-ginekologia izan ziren gehien eskatu ziren kontsultak

Aseguru-entitateek 1,8 milioi kontsulta izan zituzten guztira 2023an; ohikoenak honako hauek izan ziren, hurrenkera honetan: traumatologia (240.000), oftalmologia (191.000), obstetrizia eta ginekologia (184.000) eta dermatologia (158.000), kontsulten % 43,8 guztira. Horren atzetik, lehen mailako arretarekin lotutakoak daude: familia-medikuntza (129.000) eta pediatria (87.000). Horrek adierazten du mediku-asegurua erabiltzen dela arreta espezializatuarekin lotutako kontsultetara joateko.

graf0022832_02_e.png

Aseguru kolektiboak hazi ziren gehien aseguratutako pertsonen eta primen artean

Konpainiek 398 milioi euro bildu zituzten prima gisa, hau da, 2021ean baino % 8,7 gehiago. Zifra hori BPGren % 0,43 izan zen 2023an (% 0,47 2021ean). Lurraldeka, prima horien ordainketaren % 69,9 Bizkaian kontzentratu zen, % 19,3 Gipuzkoan eta % 10,8 Araban.

graf0022832_03_e.png

Hartzaile-motaren arabera, aseguru kolektiboek, hau da, enpresei edo beste kolektibo jakin batzuei zuzendutakoek, osasun-asegurua zuten pertsonen % 61,3 bildu zuten, banakoen eta familiakoen % 33,9 eta Estatuko Administrazio Zentraleko funtzionarioen mutualitate publikoen % 4,8. 2021eko datuekin alderatuta, aseguru kolektiboek irabazi zuten gehien aseguratutako pertsonen artean (+%5,2), eta ondoren banakoek edo familiakoek (+%4). Mutualista publikoen kopuruak, berriz, behera egin zuen (-%8).

Primen banaketari dagokionez, % 52,9 aseguru kolektiboei zegozkien, % 40,3 aseguru indibidual edo familiarrei, eta % 6,8 Estatuko Administrazio Zentraleko funtzionarioen mutualitate publikoei. 2021eko datuekin alderatuta, primen bolumenak gora egin zuen modalitate guztietan, eta aseguru kolektiboek izan zuten igoerarik handiena (+%10,5); ondoren, banakoek edo familiakoek (+%7,5), eta mutualitate publikoetatik urrunago (+%2).

Euskal AEko osasun-aseguramenduaren magnitude nagusiak. 2023

Excel csv
 20232021Gehikuntza (%) 2023/2021
ASEGURUA DITUZTEN PERTSONAK525.435504.762+4,1
Lurralde Historikoaren arabera   
Araba/Álava64.59659.133+9,2
Bizkaia352.489347.755+1,4
Gipuzkoa108.35097.874+10,7
Hartzaile motaren arabera   
Aseguru indibidualak edo familiarrak178.164171.269+4,0
Mutualitate publikoak (*)25.29627.486-8,0
Bestelako taldeak321.975306.007+5,2
    
PRIMEN BOLUMENA (mila €)398.009366.238+8,7
Lurralde Historikoaren arabera   
Araba/Álava43.13538.815+11,1
Bizkaia278.105260.791+6,6
Gipuzkoa76.76966.632+15,2
Hartzaile motaren arabera   
Aseguru indibidualak edo familiarrak160.271149.076+7,5
Mutualitate publikoak (*)27.07526.555+2,0
Bestelako taldeak210.663190.607+10,5
Pisua BPGrekiko (%)0,430,47 

(*)Barne hartzen ditu MUFACE (Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorra), MUGEJU (Mutualitate Orokor Judiziala) eta ISFAS (Indar Armatuen Gizarte Institutua)

Data 2024ko Abenduaren 27a

Iturria: Eustat. Osasun arreta pribatuaren estatistika

Ohar metodologikoa:

Estatistika honek Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez establezimendu bat duten aseguru libreko erakundeen informazioa jasotzen du. Ez dira jasotzen borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak; izan ere, ez dute aseguratzaile-izaera.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Prentsa-ohar gehiago Osasun-arreta pribatuko estatistikari buruz

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Osasun-aseguruak % 4,1 hazi ziren aseguratutako pertsonetan eta % 8,7 primetan 2023an Euskal AEn

Eragiketa : 
Osasun-arreta pribatuaren estatistika
Eragiketa kodea : 
030505
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2024/12/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Beste produktu estatistikoak

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar