HomeGaiakGizarte babesaren kontuaPrentsa Oharrak Euskal AEko gizarte-babeseko...

2025/01/29ko prentsa-oharra

GIZARTE-BABESAREN KONTUA. Aurrerapena. 2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko gizarte-babeseko gastua % 7,9 hazi zen, eta 24.382 milioi eurora iritsi zen 2023an

Familia/Seme-alaben eta Etxebizitzaren gastua hazi da gehien, seme-alabak dituzten familientzako prestazio ekonomiko berriengatik eta alokairurako laguntzaren igoeragatik

Euskal AEko gizarte-babeseko guztizko gastua, 2023an, 24.382 milioi eurokoa izan zen, 2022an baino 1.792 milioi gehiago, hau da, % 7,9ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. BPGren ehunekoari dagokionez, 2022ko % 26,1etik 2023ko % 26,3ra igaro da gastu hori. Era berean, biztanle bakoitzeko gastua 11.064 eurora iritsi zen, 2022an baino % 7,3 gehiago.

Gizarte Babesaren Kontua Gizarte Babeseko Estatistika Integratuen Europako Sistemaren (ESSPROS) metodologiaren arabera egiten da, eta edozein erakunde publikok edo pribatuk Euskal AEn gizarte-babeseko sistemetan egindako gastua eta diru-sarrera zenbatzen ditu. Gizarte-babeseko gastuan administrazio-gastuak eta gizarte-prestazioetako gastua sartzen dira; azken horien barruan sartzen dira eskudiruzko ordainketak eta gizarte-babeseko sistemetatik etxeek jasotzen dituzten gauzazko prestazioak.

Gizarte-babesaren datu eta adierazle nagusiak Euskal AEn. 2021-2023

Excel csv
 20212022 (p)2023 (a)2022(p)/2021 (%)2023(a)/2022 (%)
GIZARTEBABESEKO GASTUA, GUZTIRA     
Milioika eurotan22.01122.59024.3822,67,9
Merkatu prezioko BPGaren %an28,026,126,3--1,9*0,3*
Eurotan, biztanleko10.05110.31311.0642,67,3
Biztanleko EAP10.30210.570:2,6:
GIZARTEPRESTAZIOETAKO GASTUA, FUNTZIOEN ARABERA (mila eurotan)     
GUZTIRA21.74622.30924.0802,67,9
Gaixotasuna/Osasun-atentzioa5.9556.1616.3933,53,8
Baliaezintasuna1.3681.3831.4591,15,5
Zahartzaroa9.2819.77010.7965,310,5
Umezurtz-alargunak1.9972.0622.2363,28,4
Familia / Seme-alabak7708029344,216,5
Langabezia1.4931.1581.201-22,43,7
Etxebizitzenak191187210-2,512,7
Gizarte-bazterkeria69078785214,18,2
ADIERAZLEAK (eurotan)     
Gizarteprestazioetako gastua, biztanle bakoitzeko9.93010.18510.9272,67,3
Gizarteprestazioetako gastua, biztanle bakoitzeko eta EAPn(1)10.17710.439:2,6:
"Gaixotasun / osasun-laguntzaren" funtzioan egindako gastua, biztanle bakoitzeko2.7192.8132.9013,43,1
"Zahartasunaren" funtzioan egindako gastua, 65 urteko edo gehiagoko pertsona bakoitzeko18.36719.03220.5833,68,1
BPG mp KSE2010. 2022 oinarri (milioi euro)78.70986.71492.68010,26,9
Biztanleria (01-07)2.189.8582.190.4682.203.6290,00,6

(1)eros ahalmenaren parekotasuna

(*)aldea portzentajezko puntutan

(p)behin-behinekoa

(a)aurrerapena

(:)ez dago daturik

Data 2025eko Urtarrilaren 29a

Iturria: Eustat. Gizarte Babeseko Kontua

Gizarte-babeseko gastu osotik, 24.080 milioi gizarte-prestazioetako gastuari dagozkio, eta 302 milioi administrazio-gastuei.

Gizarte-prestazioetako gastuak hazkunde handiak izan zituen 2023an funtzio guztietan, eta "Familia/Seme-alabak" funtzioaren hazkundea nabarmendu zen (% 16,5)

2023ko gizarte-prestazioetako gastuaren hazkundea % 7,9koa izan zen 2023an, hau da, 2022an baino 1.771 milioi gehiago. "Familia/Seme-alabak" gastuaren % 16,5eko hazkundearen ondorioz, gastua 934 milioi eurora iritsi zen, aurreko urtean baino 133 milioi euro gehiago, batez ere seme-alabak dituzten familientzako prestazio ekonomiko berriei zegozkienak.

"Etxebizitzako" gastua, gizarte-prestazioen guztizko gastuan garrantzi erlatibo txikiena duen funtzioa izanik (% 0,9), % 12,7ko hazkunde garrantzitsua izan zuen 2022aren aldean, hau da, 24 milioi gehiago, alokairu-laguntzako prestazio ekonomikoen gorakadaren ondorioz.

Nabarmendu behar da "Zahartzaroa" funtzioak jarraitzen duela izaten hazkunderik handiena izan duena balio absolutuetan, 2022an baino 1.026 milioi gehiagorekin, 10.796 milioira iritsiz, hau da, % 10,5eko igoerara; hazkunde hori erretiro-pentsioetan egindako gastuaren gorakadak eragin zuen batez ere (% 10,9).

Portaera positiboa izanik, % 10etik beherako baina % 5etik gorako hazkundeekin kokatzen diren beste funtzio batzuk hauek dira, hazkunde handienetik txikienera: "Bizirauleak", funtsean alarguntza- eta zurztasun-pentsioak barne, % 8,4ko hazkundearekin, hau da, 2022an baino 174 milioi gehiago. "Gizarte-bazterkeria", % 8,2 hazi zena, hau da, 64 milioi euroko hazkundea izan zuen, eta 852 milioiko gastura iritsi zen 2023an; gastu horren barruan, hazkunderik handiena eskudiruzko prestazioei dagokie, batez ere bizitzeko gutxieneko diru-sarrerei eta diru-sarrerak bermatzeko errentari, eta bien batura 574 milioi eurora iritsi zen 2023an. Azkenik, "Baliaezintasuna" funtzioa % 5,5 hazi zen, 2022an baino 76 milioi gehiago, 1.459 milioi euroko zenbatekoarekin.

Hauek izan ziren hazkunde txikiena izan zuten funtzioak: "Gaixotasuna/Osasun-arreta" funtzioa, 2022an baino % 3,8 gehiago gastatu zuena, hau da, 231 milioi gehiago, eta 2023an 6.393 milioi eurora iritsi zen; horietatik 5.027 milioi osasun-arretako zerbitzuen gastuari zegozkion, eta 1.366 milioi eskudiruzko prestazioei (aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak). Azkenik, “Langabeziako” gastua izan zen hazkunderik txikiena izan zuena, termino erlatiboetan zein absolutuetan; 2023an gastu hori 1.201 milioi eurokoa izan zen, 2022an baino 43 milioi gehiago, hau da, % 3,7ko hazkundea.

Ez da aldaketa handirik nabarmentzen prestazioetako gastuaren portzentajezko banaketan, aurreko urteekin alderatuta

2023an garrantzia irabazi duten funtzioen artean, "Zahartzaroa" funtzioa nabarmentzen da (funtzio horrek pentsioetara, mendetasunarekin lotutako prestazio ekonomikoetara eta gauzazko beste prestazio batzuetara, hala nola egoitza-zerbitzuak eta etxeko laguntza, bideratutako gastua barne hartzen du), funtzio garrantzitsuena izaten jarraitzen duena, gizarte-prestazio guztien % 44,8ko pisuarekin, hau da, aurreko urtekoa baino ehuneko puntu 1 handiagoa.

Garrantzia irabazten duten gainerako funtzioei dagokienez, honako hauek daude: "Familia eta seme-alabak", 2022an % 3,6 izatetik 2023an % 3,9 izatera igaro baita, eta "Bizirauleak" eta "Etxebizitza", biek hamarren bat irabazi baitute, % 9,2tik % 9,3ra igaroz lehen kasuan, eta % 0,8tik % 0,9ra bigarrenean.


Aldiak

Garrantzia galdu duten funtzioen artean, "Gaixotasuna/Osasun-arreta" funtzioa dago. Funtzio hori garrantzian bigarrena da, 6.393 milioirekin 2023an, eta prestazioetan egindako gastuaren % 26,5 izan zen, hau da, 2022an baino ehuneko 1,1 puntu gutxiago. "Langabezia" funtzioak ere bere pisua murrizten jarraitu zuen 2022ko % 5,2tik 2023ko % 5,0ra; eta "Baliaezintasuna" funtzioak, 1.459 milioi euroko gastuarekin, % 6,2tik % 6,1era jaitsi zen. Azkenik, "Gizarte-bazterkeria" 2022an bezalaxe mantendu da, hau da, gizarte-prestazio guztien % 3,5.

Gizarte-babeseko gastua egiten duten erakunde-unitateei dagokienez, Gizarte Segurantzako Sistemak eta Estatuko Administrazioak 2023an egindako gastua guztizkoaren % 61,3 izan zen, eta % 8,4 hazi zen 2022aren aldean, 14.946 milioira iritsiz; horietatik 8.980 milioi erretiro-pentsioei zegozkien.

Gastua erakunde-unitateen multzoaren eta urtearen arabera (milioi euro). 2020-2023

Excel csv
 202020212022 (p)2023 (a)Urteko aldakuntza-tasa (%)
     2021/202022(p)/212023 (a)/22
Gizarte Segurantzako sistema eta Estatuko Administrazioa13.38013.48713.78814.9460,82,28,4
Euskal administrazioak6.6657.0647.2907.8286,03,27,4
Erakunde pribatuak1.4191.4591.5121.6082,83,66,4
Gizarte babeseko gastu osoa21.46422.01122.59024.3822,52,67,9

(p)behin-behinekoa

(a)aurrerapena

Data 2025eko Urtarrilaren 29a

Iturria: Eustat. Gizarte Babeseko Kontua

Euskal Administrazioek egindako gastua 7.828 milioikoa izan zen, guztizkoaren % 32,1, % 7,4ko hazkundearekin. Hazkunde hori, alde batetik, osasun-sistema publikoaren gastuaren hazkundeari dagokio, % 3,7 hazi baitzen, 4.753 milioi eurora iritsiz. Bestalde, gizarte-zerbitzuen sistema publikoaren gastuak, Eusko Jaurlaritzako erakundeak, foru-aldundiak eta toki-administrazioak barne hartzen dituenak, 3.075 milioi euroko gastua izan zuen guztira, 2022an baino % 13,6 gehiago, 369 milioi gehiago. Gastu hori batez ere familiei laguntzeko prestazio ekonomiko berriei, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerari eta etxebizitzarako prestazio ekonomikoen igoerari egokitu zitzaien.

Azkenik, erakunde pribatuen gastua, 1.608 milioi euroko gastuarekin, guztizkoaren % 6,6 izan zen, eta % 6,4ko hazkundea izan zuen.

Europarekiko konparazioari dagokionez, gastuaren bilakaera, termino erlatiboetan, inguruko herrialdeek Europan dutenaren antzekoa da.

Euskal AEn, gizarte-prestazioetako gastua, BPGren ehunekoan, ehuneko 0,3 puntu hazi zen 2023an, % 26,0ra iritsiz; horrek Espainiaren gainetik jartzen du (% 25,0) eta 27-EBko ratioaren % 26,8ra hurbiltzen du, Eurostatek 2023rako egindako estimazioen arabera.

Biztanle bakoitzeko gizarte-prestazioetan egindako gastuaren adierazleari dagokionez, Euskal AEn 10.927 eurokoa izan zen 2023an, 27-EBko (10.222), Espainiako (7.733) edo Italiako (10.118) batez bestekoaren gainetik, besteak beste. Taularen goiko muturrean Luxenburgo (27.290 euro) eta Danimarka (17.634 euro) daude.

graf0023239_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko gizarte-babeseko gastua % 7,9 hazi zen, eta 24.382 milioi eurora iritsi zen 2023an

Eragiketa : 
Gizarte-babesaren kontua
Eragiketa kodea : 
170910
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2015-2023
Eguneratze data : 
2025/01/29
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali