Metodologia-fitxa: Gizarte-babesaren kontua (Kod. 170910)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
23/01/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
23/01/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Gizarte Babesaren Kontua sintesi-eragiketa bat da, eta Euskal AEko edozein erakunde publikok edo pribatuk gizarte-babeserako sistemetan egindako gastuaren eta diru-sarreren zenbaketa eskaintzen du, lau talde handitan bananduta: Gizarte Segurantzaren Sistema, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa, funtzionario publikoen erregimenak eta gizarte-babeserako eginkizunak dauzkaten beste sistema batzuk, bat etorrita Gizarte Babesaren Kontu Integratuen Europako Sistemaren printzipio metodologikoekin.
Ikertutako aldagai nagusiak gizarte-babesaren sistemen eta funtzioen araberako diru-sarrerak eta gastuak dira.
3.2. Sailkapen-sistemak
Gizarte-babeserako sistemak, gizarte-babesaren diru-sarrerak eta gastuak, gizarte-prestazioen funtzioak.
3.3. Estaldura sektoreka
Ez dagokio.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Gizarte-babesaren barruko jarduketak egiten dituzten jarduera-unitateak.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Gizarte-babesaren barruan jarduketak egiten dituen unitate oro.
3.7. Eremu geografikoa
Geografia-eremua Euskal AE da, eta lurralde historikoak dira desagregazio-mailarik handiena.
3.8. Denborazko estaldura
Kontuak bi urtez behingo datuak dauzka 1995etik 1999ra, eta, 2000tik hona, datuak urtekoak dira. 1995etik aurrerako seriea homogeneoa da.
3.9. Oinarri-aldia
Eskuratu daitekeen seriea homogeneoa da, eta 2019an egindako azken aldaketa metodologikoan oinarrituta eguneratu da.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Datuak balio absolututan (milaka euro) eta ehunekotan argitaratzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
“t” urtean, “t-2” urteko behin betiko datuak eta “t-1” aurrerapen-datuak argitaratzen dira.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Urtero zabaltzen da.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
Datuak: azken prentsa-oharrak, grafiko interaktiboak, datu-bankua, txostenak eta estatistika-taula hauek:
-Euskal AEko osoko gastua eta gizarte-prestazioetakoa urtearen arabera (milaka euro eta adierazleak).
-Euskal AEko gizarte-prestazioen gastua funtzioaren, sistemaren eta urtearen arabera (milaka euro eta adierazleak).
-Euskal AEko gizarte-babesaren gastua motaren eta urtearen arabera (milaka euro).
-Euskal AEko gizarte-prestazioen gastua sistema-taldeen eta urtearen arabera (milaka euro).
-Euskal AEko gizarte-babesaren gastua eta sarrerak motaren eta sistema-taldearen arabera (milaka euro).
-Euskal AEko gizarte-prestazioen gastua funtzioaren, sistemaren eta lurralde historikoaren arabera (milaka euro eta adierazleak).
-Euskal AEko gizarte-prestazioen gastua funtzioaren eta lurralde historikoaren arabera (milaka euro) eta %).
-Gizarte Babeseko gastuaren adierazleak herrialdearen arabera.
-Gizarte-prestazioetako gastua, funtzioen eta herrialdearen arabera (% horizontala).
-Gizarte-babeseko sarreren adierazleak herrialdearen arabera (% horizontala).
-Gizarte babeseko gastua biztanleko EB-27n. EAP (euro).
Metadatuak:
-Metodologia eta kalitatea: honako dokumentuak ditu:
Fitxa metodologikoa
Kalitate-fitxa
Nota metodologikoa
-Definizioak
Gizarte babesaren kontua
10.3. On-line datu-baseak
Datu Bankua | Eguneratua | |
---|
Euskal AEko gizarte babesaren gastua, unitate, funtzio eta mota, lurralde historiko eta aldiaren arabera. 1995 - 2021 | 2023/12/29 |  |
Euskal AEko gizarte babesaren gastua, funtzio, mota eta sistema-taldearen arabera (mila euro). 1995 - 2021 | 2023/12/29 |  |
Euskal AEko gizarte-prestazioetako gastua, funtzio, sistema-taldearen eta lurralde historikoaren arabera (mila euro). 1995 - 2021 | 2023/12/29 |  |
Euskal AEko sarrerak, mota eta sistema-taldeen arabera (mila euro). 1995 - 2021 | 2023/12/29 |  |
Euskal AEko sarrerak, mota eta lurralde historikoaren arabera (mila euro). 1995 - 2021 | 2023/12/29 |  |
Euskal AEko gizarte-prestazioetako gastuaren adierazleak, lurralde historikoaren arabera (euroak). 1995 - 2021 | 2023/12/29 |  |
Estatuko laburbilduma. Euskal AEko gastuaren adierazleak (euroak). 1995 - 1999 | 2022/12/27 |  |
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.
Informazio-Zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
Gizarte Babesaren Kontuan, helburu espezifikoak ezartzen dira, EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna; aukera eta puntualtasuna; irisgarritasuna eta argitasuna; zehaztasuna eta fidagarritasuna; konparagarritasuna, eta kostua.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Honako hauek dira eragiketaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:
*Gizarte-babesaren eremuan ardurak dauzkaten euskal agente publikoak:
-Eusko Jaurlaritza
-Foru-aldundiak
-Udalak
*Gizarte-babesari buruzko informazio ekonomikoa aztertzen duten agenteak:
-Unibertsitatea
-Sindikatuak eta bestelako agente sozialak
-Irabazi-asmorik gabeko beste antolakunde batzuk, gizarte-gaiak aztertzen dituztenak (SIIS Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua eta abar).
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 2 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,07 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,37. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Horrela, bada, lurralde historikoa da eragiketa honen emaitzen gehieneko lurralde-desagregazioa.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Iturriak edukitzea zehaztasunaren adierazletzat jotzen da. Lurraldearen arabera sailkatutako datuak dauzkaten iturrien kopurua gero eta handiagoa izatea da helburua. 2021erako, lehen mailako 15 iturri kontsultatu dira (estatistika-eragiketak, adierazleak, balioak...).
Kalitate-fitxa
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Ez dago laginketarik, sintesi-eragiketa baita.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:
Iturri-kopurua: 15
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 12 hilabete -n kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
2023 urtean % 87,88 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 26 urte urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
EUROSTATek 1996an SEEPROS eskuliburua sortu zuenean, Eustat eskuliburu horren irizpide metodologikoekin hasi zen egiten Gizarte Babesaren Kontuaren estatistikak. Une hartatik aurrera, datuak Estatuko eta Europako datuekin koherenteak eta konparagarriak direla bermatzen da.
Halaber, nabarmendu egin behar da informazio-iturri asko Euskadiko Estatistika Planaren hainbat eragiketa eta kontu egiteko erabiltzen direla; hortaz, emaitzak koherenteak dira beren artean ere:
-Gizarte-zerbitzuen gastu publikoa, gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika, administrazio publikoen kontuak, Osasunaren Kontua...
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika
Administrazio Publikoen Kontuak
Osasunaren kontua
ESSPROS Manual and user guidelines. 2016 edition
15.4. Barne-koherentzia
Behar diren administrazio- eta estatistika-fitxategien tratamendurako, fase espezifiko bat abiatu behar da estatistikan ohikoak diren lanak egin aurretik; hau da, iturriak aztertu edo alderatzeko fase bat abiatu behar da, administrazio-fitxategien edukia egiaztatzeko eta, gero, informazioa datu-basean iraultzeko, behin baliozkotu, homogeneizatu eta, hala badagokio, araztu ondoren.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 43200 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Datuak, behin argitaratuta, behin betikotzat jotzen dira.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Informazioaren jatorriari dagokionez, Gizarte Babesaren Kontua sistema mistoa da, administrazio-informazioa eta beste estatistika-emaitza batzuen ondoriozko informazioa konbinatzen dituelako.
Honako hauek dira informazio-iturri nagusiak:
Gizarte Segurantzaren Sistema:
-Gizarte Segurantzaren Antolaketa Zuzendaritza.
-Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa
-Funtzionario publikoen erregimenak
-Estatuaren Administrazio Zentraleko funtzionarioen mutualitateari buruzko memoria.
-Mutualitate Orokor Judizialari buruzko memoria.
-Indar Armatuen Gizarte Institutuari buruzko memoria.
-Ogasun Ministerioa. Langileen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusia.
-Gizarte-babeserako beste sistema batzuk:
-Ekonomia eta Ogasun Saila. Eusko Jaurlaritza: Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren likidazioen xehetasuna, azpiprogramen arabera (ekitaldi batzuk).
-Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Eusko Jaurlaritza. “Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuetan egindako gastu publikoa” eta Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika (ekitaldi batzuk).
-Ekonomia eta Ogasun Saila. Eusko Jaurlaritza. BGAEren xehetasun ekonomikoa.
-OSAKIDETZA.
-FOGASA. Memoriak.
-ONCE
-EIN: “Laneko kostuaren inkesta”.
-Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren estatistiken urtekaria.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Informazio-bilketan, honako hauek konbinatzen dira:
- Administrazio-dokumentuen transkripzioa.
- Eskaera espezifikoen arabera xehatutako datuak dauzkaten fitxategiak. Normalean, eskaerak posta elektronikoz egiten dira, eta fitxategiak kanal beretik jasotzen dira.
- Interneteko kontsultak: eskuz lortzen da beharrezko informazioa, intereseko erakundeek beren web-orrietan hedatzen duten informaziotik abiatuta.
18.4. Datuen baliozkotzea
Ez dagokio.
18.5. Datuen bilketa
Gizarte Babesaren Kontuan, lortutako informazioak SEEPROS tratamenduaren eskakizunei erantzuten ez dienean aplikatzen dira balioespenak. Adibidez, funtzioen banakapen xehatuetan, batzuetan gainjarri egiten baitira, eta lurraldekotuta ez dauden datuetan. Balioespenak zeharkako metodoen bidez egiten dira, zeinak kontuan sartutako erakunde-unitate bakoitzaren lan-dokumentuetan adierazten baitira.
Jasotako informazioa aztertu eta kodetu egiten da, Gizarte Babesaren Konturako baliozkoa den kodearekiko elkarrekikotasuna aplikatuz. Kalkuluak edo balioespenak egiten dira, konturako esanguratsuak diren aldagaiak lortzeko (hau da, gizarte-babeseko sistema jakin bati eta kudeaketa-unitate bakar bati egotzi ahal zaion gastuaren edo diru-sarreraren zenbatekoak), eragiketan erabilitako gastu- eta sarrera-kategorien arabera sailkatuta.
18.6. Doikuntza
Ez da doikuntzarik egiten argitaratutako serieetan.
19. Oharrak