2012/07/27ko prentsa-oharra
Euskal AEn gizarte zerbitzuetan 1000 euro gastatu ziren biztanleko 2010ean
Euskal AEn gizarte-zerbitzuetan egindako gastua, 2010ean, 2.176 milioi euro; aurreko urtean baino %2,5 gehiago, Eustaten datuen arabera. Gastu hori euskal BPGren %3,3 izan zen, biztanleko 1.001 euro batez beste, aurreko urtean baino %2,9 gehiago; horietatik, 751 funts publikoetatik etorri ziren.
Gastua %2,2 handitu zen Araban, %2,1 Bizkaian, %3,4 Gipuzkoan. Biztanleko gasturik handiena Arabak egiten du, 1.066 euro batez beste; Bizkaian 1.004 eta Gipuzkoan 966.
Herri-administrazioek guztizko gastuaren %75 egin zuten, 1.633 milioi euro; sektore pribatuak gainerako %25. Gastatutako bost eurotako bat erabiltzaileen kuoten eta beste salmenten bidez finantzatu zen. Guztirako horretatik, egoitzetan bizi diren adinekoek 221 milioi ekarri zituzten; kopuru hori zentro horien gastu arruntaren %42 da.
Sektorean, zuzenean, emakume landunen %4,3 aritu zen
2010ean gizarte-zerbitzuetan 330 lanpostu berri sortu ziren; zuzenean 26.220 pertsona enplegatu ziren (landunen %2,8); horietako %70 emakumeak (emakume landunen %4,3). Kopuru horretan ez daude zuzeneko arretako azpikontratatuak, eta etxez etxeko laguntzakoak, zeinen dedikazio-orduak 6.500 enplegu baino gehiago izan ziren dedikazio osoan. Boluntarioak 21.035 pertsona izan ziren 2010ean; haiek egindako lana 1.726 dedikazio osoko enplegu adina; jakina, ez dute soldatarik jasotzen.
Biztanle guztientzako zerbitzuek eta adinduentzako zentro espezializatuek hartzen dituzte baliabideetarik gehien; izan ere, bi horietara joaten da gastuaren %70.
Biztanle guztientzako baliabideen artean, kopuru eta bilakaeragatik erakunde publikoek familiei egindako transferentziak nabarmentzen dira: Diru-sarreren Berme Errenta, zeinak barne baitu foru-errentaren osagarria, 314 milioi euro (%+18) eta Gizarte Larrialdietako Laguntzak, 62 milioi (%+23) non dagoen Etxebizitzako Prestazio Osagarria, gastu guztiaren %67 2010ean.
Pobreziaren kontrako planarekin erlazionatutako prestazio hauek ia erabat erkidego-administrazioak finantzatzen ditu eta foru eta udal administrazioekin lankidetzan kudeatzen dira. 2010ean biztanleko 179 euroko gastua ekarri zuten oro har, Euskal AEn; nabarmentzekoa da Bizkaiko kasua, 237 euro biztanleko; Araban 173 eta Gipuzkoan 88.
Mendekotasun legearen prestazio ekonomikoak (Familiaren inguruko zainketetarako prestazio ekonomikoak, Pertsona artatzeko prestazio ekonomikoa eta Norberaren autonomiaren aldeko laguntzak) 103 milioiko gastua izan ziren (%+8).
2010ean 19.873 plaza eskaini ziren adinduentzako egoitzetan; alegia, 75 urte eta gehiagoko 100 pertsonako 9,7 plaza. Plaza horietako %34 administrazio publikoak eskaini zituen, titulartasun publikodun zentroetatik, eta antzeko ehunekoa (%31) hitzartu zuen erakunde pribatuekin.
Adinduentzakoa eguneko asistentzi zentroetan 3.828 plaza eskaini ziren. Plaza horietako %89 administrazio publikoak eskaini zituen, zuzenean (%67) edo hitzarmen bidez.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetan jartzeko pertsona: Matxalen Plagaro
Tel.: +34-945-01 75 99 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistikaren datu-bankua