2025/10/27ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAKO MERKATARITZA-INDIZEA. 2025EKO IRAILA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,1 hazi dira 2025eko irailean
Aurreko hilabetearekin alderatuta, salmentek % 1,4 egin dute gora
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,1 igo dira aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak zuzendu ondoren.
Aurreko hilabetearekin (2025eko abuztua) alderatuta, prezio konstanteetako salmentak % 1,4 igo dira, dagozkien urtaro-eraginak kenduta.
Salmenten urtez urteko bilakaera positiboa izan da Elikadura sektorean, % 2,0ko igoera izan baita. Aldiz, Gainerako produktuak sektorean salmentak % 0,5 murriztu dira 2024ko irailarekin alderatuta.
Hilabete arteko datuei dagokienez (2025eko iraila 2025eko abuztuarekiko), bilakaera positiboa izan da, bai Elikagaiak sektorean (% 1,8ko hazkundearekin), bai Gainerako produktuak sektorean (% 0,5eko hazkundearekin).
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Iraila 2025
| |
Prezio finkoak |
| |
m / m-12 |
m / m-1 |
A (m) /A (m-12) |
| Indize orokorra lurralde historikoaren arabera |
|
|
|
| Euskal AE |
1,1 |
1,4 |
0,7 |
| Araba/Álava |
0,0 |
0,7 |
-0,2 |
| Bizkaia |
1,4 |
1,6 |
1,4 |
| Gipuzkoa |
1,1 |
1,3 |
-0,1 |
| |
| Indize orokorra sektorearen arabera |
|
|
|
| Janariak |
2,0 |
1,8 |
0,6 |
| Gainerako produktuak |
-0,5 |
0,5 |
0,9 |
| |
| Enplegu-indizea |
|
|
|
| Euskal AE |
2,6 |
0,5 |
1,8 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2025eko Urriaren 27a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan
Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,4 igo dira Bizkaian eta % 1,1 Gipuzkoan aurreko urteko hil berarekiko. Araban, ez da aldaketarik egon urte arteko salmentetan.
Hil arteko datuei dagokienez, salmentak % 1,6 hazi dira Bizkaian, % 1,3 Gipuzkoan eta % 0,7 Araban.
Urteko lehen bederatzi hilabeteetako metatuan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,7 egin dute gora 2024ko aldi metatu beraren aldean; hala, Bizkaian % 1,4ko igoera izan da. Araban, berriz, % 0,2ko jaitsiera izan da, eta Gipuzkoan % 0,1ekoa.
Azkenik, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile okupatuen kopurua % 2,6 handitu da 2024ko irailarekin alderatuta. Hilabete arteko datuei dagokienez, langileen indizeak % 0,5 egin du gora. Irailera arteko urteko metatuan % 1,8ko hazkundea izan da.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.
Eustatek eskerrak ematen dizkie merkataritza-indizea egiten lagundu duten azalera handietako eta elikadura-kate handietako establezimendu guztiei. Hilabete honetako indizea % 100,00eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62