Pertsonen bizi-zikloa zuzenean dago lotuta horien ohitura eta bizimoduarekin. Gazteak 15 eta 29 urte bitartekoak direla esan ohi da. Gazte kopurua zenbatzeko, horien ezaugarriak aztertzeko eta dituzten ohiturak zein diren jakiteko estatistika-informazio berezia behar da osasuna, lana, prestakuntza, aisiako jarduerak edo polizia-atxiloketak bezalako esparruetan.