Osasunaren panorama   
Menua
Menua
 

Aurkezpena

Euskal AEko Osasunaren Panoramaren laugarren edizio hau 2025. urteari dagokio. Aurrekoen antzera, osasunaren analisi integratzailea egin nahi du, informazio garrantzitsua bildu eta laburbilduko duena, estatistika ofizialetan oinarrituta, hala nola Fenomeno demografikoak aztertzeko adierazleak, Osasun inkesta, Ongizate pertsonalaren inkesta, Heriotzen estatistika, Jarduera ekonomikoen direktorioa, Ospitaleetako erikortasunaren estatistika edo Osasunaren kontua, besteak beste.

2025eko Osasunaren Panoramaren egitura sei ataletan zehazten da:

-. Osasun-egoerak oinarrizko adierazleak aztertzen ditu, hala nola jaiotzako bizi-itxaropena, desgaitasunik gabeko bizi-itxaropena, hautemandako osasuna, aitortutako osasuna eta heriotza-tasa.

-. Osasunarekin lotutako jokabideetan, osasunerako arrisku-faktoreei buruzko informazioa sartzen da, bai eta osasun ona errazten duten jokabideei buruzkoa ere.

-. Prebentzio-praktikek txertaketa, ama-haurren osasuna prebenitzeko programak eta minbizia bahetzeko programak bezalako neurrien erabilera aztertzen dute.

-. Laguntza-baliabideek enpleguari eta osasun-arloko profesionalei buruzko informazioa ematen dute, baita osasunarekin lotutako adarretako prestakuntza, prestakuntza espezializatua eta hornidura ere.

-. Osasun-arazoen arretak laguntza-baliabideen erabilera aztertzen du arreta-eremu guztietan (lehen mailakoa, espezializatua eta urgentziakoa), eta bereziki nabarmentzen ditu ospitaleratutako biztanleei gehien eragiten dieten osasun-arazoak.

-. Osasun-gastuak gastuaren banaketaren berri ematen du, funtzioei eta finantzaketa-iturriei dagokienez.


Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali