Modulu honen bidez, unitate didaktikoei eta horien atazei buruzko informazioa ikusi eta deskargatu ahal izango duzu. Unitate didaktiko bakoitzean 10 bat ataza dituzu. Bi ataza mota daude: deskarga daitezkeenak eta online erabil daitezkeenak. Lehenak pdf formatuan daude, eta zuzenean deskargatu eta inprimatu daitezke. Online-atazek aukera ematen dute webean zuzenean lan egiteko. Kasu guztietan, fitxa osoa duzu: iraupena, gaiak, zailtasuna, gaitasunak, baliabideak eta deskribapena. Unitate didaktiko bateko atazak denak batera edo banan-banan ikus ditzakezu; horrela zuk behar duzun horretarako egokiena dena bilatu ahal izango duzu.