Metodologia-fitxa: Giza garapenaren indizea (Kod. 010106)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Giza Garapenaren Indizea, aurrerantzean GGI, giza garapenaren funtsezko dimentsioetan lortutako batez besteko lorpenen adierazle sintetikoa da: bizitza luze eta osasuntsua izatea, ezagutzak eskuratzea eta bizi-maila duina izatea. GGI hiru dimentsio horien indize normalizatuen batezbesteko geometrikoa da. Euskal Autonomia Erkidegoari (Euskal AE) dagokionez egiten da, Nazio Batuen Garapenerako Programaren (NBGP) metodologiari jarraikiz.

Hauek dira GGIak ikertutako hiru aldagaiak:
- Osasun-adierazleak
- Hezkuntza-adierazleak
- Bizi-mailaren adierazleak

3.2. Sailkapen-sistemak

GGIan ez da sailkapen-sistemarik erabiltzen.

3.3. Estaldura sektoreka

GGIk honako dimentsio hauek barne hartzen ditu: osasuna, hezkuntza eta bizi-maila.

3.5. Estatistika-unitatea

Sintesi-eragiketa denez, estatistika-emaitza desberdinetako informazioa biltzen duena, GGIko estatistika-unitateak informazioa lortzeko erabiltzen diren estatistika-eragiketetakoekin bat datoz.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Sintesi-eragiketa denez, estatistika-emaitza desberdinetako informazioa biltzen duena, ezin da populazio aztergai bakar bat adierazi.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal AE.

3.8. Denborazko estaldura

GGIren jatorria «Gizarte-adierazleak» eragiketa da eta horren datuak 2001-2007 aldikoak dira. 2010. urtean, NBGPk metodologia-aldaketa handia egin zuen, eta seriea haustea ekarri, indizea kalkulatzen den modua eta erabiltzen diren oinarrizko aldagaiak aldatu baitziren. Eragiketa horri berriro ekin zitzaion 2017. urtean, eta 2010 eta 2015 urteen arteko seriea argitaratu zen. 2019. urtean, eragiketa horri «Giza Garapenaren Indize (GGI)» deitu zitzaion.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-aldia 2010. urtea da. Horretan, metodologia-aldaketa garrantzitsu bat egin zen, eta serie historikoa haustea eragin zuen.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

GGIk ez du neurri-unitaterik, balio-indizea baita. Indize hori 0tik 1era bitarteko eskala batean neurtzen da.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Datuak urte naturalekoak dira.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

Ez dagokio.

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Ez dagokio.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: azken prentsa-oharrak eta estatistika-taula hauek dituzte:
    Euskal AEko Giza Garapenaren Indizea, dimentsioen, adierazleen eta indizeen arabera.
    Giza Garapenaren Indizea, adierazleen arabera, herrialdeka.
- Metadatuak: dokumentazio hau dute:
    Metodologia-fitxa
    Ohar metodologikoa

Giza garapenaren indizea

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei neurrirako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko. Baina, GGIren kasu zehatzerako, informazioa Euskal Autonomia Erkidegoaren (Euskal AE) mailan bakarrik eman daiteke.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

GGIan honako helburu espezifiko hauek ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Eragiketa horren organismo interesdun nagusiak Eusko Jaurlaritzaren sailak dira.



2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 5 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,07 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,37. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. GGIaren emaitzen gehieneko lurralde-banakapeneko maila Euskal AE da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Eragiketa honetarako ez da akurazitate-helburu globalik ezarri. GGIren akurazitatea erabilitako adierazle bakoitzaren zehaztasunean datza.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dagokio.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak

Ez da finkatu laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteen neurketarik. Errore-iturriak GGI egiteko erabilitako estatistika-eragiketetan eta iturrietan ezarriko dira.

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 15 hilabete -n kokatu da.

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 0 izan da.

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

Indize hori kalkulatzeko, Nazio Batuen Garapenerako Programaren (NBGP) metodologiari jarraitzen zaio eta, horri esker, nazioartean konparagarria da.
2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 13 urte urtekoa izan da.

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Ez dagokio.

15.4. Barne-koherentzia

GGIan jasota dagoen informazio guztia elkarrekiko koherentea da, NBGPren metodologia erabiltzen delako.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 9000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

2015az ondorengo Bizitza Mailaren indizea behin-behinekoa da eta behin betiko bihurtzen da nazio-errenta gordinari buruzko datuak behin betikoak direnean. Ondorioz, Euskal AEko GGIa aurrekoaren oinarrian eguneratzen da.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Datuak bi estatistika-iturri mota hauetatik lortzen dira:
- Barnekoak (Eustaten eragiketetatik datorren informazioa):
    Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA): Batez besteko eskola-urteak.
    Eskola-jardueraren estatistika eta Biztanleriaren udal estatistika: Espero diren eskola-urteak.
    Kontu Ekonomikoak: Biztanleko nazio-errenta gordina.
- Kanpokoak:
    NBGPren GGI urteko txostenak: GGI eta horren osagaiak, herrialdeen arabera
    Hilkortasun-erregistroa (Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila): Bizi-itxaropena jaiotzean

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Etengabea

18.3. Datu-bilketa

- Bizi-itxaropena jaiotzean: datu prestatua eskatzen zaio Osasun Sailari.
- Espero diren eskola-urteak: «Eskola-jardueraren estatistika» eta «Biztanleriaren udal estatistika» estatistiken datu-bankua kontsultatzen da datua prestatzeko.
- Batez besteko eskola-urteak: datua JLBren informaziotik abiatuta prestatzen da, 25 urteko eta gehiagoko biztanleriaren ikasketa-maila oinarri hartuta.
- Biztanleko nazio-errenta gordina: datua «Kontu ekonomikoak» estatistika-eragiketak eskaintzen duen informazioa oinarri hartuta zenbatesten da.
- NBGPren GGI txostenak: Herrialdeen araberako datuak webgunetik deskargatzen dira.

18.4. Datuen baliozkotzea

Datu-seriearen koherentzia berrikusten da, bai indizearen balioetarako, bai osagaietarako, neurketa-erroreak edo datuen jatorria antzemateko.

18.5. Datuen bilketa

GGI hiru dimentsio horietarako indize normalizatuen batezbesteko geometrikoa da:
 - Osasuna: jaiotzako bizi-itxaropenaren arabera ebaluatzen da.
 - Hezkuntza: 25 urteko edo gehiagoko helduen batez besteko eskola-urteen eta eskola-adinean dauden haurrengan espero diren eskola-urteen arabera neurtzen da.
 - Bizi-maila: biztanleko nazio-errenta gordinaren arabera neurtzen da.

GGIak errentaren logaritmoa erabiltzen du eta errentak gero eta garrantzi gutxiago duela islatzen du, errentak goranzko joera duenean. GGIaren hiru indize dimentsionalen puntuazioak, ondoren, indize konposatu batean eransten dira, batezbesteko geometrikoa erabiliz.

"Giza Garapenaren Indizea. Ohar metodologikoa" dokumentuan (ikusi fitxa metodologiko honen 10.6 atala), Euskal AEko GGIa prestatzeko jarraitzen den prozesua deskribatzen da. Dokumentu horretan GGIa kalkulatzeko erabilitako adierazle mota, iturriak eta jarraitutako urratsak zehazten dira.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

Nazio Batuen Garapenerako Programaren (NBGP) Giza Garapenaren Indizeari buruzko txostena.

Human Developement Reports

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali