Metodologia-fitxa: Gertakari demografikoak aztertzeko adierazleak (Kod. 010121)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
18/06/2024
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
18/06/2024
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Fenomeno demografikoak aztertzeko adierazleak deritzon eragiketak, aurrerantzean, DA, Euskal Autonomia Erkidegoaren (Euskal AE) egoera demografikoa deskribatzen duten adierazleak eskaintzen ditu, eta denboran zehar izan duen bilakaera aztertzea ahalbidetzen du. DAk Ugalkortasun Indize Sintetikoa prestatzen du, ama izateko batez besteko adinaren arabera; Eztei Indize Sintetikoa, ezkontzeko batez besteko adinaren arabera, edo jaiotzako bizi-itxaropena, besteak beste. Emaitzak sexuaren eta eskualdearen arabera ezagutarazten dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren (Euskal AE) eremuan.
Hauek dira DAk ikertutako aldagai nagusiak:
- Ezkontza-tasa
- Ugalkortasuna
- Hilkortasuna
- Emigrazioak
Eragiketa hau Biztanleriaren Mugimendu Naturalaren Estatistiken, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuen, Biztanleen Udal Errolden eta Migrazio Mugimenduen Estatistikaren emaitzetan oinarrituta egiten da.
3.2. Sailkapen-sistemak
- Heriotza-kausak (CIE9-CIE10)
- Lurralde-kode estandarrak
3.3. Estaldura sektoreka
DAk Euskal AEko oinarrizko fenomeno demografikoak barne hartzen ditu: ezkontza-tasa, ugalkortasuna, hilkortasuna eta emigrazioak.
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Aztertzen den fenomeno demografiko mota zein den, DAren datuak estatistika-unitate hauei buruzkoak dira: jaiotza, hildakoa, ezkontza eta emigrazioa.
3.6. Biztanleria estatistikoa
DAn aztertzen den populazio-eremua kasuan kasuko fenomeno demografiko motaren arabera dago mugatuta: hilkortasuna, ezkontza-tasa, ugalkortasuna eta emigrazioak, eta Euskal AEn bizi diren biztanleei eragiten dietenak.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal AEren eta lurralde historikoen eremu geografikoan jasota dauden estatistika-unitateak.
3.8. Denborazko estaldura
DA egiteari 1991. urtean ekin zitzaion, 1976-1977 urteei buruzko datuekin.
3.9. Oinarri-aldia
DAn 1976-1977tik daude datuak eskuragarri.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Datuak indize, tasa eta batezbestekotan adierazten dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Argitaratutako datuak erroldatze-urtekoak eta aurreko urtekoak dira. Horrela, DAren lehen denbora-erreferentzia 1975-1976 urteak dira eta, ondoren, honako hauek: 1980-1981, 1985-1986, 1990-1991, 1995-1996, 2000-2001, 2005-2006, 2010-2011 eta 2015-2016. Urte horretatik aurrera, urterokoa da eta honako urte hauek daude: 2016-2017, 2017-2018, 2018-2019, 2019-2020 y 2020-2021.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
Ez dagokio.
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Ez dagokio.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, emaitzen analisiari buruzko txostenak, grafikoak eta bistaratzeak eta honako taula estatistiko hauek jasotzen dituzte:
Emigrazioaren indize sintetikoa eta batez besteko adina emigratzean, Euskal AEn, sexuaren eta emigrazio motaren arabera, lurralde historikoka.
Ezkontza-tasa sintetikoa eta ezkontzeko batez besteko adina, Euskal AEn, sexuaren, lurralde historikoaren eta eskualdearen arabera, urteka.
Bizi-itxaropena jaiotzean, Euskal Autonomia Erkidegoan, heriotza-zergatiaren, lurraldearen eta eskualdearen arabera, sexuaren arabera, eta urteka.
Ugalkortasun-indize sintetikoa eta ama izateko batez besteko adina, Euskal AEn, jaiotza-heinaren, lurralde historikoaren eta eskualdearen arabera, urteka.
- Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: Metodologia-fitxa.
- Definizioak
Gertakari demografikoak aztertzeko adierazleak
10.3. On-line datu-baseak
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.
Informazio-zerbitzuak
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
DAn honako helburu espezifiko hauek ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, kostua eta konparagarritasuna.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Hauek dira DAren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:
- Hezkuntza Saila (Eusko Jaurlaritza)
- Lan eta Enplegu Saila (Eusko Jaurlaritza)
- Ospitaletako ikerketa-zerbitzuak
- Unibertsitateak
- Institutuak eta estatistika-bulegoak
- Demografiako estatuko eta nazioarteko elkarteak
2021 urtean, Inpaktuen indizea, prentsako eta hedabide digitaletako albisteen kopurua islatzen duena, 2 izan da. 2022 urtean, Web-bisiten indizea, eragiketa bakoitzeko web-bisiten kopurua adierazten duena, 3 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den, eta 5 maximoa.
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2021 urtean, gogobetetze-indizea 4,25 izan da, eta emandako garrantzi-maila, 4,41. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den, eta 5 maximoa.
12.3. Zehaztasuna
Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren plan eta programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, DAren emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa da.
Gainera, emaitza batzuk Euskal AEko eskualde-mailan argitaratzen dira.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
DAren helburua da fenomeno demografiko esanguratsuenei buruzko informazio kuantitatibo fidagarria eskaintzea. Fidagarritasun hori, hein handi batean, hura egiteko erabilitako iturrien zehaztasunak emango du. Iturri horiek Biztanleriaren Mugimendu Naturalaren Estatistikak, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak, Biztanleen Udal Erroldak eta Migrazio Mugimenduen Estatistika dira.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Ez dagokio.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Iturri kopuruari loturiko adierazlea, eragiketaren aldian eskuragarri zeuden lehen mailako iturrien guztizkoa neurtzen duena, 5 izan da 2022 aldian. Erreferentzia-balioa 1-5 , non 1 minimoa den eta 5, maximoa.
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
Desfasearen benetako balioa, erreferentzia-aldia amaitzen denetik emaitzak argitaratzen diren egunera arte igarotako denbora neurtzen duena, 10 hilabetekoa izan da 2022 urtean.
14.2. Puntualtasuna
Eragiketaren emaitzak Eustaten argitalpen-egutegiaren arabera argitaratzen dira. Egutegiaren betetze-mailaren adierazlea % 100 izan da 2022 urtean.
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
Konparagarritasun-tasa, erreferentziako erakunde bakoitzarekin aldera daitezkeen metadataren alderdien ehunekoa neurtzen duena, % 100 izan da 2022 urtean.
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen seriean hutsunerik gabe agertzen diren aldien kopurua neurtzen duena, 15 izan da 2019an.
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Eragiketa hori guztiz koherentea da Biztanleriaren Mugimendu Naturalaren Estatistikekin, Biztanleriaren Erroldekin, Biztanleen Udal Erroldekin eta Migrazio Mugimenduen Estatistikarekin, horien emaitzetatik abiatuta egiten baita.
Emaitzak, gainera, bateragarriak dira EINek argitaratutako adierazle demografikoekin, nahiz eta alde txikiak dauden adierazleen kalkuluan erabilitako erreferentziazko biztanleriaren ondorioz. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bizi-itxaropena ere argitaratu du. Kasu honetan ikusitako aldeak erabilitako kalkulu-metodoaren ondorio dira.
15.4. Barne-koherentzia
Ezagutarazten diren adierazle demografiko guztiak guztiz koherenteak dira neurtzen dituzten fenomeno demografikoekin.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 31300 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusi behar.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
DA beste estatistika-emaitza batzuetatik abiatutako sintesi-eragiketa bat da.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Urtekoa
18.3. Datu-bilketa
DAn Eustaten honako estatistika-iturri hauetako informazioa jasotzen da: Biztanleriaren Mugimendu Naturalaren Estatistikak, Biztanleriaren Erroldak, Biztanleen Udal Erroldak eta Migrazio Mugimenduen Estatistika.
18.4. Datuen baliozkotzea
DAn beste estatistika-eragiketa batzuetatik datorren informazioa laburbiltzen da; horien datuak aurretiaz baliozkotzen dira, beraz, ez da baliozkotze gehigarririk egiten.
18.5. Datuen bilketa
Azterketaren xede diren aldagaien definizioak eta indizeak kalkulatzeko metodologia kontsulta daitezke fitxa metodologiko honen 3.4 atalean.
18.6. Doikuntza
Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.
19. Oharrak