HomeDocumentazioaDokumentazio espezifikoaMetodologiaEtxerik_gabeko_pertsonentzako_baliabideen_estatistikaMetodologia-fitxa: Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideen estatistika

Metodologia-fitxa: Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideen estatistika (Kod. 061006)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideen estatistikak (aurrerantzean, EGB) Euskal AEko gizarte-zerbitzuen eremuan kolektibo horren alde jarduten duten zentroei buruzko informazioa eskaintzen du. Horretan, zentro horien ezaugarri nagusiak aztertzen dira; bai eskaintzen diren prestazioei, gaitasunari, artatutako biztanleriari, orientazioari, ordutegiari eta urteko jarduera-aldiari dagokionez, bai giza baliabideei, gastuei eta finantzaketari dagokionez.

Hauek dira eragiketa honek ikertutako aldagai nagusiak:
Erakunde titularra eta zentroa identifikatzea
Hurbiltasun maximoko baliabidea
Programaren izena eta mota, xedearen, jarduera nagusiaren eta prestazioen arabera
Artatutako biztanleriaren ezaugarriak: ETHOS mota
Ezaugarri ekonomikoak: gastu eta finantzaketa publikoa, pribatua eta erabiltzailearen ekarpena
Langileak: landunak, boluntarioak eta azpikontratatuak, haien funtzioak eta dedikazioa
Eskainitako plazak: ostatua, jantokia eta beste batzuk
Zentroaz kanpoko plazak: ostatua, jantokia eta beste batzuk

3.2. Sailkapen-sistemak

Etxerik Gabekoen eta Bizitegi Bazterketaren Europako Tipologiaren Sailkapena (ETHOS).
Lurralde-sailkapen estandarrak.

3.3. Estaldura sektoreka

Etxerik gabeko pertsonen zentroak barne hartzen dira, baita etxea izan arren Etxerik Gabeko eta Etxebizitza Bazterkerian dauden pertsonen Europako Tipologia (ETHOS) sailkapenean jasota daudenak ere, adibidez, tratu txarren biktima diren emakumeen zentroak eta gizarte-jantokiak.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Etxerik gabeko pertsonentzako zentroak. Ostatu hartzeko zentroak, inguru irekiko esku-hartzea (kalea), gizarte-jantokiak eta ostaturik gabeko beste zentro batzuk, hala nola eguneko zentroak.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Aurreko atalean aipatutako eta erreferentzia-urtean Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako gizarte-zerbitzuen eskaintza osatzen duten zentro guztiak.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal AEko udalerri guztiak.

3.8. Denborazko estaldura

EGBa 2005. urtean egin zen lehen aldiz, hain zuzen ere, Eustatek, EINekin lankidetzan, «Etxerik gabeko pertsonei buruzko Inkesta» egin zuen urtean. 2011. urtean, ARARTEKOaren gomendioei jarraikiz, Eustatek EGBa sartu zuen bere programazioan (2012. urteaz geroztik bi urtean behin egin da).

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-aldia 2012. urtea da, urte hori baita EGBa egin zen lehena.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Zentroei eta pertsonei dagozkien datuak zenbaki absolututan neurtzen dira eta, noizean behin, ehunekotan. Datu ekonomikoak milaka eurotan neurtzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Datuak erreferentziako urtekoak dira. Aldagai batzuk erreferentziako urteko data jakin batzuei buruzkoak dira:
- Langileei buruzko datuak: abenduaren 15a
- Edukierari eta okupazioari buruzko datuak: ekainaren 15a eta abenduaren 15a
- Artatutako pertsonei eta baliabide mugikorrei buruzko datuak: ekainaren 15a eta abenduaren 15a

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

Europar Batasuneko Gizarteratzeko Ekintza Programak (2001-2005) gizarte-bazterkeriari aurre egiteko behar den informazio estatistikoa egitera bultzatzen du. Horretarako, gizarte-bazterkeriari buruzko adierazleak eta estatistikak egin behar dira, eta, bereziki, etxerik gabeko pertsonei buruzkoak, bazterkeriaren muturreko adierazpena izaki.

Ingurune horretan, EUROSTATek Task Force bat sortu zuen 2001ean, Europar Batasunaren eremuko etxerik gabeko pertsonen gaineko ikerketarako esparru metodologikoa ezartzeko.

The production of data on homelessness and housing deprivation in the European Union

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Estatistikako Institutu Nazionalarekiko (EIN) Lankidetza Hitzarmenaren bidez egiten da EGBa. EINak metodologiarekin, galdetegiarekin, baliozkotzeko arauekin, arazketarekin, egozpenarekin eta ustiapenarekin laguntzen du.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Estatistika sekretu estatistikoari lotua dago. Babes horrek bermatzen du emandako erantzunak ezin izango direla inoiz erabili estatistika-eragiketaz bestelako helburuetarako.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak bi urtean behin ezagutarazten dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:

  - Datuak: Azken prentsa-oharrak eta estatistika-taula hauek dituzte:
      Etxerik gabeko pertsonentzako zentroak Euskal AEn, lurralde historikoaren, eskualdearen eta herriaren tamainaren arabera, eta zentro motaren arabera; lehentasunezko biztanleriaren arabera; sartzeko moduaren arabera; eta eskainitako prestazioaren arabera.
      Etxerik gabeko pertsonentzako Euskal AEko zentroen magnitude nagusiak, lurralde historikoaren, titulartasunaren eta udalerriaren tamainaren arabera.
      Etxerik gabeko pertsonentzako ostatua duten Euskal AEko zentroen magnitude nagusiak, zentro motaren, lurralde historikoaren, titulartasunaren eta udalerriaren tamainaren arabera.
      Etxerik gabeko pertsonentzako Euskal AEko zentroen ezaugarriak, prestazio motaren arabera; lurralde historikoaren eta dataren arabera; eta zentro motaren eta dataren arabera.
      Etxerik gabeko pertsonentzako Euskal AEko zentroak, finantzaketa motaren arabera, eta lurralde historikoaren, titulartasunaren eta zentro motaren arabera.
      Etxerik gabeko pertsonentzako Euskal AEko zentroen gastuak eta finantzaketa, lurralde historikoaren, titulartasunaren eta udalerriaren tamainaren arabera.
      Etxerik gabeko pertsonentzako ostatua duten Euskal AEko zentroen gastuak eta finantzaketa, zentro motaren, lurralde historikoaren, titulartasunaren eta udalerriaren tamainaren arabera.
      Etxerik gabeko pertsonentzako Euskal AEko zentroetako langileak, lanaldi motaren eta sexuaren arabera; lurralde historikoaren, loturaren eta funtzioaren arabera; eta titulartasunaren, loturaren eta funtzioaren arabera.

- Metadatuak:
   - Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu: Kalitate-fitxa eta metodologia-fitxa.
   - Definizioak
- Galdetegiak

Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideen estatistika

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako zentroak, lurralde historikoaren, titulartasunaren eta zentro motaren arabera. 2012 - 20222023/09/26Download
Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako zentroak, lurralde historikoaren, titulartasunaren eta artatutako biztanleriaren arabera. 2012 - 20222023/09/26Download
Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako zentroen ezaugarri nagusiak, lurralde historikoaren arabera. 2012 - 20222023/09/26Download
Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako zentroen ezaugarri nagusiak, titulartasunaren arabera. 2012 - 20222023/09/26Download
Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako zentroen ezaugarri nagusiak, udalerriaren tamainaren arabera. 2012 - 20222023/09/26Download
Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako zentroen ezaugarri nagusiak, lurraldearen hiriburuaren arabera. 2012 - 20222023/09/26Download
Euskal AEn etxerik gabeko pertsonentzako ostatua duten zentroen ezaugarri nagusiak, lurralde historikoaren eta zentro motaren arabera. 2012 - 20222023/09/26Download
Euskal AEn etxerik gabeko pertsonentzako ostatua duten zentroen ezaugarri nagusiak, titulartasunaren eta zentro motaren arabera. 2012 - 20222023/09/26Download
Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako zentroen gastua eta finantzaketa, lurralde historikoaren arabera. 2012 - 20222023/09/26Download
Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako zentroen gastua eta finantzaketa, titulartasunaren arabera. 2012 - 20222023/09/26Download
Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako zentroen gastua eta finantzaketa, hiri nagusien eta udalerriaren tamainaren arabera. 2012 - 20222023/09/26Download
Euskal AEn etxerik gabeko pertsonentzako ostatua duten zentroen gastua eta finantzaketa, lurralde historikoaren eta zentro motaren arabera. 2012 - 20222023/09/26Download
Euskal AEn etxerik gabeko pertsonentzako ostatua duten zentroen gastua eta finantzaketa, titulartasunaren eta zentro motaren arabera. 2012 - 20222023/09/26Download
Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako zentroetako langileak, loturaren eta eginkizunaren, dedikazioaren, sexuaren eta lurraldearen arabera. 2012 - 20222023/09/26Download
Euskal AEko etxerik gabeko pertsonentzako zentroetako langileak, loturaren eta eginkizunaren, dedikazioaren, sexuaren eta titulartasunaren arabera. 2012 - 20222023/09/26Download

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

EGBan EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

EGBaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:

- Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.
- Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundietako gizarte-zerbitzuak.
- Bilboko, Donostiako, Gasteizko udaletako eta Euskal AEko beste udal batzuetako gizarte-zerbitzuak.
- Arartekoa.
- Gizarte-zerbitzuen eremuko erakunde pribatuak eta fundazioak.
- Hedabideak: prentsa, irratia, telebista eta internet.
- Aholkularitza-enpresak eta ikerketa-zentroak, unibertsitateak.
- Elkarteak.
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 3 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 2 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 3,93 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,16. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren plan eta programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Ildo horretan, EGBaren emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa da.

Gainera, emaitza batzuk eskualde-mailan eta Euskal AEko hiru hiriburuetan argitaratzen dira.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Erantzun-tasa % 90etik gora mantentzeko helburua ezartzen da.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dago laginketa-errorerik, errolda-eragiketa bat baita.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Erantzunen tasa: % 100

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 8 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna



Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

EGBak nazioarteko konparaziorako eta seriearen jarraitutasunerako irizpide metodologikoak ezartzen ditu. Ildo horretan, gizarte-zerbitzuen legearekin bat, etxerik gabeko pertsonen kolektibokoak ez diren zentroak barne hartzea adosten da (tratu txarren biktima diren emakumeentzako zentroak, gizarte-jantokiak eta abar), Etxerik Gabeko eta Etxebizitza Bazterkerian dauden pertsonen Europako Tipologia (ETHOS) sailkapenean barne hartzen direnak.
2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 6 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

EGBa EINek Euskal AErako duen «Etxerik gabeko pertsonen estatistikarekin» koordinatuta egiten da, helburuak bat datozelako eta bikoiztasunak saiheste aldera. EGB bateragarria da, halaber, Eustatek 2005. 2012. eta 2022 urteetan egindako «Etxerik gabeko pertsonei buruzko inkestarekin».

15.4. Barne-koherentzia

EGBko datuen koherentzia grabazioan zehar egiaztatzen da, eta sartutako datuen arteko zenbait bateraezintasun-errore arazten dira. Bildutako datuekiko edozein zalantza edo bat ez etortze egonez gero, berriro jartzen da erakundeekin harremanetan, egiaztatu ahal izateko edo, hala badagokio, errorea zuzentzeko.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga


Eragiketa honen guztizko aurrekontua, Eustatentzat, 72.000 €-koa izango da 2023rako.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusten.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Datuak Etxerik gabeko Pertsonei Arreta emateko Zentro eta Zerbitzuei buruzko Inkestarako EINen galdetegiarekin bateratutako galdetegi espezifiko batetik lortzen dira.

Ikertutako unitateak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko gizarte-zerbitzuen gidazerrendakoak eta aurreko ekitaldietako estatistika honen gidazerrendakoak dira.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Bi urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Informazioa biltzeko lana erakundeei Eustatek eta EINek sinatutako gutun bat bidaltzearekin hasten da, non inkestari ekin zaiola jakinarazten baita. Inkesta egin bitartean eta behin web galdetegia baliozkotu ostean, telefonoz deitzen zaie datuak bete ez dituzten erakunde guztiei.

18.4. Datuen baliozkotzea

Datuen arazketaren zati bat datuen grabazioan zehar egiten da, izan ere, erabiltzen den softwareak barnean ditu fluxu-kontrolak, arlo bakoitzaren iragazkiak eta sartutako datuen arteko zenbait bateraezintasun-erroreen kontrolak. Gainerako erroreak beste programa baten bidez berrikusten dira.

Bildutako datuekiko edozein zalantza edo bat ez etortze egonez gero, berriro jartzen da erakundeekin harremanetan, egiaztatu ahal izateko edo, hala badagokio, errorea zuzentzeko.

18.5. Datuen bilketa

Behin landa-fasean bildutako datuak behin betikotzat eman ostean, Eustaten webgunean argitaratzen diren estatistika-taulak eta datu-bankuko taulak sortzeko beharrezko diren ustiapenak egiten dira.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali