Metodologia-fitxa: Eraikuntzaren koiunturako indizea (Kod. 122403)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
2009ko ekainaren 23ko Batzordearen Gomendioak, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei buruzkoak
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
28/06/2024
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
28/06/2024
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Eraikuntzaren koiunturako indizea izeneko eragiketari esker (aurrerantzean, EKI), Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreko produkzioaren eta langileen bilakaeraren koiunturazko hainbat adierazle lor daitezke. EKIak Euskal AEko eraikuntza-sektorearen jardueraren bilakaera neurtzen du.
Hauek dira EKIak ikertutako aldagai nagusiak:
- Euskal AEn jarduten duten eraikuntza-enpresen diru-sarrerak, langileak eta diru-sarreren banaketa geografikoa
- Jarduera: eraikuntza (motak: eraikingintza eta obra zibila)
3.2. Sailkapen-sistemak
Eragiketan erabilitako sailkapen-sistema nagusiak honako hauek dira:
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009)
3.3. Estaldura sektoreka
EKIak Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) F atala hartzen du, eta honako dibisio hauek hartzen ditu barnean:
41: Eraikinen eraikuntza
42: Ingeniaritza zibila
43: Eraikuntza espezializatuko jarduerak
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
Estatistika-unitatea hau da: eraikuntza-lanak, soil-soilik edo nagusiki, Euskal AEn osorik edo partzialki egiten dituen enpresa.
3.6. Biztanleria estatistikoa
EKIaren biztanle-eremua jarduera nagusia Ekonomia Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) F Atalaren barruan duten enpresak dira, eta honako dibisio hauek hartzen ditu barnean:
41: Eraikinen eraikuntza
42: Ingeniaritza zibila
43: Eraikuntza espezializatuko jarduerak
3.7. Eremu geografikoa
Eragiketak barne hartzen duen eremu geografikoa Euskal AE da, baina enpresari eskatzen zaio hiruhilekoko jarduera hauen artean banatzeko (ehunekotan): Euskal AEko hiru lurralde historikoak, Estatuko gainerakoa eta munduko gainerakoa.
3.8. Denborazko estaldura
Eraikuntzaren Koiunturari buruzko Inkesta (EKBI) 1989tik 2003ra egin zen, eta Eraikuntzaren Koiunturari buruzko gaur egungo Indizearen (EKI) aitzindaria izan zen. EKIak 2003. urtean ordezkatu zuen EKBIa, Eustatek ezarritako zenbait helburu betetzeko. EKBIaren balio absolutuak KSIaren lehen emaitzekin lotu ziren (2003a oinarria hartuta), eta serieko datuak 1989tik daude.
3.9. Oinarri-aldia
Indizearen oinarri- edo erreferentzia-aldia 2015. urtea da.
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Balio-indizeak eta horien aldakuntza-tasak, hiruhilekoen artean, urtetik urterakoa eta urteko metatuak.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Erreferentzia-aldia hiruhileko naturala da.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
EKIak 1893/2006 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2006ko abenduaren 20koa, bete behar du, zeinaren bidez xedatzen baita koiunturari buruzko estatistika guztiak NACE 2. berrik.aren arabera egin behar direla. Azken horretaz geroztik, 4775/2007 Errege Dekretuak, 2007ko apirilaren 13koak, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala 2009 (JESN-2009) onartu zuen, eta progresiboki gehitu da hori Eustatek egindako koiunturari buruzko indize guztietara.
Gainera, EKIa koiunturazko estatistikei buruzko Kontseiluaren 1998ko maiatzaren 19ko 1165/98 (EE) Erregelamenduari lotuta dago. Erregelamendu hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko uztailaren 6ko 1158/2005 (EE) Erregelamenduak aldatu zuen, eta ziklo ekonomikoaren koiuntura-bilakaerari buruzko Erkidegoko estatistikak ekoizteko esparru komuna ezarri zuen.
1893/2006 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2006ko abenduaren 20koa.
Kontseiluaren 1165/98 (EE) Erregelamendua,1998ko maiatzaren 19koa,koiunturazko estatistikei buruzkoa
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1158/2005 (EE) Erregelamendua, 2005eko uztailaren 6koa
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Eragiketa sekretu estatistikoaren mende dago. Babes horrek bermatzen du emandako erantzunak ezin izango direla inoiz erabili estatistika-eragiketaz bestelako helburuetarako.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Emaitzak hiru hilean behin zabalduko dira.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak, datu-bankua eta estatistika-taula hauek jasotzen dituzte:
Euskal AEko eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea. Produkzio-indizea hiruhilekoaren arabera: datu gordinak, egutegiaren eragina zuzendutako datuak eta datu desestazionalizatuak.
Euskal AEko eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea. Langile okupatuen indizea hiruhilekoaren arabera: datu gordinak eta datu desestazionalizatuak.
- Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: honako agiri hauek ditu:
Ohar metodologikoak: EKIa (2015eko oinarria) eta Eustaten denborazko serieak tratatzeko estandarra
Metodologia-fitxa
Kalitate-fitxa
- Definizioak
- Kodeak eta nomenklaturak
- Galdetegiak
Eraikuntzaren koiunturako indizea
10.3. On-line datu-baseak
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen du herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarrei neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik duten estatistika-informazioaren premien ondorioz.
Estatistika-informazioko "neurrira egindako" eskaerak
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
EKIan helburu espezifiko hauek ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, aukera eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, eta kostua.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Hauek dira EKIaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:
- Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
- Foru-aldundiak
- Merkataritza, Berrikuntza, Industria eta Nabigazio Ganberak
- Enpresaburuen eta profesionalen elkarteak
- Langileen sindikatuak eta enpresa-konfederazioak
- Enpresa eta erakunde pribatuak
- Komunikabideak
2021 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 3 -koa izan da. 2022 urtean, Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 2 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2021 urtean, gogobetetze-indizea 4,14 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,35. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
Kalitate-fitxa
12.3. Zehaztasuna
Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. EKIaren emaitzen gehieneko lurralde-desagregazioa Euskal AE da.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
EKIaren helburua hiru hilean behin gutxienez % 80ko erantzun-tasa lortzea da.
13.2. Laginketa-hutsegiteak
Laginaren tamainak eta esleipenak indize adierazgarriak lortzeko aukera ematen dutenez, laginketa-erroreak ez dira esanguratsuak.
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2022 aldian:
Erantzunen tasa (Urtekoa): % 83,78
Kalitate-fitxa
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
2022 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 9 astetan kokatu da.
Kalitate-fitxa
14.2. Puntualtasuna
Eragiketaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2022 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
Kalitate-fitxa
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
2022 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.
Kalitate-fitxa
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2022 urtean 34 urtekoa izan da.
Kalitate-fitxa
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
EKIak lortzen duen adierazleari esker, Eustatek egindako estatistika-eragiketan eraikuntza-sektoreari buruz ageri diren makromagnitude nagusien bilakaera kalkulatu ahal da: Kontu ekonomikoak. Halaber, EKIak indizearen aurrerapen bat kalkulatzen du, eta horren datuak barnean erabiltzen dira Eustaten Hiruhileroko Kontu Ekonomikoak (HKE) egiteko.
15.4. Barne-koherentzia
EKIaren datuen arteko koherentzia estatistika-eragiketaren prozedura guztietan bermatzen da. Datuak biltzeko fasean eskuz arazten dira.
Datuak elkarren artean koherenteak direla egiaztatzen da, batez ere honako alderdi hauen bidez:
- Identifikazioari, jarduerari eta enpleguari buruzko datuak alderatzea.
- Gutxieneko datuak betetzea.
- Galdetegiaren barne-koherentzia.
- Datuen ohiko baliozkotzea grabazio-fasean.
Baliozkotze-fasean, barne-koherentzia bermatzen da galdetegiak baliozkotuz (nahitaezko laukiak, batuketak, etab.) eta datuak urtetik urterako eta hiruhilekoen arteko aldakuntzarako balioztatuz; aurrez ezarritako muga batzuen artean egon behar dira datu horiek.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 149400 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Aurtengo datuak (urte naturala) behin-behinekoak dira, eta etengabe berrikusten dira hurrengo urte naturaleko lehen hiruhilekoa argitaratu arte, orduan behin betiko bilakatzen baitira.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
EKI lagin-inkesta bat da, datuak zuzenean biltzen dituena.
Lagina oinarri-aldaketa bakoitzean finkatzen da, tamaina handieneko enpresen laginketa zehatz baten bidez, eta 5 eta 19 langile arteko gainerako enpresei dagokienez, berriz, enpleguaren araberako ausazko laginketa baten bidez. Horren ondorioz lortzen den panelak enpresen adierazgarritasuna bermatzen du jarduerari (etxegintza eta obra zibila) eta enplegu-geruzari dagokienez (5-19, 20-49, 50-99, 100 edo gehiago). 5 langile baino gutxiagoko enpresak ez dira laginean sartzen.
EKIren lagin-panela ez da itxia; denboran zehar alda daiteke, askotariko arrazoien ondorioz gertatzen diren bajei erantzun ahal izateko, eta berriak etengabe sartzeko aukera ere ematen du, halaber. Gaur egun, eraikuntza-sektoreko 420 enpresak osatzen dute; horietatik % 73 inguru Etxegintzakoak dira, eta gainerako % 27ak, Obra Zibilekoak.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Hiru hilekoa
18.3. Datu-bilketa
Datuak bi galdetegi mota hauetatik lortzen dira:
Ezarpen-galdetegia: Oinarri-aldaketa berri bakoitzean baino ez da kontuan hartu behar. Bertan, hiru hilean behin egin ohi den galdetegiko datu berberak jasotzen dira, baina eskatzen diren datuak oinarri-urteko urtarriletik gauden bilketa-unera arteko aldiari dagozkionak dira.
Hiru hilean behingo galdetegia: Hiru hilean behin erabiltzen da panela ezartzeko fasearen ondoren, eta aurreko hiruhilekoari buruzko informazioa baino ez da eskatzen bertan.
Hiruhileko guztietan bidaltzen dira galdesortak posta arruntez eta/edo elektronikoz, eta inkesta web bidez egiteko aukera ematen dute. Gainera, lehenengo egun baliodunean, inkesta egin beharreko hiruhilekoa amaitu ondoren, ‘irekitze’-mezu bat bidaltzen zaie paneleko enpresa guztiei, on-line galdetegia eskuragarri dagoela iragarriz. Telefono bidezko laguntza izaten da beti, galdetegia betetzeari buruzko zalantzak eta argibideak argitzeko.
18.4. Datuen baliozkotzea
Galdetegiak baliozkotze-prozesu batetik igarotzen dira (nahitaezko laukiak, batuketak, etab.), eta baliozkotze bat egiten da horren osagarri, datuen urtetik urterako eta hiruhilekoen arteko aldakuntzari dagokionez, aldez aurretik ezarritako muga batzuen artean kokatu behar baitira. Gaur egun, langileen gastuei, langileen batez bestekoari eta ekoizpenari buruzko aldagaietan % 30eko aldakuntza onartzen da, goiko zein beheko mugetan. Muga horietatik kanpo dauden datuak (neurketa-unitateak, datu osatugabeak, metatuak...) baieztatu edo zuzendu egiten dira.
18.5. Datuen bilketa
EKIa egiteko, erantzunik eza egozten da. Egozpen-prozesuan ez da moten arteko bereizketarik egiten; hau da, balioak egozten dira, zeinak hala jarduera nagusia Eraikingintza duten enpresek nola Obra Zibila nagusi duten enpresek ematen dituzten.
EKIa Laspeyres-en indize haztatu bat da, eta oinarri-urteko datuekin kalkulatutako haztapen finkoetan oinarritzen da.
Lehenik eta behin, 4 indize sinple kalkulatzen dira, eragiketan kontuan hartzen diren hiru aldagaietako bakoitzerako (ekoizpena eta pertsonala), enplegu-geruza bakoitzeko bat:
1. geruza: 5-19 langile
2. geruza: 20-49 langile
3. geruza: 50-99 langile
4. geruza: => 100 langile
Ondoren, indize sinple horiek gehitzen dira indize konposatuak kalkulatzeko, indize mota hauen batura haztatu gisa: Indize Orokorra, Eraikingintza eta Obra Zibila. Eustaten Eraikuntzaren Urteko Inkestak oinarri-urtean (gaur egun, 2015) ematen dituen zifretan oinarrituta kalkulatzen dira haztapen horiek, indize bat kalkulatzen den aldagai bakoitzerako.
18.6. Doikuntza
EKIa zuzendu egiten da, hala egutegiaren eraginari nola urtaroko eraginari dagokionez. EKI zuzenduak urtetik urtera konparatu ahal diren balioak eskaintzen ditu, eta hiruhilekotik hiruhilekorako konparazioak egiteko balio du EKI desestazionalizatuak. Zuzenketa-prozesua zehatz-mehatz kontsulta daiteke jarraian eskainitako estekan.
Denborazko serieak tratatzeko Eustaten estandarra. (Ohar metodologikoa).
19. Oharrak