Metodologia-fitxa: Zerbitzuen inkesta (Kod. 133000)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Zerbitzuen inkesta izeneko eragiketak (aurrerantzean, ZI) Euskal AEko eta lurralde historiko bakoitzeko zerbitzuen azpisektoreen egitura ekonomikoa ezagutzeko aukera ematen du; Eustaten estatistika-eragiketak egiten laguntzen du: Kontu ekonomikoak, Input-output taulak; eta sektorearen makromagnitudeak kalkulatzea ahalbidetzen du. Informazioa establezimenduek ematen dute, baldin eta haien jarduera bakar edo nagusia Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalean zerbitzuei lotutako zenbait talderen barruan sartzen bada.

ZIren helburu nagusia da zerbitzu-sektorearen egitura-ezaugarriak eta bilakaera ezagutzea, zerbitzu-sektorearen makromagnitude ekonomiko nagusiak zenbatesteko eta sektorearen alderdi garrantzitsuak zehaztuko dituen adierazle multzo bat garatzeko.

Hauek dira ZIak ikertutako makromagnitude nagusiak:
- Establezimenduak.
- Landunak.
- Autonomoak eta familientzako laguntzak.
- Soldatako langileak.
- Lan egindako orduak.
- Marjina komertzial gordina.
- Salmenten gaineko marjina komertziala.
- Balio erantsi gordina, faktoreen kostutan.
- Langileen kostuak.
- Soldata eta ordainsari gordinak.
- Gizarte-kotizazioak.
- Ustiapeneko soberakin gordina.
- Amortizazioentzako zuzkidurak.
- Ustiapeneko soberakin garbia.

Galera-irabazien kontua eta horren apartatuak ere ikertzen dira.

3.2. Sailkapen-sistemak

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala: JESN-2009.

3.3. Estaldura sektoreka

ZIak JESN-2009ren atal eta talde hauek hartzen ditu barnean:
H: Garraioa eta bilketa: 52-53
I: Ostalaritza: 55-56
J: Informazioa eta komunikazioak: 58-63
K: Finantza eta aseguruen jarduerak: 66
L: Higiezinekin lotutako jarduerak: 68
M: Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak: 69-75
N: Administrazio-jarduerak eta zerbitzu lagungarriak: 77-82
R: Jarduera artistikoak, aisialdikoak eta entretenitzekoak: 90-93
S: Beste zerbitzu batzuk: 95-96

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Unitate bezala definitzen den eta kokaleku geografiko bakar batean gehienbat edo bakarrik jarduera batean edo gehiagotan diharduen establezimendua.

3.6. Biztanleria estatistikoa

JESNko atal eta talde hauetan deskribatutako jarduera nagusia duten establezimenduak:
H: Garraioa eta bilketa: 52-53
I : Ostalaritza: 55-56
J : Informazioa eta komunikazioak:58-63
K : Finantza eta aseguruen jarduerak: 66
L : Higiezinekin lotutako jarduerak: 68
M :Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak: 69-75
N :Administrazio-jarduerak eta zerbitzu lagungarriak: 77-82
R :Jarduera artistikoak, aisialdikoak eta entretenitzekoak: 90-93
S: Beste zerbitzu batzuk: 95-96

3.7. Eremu geografikoa

Euskal AEn kokatutako estatistika-unitateetara zabaltzen da inkesta, nahiz eta haien egoitza sozial edo kudeatzailetza erkidegotik kanpo egon.

3.8. Denborazko estaldura

ZIa 2012. urtean sortu zen, 1994az geroztik garatzen ziren honako inkesta hauek multzokatzearen ondorioz: Zerbitzu profesionalen eta enpresa zerbitzuen inkesta; Beste zerbitzu batzuen inkesta; eta Ostalaritzaren inkesta; baita beste informazio-iturri gehigarri batzuk barne hartu ondoren ere.

3.9. Oinarri-aldia

3.8 apartatuan aipatzen diren inkesten emaitzak 1994. urteaz geroztik daude eskuragarri.
1994. eta 2004. urte bitarteko datuak, bi urte horiek barne, 1993ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-93) arabera eskaintzen dira.
2009. urteaz geroztiko datuak 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-09) arabera eskaintzen dira.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Euskal AEko makromagnitudeak printzipal nagusien arabera eta Euskal AEko Galera-irabazien Kontua printzipal aldakorren arabera neurtzen dira, milaka eurotan.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Inkestaren erreferentziako aldia informazioa jaso den urtearen aurreko urte naturaleko ekitaldi ekonomikoa da. Salbuespenez, establezimenduren batek urte naturalekoak ez diren aldien gaineko kontabilitatea aurkezten badu, dagokien urtean amaitzen diren ekitaldiei buruzko informazioa jasoko da.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

Batzordearen 2020ko uztailaren 30eko 2020/1197 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren mende dago. Erregelamendu horrek zehaztapen teknikoak eta modalitateak ezartzen ditu, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/2152 (EB) Erregelamenduaren arabera (enpresa-estatistiken esparruan hamar egintza juridiko indargabetzen dituen Europako enpresa-estatistikei buruzkoa).

2020/1197 (EB) Exekuzio Erregelamendua, Batzordearena, 2020ko uztailaren 30ekoa

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Inkesta sekretu estatistikoaren mende dago. Babes horrek emandako erantzunen tratamendu erabat anonimo, zenbakizko eta agregatua bermatzen die inkestatuei, erantzunok ezingo izango baitira inoiz izenarekin batera erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.
Informatzaile bakar batek emandako eta taldekatu ezin diren datuen kasuan, sekretu estatistikorako eskubideari uko egiteari buruzko protokolora joko da.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta txostenak jasotzen dituzte, baita honako taula estatistiko hauek ere:
  - Ostalaritza:
    Euskal AEko ostalaritza-sektorearen makromagnitudeak, lurralde historikoaren arabera; enplegu-geruzen arabera; lurralde historikoaren arabera, ostatu-zerbitzuen sailkapenaren arabera; lurralde historikoaren arabera, janari- eta edari-zerbitzuen sailkapenaren arabera; eta jarduera-taldearen arabera.
    Euskal AEko ostalaritza-sektorearen galera-irabazien kontua, lurralde historikoaren arabera; enplegu-geruzen arabera; lurralde historikoaren arabera, ostatu-zerbitzuen sailkapenaren arabera; lurralde historikoaren arabera, janari- eta edari-zerbitzuen sailkapenaren arabera; eta jarduera-taldearen arabera.
  - Jarduera profesionalak eta zerbitzu lagungarriak:
    Euskal AEko jarduera profesionalen eta zerbitzu lagungarrien sektoreko makromagnitudeak, A86 jardueraren arabera (JESN-09); atalaren eta lurralde historikoaren arabera; eta enplegu-geruzaren arabera.
    Euskal AEko jarduera profesionalen, zientifikoen eta teknikoen ataleko makromagnitudeak, enplegu-geruzaren arabera.
    Euskal AEko jarduera administratiboen eta zerbitzu lagungarrien ataleko makromagnitudeak.
    Euskal AEko jarduera profesionalen eta zerbitzu lagungarrien sektoreko galera-irabazien kontua, A86 jardueraren arabera (JESN-09); atalaren eta lurralde historikoaren arabera; eta enplegu-geruzaren arabera.
    Euskal AEko jarduera profesionalen, zientifikoen eta teknikoen ataleko galera-irabazien kontua, enplegu-geruzaren arabera.
    Euskal AEko jarduera administratiboen eta zerbitzu lagungarrien ataleko galera-irabazien kontua, enplegu-geruzaren arabera.
  - Orotariko zerbitzuak:
    Euskal AEko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait zerbitzu-sektoreren makromagnitudeak, A86 jardueraren (JESN-09) arabera.
    Euskal AEko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait zerbitzu-sektoreren galera-irabazien kontua, A86 jardueraren (JESN-09) arabera.
  - Laginketa-erroreak dituzten taulak

- Metadatuak:
  - Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu:
     Kalitate-fitxa
     Metodologia-fitxa
     Txostena: Laginketa-erroreen kalkulua. Zerbitzuen inkesta.
     Txostena: Eustat-en inkesta ekonomikoetan erabili diren zuzeneko eta zeharkako zenbatesle batzuetako aldakuntza-koefizienteen kalkulua
  - Definizioak
  - Galdetegiak

Zerbitzuen inkesta

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Ostalaritza
Euskal AEko makromagnitudeak, agregatu nagusi, lurralde historiko eta JESN-09ko sailkapenaren arabera (mila euro). 2012 - 20222024/05/15Download
Euskal AEko galera-irabazi kontua, aldagai nagusi, lurralde historiko eta JESN-09ko sailkapenaren arabera (mila euro). 2012 - 20222024/05/15Download
Euskal AEko makromagnitudeak, agregatu nagusi, lurralde historiko eta JESN-09ko taldearen arabera (mila euro). 2012 - 20222024/05/15Download
Euskal AEko galera-irabazi kontua, aldagai nagusi, lurralde historiko eta JESN-09ko taldearen arabera (mila euro). 2012 - 20222024/05/15Download
Jarduera profesionalak eta zerbitzu lagungarriak
JESN-09
Euskal AEko makromagnitudeak, agregatu nagusien, lurralde historikoaren eta A86 sektorearen arabera (mila euro). 2009 - 20222024/06/06Download
Euskal AEko galera/irabazien kontua, lurralde historikoaren, aldagai nagusien eta A86 sektorearen arabera (mila euro). 2009 - 20222024/06/06Download
JESN-93
Euskal AEko makromagnitudeak, agregatu nagusien, lurralde historikoaren eta EJSN-93 sailkapenaren arabera (mila euro). 1994 - 20042012/01/09Download
Euskal AEko makromagnitudeak, agregatu nagusien, lurralde historikoaren eta 74. sailkapenaren desglosearen arabera (mila euro). 1994 - 20042012/01/09Download
Euskal AEko galera/irabazien kontua, lurralde historikoaren, aldagai nagusien eta EJSN-93ko sailkapenaren arabera (mila euro). 1994 - 20042012/01/09Download
Euskal AEko galera/irabazien kontua, lurralde historikoaren, aldagai nagusien eta 74. sailkapenaren desglosearen arabera (mila euro). 1994 - 20042012/01/09Download
Hainbat zerbitzuak
Euskal AEko hainbat zerbitzu sektoreen makromagnitudeak, lurraldearen eta A86 sektorearen arabera (mila euro). 2009 - 20222024/06/28Download
Euskal AEko hainbat zerbitzu sektoreen galera/irabazien kontua, lurraldearen eta A86 sektorearen arabera (mila euro). 2009 - 20222024/06/28Download

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

ZIan helburu espezifiko hauek ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Hauek dira ZIaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak:

• Ekonomia eta Ogasun Saila (Eusko Jaurlaritza)
• Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila (Eusko Jaurlaritza)
• Merkataritza Ganberak
• Enpresaburuen elkarteak
• Foru-aldundiak
• Unibertsitateak
• Aholkularitza-enpresak


2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 3 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,08 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,31. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, ZIaren emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Inkestaren helburua da ez gainditzea % 5eko aldagai nagusien aldakuntza-koefizientea ez Euskal AEn ez lurralde historikoetan.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Txosten honetan kontsulta daiteke ZIko laginketa-errorearen kalkulua nola jorratzen den: Laginketa-erroreen kalkulua. Zerbitzuen inkesta.
2023 aldian aztertutako aldagai nagusirako (k) aldakuntza-koefizienteak hauek dira:

Aldakuntza-koefizientea - Euskal AEko BEGf: % 0,8

Kalitate-fitxa

Laginketa-erroreen kalkulua. Zerbitzuen inkesta

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Erantzunen tasa (Urtekoa): % 72,12
Estaldura tasa: % 66,70

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 18 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 9 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

ZIek zerikusia du Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen duen "enpresen egiturazko estatistika: zerbitzuen sektorea" rekin

15.4. Barne-koherentzia

Inkesta horren grabazio-fasean datuen arteko barne koherentzia bermatzen da, identifikazio-, jarduera- eta enplegu-datuak alderatuta Eustaten Jarduera Ekonomikoen direktorioa (JED) dauden datuekin. Orobat, batura-kontrolak aplikatzea ere bermatzen da. Halaber, egiaztatzen da galdetegia bat datorrela JEDean jasotako jarduera-datuekin (JESN) eta enplegu-datuekin.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 321000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Behin-behineko datu jasoen fitxategia lortutakoan, datu jasoak eta erantsiak aztertzen dira lurralde historikoaren arabera, jardueraren eta enplegu-geruzaren azpitaldea. Horretarako, makromagnitude nagusiak eta jarduera arrunten emaitzen kontuak jasotzen dituzten zerrendak sortzen dira.
Azterketatik sortzen diren erregistro batzuei (establezimenduei dagozkienak) aldaketak egiten zaizkie, eta beste batzuk behin betikotzat jotzen dira. Aldaketen bidez, jatorrizko t urteko lagin-datuen fitxategia zuzendu egiten da (landa-lanetik eta administrazio-fitxategietatik sortzen dena), eta prozesua berriz hasten da (zatitu, jaso eta abar). Azkenik, t urteko behin betiko datuak lortzen dira.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

ZIak informazio-bilketa bide bikoitz batetik jorratzen du: laginketa bidezko inkesta eta administrazio-dokumentua erabiltzea.

Laginketa bi fasetan egiten da: Lehenengoan, nortasun juridikoaren, enpleguaren eta jardueraren araberako lagina ateratzen da. Gainera, unitate batzuk ziurtasunez sartzen dira laginean, hala nola 50 langile edo gehiagoko geruza. Bigarren fasean, lagina oreka-aldagai batzuetara egokitzen da kuboaren metodoaren bidez.

Administrazio-dokumentu bat erabiltzea: informazioa lortzeko, Eustaten estatistika-eragiketatik datozen datuak erabiltzen dira: Finantzaz besteko enpresen ondare-kontuak. Eragiketa hori honako iturri hauetatik datozen administrazio-datuekin elikatzen da:
- Merkataritza-erregistroetan gordailututako merkataritza-enpresen urteko kontuak.
- SABIn (enpresei buruzko informazioa duen datu-basea) gordailututako merkataritza-enpresen urteko kontuak.
- Fundazioen eta Elkarteen Erregistroan gordailututako fundazioen eta elkarteen urteko kontuak.
- Gipuzkoako sozietateen gaineko zergan gordailututako merkataritza-enpresen urteko kontuak.

ZIan sartzen den informazioa Galera-irabazien Kontua da.

Ikertutako unitate kopurua honako hau da: 15.602 establezimendu.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Batetik, datuak administrazio-izaerako informaziotik lortzen dira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako merkataritza-erregistro probintzialen eta Merkataritza Erregistro Zentralaren informazioa jaso da, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo duten unitateei dagokienez. Euskal AEko Fundazioen eta Elkarteen Erregistroko eta Gipuzkoako Sozietateen gaineko Zergaren kontu ekonomikoak ere jasotzen dira.

Bestetik, datuak galdetegi espezifiko baten bidez ere lortzen dira. Informatzaileek bi modutan bete dezakete inkesta; paperezko galdetegi bat erabiliz edo web galdetegia erabiliz.

18.4. Datuen baliozkotzea

Inkestaren bidez, kodetze- eta grabazio-fasea eta arazketa- eta baliozkotze-fasea aldiberekoak izan daitezke. Hautemandako erroreen analisia egiten da, galdetegia baliozkoa den edo inkestagileari itzuli behar zaion zehazteko, unitate informatzailearekin kontsulta dezan. Honako egiaztapen hauek egiten dira:
- Identifikazio-, jarduera- eta enplegu-datuak alderatzea Eustateko Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (JED) daudenekin, bat datozen egiaztatzeko.
- Galdetegiko izaera ekonomikoko datu beharrezkoak betetzea. Galdetegi horrek bat etorri behar du JEDean jasotako jarduera-datuekin (JESN) eta enplegu-datuekin.
- Baturen kontrola.
- Galdetegiaren barne-koherentzia.

Dokumentu administratiboa erabiltzeko bidean, «Finantzaz besteko enpresen ondare-kontuak» eragiketak bere gain hartzen du fitxategietako kontuen arazketa. Erabilitako tekniken zehaztapena eragiketa horren metodologia-fitxan deskribatzen da eta hori Eustaten webgunean argitaratuta dago.

18.5. Datuen bilketa

Erantzunik eza tratatzeko, unitatearen jarduera-sektoreko batez besteko ratioen arabera egozten da, falta diren datuekin.
Grabatzeko, baliozkotzeko eta automatikoki egozteko prozesuak gainditu ondoren, datu-fitxategi bat lortzen da JED eta datu ekonomikoen fitxategia eguneratzeko. Azken horretarako, guztizkoen (igoera) eta horien aldakuntza-koefizienteen (laginketa-erroreak) zenbatespenak kalkulatuko dira. ZIaren lagin-datuak jasotzeko erabilitako zenbateslea zenbatesle konposatu bat da, eta biztanleriaren enplegua da goratzeko erabiltzen den aldagai osagarria. Jasotze-metodoa eta erabilitako aldakuntza-koefizienteak deskribatzeko, Laginketa-erroreen kalkulua dokumentua kontsulta daiteke. Zerbitzuen inkesta, Eustaten webgunean argitaratua.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

Laginketa-Erroreen Kalkulua. Zerbitzuen inkesta

Zuzeneko eta zeharkako zenbatesle batzuetako aldakuntza-koefizienteen kalkulua

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali