Metodologia-fitxa: Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak (Kod. 223002)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

“Informazioaren Gizartearen Inkesta (IGI). Enpresak” izeneko estatistika-eragiketak Euskal AEko enpresetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) berrien ezarpenari buruzko aldizkako informazioa ematen du. Zehazki, establezimenduetan Interneten erabilera-maila zenbatu eta deskribatzen du: Internetera sartzeko sistemak, Internet bidez garatutako jarduerak, webgunearen erabilgarritasuna eta ezaugarri nagusiak. Gainera, merkataritza elektronikoaren erosketa eta salmenten ezarpena neurtzen du jarduera ekonomikoan, baita horiek egiteko bitartekoak ere.

Hauek dira ikertutako aldagaiak:
- Informazio-teknologien ekipamenduak (IKT)
- Sare-ekipamenduak eta truke elektronikoak
- Segurtasun informatikoko neurria
- Informazioa kudeatzeko sistemak
- 4.0 Industriaren adierazleak
- IKT langileak
- Interneteko konexio-mota
- Webgunearen prestazioak
- Webean dauden hizkuntzak
- Administrazio publikoarekiko izapide elektronikoak
- Merkataritza elektronikoa

3.2. Sailkapen-sistemak

Hauek dira sailkapen-aldagai nagusiak:
- Lurralde historikoa
- Jarduera-adarra
- Enplegu-geruza
- Enpresaren titulartasuna

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009)

Sektoreen eransketak JESN-2009 (A3, A4, A10, A21, A38, A64 y A86)

3.3. Estaldura sektoreka

JESNko sektore guztiak sartzen dira, lehen sektorea eta etxeko zerbitzua izan ezik.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Unitate estatistikoa tokiko jarduera-unitatea da (TJU).

3.6. Biztanleria estatistikoa

Edozein tamainatako eta edozein jarduera-sektoretako establezimenduen multzoa, lehen sektorea eta etxeko zerbitzua izan ezik.

3.7. Eremu geografikoa

Euskadiko AE.

3.8. Denborazko estaldura

Denbora-seriea 2001etik abiatzen da.

3.9. Oinarri-aldia

Datuak homogeneoak dira 2009tik, 2009ko JESN sailkapen berriaren urtetik.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Datuak batez ere ehunekotan argitaratuta daude.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Datuak urte naturalari buruzkoak dira.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunde edo organismoren batekin lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Eragiketa sekretu estatistikoaren mende dago. Babes horrek bermatu egiten die inkestatutako unitateei emandako erantzunen tratamendu erabat anonimoa eta erantsia, eta ezin izango dira inoiz modu nominalean erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Zabalkundearen aldizkakotasuna urtekoa da.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:

Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak, mikrodatuak, txostenak eta dokumentuak, datu-bankua eta estatistika-taula hauek dituzte:

* Enpresen eta establezimenduen IKT ekipamenduak
- Euskal AEko establezimenduetako informazioaren teknologien ekipamenduak, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren (A38) eta enplegu-geruzaren arabera ( %).
- Informazioaren teknologien ekipamenduak Euskal AEko 10 langile eta gehiagoko establezimenduetan, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren (A38) eta enpresaren titulartasunaren arabera ( %).
- Euskal AEko establezimenduetako sare-ekipamenduak eta truke elektronikoak, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren (A38) eta enplegu-geruzaren arabera ( %).
- Euskal AEko 10 langile eta gehiagoko establezimenduetako sare-ekipamenduak eta truke elektronikoak, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren (A38) eta enpresaren titulartasunaren arabera ( %).
- Euskal AEko establezimenduetako segurtasun informatikoko neurriak, enplegu-geruzaren eta jarduera-adarraren arabera ( %).
- Euskal AEko establezimenduetako informazioa kudeatzeko sistemak, motaren, enplegu-geruzaren eta jarduera-adarraren arabera ( %).
- Euskal AEko establezimenduetako 4.0 industriaren adierazleak, enplegu-geruzaren eta jarduera-adarraren arabera.
- Euskal AEko establezimenduetako IKT enplegatuak, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren (A3) eta enplegu-geruzaren arabera ( %).

* Internet erabiltzen duten establezimenduak
- Euskal AEko Interneteko sarbidea duten establezimenduetako konexio mota, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren (A38) eta enplegu-geruzaren arabera ( %).
- Euskal AEko Interneterako sarbidea duten 10 langile eta gehiagoko establezimenduetako konexio mota, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren (A38) eta enpresaren titulartasunaren arabera ( %).
- Webgunearen prestazioak Euskal AEko webgunea duten establezimenduetan, enplegu-geruzaren eta jarduera-adarraren arabera ( %).
- Euskal AEko web gunea duten establezimenduetako webguneko hizkuntza erabilgarriak, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren (A38) eta enplegu-geruzaren arabera ( %).
- Euskal AEko webgunea duten 10 langile eta gehiagoko establezimenduetako web orrian dauden hizkuntzak, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren (A38) eta enpresaren titulartasunaren arabera ( %).
- Euskal AEko establezimenduetan Administrazio Publikoarekin egindako izapide elektronikoak, enplegu-geruzaren eta jarduera-adarraren arabera ( %). Gaiak Eragiketak

* Merkataritza elektronikoa
- Euskal AEko establezimenduetako merkataritza elektronikoa, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren, enplegu-geruzaren arabera ( %).
- Euskal AEko 10 langile eta gehiagoko establezimenduetako merkataritza elektronikoa, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren, titulartasunaren arabera ( %).
- Euskal AEko merkataritza elektronikoaren bidezko erosketak eta salmentak, lurralde historikoaren, jarduera-adarraren eta enplegu-geruzaren arabera (milioi euro).

Gainera, hiriburuen eta eskualdeen araberako datuak jasotzen dituzten taulak eta laginketa-erroreen informazioa jasotzen duten taulak ere badaude.

Metadatuak: atal hauek ditu:

- Metodologia eta kalitatea:
Metodologia-fitxa
Kalitate-fitxa
Laginketa-erroreak kalkulatzeko txostena
- Definizioak
- Kodeak eta izendegiak
- Galdetegiak

Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Hornikuntzak
Lurraldea
Euskal AEko hornikuntzadun establezimenduak, enplegu-geruzaren (2), lurraldearen eta hornikuntza-motaren arabera. 2001 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko hornikuntzadun enplegatuak, enplegu-geruzaren (2), lurraldearen eta hornikuntza-motaren arabera. 2001 - 20242024/07/12Download
Produktuaren datuak Euskal AEko establezimenduetako 4.0 industriako inidakatzaileak, enplegu-geruzaren (2), lurralde historikoaren eta jarduera-adarraren arabera. 2019 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko establezimenduetako segurtasun informatikoko neurriak, enplegu-geruzaren (2), lurralde historikoaren eta segurtasun-neurriaren arabera. 2019 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko establezimenduetako informazioa kudeatzeko sistemak, enplegu-geruzaren (2), lurralde historikoaren eta jarduera-adarraren arabera. 2010 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko establezimenduetako IKT enplegatuak, enplegu-geruzaren (2) eta lurralde historikoaren arabera. 2012 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko informatika segurtasun-neurriak establezimenduetan, eguneroko arazoak, enplegu-geruza(2), sektore (A3) eta segurtasun-motaren arabera. 2010 - 20182021/07/14Download
Euskal AEko informazio teknologikoen ekipoak, establezimendu, enplegu-geruza (2), lurralde eta hornikuntza-motaren arabera. 2001 - 20072011/07/21Download
Euskal AEko informazio teknologikoen ekipoak, enplegua, enplegu-geruza(2), lurralde(A31) eta hornikuntza-motaren arabera. 2001 - 20072011/07/21Download
JESN-2009 aktibitatea (IGI-enpresak 2010etik aurrera)
Euskal AEko hornikuntzadun establezimenduak, enplegu-geruza (2), sektorea (A38) eta hornikuntza-motaren arabera. 2010 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko hornikuntzadun enplegatuak, enplegu-geruzaren (2), sektorearen (A38) eta hornikuntza-motaren arabera. 2010 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko establezimenduetako 4.0 Industriaren adierazleak, jarduera-adarraren eta enplegu-geruzaren arabera. 2019 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko establezimenduetako informazioa kudeatzeko sistemak, enplegu-geruza eta jarduera-adarraren arabera. 2010 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko informatika segurtasun-neurriak establezimenduetan, eguneroko arazoak, enplegu-geruza(2), sektore (A3) eta segurtasun-motaren arabera. 2019 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko establezimenduetako IKT enplegatuak, enplegu-geruzaren (2) eta jarduera-adarraren arabera. 2012 - 20242024/07/12Download
Enplegua
Euskal AEko hornikuntzadun establezimenduak, enplegu-geruzaren (6) eta hornikuntza-motaren arabera. 2001 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko hornikuntzadun enplegatuak, enplegu-geruzaren (6) eta hornikuntza-motaren arabera. 2001 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko informazioren teknologia-ekipoak, establezimendu, enplegu-geruza (6) eta hornikuntza-motaren arabera. 2001 - 20072011/07/21Download
Euskal AEko informazioren teknologia-ekipoak, enplegu, enplegu-geruza(6) eta hornikuntza-motaren arabera. 2001 - 20072011/07/21Download
JESN-93 aktibitatea (IGI-enpresak 2001etik-2009ra)
Euskal AEko hornikuntzadun establezimenduak, enplegu-geruza (2), sektorea (A31) eta hornikuntza-motaren arabera. 2001 - 20092011/07/21Download
Euskal AEko hornikuntzadun enplegatuak, enplegu-geruzaren (2), sektorearen (A31) eta hornikuntza-motaren arabera. 2001 - 20092011/07/21Download
Euskal AEko informazio teknologikoen ekipoak, establezimendu, enplegu-geruza (2), sektore (A31) eta hornikuntza-motaren arabera. 2001 - 20072011/07/21Download
Euskal AEko informazio teknologikoen ekipoak, enplegu, enplegu-geruza (2), sektore (A31) eta hornikuntza-motaren arabera. 2001 - 20072011/07/21Download
Euskal AEko informatika segurtasun-neurriak establezimenduetan, eguneroko arazoak, enplegu-geruza(2), sektore (A3) eta segurtasun-motaren arabera. 2003 - 20092011/07/21Download
Internet erabiltzaileak
Lurraldea
Euskal AEko interneteko sarbidedun establezimenduak, enplegu-geruza(2), lurralde(A31) eta sarbide-motaren arab. 2001 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko webgunedun establez, enplegu-geruza(2), lurralde eta erabilitako hizkuntzaren arabera. 2002 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko establezimenduak, enplegu-geruzaren (2), lurraldearen eta webgunea izatearen arabera. 2001 - 20142024/07/12Download
Euskal AEko webgune-altadun establezimenduak, enplegu-geruzaren (2) eta lurraldearen arabera . 2001 - 20072024/07/12Download
JESN-2009 aktibitatea (IGI-enpresak 2010etik aurrera)
Euskal AEko interneteko sarbidedun establezimenduak, enplegu-geruza(2), sektore(A38) eta sarbide-motaren arabera. 2010 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko webgunedun establez, enplegu-geruza(2), sektore(A38) eta erabilitako hizkuntzaren arabera . 2010 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko webgunedun establez, enplegu-geruza(2), sektore(A38) eta eskainitako prestazioen arabera . 2010 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko establezimenduak, enplegu-geruzaren (2), sektorearen (A38) eta webgunea izatearen arabera . 2010 - 20142024/07/12Download
Enplegua
Euskal AEko interneteko sarbidedun establezimenduak, enplegu-geruzaren (6) eta sarbide-motaren arabera. 2001 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko webgunedun establezimenduak, enplegu-geruzaren (6) eta erabilitako hizkuntzaren arabera. 2002 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko establezimenduak, enplegu-geruzaren (6) eta webgunea izatearen arabera. 2001 - 20142024/07/12Download
Euskal AEko webgune-altadun establezimenduak, enplegu-geruzaren (6) arabera . 2001 - 20072024/07/12Download
JESN-93 aktibitatea (IGI-enpresak 2001etik-2009ra)
Euskal AEko interneteko sarbidedun establezimenduak, enplegu-geruza(2), sektore(A31) eta sarbide-motaren arabera. 2001 - 20092011/07/21Download
Euskal AEko interneteko sarbidedun establezimenduak, enplegu-geruza(2), sektore(A31) eta erabilera-motaren arabera . 2001 - 20092011/07/21Download
Euskal AEko establezimenduak, enplegu-geruzaren (2), sektorearen (A31) eta webgunea izatearen arabera . 2001 - 20092011/07/21Download
Euskal AEko webgune-altadun establezimenduak, enplegu-geruzaren (2) eta sektorearen (31) arabera . 2001 - 20072011/07/21Download
Euskal AEko webgunedun establez, enplegu-geruza(2), sektore(A31) eta eskainitako prestazioen arabera . 2001 - 20092011/07/21Download
Euskal AEko webgunedun establez, enplegu-geruza(2), sektore(A31) eta erabilitako hizkuntzaren arabera . 2002 - 20092011/07/21Download
Salreosketa elektronikoa
Lurraldea
Euskal AEko merkataritza elektronikodun establezimenduak, enplegu-geruza(2), lurralde eta merk-motaren arabera. 2001 - 20232024/07/24Download
Euskal AEko erosketa elektronikoak/erosketa guztiak, establezimendu, enplegu-geruza(2), lurralde(A31) eta merk-motaren arabera. 2001 - 20232024/07/24Download
Euskal AEko erosketa elektronikoak/erosketa guztiak, establezimendu, enplegu-geruza(2), lurralde(A31) eta merk-motaren arabera. 2001 - 20232024/07/24Download
Euskal AEko merkataritza elektroniko bidezko erosketak eta salmentak, lurraldearen arabera (euroak). 2002 - 20232024/07/24Download
JESN-2009 aktibitatea (IGI-enpresak 2010etik aurrera)
Euskal AEko merkataritza elektronikodun establezimentuak, enplegu-geruza(2), sektore(A38) eta merk-motaren arabera. 2009 - 20232024/07/24Download
Euskal AEko erosketa elektronikoak/erosketa guztiak, establezimendu, enplegu-geruza(2), sektore(A38) eta merk-motaren arabera. 2009 - 20232024/07/24Download
Euskal AEko erosketa elektronikoak/erosketa guztiak, establezimendu, enplegu-geruza(2), sekt(A38) eta merk-motaren arabera. 2009 - 20232024/07/24Download
Euskal AEko merkataritza elektroniko bidezko erosketak eta salmentak (euroak), sektore(A3). 2009 - 20232024/07/24Download
Enplegua
Euskal AEko merkataritza elektronikodun establez, enplegu-geruza(6) eta merkataritza-motaren arabera. 2001 - 20232024/07/24Download
Euskal AEko erosketa elektronikoak/erosketa guztiak, establezimendu, enplegu-geruza(6) eta merkataritza-motaren arabera. 2001 - 20232024/07/24Download
Euskal AEko erosketa elektronikoak/erosketa guztiak, establezimendu, enpl-geruza(6) eta merk-motaren arabera. 2001 - 20232024/07/24Download
Euskal AEko merkataritza elektroniko bidezko erosketak eta salmentak, enplegu-geruzaren arabera (euroak). 2002 - 20232024/07/24Download
Euskal AEko merkataritza elektroniko bidezko salmentak, enplegu-geruzaren arabera (euroak). 2002 - 20132014/07/11Download
JESN-93 aktibitatea (IGI-enpresak 2001etik-2009ra)
Euskal AEko merkataritza elektronikodun establezimentuak, enplegu-geruza(2), sektore(A31) eta merk-motaren arabera. 2001 - 20082012/07/18Download
Euskal AEko erosketa elektronikoak/erosketa guztiak, establezimendu, enplegu-geruza(2), sekt(A31) eta merk-motaren arabera. 2001 - 20082012/07/18Download
Euskal AEko erosketa elektronikoak/erosketa guztiak, establezimendu, enplegu-geruza(2), sekt(A31) eta merk-motaren arabera. 2001 - 20082012/07/18Download
Euskal AEko establezimenduak, enplegu-geruza(2), sektore(A3) eta garapen elektronikorako oztopoen arabera. 2001 - 20082012/07/18Download
Euskal AEko merkataritza elektroniko bidezko erosketak (euroak), sektore(A3). 2002 - 20082012/07/18Download
Euskal AEko merkataritza elektroniko bidezko salmentak (euroak), sektore(A3). 2002 - 20082012/07/18Download
TAULA OSAGARRIAK
Lurraldea
Euskal AEko establezimenduak, enplegu-geruzaren (2) eta lurraldearen (A31) arabera. 2001 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko enplegua, enplegu-geruzaren (2) eta lurraldearen arabera. 2001 - 20242024/07/12Download
JESN-2009 aktibitatea (IGI-enpresak 2010etik aurrera)
Euskal AEko establezimenduak, enplegu-geruzaren (2) eta sektorearen (A38) arabera. 2010 - 20242024/07/12Download
Euskal AEko enplegua, enplegu-geruzaren (2) eta sektorearen (A38) arabera. 2010 - 20242024/07/12Download
JESN-93 aktibitatea (IGI-enpresak 2001etik-2009ra)
Euskal AEko establezimenduak, enplegu-geruzaren (2) eta sektorearen (A31) arabera. 2001 - 20092022/07/15Download
Euskal AEko enplegua, enplegu-geruzaren (2) eta sektorearen (A31) arabera. 2001 - 20092011/07/21Download

10.4. Mikrodatuetarako sarbidea

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.

Informazio-Zerbitzua

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

"Informazioaren gizarteari buruzko inkesta. EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleekiko helburu espezifikoak ezarri dira: egokitasuna, aukera eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, alderagarritasuna eta kostua.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien etorrerak gizarte-ohituretan eta ondasunak eta zerbitzuak trukatzeko ereduetan hartzen ari den eragina dela eta, eragiketa honen informazioaren erabiltzaileak zabalak eta askotarikoak izan daitezke.

* Bezero nagusiak:
- Eusko Jaurlaritza eta bere sailak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundiak eta toki-administrazioak.
- Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Ikerketa eta Garapen Zentroak.

* Beste bezero batzuk
- Merkataritza eta Nabigazio Ganberak.
- Enpresaburuen eta langileen sindikatuak.
- Enpresaburuen elkarteak.
- Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua.
- Oro har, ekoizpen- eta gizarte-sare osoa, bai banakako alderdian, bai elkarte-alderdian.
2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 3 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 3 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 3,92 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,08. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Zabaldutako informazio-egiturak bete egiten ditu estatistika-jarduketaren planetan eta programetan aurreikusitako kontzeptuzko, lurraldeko eta denborazko desagregazioen mailak. Ildo horretan, estatistika-eragiketa honen emaitzen lurralde-desagregazio handiena eskualdea da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Inkestaren diseinuak lortutako datuen fidagarritasun eta zehaztasun handia bermatzen du. Horretarako, erantzun-tasak % 100era ahalik eta gehien hurbiltzeko helburua ezartzen da, eta lagin-errorea minimizatzea bilatzen da, aldagai nagusien aldakuntza-koefizientearen % 15 gainditu gabe.

Kalitate-fitxa

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Laginketa-errorearen kalkulua nola egiten den kontsulta daiteke "Laginketa-erroreen kalkuluari buruzko txostena. ESIE ".
2023 aldian aztertutako aldagai nagusirako (k) aldakuntza-koefizienteak hauek dira:

Aldakuntza-koefizientea - Euskal AEn Internet duten establezimenduen ehunekoa: % 0,6
Aldakuntza-koefizientea - Euskal AEn ordenagailua duten establezimenduen ehunekoa: % 0,5
Aldakuntza-koefizientea - Euskal AEn web orria duten establezimenduen ehunekoa: % 2

Kalitate-fitxa

Laginketa-Erroreen Kalkuluari buruzko txostena. IGI-Enpresak

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Erantzunen tasa (Urtekoa): % 78,40
Gehiagoko estalduraren tasa: % 0,04

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 7 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna



Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2023 urtean % 83,30 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 14 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Eragiketaren emaitzak koherenteak dira Eustatek egindako "Informazioaren gizarteari buruzko inkesta administrazioan" lanarekin, inkesta beretako informazioa erabiltzen baita bi eragiketetarako.

Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan

15.4. Barne-koherentzia

Datuak baliozkotzeko prozesuan koherenteak izango direla bermatzen da, honako irizpide hauekin:

- Koherentzia-arauak inkestaren grafoan.
- Atalen arteko koherentzia.
- Enpresa bereko establezimenduen arteko koherentzia.
- Aurreko urteko informazioarekiko koherentzia.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 350400 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Datuak baliozkotzeko prozesuan koherenteak izango direla bermatzen da, honako irizpide hauekin:

- Koherentzia-arauak inkestaren grafoan.
- Atalen arteko koherentzia.
- Enpresa bereko establezimenduen arteko koherentzia.
- Aurreko urteko informazioarekiko koherentzia.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Laginean sartutako establezimendu guztietara bidaltzen den galdetegi espezifiko baten bidez lortzen dira datuak, eta 7800 establezimendu inguruk osatzen dute.

Eustaten Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (DIRAE) izan da inkestaren esparrua ezartzeko oinarria. Lagin-erroreak mugatzen dituen probabilitate-laginketa bat egiteko aukera ematen du. Ausazko lagin geruzatu bat da, honako estratifikazio-aldagai hauekin:

- Lurralde historikoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
- Jarduera: A38 sektorizazio normalizatuaren arabera sailkatua.
- Enplegu-geruza: 0-5, 6-9, 10-19, 20-49, 50-99, > = 100

99 langiletik gorakoen enplegu-geruza zehazten da zentsu-geruza gisa.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Galdetegia internet, posta, elkarrizketa pertsonala edo telefono bidezko kontaktua erabiliz jasotzen da.

18.4. Datuen baliozkotzea

Balidazioa automatikoki egiten da, honako arau hauek gehituz:

- Koherentzia-arauak inkestaren grafoan.
- Atalen arteko koherentzia.
- Enpresa bereko establezimenduen arteko koherentzia.
- Aurreko urteko informazioarekiko koherentzia.

Gainera, neurrira egindako aplikazio informatiko bat dago, inkestaren faseak kontrolatzeaz arduratzen dena, eta, zehazki, prozesu automatiko bat exekutatzen duen baliozkotze-modulu bat du, aurrez ezarritako arau horiek guztiak egiaztatzen dituena, akats horiek jarraituz gero, detektatu eta markatzeko, ondorengo egozpenen bidez zuzentzeko.

18.5. Datuen bilketa

Datuak egozteko eta jasogailuak lortzeko fasearen ondoren, datuak jasotzen dira, behin-behineko datu goratuak aztertzen dira eta, behin betikotzat jo ondoren, emaitzak ustiatzen dira.

Datuak automatikoki ustiatzen dira hainbat fasetan, aipatutako neurrira aplikatuta. Hona hemen jarraitu beharreko urratsak:

- Bilketaren datu-baseko datuak aldez aurretik kargatzea Oraclen ezarritako datu-base nagusian (ekoizpenekoa), aurreko inkestekin batera gorde eta grabatzeko.
- Taularen karga automatikoa, ustiapen-unean inkestaren esparru estratifikatuarekin (hasierako estratifikazioa doitzeko, direktorioan bilketa-unearen eta hedapen-unearen arteko aldeak txertatuz).
- Jasogailuen kalkulu automatikoa, kargatutako markoaren eta jasotako inkesten arabera.
- Datu goratuen taula kalkulatzea.
- Aplikazio informatikoaren bidez automatikoki hedatu aurreko behin betiko taulak (excel formatuan) lortzea.
- Datu-bankurako fitxategiak lortzea SAS programaren bidez.

18.6. Doikuntza

Ez da urtaroen araberako doikuntzarik egiten argitaratutako serieetan.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus