Txikizkako merkataritzako jarduerak egiten dituzten unitateen salmenta-azalera (kanpo utzita motordun ibilgailu eta motozikleten, automoziorako erregaiaren eta establezimenduetan egiten ez den txikizkako merkataritza).
Beraz, EJSN-2009 sailkapeneko 47.1etik 47.7ra bitarteko (47.3 izan ezik) taldeetako jarduerak egiten dituzten unitateei aplikatzen zaie.
Pertsonak igarotzeko eta jeneroa erakusteko eta ordaintzeko erabiltzen den azalera hartzen da kontuan, baita kutxen ilararaino dagoen azalera ere, ilara bera barne.
Kanpo gelditzen dira zerbait egiteko, konpontzeko, ekoizteko eta biltegiratzeko erabiltzen diren azalerak (jendeak, oro har, haietarako sarbiderik ez duenean), bulegoak, komunak, jolas-guneak, aparkalekuak eta antzekoak.
Emaitza m2-tan adierazten da.