Ingurumen-ondasunak eta -zerbitzuak oinarrizko prezioetan

Ingurumen-ondasunak eta -zerbitzuak oinarrizko prezioetan

Euskadiko Ingurumen Ondasun eta Zerbitzuen Kontuak (CBSA) barne hartzen du guztizko produkzio agregatua, oinarrizko prezioetan baloratua. Guztizko produkzio agregatuan sartzen da merkatuko produkzioa, norberaren azken erabilerarako produkzioa eta merkatukoa ez den produkzioa, baina ez produkzio osagarria, hau da, enpresaren barruan erabiltzen dena jarduera nagusiak edo bigarren mailakoak gauzatzeko (SEC, 2010). Oinarrizko prezioetan baloratutako produkzioan ez dira sartzen produktuen gaineko zergak (BEZa, Zerga Bereziak eta antzeko beste zerga batzuk), baina bai sartzen dira produktuentzako dirulaguntzak.

Ekoizle batek ingurumen-produktuak zein ez-ingurumenekoak produzitzen baditu, lehenengoak baino ez dira erregistratzen CBSAn. Ez badago informazio zehatzik bereizteko ea ingurumen-jarduera edo ez-ingurumenekoa den, banaketa modu proportzionalean egingo da, koefiziente batzuen arabera, zeinak prozedura desberdinen bidez zenbatetsiko baitira, ingurumen-jardueraren arabera.

Otros productos estadísticos

Datos

Informes y documentos

Microdatos

Metadatos

Cuestionarios

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali