Eraikina (Eraikinen eta lokales zentsua 2020)
Iraupen mugagabeko premiei erantzuteko sortutako eta eraikitako eraikuntza iraunkor oro, eta beraz, normalean hamar urte baino gehiago iraungo duena. Fatxadek edo mehelinek bereizita edo mugatuta gehienetan, eta sabai independente batek estalita –kaletik sarbide zuzena du eta ezinezkoa da sarrera nagusiari dagozkionak ez diren beste etxebizitza batzuetara sartzea–. Etxebizitza gisa erabiltzeko edo nekazaritza-, industria-, zerbitzu- edo oro har, edozein jarduera ekonomiko garatzeko sortua da.
Sarrera edo atari nagusi eta independente adina eraikin daudela jotzen da, unitate arkitektoniko bakarra izan arren. Eraikin batek sarrera bakarra baldin badu eta beheko solairuaren bitartez izan ezik elkarren artean komunikatuta ez dauden etxebizitza-multzoetarako sarbidea ematen duten eskailera bat baino gehiago baldin badago, eraikin bakartzat hartuko da. Bi kaletatik maila desberdinetara sarbidea duten eraikuntzek ere eraikin bakarra osatzen dute, eta maila jakin batetik aurrera elkarrekin komunikatuta dauden etxebizitzek ere eraikin bera osatzen dute.