2013/06/28ko prentsa-oharra
Euskal Administrazioen diru-sarrerak
%4,6 murriztu ziren 2011n
2011ren bukaeran zor bizia 7.600 milioi ziren, aurreko urtean baino %12 gehiago
Euskal Administrazioen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udal administrazioak, euren erakunde autonomoekin eta udalez gaindiko eta azpiko erakundeekin batera) diru-sarrerak %4,6 murriztu ziren 2011n 2010aren aldean eta gastuak %2,5, Eustaten datuen arabera.
Diru-sarrera korronteak %3,2 hazi ziren eta kapital-eragiketengatikoak %21,7 murriztu. Oro har eragiketa ez-finantzarioen diru-sarrerak %2,2 hazi ziren 2010aren aldean.
Guztizko gastuak %2,5 murriztu ziren 2010aren aldean; zehazkiago, gastu ez-finantzarioak %3,4 murriztu ziren. Pertsonal-gastuak %1,1 murriztu ziren, eta inbertsio eta kapital-transferentzienak %24,8. Transferentzia korronteen gastuak %2,4 hazi ziren, beste gastu korronteak %2,0, finantza-eragiketenak %23,9; azken hauek gastu guztien %3,3 ziren 2010ean eta %4,2 2011n.
Diru-sarreren eta gastuen bilakaera honek ekarri du eragiketa-saldo korronteak hobera egitea, %60,9, 2010eko 433,2 milioitik 2011ko 696,8ra. Kapital-eragiketak baturik saldo ez-finantzarioa lortzen da; honek ere hobera egin du, -2.029,2 milioitik 2011ko -1.136,9ra, hau da, saldo negatiboa %44,0 murriztu da.
Diru-sarreren analisiak erakusten du 2010 eta 2011ren artean %0,9 jaitsi zirela BEZ-eskubide onartuak, zerga guztien %35,6tik 2011ko %34,7ra pasa ziren. PFEZren kopuruak gora egiten du zerga diru-sarreren artean, 2010eko %35,0tik 2011ko %36,1era; kontu-sail hau %5,0 hazi zen 2010 eta 2011ren artean. Sozietateen zergaren kopurua %21,7 hazi da, 2010eko 987,3 milioitik 2011ko 1.201,8ra; aurreko urteetan ez bezalaxe, orduan %20 inguru jaisten baitzen. Ondorioz haren parte-hartzea ere hazi da, 2010eko %8,2tik 2011ko %9,8ra.
Zerga bereziak %4,2 murriztu ziren 2011ren aldean, udal-zergak %0,3 eta gainerakoak %24,6.
Euskal Administrazioetako zor bizia 7.616 milioi ziren 2011ko abenduaren 31n, 2010ean baino %12 gehiago. Igoera hau txikiagoa da lehengo urtekoa (%48) baino; izan ere, pasibo berriak sortu baziren ere, hauek %49,4 txikiagoak izan ziren 2010ean sortuak baino; bestalde, 2011ko amortizazioak %52,6 handiagoak izan ziren 2010ekoak baino.
BPGrekiko zorra 2010ko %10,4tik 2011ko %11,5era igo zen.
Euskal Administrazio Publikoetako enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta, 2010eko 122.348etatik 122.522ra gehitu zen. Eusko Jaurlaritza, Foru-aldundiak, Tokiko Erakundeak, gehien bat hauen menpeko erakunde autonomo, ente eta sozietate publikoak, partzuergoak, fundazio eta irabazi asmorik gabeko instituzioak eta unibertsitatea dira multzoaren osatzaileak. Lanbideren sorreraren eragina deskontatuz gero, zeinak eskumen berriak bereganatu baitzituen 2011n, enplegua %0,5 murriztu zen 2010aren aldean.
2011ko abenduaren 31n langileen %60,6 emakumeak ziren, %39,4 gizonak. %67,2 langile finkoak ziren.
Administrazio publikoetako langileei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ohar metodologikora jo:
http://es.eustat.eus/document/datos/Nota_met_personal_2011_e.pdf
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
EUSKAL AEko SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKEI BURUZKO PRENTSA-OHAR GEHIAGO
EUSKAL AEko SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKEN GAINEKO DATU-BANKUA