HomeGaiakZor publikoaPrentsa Oharrak Euskal AEko Administrazio...

2025/06/25eko prentsa-oharra

SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKAK. 2023

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Administrazio Publikoen zor bizia, aurreko urtearen aldean, 302,8 milioi euro jaitsi zen 2023ko abenduaren 31n


Sozietateen gaineko Zergaren sarrerek % 21,3 egin zuten gora 2023an eta 1.649 milioi eurora iritsi ziren


Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Administrazio Publikoen zorra 12.847,1 milioi eurokoa izan zen 2023ko abenduaren 31n, aurreko urtean baino 302,8 milioi gutxiago, hau da, % 2,3ko jaitsiera izan zuen. Horren barruan sartzen dira Eusko Jaurlaritza, Foru-aldundiak eta Udal Administrazioak, dagozkien Erakunde Autonomoekin eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko eta handiagoko Erakundeekin batera. BPGari dagokionez, % 13,9 izan zen (2022ko abenduaren 31n % 15,2 izan zen); hau da, ehuneko 1,3 puntu egin du behera. 2023an hartutako pasibo berriak 1.005,5 milioi izan ziren eta amortizazioak, berriz, 1.308,3 milioi.


2023aren amaieran amortizatu gabe zegoen zor biziaren guztizkotik, Eusko Jaurlaritzarena Euskal AEko administrazio guztien % 79,9 zen eta, ondoren, Bizkaiarena % 12,9, Arabarena % 4,5 eta, azkenik, Gipuzkoarena % 2,6.


Aurrekontu-saldo ez-finantzarioaren azterketak adierazten digu, erakundeka, lurralde bakoitzeko administrazioen artean (Foru-aldundiak eta Toki-erakundeak), hiru lurraldeek finantzazkoa ez den superabita dutela. Bizkaia nabarmentzen da 147 milioiko saldoarekin, ondoren, Araba 104 milioiko saldoarekin eta, azkenik, Gipuzkoa 55 milioiko saldo positiboarekin. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 147 milioiko defizit ez-finantzarioa izan zuen.


Euskal Administrazioen datu finkatuak (milaka euro). 2023

Excel csv
  Guztizko bateratua Eusko Jaurlaritza Araba / Álava Bizkaia Gipuzkoa
 
SARRERA ARRUNTAK 21.401.879 13.061.323 3.336.942 10.577.736 6.788.265
GASTU ARRUNTAK 18.933.975 11.977.787 3.118.897 9.812.295 6.387.383
ERAGIKETA ARRUNTEN SALDOA 2.467.904 1.083.536 218.044 765.441 400.883
 
KAPITAL-SARRERAK 520.426 320.237 62.998 190.879 118.281
KAPITAL GASTUAK 2.830.056 1.551.131 177.247 809.361 464.286
AURREKONTUSALDO EZ-FINANTZARIOA 158.275 -147.358 103.796 146.958 54.878
 
ZOR BIZIA (23-12-31 amortizatzeke) 12.847.113 10.270.731 582.777 1.657.326 336.279

Data 2025eko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikak


Euskal AEko Administrazio Publikoek erregistratutako gastuen eta diru-sarreren xehetasunera jaitsiz gero, gastu osoari dagokion zatia 23.268 milioi eurokoa izan zen, hau da, aurreko urtean baino % 7,6 gehiago. Bestalde, diru-sarrerak 22.953 milioira iritsi ziren, hau da, aurreko urtean baino % 5,9 gehiago.


Eragiketa ez-finantzarioei dagokienez, diru-sarrerek eta gastuek bilakaera positiboa izan zuten 2022aren aldean: gastuak % 8,5 igo ziren eta diru-sarrerak % 4,4. Emaitza hori Aurrekontu-saldo Ez-finantzarioan islatzen da: saldo hori positiboa izan zen 2023an, 158 milioi eurokoa, eta 2022an, berriz, 952 milioi eurokoa.


Diru-sarrera ez-finantzarioen hazkundea diru-sarrera arrunten bilakaera positiboan oinarritu zen (% 5,6), sarrera guztien % 95,5 izan baitziren. Kapital-eragiketen ondoriozko diru-sarrerek, pisu txikiagoarekin, % 30,1eko jaitsiera nabarmena izan zuten.


Finantza-eragiketen azterketari dagokionez, bilakaera desberdinak ikusten dira diru-sarreren eta gastuen artean: diru-sarrera finantzarioak 1.031 milioi eurora iritsi ziren, aurreko urtean baino % 55,6 gehiago; baina gastu finantzarioak 1.504 milioi eurora heldu ziren, 2022aren aldean % 4,0 jaitsita.


Euskal Administrazioen likidazio finkatua (milaka euro). 2022-2023

Excel csv
  2022 2023 Gehikuntza (%)
SARRERAK GUZTIRA 21.668.811 22.953.210 5,9
 
ERAGIKETA ARRUNTAK 20.261.243 21.401.879 5,6
Zerga-sarrerak 18.149.214 19.030.673 4,9
PFEZ 6.541.284 7.102.503 8,6
Sozietate-zerga 1.359.629 1.649.343 21,3
BEZA 7.088.551 6.926.299 -2,3
ZERGA BEREZIAK 1.446.593 1.551.036 7,2
Udal zergak 774.760 812.702 4,9
BESTE ZERGA BATZUK 938.396 988.790 5,4
Bestelako sarrera arruntak 2.112.029 2.371.206 12,3
KAPITAL ERAGIKETAK 744.878 520.426 -30,1
 
ERAGIKETA EZ-FINANTZARIOAK, GUZTIRA 21.006.121 21.922.305 4,4
FINANTZA ERAGIKETAK 662.690 1.030.905 55,6
 
GASTUAK GUZTIRA 21.621.697 23.268.272 7,6
 
ERAGIKETA ARRUNTAK 17.615.671 18.933.975 7,5
Pertsonal gastuak 4.447.528 4.694.956 5,6
Transferentzia arruntak 6.256.412 6.886.027 10,1
Beste gastu arrunt batzuk 6.911.731 7.352.991 6,4
INBERTSIOAK ETA KAPITAL-TRANSFERENTZIAK 2.438.570 2.830.056 16,1
 
ERAGIKETA EZ-FINANTZARIOAK, GUZTIRA 20.054.242 21.764.030 8,5
FINANTZA ERAGIKETAK 1.567.456 1.504.242 -4,0
 
ERAGIKETA ARRUNTEN SALDOA 2.645.572 2.467.904 -6,7
 
AURREKONTUSALDO EZ-FINANTZARIOA 951.879 158.275 -83,4

Data 2025eko Ekainaren 25a

Iturria: Eustat. Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikak


Euskal administrazioen zerga bidezko diru-sarrerek, oro har, portaera positiboa izan zuten, 19.031 milioi eurora iritsita. Partida hori diru-sarrera guztien % 82,9 da, eta baterako hazkunde-tasa % 4,9koa izan da.


Zerga guztiek portaera positiboa izan zuten BEZak izan ezik. Zerga bakoitza aztertzen hasita, ikusten da zerga bidezko diru-sarrera guztietan garrantzi handiena duena PFEZ dela % 37,3ko partaidetza-kuotarekin eta, 2022aren aldean, % 8,6ko igoerarekin. Horren atzetik datoz Sozietateen gaineko Zerga (% 8,7ko pisuarekin eta % 21,3ko igoerarekin), Zerga Bereziak (guztizkoaren % 8,1 eta % 7,2ko igoerarekin), Bestelako Zergak (% 5,2ko partaidetza eta % 5,4ko igoerarekin) eta Udal Zergak (% 4,9ko igoerarekin eta % 4,3ko pisuarekin).


Adierazi den bezala, BEZa izan zen portaera negatiboa izan zuen zerga bakarra, % 2,3ko jaitsierarekin. Horren pisua kontuan hartuta (guztizkoaren % 36,4), 2023an zerga guztien igoerak 2022an baino portaera neurritsuagoa izan du (2022an +% 8,5 izan zen).



Aldiak


Bestelako sarrera arruntak – tasak, transferentziak eta ondarezko sarrerak, besteak beste – eragiketa arrunten ondoriozko sarrera guztien % 11,1 izan ziren, eta % 12,3ko igoera izan zuten.


Gastuen partidei dagokienez, gastu arruntak % 7,5 igo ziren. Hazkunde hori, batez ere, Transferentzia arrunten partidak eragin zuen, gastu guztien % 29,6ko pisuarekin, % 10,1eko hazkundea izan baitzuen 2022aren aldean. Bestelako gastu arruntak % 6,4 hazi ziren (% 31,6ko pisuarekin) eta Langileria-gastuak % 20,2 pisuarekin, % 5,6 igo ziren.


Inbertsioetan eta kapital-transferentzietan egindako gastuak guztizkoaren % 12,2 izan ziren, hau da, aurreko urtearen aldean % 16,1 gehitu ziren.




Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel: 945 01 75 62
 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Administrazio Publikoen zor bizia, aurreko urtearen aldean, 302,8 milioi euro jaitsi zen 2023ko abenduaren 31n

Eragiketa : 
Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Eragiketa kodea : 
153011
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2013-2023
Eguneratze data : 
2025/06/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar